domingo, 17 de abril de 2016

ZELIAKOEN ARAZOARI IRTENBIDEA


Zeliakoa glutenarekiko intolerantzia duenari deritzo. Gaixotasun inmunologikoa genetikoa den arren, batzuetan pertsona heldua izan arte ez da agertzen. Glutena, hainbat zerealek duten proteina, zeliakoak diren pertsonen urdailak ez du detektatzen, eta ondorioz, kalteak ikaragarriak izan litezke: sabela itxi edo beherako lazgarriak sortu, bestak beste.
Zeliakoa izatea oso garesti suertatzen zaio gaixoari, bereziak diren janari eta produktuak erosi behar dituelako, eta, nola ez, bereziak diren neurrian, askoz gehiago balio dutelako.
Glutena duten janariekin arazorik ez izateko, hainbat tratamendu aurki daitezke merkatuan, baina garrantzitsuena dietatik glutena duten produktuak kentzean datza.
Batzuetan tratamendua aurrera eramatea zaila izan liteke, hainbat janarietako etiketetan ez duelako  glutena dagoen edo ez jartzen.
Gaixoek frutak, barazkiak, tuberkuluak… eta horrelakoak problemarik gabe jan ditzakete, baina kontuz ibili behar da zein osagai duten ez dakigun beste elikagaietan, prozesatuetan batez ere. Ondo begiratzea komeni da.
Edozelan ere, aro berria zabalduko zaie zeliakoak diren gaixoei, orain dela gutxi zenbait ikertzailek, EHUko ikertzaileekin batera, zeliakoa  izatea eragiten duen genomaren aldaketak aurkitu baitituzte. Antza, hemendik aurrera, aldaketa horrek gaixotasunean duen eragina argitu lezakete zientzialariek eta onurak ekarri gaixoa pairatzen dutenei.



Iker Diaz & Jon Irazabal (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario