martes, 28 de mayo de 2013

MAITE GUTIERREZ, IKASLE OHIA, MARRAZKILARI LANETAN



Orain dela aste batzuk gure institutuko ikasle ohi bati, Maite Gutierrezi, 18 urte dituen  eta Arrigorriagakoa den gazteari  elkarrizketa  egin genion. Margotzea da gehien gustatzen zaiona, orduak eta orduak pasatzen ditu margotzen.  Denborak alde egiten dio konturatu gabe margotzen ari denean. EHko unibertsitatean ari da orain Arte Ederretako ikasketak egiten. Bi urterekin hasi zen margotzen  edo behintzat lehen aldiz arkatz bat hartu zuen aldia izan zela adierazi zigun. Margotzea da gehien gustatzen zaiona, etxean beti ikusi duelako bere ama margotzen . Ikasketei buruz ere galdetu diogu. Ez dela ikasle txarra izan erantzun digu, eta orain ere fin-fin ari da lanean.
“Erase una vez” telesaioko pertsonaien irudiak ere margotu zituen behin,  eta marrazkiak  egiten bukatu ostean bakoitzari bere erretratua twitter bidez bidali zion.  Kasualidadez, aktoreetako bati irudia bidali zion haren urtebetze egun berean.  Aktoreak oparirik politena izan zela adierazi zion.


Honenbestez, eskerrak emango dizkiogu gure ikasle ohiari horren prest egoteagatik eta bere lanak gurekin partekatzeagatik.









Iraide Goikuria (pretsa tailerra)

lunes, 27 de mayo de 2013

POZALAGUA ETA KARPINERA IRTEERA

Maiatzaren 14an eta 21ean Pozalaguako kobazulora eta Karpin abentura parkera joan ginen DBH 1 mailako ikasleekin. 14an eguraldi primerakoa izan genuen txangorako, baina 21ean euri langarra gelditu gabe izan genuen goiz osoan zehar, eta beraz, ezin izan genuen aurrekoan bezain ondo aprobetxatu eta gozatu. Hala ere, argazkietan ageri den moduan esperientzia ahaztezina izan genuen. 







ARRIGORRIAGA-LAUDIO IBILALDIA

Maiatzaren 7an DBH 2. mailako C, D eta E gelakook Arrigorriagatik Laudiora menditik oinez egin genuen. Eguna euri langarrarekin hasi arren, ordubetera-edo atertu egin zuen eta egun zoragarria pasatu genuen. Lainoek eguzkitan ez kiskaltzen lagundu ziguten, eta naturaz eta inguruneaz gozatzeko aukera ezinhobea izan genuen. Primeran ibili ginen, batzuk beste batzuk baino gusturago…Denak heldu ginen osorik eta trena hartzeko garaiz Laudiora. Hurrengo eguna beste kontu bat izango zen….

          

           
   

(gorputz heziketa mintegia)

GAURKO FILM BATZUEI BURUZKO BALORAZIOA

Gure ikasle batzuek aukeratu dituzten filmak jarriko dizkizuegu galdetegian, balorazioa egin dezazuen, aurtengoak izanik, esan diezaguzuen zein den horietatik gehien gustatu zaizuena edo erabat gorroto izan duzuen. Gero, ikasturte amaieran zuen datuak alderatuko ditugu, eta emaitzak segidan emango dizkizuegu.

 
Iker Lezameta ( prentsa tailerra)

domingo, 26 de mayo de 2013

IKER LOPEZ CARRILLO, TAEKWONDON ADITUA


-Noiz eta Non hasi zinen taekwondo egiten ?
Zortzi urterekin Arrigorriagako
polikiroldegian eta oraindik ere hor jarraitzen dut.
-Zergatik hasi zinen taekwondo egiten?
Nire gurasoek  kirolen bat egin behar nuela esan zidatelako, eta bururatu zitzaidan kshwqiug egitea. Nire lehengusuak lehen egiten zuenez  eta gustuko zuenez, niri ere gusta zekidakeela pentsatu nuen.
-Zergatik aukeratu zenuen hori?
Nire lehengusu batek ondo zegoela esan zidalako.
-Betidanik gustuko izan duzu?
Ez,lehen gorroto nuen, oso aspergarria iruditzen zitzaidalako teknikak ikastea, nik akzioa gogoko duen  mutila naizelako.
-Txapelketaren bat egin duzu?
Bai, asko. Adibidez  Portugalen  izan nuen bat oso ondo gogoratzen dut. Oso urduri nengoen besteak bi urte zaharragoak zirelako. Horrez gain , berriro ere errepikatuko nuke esperientzia hori.
-Zein izan da zure mailarik altuena txapelketetan?
Hirugarren geratu nintzen behin Socuellamosen . Txapelketa horretan hiru pista desberdinetatik igaro behar zen, gero epaileak puntuatzeko , urduritasun handia pasatu behar izan nuen.
-Pentsatu ahal duzu noizbait kirol hori uztea?Zergatik?
Ez, inoiz ere ez.  Orain asko gustatzen zait, oso ondo pasatzen dudalako kirol hori egiten.
-Noizbait apurtu duzu hezur bat taekwondo egiten?
Ez, ez dut inoiz hezurrik  apurtu, baina nire klaseko kide batzuei hainbat gertaera dibertigarri gertatu zaizkie. Lagun bati, adibidez, entrenatzen ari zen bitartean, eserleku bat oin gainera,  behatzen gainera  jausi zitzaion eta ospitalera eraman zuten.  Denok harrituta geratu ginen, zauria oso txikia zirudien arren, pilo bat  odol bota zuelako.
-Zer gerriko lortu duzu?
Orain dela gutxi beltza irabazi dut, azterketa egin baino lehen kurtso bat egin behar izan nuen oso interesgarria izan zena. Eta azterketan handiagoa zen mutil batekin egin izan behar nuen borroka.
-Hoberen ematen zaizun gauza?
Poomsae: irudimenezko borroka bat da.  Teknikak (bai eskuekin, bai hankekin) egiten dira ordena zehatz  batean, etsai baten edo  gehiagoren kontra.
-Noizbait borroka batean erabili duzu taekwondon ikasitako teknikaren bat?
 Ez, taekwondo ezin delako klasetik kanpo erabili, norberaren defentsarako baino ezin daiteke erabil.

 Ylenia Diez eta Ainara de Pablo (prentsa tailerra)

lunes, 20 de mayo de 2013

ESTETIKA GOMENDIOAK UDA-UDABERRIRAKO

Bi sarrera aurrerago, udaberri honetako modaz hitz egin badugu, hemen aurkituko duzue moda horri zein estetika ( makillaje, begietarako eta atzazaletarako margoak) dagokion...Bada, arretaz irakurri ahalik eta ederren egon zaitezten eta modak eskatzen dituen arauak hurbiletik jarrai ditzazuen.

 
Elene Aguirre eta Iraide Goikuria (prentsa tailerra)

ARRIGORRIAGATIK UDAKO CAMPUS ZIENTIFIKOra!!!


Azken urteetan bezala, aurten ere FECYT-ek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnologia-k) Udako Campus Cientifikoak konbotatu ditu. Campus horien helburua Zientziak bultzatzea eta bai DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleak Zientziekin zerikusia duten graduak egitera bultzatzea da.
Campusetan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra aurreko ikasturtean batez besteko nota 7.5 baino gehiagokoa izatea da. Eta ordenagailu bidez egiten den test erako azterketa batean 5 baino gehiago ateratzea. Gure institututik 4 dira (Jon Gutierrez (BATXI 1), Adrian Mencia (BATXI 1), Ruben Ibarrondo (4 DBH) eta Aitor Crespo (4 DBH)) izena eman zuten ikasleak eta esan beharra dago oso harro gaudela lortutako emaitzekin, 2 ikaslek beka jaso baitute. ZORIONAK JON eta ADRIAN ! ! ! Estatu guztiko 8000 ikaslek baino gehiagok izena eman zuten eta 1800 beka bakarrik zeuden. Benetan meritu handia daukate gure ikasleek.


Adrian, Jon, Ruben eta Aitor 

Bi ikasle horiek astebete osoan zehar Espainiako unibertsitate batera joango dira. Adrian Madrilera joango da “Tratamiento Digital de la Voz” delako proiektua garatzera. Jon, berriz, Oviedon egongo da “Bases Científicas de las Investigaciones Criminalísticas (CSI)” lanak egiten. Benetan proiektu oso interesgarriak eta erakargarriak. 
Animatu datorren urtean ere izena ematen ea gure institututik ikasle gehiago joaterik dagoen. 
Matematika departamentua

AINIZE PEREZ, ABESTEN BIKAINA


Ainize Perezi, institutuko 2DBHko ikasleari, galdera batzuk egingo dizkiogu, izugarri gustatzen zaiolako abestea; primeran egiten du, gainera!. Ainize Ugaon jaio zen orain dela 16 urte,  eta denok dakigunez oso ahots polita du. Hona hemen zer galdetu diogun, neskatoari buruz zeozer gehiago jakin nahi baduzue.

- Noiz jakin zenuen horren ondo abesten zenuela?
Txikia nintzenean amak koro batean  apuntatu ninduen. Egun batean, irakasleak,banan-banako froga batzuk egin ondoren,  esan zidan  ondo abesten nuela.
- Zenbat urterekin hasi zinen abetesten?
Bost urterekin gutxi gorabehera hasi nintzen.
- Txapelketaren batean egon zara? Eta noizbait zerbait irabazi duzu?
Bai , txapelketa askotan egon naiz. Taldearekin bigarren postuan noz edo noz geratu gara; baita zenbaitetan irabazi ere.
- Abeslari edo talderik gogokoena zein duzu?
Hesian da nire talderik gogokoena.  imaginatzen duzuenez, haien kontzertu guztietara joateko ohitura hartu dut
- Ze eratako  abestiak gustatzen zaizkizu abesteko gehien?
Euskal herriko taldeen abestiak ditut gogokoeen ;  beraz abestekotan, haien abestiak abesten ditut gehienetan.
- Zure bizitza musikari lanetan  emango zenuke ala beste gauza bat egiteko asmoa duzu?

Bai, abeslari lanetan zebaitetara iristeko itxaropena daukat.
- Etxean abesten duzunean zure gurasoek aguantatzen zaituzte?
Batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Ez da erraza izaten denen gustua betetzea.
- Zer da zuretzat abestea? Eta musika?
Abesten dudanean nire sentimenduak askatzen ditut. Hori da  nire bizitzako zati bat
-Zutaz aparte familiako norbait gehiagok abesten du?
Bai, nire amamak eta nire neba Unaxek ere bai, baina zertan esanik ez, nik askoz hobeto egiten dut...je,je

-Zer nahiago duzu. bakarka ala tardeka abestea?
Bakarka nahiago dut, baina taldean abestea ere gustatzen zait.
-2Haur kantari" txapelketan berriz parte hartzeko pentsatu duzu?
Bai, maiatzaren 12an eta maiatzaren 26an taldearekin joango gara, baina gustatuko litzaidake bakarka ere parte hartzea.
-Abestiren bat egin duzu? Zein?
Bai , ez du izenbururik , baina nire lagun batentzat idatzitako abestia da.
- Baduzu bideoren bat youtuben igota?
Bai, eta gustatuko litzaidake gehiago igotzea, horrela hasten delako abeslari baten karrera ,ezta?
-Non nahiago duzu abestea? lagunen artean edo etxean?
Etxean , inork ez didalako entzuten eta nahiko lotsatia naizelako horretarako.
-Beste hizkutzetan abesteko prest al zaude?
Bai, baina euskeraz abeste nahiago dut.
Besterik ez diogu Ainizeri opa munduko zorterik onena baino dituen ametsak bete dakizkion.

miércoles, 15 de mayo de 2013

IKER MENDAZA, AKTORE LANETAN GUSTURA


-Noiz hasi zinen antzerkia egiten? 
Ba... egia esanda ez dut data zehatza gogoratzen, baina gutxi gorabehera lauzpabost urterekin hasiko nintzela uste dut.
-Nola sortu zitzaizun antzerkia egiteko griña? 
Ez zen nire borondatezko ekintza izan, nire amari esker hasi nintzen antzerki eskolan, hark bultzatu ninduen ekintza berri hori probatzera; nire amarengatik izan ez balitz, ez nintzatekeen horretan sartuta egongo.
-Non antzezten duzu? 
Klaseak Bilboko “Ánima” eskolan izaten ditut, eta antzezpenak eta aurkezpenak eskaintzen dizkidaten leku guztietan.
-Zein izan da zuk egin duzun antzerkirik gustukoena?Non? Noiz?
Buf... “Las flechas perdidas de cupido” uste dut dela nire  antzezlanik gustokoena. Ugaoko jaietan izan zen aurkezpena, 2011n, baina lehendik bageneukan Portugaleten estreinatuta.
-Egin zenuen lehen antzerkian urduri zeunden? Zein izan zen?
Ez naiz gogoratzen, ziurrenik bai. Normala da lehenengoan urduri egotea, eta are gehiago 5 urte izanda.
-Publikoaren aurrean kikildu egiten zara? Beldurra sentitzen duzu?
Ez, egia da hainbeste jende ikusita beldurtu egiten zarela, baina nik gogoratzen dudanagatik, ez naiz inoiz kikildu antzezlan baten erdian.
-Zer gustatuko litzaizuke egitea, filme laburra egitea ala pelikuletako aktorea izatea? Zergatik? Aukeratzekotan, nahiago dut pelikuletako aktorea izan, baina hori ez dago nire esku, ez da erreza horretara ailegatzea. Hainbat filme laburrak egin ditut, baina hortik zinemara iristea...
-Pelikulak zuzentzea gustatuko litzaizuke? Zergatik?
Ez litzaidake arduratuko, beti nahiago izan dut antzeztea, baina ondo legoke pelikula bat zuzentzea, esperientzia polita izango litzatekeela uste dut.
-Zein da zure aktorerik gustukoena?, zuzendaririk gustukoena? Pelikularik gustukoena? Zergatik? 
Beti izan dut Jim Carrey aktorea oso gustuko, nahiz eta Johnny Depp eta Ben Stiller ere gustuko ditudan. Zuzendaririk onena nire iritziz Peter Jackson eta Tim Burton izan ditut, betidanik. Nire pelikularik gustukoena... Egia esan,ez dut, baina komeriak eta zientzia fikzioaren zale amorratua naiz.
-Zer beste zaletasun duzu? 
Irakurtzea asko gustatzen zait, Hala ere antzezteaz aparte nire zaletasunik garrantzitsuena trikitixa jotzea da, duela 4 urte hasi nintzen, eta hor jarraitzen dut jo ta ke.
-Zer egiten duzu denbora librean? 
Trikitixa entsaiatzen dut, eta musika entzutea gustatzen zait. Telebista gutxi ikusten dut. Lagunekin irtetea ere oso gustuko dut.
-Nola ikusten duzu gaur eguneko gizartea? 
Izorraturik. Goian dauden asko geure etorkizuna suntsitzen ari dira, egiten ari diren horren larriari erreparatu gabe. Nire ustez, alda gaitezke geure aldetik gehiago jarriz gero.
-Nola ikusten duzu oraingo gazteria?
Ez dakit horri buruz zer iritzi eman, Ni ere talde horren barnean nago eta. Nire ustez, ondo goaz momentuz, baina... momentuz.
-Zein izan da irakurri duzun azken liburua? Zertaz doa? 
El Hobbit” liburua irakurri dut azkenaldian, eta asko gustatu zait. Orain ”Gose jokoak” irakurtzen ari naiz, eta momentuz hori ere... primeran!. Amaitutakoan, “El señor de los anillos irakurtzeko asmoa dut”. 

Jon Ander Abasolo eta Arrizen Lekue  (Prentsa tailerra)






miércoles, 8 de mayo de 2013

UDABERRIKO MODA PROPOSAMENAK

Segidan izango duzue gure moda aholkulariek aurtengo udaberrirako egin diguten proposamena. Ikusiko duzuenez, soinekoak, kamisetak, praka laburrak eta kolore guztietako zapata eta zapatillak dira udaberri honetarako moda-modakoak. Zeuk aukeratu gustuko duzuna!!!

 
  Maialen Carmona eta Mireia Martinez (prentsa tailerra)

domingo, 5 de mayo de 2013

SALAMANCARA...ESTUDIANTE TUNANTEAK...

Apirilaren 18tik 22ra  3DBHko hainbat ikasle Salamanca, Avila eta inguruak ezagutzera eraman dituzte Mari Carmen Alonso, Tere Uribe-Etxebarria eta Jabi Gonzalez irakasleek. Aspaldiko partez maila horretako ikasleak Breitainiako  bretoieraz irakasten duen institutu bakarreko ikasleekin egin izan dute trukea, baina aurten ikasleak egoteko aterpetxea saldu egin dutenez, beste zerbait aurkitu arte, norabide eta helbide aldaketa egin behar izan dugu, hainbat ikaslek izena emanda eta joateko prest izan baititugu.
Horrela, bada, kirola eta turismoa egiteko ideia ezin hobea etorri zitzaien zenbaiti. Ikasleak pozez zoratuta, rafting egin, antzinako erdi aroko herrixketako historia arakatu eta Salamanca eta Avila monumentuz beteriko hiriak ezagutuko zituztelako. Begira zein guapo atera diren den-denak!!!!!

4DBHko IKASLEAK ZIENTZIA MUSEOAN

Apirilaren 17an joan zitzaizkigun 4DBHko hainbat ikasle Donostiako Zientzia Museora. Han klasean ikasitako hainbat fisika-kimikako esperimenturen berri izan zuten. Horien artean,  Magdeburg hemisferioen funtzionamenduari buruzko azalpenak eman zizkieten. Naia Elgezabal irakasleak azaldu digunez,  Magdeburg hemisferioak bi esferaerdi metaliko dira, 500 litroko edukiera dutenak, hemisferikoak, bata bestearekin lotzen direnak esfera bat eratzeko. Barnetik, makina pneumatiko baten bidez, airea ateratzen zaio  hutsa sortzeko asmoz.

Izena, Magdeburgeko hirian 1654an eginiko esperimentu batetik datorkio: zortzi zaldik tiratutako uhal bati lotu zituzten hemisferioak. Zaldiek ez ziren hemisferioak banatzeko gai izan. 
Gure ikasleek ere ezin izan zuten, eta hori  indarrak soberan dituzten!!!







sábado, 4 de mayo de 2013

THE AWARD GOES TO...

Joan den ostegunean, maiatzak 3IES. Arrigorriagako  II Markadore Lehiaketaren sariak banatu ziren.


Luze eztabaidatu ondoren, epaimahaiak, Gaztelania Mintegiko kide guztiok osatzen dugunok, aho batez eta zalantzarik gabe zera erabaki du: lan bikaina aurkeztearren, saritua Jon Santocildes Prado, D. 2 ikaslea, izan behar daSaria itzelezko ebook bat da.



Hemen izugarrizko artista daukagu!!!!