jueves, 29 de enero de 2015

"PIRATAREN KANTA" BERTSIO BERRIA

Ikasleen imajinazioak mugarik ez duela esaten denean egia biribila dela ziurta dezakegu. Sekula ez zitzaidakeen bururatuko halako bertsio raperoan ematerik, baina gure sorpresarako begiratu ondoko bideoan zein dotore eta apropos geratu zaien 4F-koei Esproncedaren poema ezaguna!!!

Ikasle onak dauzkagu ezta? eta gu..., harro gaude!!!!

ARRIKOMIK 01, 2015

Urtarrilaren 29tik otsailaren 7ra, Arrigorriagan izango den komiki azoka eta kantu lehiaketari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. 
Animatu eta hurbildu azokara!


Otsailaren 2a
Hara joan zitzaizkigun ikasleak komikien erakusketa ikusteko ez ezik Asisko Urmeneta handiaren hitzaldi magiko zein barregarri eta harrigarria entzuteko. Bai interesgarria gizon honek dioena!!! baita marrazten duena ere!!! 



Joan den astean, Asisko Urmenetak beste komikilgile batzuekin batera H28 izeneko hilabetekari saretirikoa argitaratu zuen ISUU plataforman, dohan. Hemen utziko dizkizuegu handik hartu ditugun argazkietako batzuk, Badute zer hausnartu!!!!






lunes, 26 de enero de 2015

Ramiro Pinilla idazlea

http://unadocenade.com/-etik hartuta
2014ko urriaren 23an hil zen Ramiro Pinilla izeneko idazle euskalduna 91 urte zituela. “Verdes valles, colinas rojas” idazteagatik egin zitzaigun ezaguna. Bilbon jaio izan arren, Getxon bizi izan zen 27 urte zituenetik. 

90 urte bete arte egon zen idazten. Bere liburuak eguneroko bizitzari, gizarteari eta gizakiei buruzkoak dira. Izan ere, berandu heldu zen literaturaren mundura, lehenago makinista eta zenbait fabriketan lan egin zuelako. Fher izeneko editoriala ere sortu eta zuzendu zuen, bere lagun baten laguntzaz.

Arrigunaga hondartzako Arrune baserrian eman zituen gerra aurreko udak, eta gerra bitarteko urteak. Haren hitzak: «Umetan, hondartza hartan deskubritu nuen askatasuna». 
Atzean 25 liburu idatzita, hainbat sari rabazita,  Euskal Herriko gazteleraz idaztzi duen idazle esanguratsuenetarikoa bilakatu zen. 1950eko hamarkadan hasi zen liburuak argitaratzen.

Ane Cuesta / Irene del Rio / Asier Gómez- Prentsa tailerra

domingo, 25 de enero de 2015

KIROL EGUNA

 Azken urte bietan zentroan egin izan dugun bezala, Kirol Eguna izan dugu abenduaren 5ean, DBHko ikasleentzat guraso eguna denean,:  futbol lehiaketa bi izan ditugu, 1 DBH-3DBH bitarteko ikasleek burutu dutena; eta, bestetik, 4DBHko eta Batxilergoko ikasleek gauzatu dutena. Saskibaloian, berriz, maila guztietako ikasleek txapelketa berean hartu dute parte. 
Prentsako ikasleek errekopilatu dituzten argazkiekin bideotxo bat egin dizuegu. Zer? majo, ezta?
Kostatu zaigu argitaratzea, baina esaerak dioen antzera, hobe berandu...,Gozatu zuen poza eta irribarrez!!!

miércoles, 21 de enero de 2015

ARRIGORRIAGAN, EUSKARAZ ZENBAT EGITEN DA?

Jakin nahi duzue zenbat hitz egiten den Arrigorriagan euskaraz? Ba, gure 3DBHko neskatila xarmant batzuek EUSKARA klaseetarako egin behar izan duten lana dela eta, ondoko bideoan batu dituzte egia biribila diren herriko datuak. Badakigu zehatz-mehatzak ez direla, baina argi dago zerbait adierazten dutela: uste baino gehiago dakigun arren, gutxiago egiten da. Arrazoiak mila izan litezke: ohiturak, erraztasuna, ondokoak ez jakitea, lotsa...., 
Egoerari buelta eman nahi badiogu, geuk ere lagundu behar dugu; has gaietezen geure artean euskaraz hitz egiten.

martes, 13 de enero de 2015

HAMLET: IZAN ALA EZ IZAN

IZAN ALA EZ IZAN!
HORI DA ARAZOA!
ZEIN DA EGOKIAGOA:
ZORIONAK SORTZEN DUEN EGONEZINA
ALA ZORITXARRARI
AURRE EGIN
ETA IRABAZ?


Halaxe dio Hamlet printzeak. Erabaki beharrak sortzen digun kezkak gainditzen gaitu askotan.
Hamlet obra klasikoan agertzen den bakarrizketaren adaptazio xume bat prestatu dugu, klasikotasuna baztertu eta modernitatearen aldeko apustua eginez.
Gai hau harturik, Literatura Unibertsala ikasgaia lantzen duten ikasleek, errezitazio emanalditxo bat egin zuten abenduan, batxilergoko kideen aurrean. Hasierako urduritasuna gainditu ondoren, bikain aritu ziren.
Hurrengo hilabeteetan poesia errezitazioren bat ere egiteko asmoa badute.

PALEOTRESNAK, IÑAKI LIBANOREN HITZALDIA

Joan den abenduaren 17an Iñaki Libano izan genuen gurekin Paleolitikoko garaian silex lanketaren garapena azaltzeko.
Benetan interesgarriak izan ziren hark azaldu zizkigunak: lantzen, gezien eta jaurtigaien erabilera, besteak beste; Era berean, Uribe Kostan oraindik aurki daitekeen silexaren garrantziari, bertan bizi izan ziren animaliei buruzkoak eta neandertalen desagerpenaren zergatiez ere mintzatu zitzaigun. Bukatzeko bi harri eta onddo bat erabiliz sua egitera ausartu zen. Eskerrak jantokiko alarmak ez zirela piztu, ke dexente sortu zen eta!

 


martes, 6 de enero de 2015

URTE BARRI ON !!!

Urte barri barri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta niri...
ezpabere....txarri belarri

Horrela dio urte berriko koplak; antzinatik hamabi kanpai hotsak entzun ostean umeek nagusiei kantatzen zioten eta diotena. Ez ditzagun gure tradizio eta abesti zaharrak galdu!!! 
Edozelan urte berriari sarrera emateko modu ederra: kantuaren bidez

Begiratu gure ikastetxean gela egonkorreko ikasleek zein Gabonetako zuhaitz galanta egin duten, bolatxo eta guzti, denoi Urte Berri On opatzeko asmoz.

Zer eskatuko diogu urte berriari? Zer utzi atzean? Zeri ekin aurrera egiteko? Pentsatu eta 12 hilabete beranduago errepasoa egiten dugunean  ea bete diren!!!