lunes, 23 de septiembre de 2013

BELDUR BARIK 2013ko LEHIAKETA MARTXAN

BELDUR BARIK JARRERA

Beldur Barik, ez da lehiaketa soil bat. Emakumeek jasaten dituzten zenbait tratu txarrei aurre egiteko sortutako kanpainia da. Batzuetan, emakumeek tratu txarrak jasan behar dituzte eta askotan ez dira konturatzen. Helburua, gazteek gaiari buruz pentsatzea eta euren inplikazio aktiboa sustatzea da. 
www.beldurbarik.org web-gunetik aterata (moldatua)


Hurrengo hilabeteko 15era arte duzue Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko aukera. Lehengo urteetan ez bezala, urte honetan, bideoak soilik onartuko dira.

Parte hartu nahi baduzu, ikus itzazu aurtengo oinarriak, hemen klik eginez.


Aurtengo Beldur Barik topaketa, Basaurin izango da. Oraindik, ez dakigu noiz burutuko den, baina, ziur gaude ikaragarria izango dela.


Anima zaitez eta parte hartu!

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

Garazi Suárez eta Xabier Aresti 

jueves, 19 de septiembre de 2013

MANUELA VIRTO, MATEMATIKAK IRAKASTEN BERRITZAILE


Manuela Virto  Arrigorriaga institutuko Matematika irakaslea joan den irailaren 17an azaldu zitziagun ETB 1eko albistegian, zientzia, eta zientzien artean matematikak, irakasteko modu berritzaileagoa erabiltzen duelako. Dirudienez, azkeneko ikasleei egindako ikestek gure neska-mutilek zientzia eta alor horretako gaiak ez dituztela oso gustuko erakusten dute;  horregatik, erakunde eta Gobernutik hainbat ekimen berri sortu dituzte ikasgai latzak atsegin gerta dakizkien ikasleei. 

IZARREN ARTEAN, IZARO


Badakigu pixkat berandu gabiltzala, aspaldi izan zelako gure  Izaro Arbide ikasleari buruzko albistea,...bai, gure ikastetxean ikasi du eta OSO HARRO gaude, Bizkaian Hautaprobetako notarik onena izan duelako, 9,8.

Arrigorriaga institutuko komunitateko kide guztiek ZORIONIK  beroenak eman nahi dizkizute, ikasketetan eta bizitzan nahi duzuna egitera eta izatera hel zaitezen. 
Honi buruzko albistea 2013ko ekainaren 30eko El Correo egunkarian aurkituko duzue.


 

domingo, 8 de septiembre de 2013

HASIERAKO EGUNA!

Berriro hemen...ez dakigu gogoak ekarri gaituen ala bi hilabetetan ikusi gabeko lagunak berriz agurtzeko eta besarkatzeko asmoak..., edozelan ere  IKASTEAren bueltan ibiliko gara denok, gure ala gure ez, ikasle eta irakasle. Negarrak, barreak eta besarkadak, egun hunkigarria 2013-2014 ikasturteri hasiera emango dion lehen eguna. 
Mantsotasuna izan da nagusi gela eta pasabide barrenetan, txintxo-txintxo bideratu dira gazteak euren ikasgeletara nork eta zein ordutan emango dien zein ikasgaia jakin nahian. Batzuen poza nabaria aurpegietan  irakasle bat edo bestek emango diola, edo zerreda bat edo bestean dagoela jakitean; beste batzuek, ordea, muturra luzatu dute. 
Animo, ikasturte berriari gogor ekiteko!!!