martes, 21 de marzo de 2017

ZIENTZIA MUSEORAKO IRTEERA

4.DBHko Fisika eta Kimikako ikasleek aurten ere Eureka Zientzia Museora irteera burutu dute.  Martxoaren 15ean Donostiako museora joan ziren 62 ikasle eta hiru irakasle. Hiru talde osatu zituzten eta bi taldek bisita euskaraz egin zuten eta besteak, ingelesez.

Han txandakatuta hiru tailer desberdin esperimentatu zituzten. Kimikako tailerrean ( Marie Curie gelan) substantzia desberdinak aztertu zituzten: ionikoak, metalikoak eta kobalenteak. Eta Fisikako bi tailer desberdinak ere probatu zituzten: presioarena ( batez ere, presio atmosferikoaren efektuak) eta oso ikusgarriena den elektrizitatearena Volta gelan. Denetan, ikasleek parte aktibo izan zuten.
Egun ederra pasatu zuten eguraldiak lagunduta.  Hurrengo ikasturteetan errepikatzeko asmoa dugu, oso irteera probetxagarria baita.




Maribel Mañeru (Fisika-Kimika irakaslea)

domingo, 19 de marzo de 2017

ELURRETAN, POZIK

Martxoaren 10ean batxilergoko 1. mailako 56 ikasle Valdezcarayko eski estaziora joan ziren soinketako irakasleen laguntzaz
Ikasle asko ziren inoiz eskiatu ez zutenak. 2 orduko ikastaroa egin zuten bertako monitoreekin eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzeko denbora izan zuten.

Eguna zoragarria izan zen, eguzkia izan genuen eta 25º ko tenperatura. Inoiz baino elur gutxiago egon da eta bero handia egiten zuenez elurraren kalitatea ez zen oso ona. Hala ere ikasleek izugarri ono pasatu zuten eta  oso pozik etorri ziren.





Ainhoa Bastegieta (Gorputz Heziketa irakaslea)

domingo, 12 de marzo de 2017

INAUTERIEN ALAITASUNA

Otsailaren 23an gure ikasleek pozik jantzi zituzten etortzear zeuden Inauterietarako mozorroak. Eta, lotsarik gabe klasera ere piura horiekin etorri ziren. Asko, ondo babesturik, egun hotza baitzen; beste asko imajinazioari haizea emanez, barregarri eta sinpatiko. Argi dago ikasteko ez ezik jaiaz gozatzeko ere badarabiltela lepo gaineko errota. 
Hori umorea, neska-mutilok!!!