jueves, 29 de marzo de 2012

GELA EGONKORREKO IKASLEAK, BASAURIN

Pasadan ostegunean, martxoaren 21ean, Gela Egonkorrekook Basauriko herritik irteera bat egin genuen. Gure gelako Eneko bertokoa da, eta bere herria apur bat hobeto ezagutzeko asmoa geneukan; herriko zerbitzuak, leku interesgarrienak... bisitatu genituen. Oso gustukoa izan genuen Arizko dorretxean ikusi  genuen aintzinako bizikleten erakusketa. Bertan 1935tik gaur egunerarteko bizikletak  zeuden. 

 Ainara A.


           

jueves, 22 de marzo de 2012

BERTSO BAZKARIA MENDIKOSOLON

Aspaldiko urteetan Arrigorriaga institutuan bertso afariak egin izan ditugu, baina iaztik hasita bazkariak izan daitezen erabaki zuten arduradunek, afariek zuten arrakasta eskasa ikusita. Hori dela eta, aurten ere, Mendikosolon, Dinamita parkeko ingurune paragabean martxoaren 30ean, eguerdiko 14:30etan bertso bazkaria egingo da. Bertsolari gonbidatuak Arkaitz Estiballes eta Peio Ormazabal ikasle ohia izango dira. Anima zaitezte, jan-edan oparoaz gozatu ez ezik bertso zorrotzak entzuteko parada izango duzuelako. Gainera, horma-irudian ikus dezakezuenez ikasleek 10€ besterik ez dute ordainduko.
Zoritxarrez, eguraldi onak eta oporraldien usainak ikasleak uxatutu dituzte, ez omen du jende askorik izena eman. Horregatik, bertan-behera utziko da bazkariarena hurrengorako.
Barkatu eragozpenak!!!! 
Kexuren bat baduzue Izaskun Mariñelarena arduradunarengana jo!!!

jueves, 15 de marzo de 2012

PI EGUNAREN SARIDUNAK

http://www.flickr.com/photos/davidrn/2247489678



Bigarren urtez antolatu dute  Pi eguna izeneko lehiaketa  ikastetxean Matematika mintegikoek eta IKT batzordekoek. Lehiaketan parte hartu nahi izan duenak idatzizko zein multimedia bitarteko lan bat egitea izan du, irabazteko: ipuinen bat zein marrazki edota historiaren bat, zer iradoki izan dion "Pi" hitzak adierazteko.  
Zientzi alorreko askok egun horretan ospatzen dute PI eguna ,  hau da 3-14 (martxoaren 14a) zenbaki bitxiaren zenbakizko balioa 3.1415..; nahiz eta guk  zenbaki horrekin adierazi, hainbat eta hainbat zenbaki hamartar dauzka.

Aurtengo irabazleak : Iker Blanco, 1.mailako ikaslea, idatzi duen ipuinari esker; multimedia arloan,  Blanca Bajok lortu du saria.

Sartu ondoko estekan ibazi dutenen lanak ikusi nahi badituzue: http://www.arrigorriagainstitutua.net/pieguna/

Gogoratu datorren asteartean, martxoaren 20an, sari-banaketa izango dela atsedenaldian. Argazkiak ikusi nahi badituzue astearterarte itxaron beharko duzue!!!

Hemen daude irabazleen argazkiak:

Iker BlancoDBH 1C                                                      Iñigo Orue DBH 1E


 Blanca Bajo   DBH1A                                                    Idoia Etxebarria DBH 4

Olatz Zarraga eta Aitor Zaballa

ATHLETIC-EN DENBORALDIA

ATHLETIC GORRI TA ZURIA
Aurten, Athletic izugarrizko denboraldia egiten ari da. Errege Kopako finalera heldu da F.C. Bartzelonarekin batera. Ligan bosgarrenak doaz Levanteren atzetik. Zaleak liluraturik daude Athleticen jokoarekin eta haien eskema teknikoaz, asko aldatu baita iazkoaz konparatuz gero.
Aurtengo kopako finala Madrilen jokatuko da, Calderonen. Athleticken zaleak ez daude ados han jokatzeko; nahiago dute Sevillan joka dezala, Cartujan,  zale gehiago sartzen direlako. Athleticek 23  Errege Kopa ditu FC.Bartzelonak baino batzuk gutxiago. Joan den urtean Bartzelona eta Madril iritsi ziren finalera, Madril atera zelarik garaile. Aurtengo Erregearen koparako sarrerak ez dakite oraindik noiz zozketatuko diztuzten.

UEFAN, berriz, izugarrizko denboraldia egiten ari dira gure leohiak, Manchester Uniteden kontra neurtuko direlako. Martxoaren  8an Manchesterren jokatu zuten partidan lehoiak garaile atera ziren. Itzulerakoa San Mamesen martxoaren 15ean izango da.  Esan dute ez dela sarrerarik  egongo, Manchester  jokalaririk  onenekin etorriko delako Catedralera, han 2-3 galdu ondoren.
Jendea oso pozik dago holakorik  ez dugulako sarritan ikusi. Izugarrizko taldea duela ari zaio  munduari erakusten Athletic. Dagoeneko sarrerak erosteko ilara luzeak daude, askok izan nahi duelako gertatuko den horren lekuko. Gainera, egun hauetan hainbat etxeetako balkoi eta leihoetan Athleticken ikurrina  ikus daiteke. Bilbo osoa , partida egunean, zuri gorriz jantzia dotore-dotore egongo da, etxe zein kale.
Zaleek iritzi bera daukate: aurten athletic oso urrun iritsiko dela UEFAn. Bizitzan behin baino ez da gertatzen holakorik. eta, ahal bada, ilusio hau betiko mantentzea espero dugu!!!!!

AUPA  ATHLETIK!!!!!!!!!!!!!

Joseba eta Nagore

martes, 13 de marzo de 2012

DANEL ELEZKANO, APARTEKO PILOTARIA

Aurreko urtean "Atxantaizu" aldizkarirako ere egin zitzaion elkarrizketa, baina paperean gordetzen dena erraz gal daitekeenez, aurten berriro egingo diogu elkarrizketa bigarren batxilergoan ari den Danel Elezkano pilotari gazteari. Horretarako, txintxo-txintxo erantzun dizkie mutikoak prentsa tailerreko Arratek eta Yeraik egin dizkioten galdera guztiei:

Nongoa zara? Kontaiguzu pixkat non dagoen eta zelakoa den zure herria
Zaratamokoa naiz, Arrigorriaga ondoan dagoen herri txiki batekoa. Mendi inguruan dago kokatuta,  lasaitasun handia duen herria da.
Zure familiak ere gustuko du eskupilota? Beste kirolen bat gustuko dute?
Bai,  beti izan dira pilota jarraitzaileak eta anaia eta ni jolasten hasi ginenetik, gehiago oraindik. Aitak pilotan egin zuen gaztetan baina ondoren futbolaren aldeko erabakia hartu zuen.
Zenbat urterekin hasi zinen esku pilotan jolasten?
Hasi, hasi, 3 urterekin hasi nintzen frontoira joan eta jolasten, baina Upo Mendi taldean 4 urterekin sartu nintzen.
Betidanik gustuko izan duzu pilota ala beste kirolen bat ere gustatzen zaizu? Zein?
Kirol gehienak ditut gustuko. Futbola asko gustatzen zait, baita tenisa ere, eta beste hainbat kirol ere bai. Baina esku pilotak zerbait berezia du niretzat.
Non hasi zinen pilotan jolasten, eta non amaitu duzu gaur egun? Kontaiguzu zure ibilbidea.
Zaratamon hasi nintzen, lehen esan dudan bezala, Upo Mendi taldean, Adolfo eta Kepa entrenatzaileekin. Ondoren, Galdakora joan nintzen, gaur egun entrenatzaile egiten didan Mikel Etxegiarekin, eta orain Galdakoz gain, Bergaran ere entrenatzen dut euskal selekzioarekin. Entrenatzaile eta lagun guztiek erakutsi didate asko.
Zein da zure pilotaririk gogokoena, eta zergatik?
Goi mailako denak gustatzen zaizkit, guztiak dute zerbait bestela ez lirateke hor egongo. Niri beti gustatu izan zait Barriola, oso mutil jator eta profesionala iruditzen zaidalako. Baina ni aurrelaria izanik, bat aukeratzekotan Aimar aukeratuko nuke. Ikaragarri dabil azkenaldian eta, Irujorekin batera, onena da.
Jolastu dituzun partiden artean, zuretzat zein izan da garrantsitzuena?
Patida guztiak dira garrantzitsuak, entrenamenduak bezala. Beti ikasten da zerbait. Bat aukeratu behar izanez gero, ez dakit, Diario Vaskoko finala, Elgetakoa edo Antiguokoa aukeratuko nuke.
Noizbait jolastu duzu Euskal Herritik kanpo? Hala bada non? Eta ez bada gustatuko litzaizuke?
Ez ez dut inoiz jokatu Euskal Herritik kanpo.  Jokatu jokatzen  da, anaia esaterako birritan egon da San Franciskon eta oso pozik etorri da. Gustatuko litzaidake, noski!
Badakigu hainbat lekutan jolastu duzula, zein izan da ederrena?
Ez dakit, hainbat herri ezagutu ditut eta hainbat frontoi, Tolosakoa eta Urretxukoa oso ederrak iruditzen zaizkit. Bat aukeratzekotan, ordea, dudarik gabe, Zaratamokoa aukeratuko nuke. Bertan sartu ditut ordu gehien eta oso polita da herriartekoa jokatzea, frontoia beterik dagoela, herriko jendearekin...
Bizitza osoko partiduen artean, zein izan da luzeena?
Ez dakit zein izan den luzeena.
Astero zenbat ordu entrenatzen dituzu?
Astelenetan eta azteazkenetan ditut entrenamenduak, baina ahal ditudan astearte eta ostegun guztietan Zaratamora ere joaten naiz , bigunarekin bada ere, zerbait egitera. Gainera, txikiekin jolastea asko gustatzen zait.
Noizbait pelotari profesional batekin topatu zara? kontaiguzu esperientzia
Bai, Mikel Urrutikoetxea laguna da. Bestela ere izan dut batzuekin entrenatzeko zortea, eta denak ere oso jatorrak dira, pilo bat ikasten da haiekin.
Zein plotari duzu eredutzat. Zergatik? Zein ezaugarri du zuk miresten duzunak?
Denak gustatzen zaizkit baina Aimar... lehen esan dut niretzat perfektua dela bere jokoa. Burutsuen berak jokatzen duela uste dut, defenditu behar denean defenditu eta bukatu behar denean duen ezker gantxoa...
Zenbat txapelketa irabazi duzu?
Ez dakit. Ez ditut kontatu. Hainbat
Lehiakortasunagatik ala gozatzeko jolastu? 
Denoi gustatzen zaigu partiduak eta txapelketak irabaztea, baina guztiaren gainetik, disfrutatzen dudalako egiten dut esku pilotan, asko gustatzen zaidalako. Gainera, lagun asko egiteko aukera eman dit.
Hainbat txapelketa irabazita, non gordetzen dituzu txapelak eta kopak?
Etxean ditut batzuk, eta beste batzuk amamaren etxean daude, haiei egiten baitie ilusio gehien.
Inoiz lesionatu egin zara?, eta zein izan da larriena?
Egia esan, zorte handia izan dut arlo horretan, ez baitut lesio larri-larririk izan; baina, bai, lesionatu naiz. Jokatu nuen azken finalean, golpe handi bat hartu nuen sorbaldan; eskua ere mindu nuen, asko sufritu nuen partidan. Ondoren, hilabete batez egon behar izan nuen geldi.
Kontatu digute zure anaia ere pilotaria dela, badago lehiakortasunik zuen artean? Batera entrenatzen duzue?
Batera entrenatzen dugu, baina ez dago inolako lehiakortasunik, guztiz kontrakoa baizik, berak erakutsi baitizkit gauza asko eta asko. Bihotzez eskertzen diot.
Esku pilota alde batera utzita kontaiguzu zer pentsatu duzun egitea institutua amaitu ondoren.
Orain arte nahiko txukun eraman ditut ikasketak eta, horrekin jarraituko dut, ikasten. Unibertsitatera joateko asmoa dut, nahiz eta oraindik ez dudan erabaki zer egin.
Esku pilotan famatua izatera helduko bazina, bizimodu normalaz jarraituko zenuke ala zerbait berezi egingo zenuke?
Oso zaila kirolean profesional izatea. Ez dut horretan pentsatzen, disfrutatzean baino. Dena den, iritsiko banintz ez nuke aldatuko, gauza bera egiten jarraituko nuke, zalantzarik gabe.
Pilota entrenamenduak amaitu eta gero pentsatzen dugu lagunekin joango zarela, zer gustuko duzue egitea?
Uff! Entrenamendu ostean ez; normalean nahiko berandu entrenatzen dudalako baina, bai, asko gustatzen zait lagunekin egotea. Lagun ikaragarriak ditut eta beti daude laguntzeko prest.
Zer nahiago duzu ikasgela ala frontoia? Zergatik?
Frontoia, dudarik gabe. Hala ere, badakit ikasketak direla lehena eta horregatik saiatzen naiz ahalik eta ondoen eramaten.
Gustuko duzu mendira joatea ala nahiago hondartzara?
Mendira joatea gustatzen zait hondartzara joatea baino gehiago.
Entzun dugu asko dakizula arropa eta marka kontuez? Bukatu dira baserritar itxuraz jantzitako pilotariak? Modernizatu behar da itxuran, janzkeran? Zer uste duzu? Ilea luze utziko zenuke, rastak eramango zenituzke?, Piercinak?
Jajaja. Ez pentsa asko dakidanik, Endika Arteagari galdetu kontu horietaz. Ni frontoiko prakekin aurkitzen naiz politen jajaj . Ondo janztea gustatzen zait baina ezer berezirik ez. Ile kontuetan,ez dut uste ilea luze utziko nuenik, nire ustez erosoagoa delako labur izatea, ez beste ezergatik. Eta ez, piercinak, tatuajeak eta holako gauzak ez zaizkit gustatzen nik eramateko.
Ikasketetan ere oso ona zarela entzun dugu. Gustuko baduzu irakurtzea, esaiguzu gustura irakurri duzun libururen bat, eta zergatik?
pff!! Irakurtzea ez zait asko gustatzen; gainera, orain ez dut asko gogoratzen. Egia esan klasean bidalitakoak bakarrik irakurtzen ditut eta gustatu gustatu... egunero egunkarian dauden kirol berriak irakurtzea gustatzen zait gehiago.
Idazten ere jaioa zara, ezta? amodiozko gutunen lehiaketan parte hartzeko asmoa duzu?
Ez, ez dut uste parte hartuko dudanik, nahiko eskaxa delako nire lana, baina polita. Idazten bueno, irakurtzea baino gehiago gustatzen zait idaztea, baina betiere euskaraz, ze erdaraz nahiko txarra naiz eta ingelesez...
 Zer jan behar da pilotan sasoi onean egoteko? Dieta bereziren bat eraman behar da? Zein janari da zuri gehien gustatzen zaizuna? Sukalderantz arrimatzen zara? Zer egiten duzu ondoen? Pizza ala janari lasterra nahiago?
Denetarik jatea onena, ezta? Gehin gustatzen zaidana bada, ez dakit, pasta agian. Sukaldera ez naiz arrimatzen jatera baino, asike... jajaj Etxeko janaria gustatzen zait gehien.
Neskatan, zer? Halako kirolari onak neskak atzetik izango ditu,ezta? Zer? lan handia gainetik kentzen ala hobeto non aukeratu dagoelako?
Ez dakit pilotan ondo ala gaizki egiten dudan, baina nesketan baino hobeto seguru. Gainera, nahiko lotsatia naiz.

 Daneli ez diogu zorte ona besterik opa, pilotan berak nahi duen lekuraino hel dadin. Ikus dezazuen zelan jolasten duen, hemen utziko dizuegu Baqué kafe txapelketa finaleko partida irabazi zueneko bideoa; hori bai, zuzenean  42, minutura joan beharko duzue gure Danel egurra ematen ikusi nahi baduzue.
Eutsi goiari, Danel!!!

(Yeray  eta Arrate)

lunes, 5 de marzo de 2012

MARTXOAREN 8a, EMAKUMEAREN EGUNA

Urteetan egin izan dugun bezala, aurten ere institutuan gogoan izango dugu martxoaren 8a, emakume langilearen  eguntzat hartu dena  aspaldidanik.
XX. mendearen hasieran zenbait herrialdetan  urteko beste egun batzuetan egiten bazen, 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata eskasasak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako; gainera, jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskatutakoa bete zedin lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro deitu zen manifestazioa, hobekuntza gehiago eskatzeko.

wikipediatik hartuta
Gurean klaseak normaltasunez ematen badira ere, aparteko ekitaldi txiki eta aipagarrietan parte hartzen dugu ikasle zein irakasleok: kiniela antzeko galdetegia, musika, lazotxo moreak banatzea, atsedenaldietan patioetan marrazkiak egitea..., emakumeen gizarteratze eta lan egite horretan erabateko berdintasuna lortzeko oraindik asko falta dugula aldarrikatu nahian. 
Historian zehar gizonaren nagusitasuna handia izan den arren, hortik-handik eta hemendik balio handiko emakumeak izan dira, korrontearen kontra lanean, nekatu gabe, sinisten zutenaren alde gogor jokatzeko. Horietako batzuk kiniela antzeko batean bildu dituzte zenbait irakaslek. Jaitsi ezazu segidan ikusiko duzun dokumentua; izen-abizenak eta eskatutako datuak ondo bete ondoren (horretarako nahi duzun tokitan lor dezakezu informazioa) ikastetxearen goiko sarreran jarritako postontzian bota edo edozein irakasleri eman. Den-denak asmatzen dituztenentzat, ez dudarik izan, sariak izango dira.
Animo!!!

MARTXOAK 8

 Kiniela etxean  bete duzuenontzat, emaitzak jakin nahi izanez gero, klikatu ondorengo estekan, hor ikusiko baituzue zein emakumeri dagokion zein zeregin: Erantzunak

Sari banaketa atsedenaldian egin dugu, trikiti eta txistuaren musikaz alaiturik. Irabazleak ondoko bi ikasleak izan dira: JON HIERRO eta OLATZ GOMEZ

                       
                        Olatz Gómez
     
                   Jon Hierro



Ostegunean, 8an, eguraldi kaskarrak ez zigun utzi nahi izan genuen irudia patioan marrazten. Horregatik, gaur, 9, eguzkiak lagun, sekulako koloretako loretxoa egin dute hainbat ikaslek zenbait irakasleren laguntzaz. Zu bazaude ondorengo argazki segidan????



domingo, 4 de marzo de 2012

ELURRETAN

Pasadan otsailaren 15ean, Batxiler lehenengo mailako ikasleak eskiatzera joan ziren Baldezkaraira. Han, bi orduko eski klase bat eman zieten. Egun benetan polita izan zen, lagunekin eskiatzen ,  ondo pasatzeko helburu bakarrez; hori, bai, Heziketa Fisikoan ikasitako kirolak praktikan jartzeko parada ezin hobea.

Goizeko zazpietan Arrigorriagatik abiatu eta bidaia luze baten ondoren, errepidearen ertzak elurrez betetzen joan ziren, gero eta gehiago. Azkenean 9:15ean gutxi gorabehera hara heldu ginen. Errepide bazterrak metro bat elurrez , -2ºCko tenperatura eta eskiatzeko gogoa pil-pilean. Hara heldu, dena kafetegian utzi eta azkar-azkar eskiak alokatzera joan ginen, pistetatik behera ziztuan  abiatzeko izugarrizko gogo eta nahiaz. 

Azkenean, ordua heldu zen, arratsaldeko lauretan eskiak kendu behar izan genituen autobusa hartzeko eta gure herrira bueltatzeko. Batzuetarako lehenengo aldia izan zen, beste batzuentzat ez, ordea, baina guztientzat benetan ahaztezina izango da.

Askotan gertatzen den bezala, dena ez zen ondo atera. Ana Perez gure ikaskideak irristatu eta sudurreko hezurra apurtu zuen. Berehala erreskatatu eta Logroñoko ospitalera eraman zuten. Handik, ordu batzuk pasatu ondoren, Gurutzetako ospitalera aldatu zuten ebakuntza egiteko. Horren ondorioz, hainbat hilabetez egongo da kirolik egin barik; horregatik, saskibaloiko taldeko hainbat lagunek berarekin bat egin zuten, kamisetak eginez.
Hemen utziko dizkizuegu egun horretan egindako argazkietako batzuk, ez guk beste disfrutatzen duzuen!
 Unai Zabaleta B1B