lunes, 24 de noviembre de 2014

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2014





BELDUR BARIK  jarrera 2009an Emakundek sortutako  indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako sentsibilizazio kanpainari  deritzo. BERDINSAREA izeneko 2006an sortutako programatik abiatu zen  hiru Foru Aldundien bultzadaren laguntzaz
Dakigunez, azaroaren 25ean Emakuameareganako Indarkeriaren Aurkako  Nazioarteko Eguna izanik, hainbat udalek babesa eman diote kanpainari jarrera matxistak gure bizitzetatik kanporatzeko. 
 Hitzaldiak eman zaizkie gure gazteei indarkeria sexista bazter dezaten eta, urtero bezala, horretarako proiektuak hartuko dituzten lehiaketa jarri dute martxan. Gero, Topaketan bilduko dira irabazleak edo indarkeriari aurre egin nahi dion edozein ekinemaren sortzaile. 
Sariak ondo ederrak dira, kategoria bakoitzeko irabazleak 150 € eramango ditu. 

Gure ikastetxean ere animatu dira zenbait proposamen aurkezten. Ea zer deritzezuen!! Zein duzue gustukoen? Bada, bozketan parte hartzeko sar zaitezte Beldur barik duen web orrialdean, eta handik bertatik aukeratu zuen gustukoena dena. Ea nork irabazten duen!!! 

Nerea Bilbaoren lana:

3CAko ikaslea: Jorge Hortalá


3Eko ikasle batzuk: Peio, Mikel, Eneko


3Dko ikasleak: Batirtze, Maialen, Imanol, Uxue eta Izarra


Bai politak iazko irabazleek egin zituzten proposamenak. Hemen utziko dizuegu haien artean aipamen berezia jaso zuena.

martes, 18 de noviembre de 2014

EZETZ ASMATU! - EGIN KLIK ETA KLOK!

Ezetz asmatu! 
Txoko Berdea dotore dago, ezta? Iaz argindarra aurrezteko kanpaina egin genuen, eta aurten ere aurrezten jarraitu nahi dugu. 

saria: antzeko otzarea
Iazkoa gogoratzeko lehiaketatxoa egin dugu. Txoko berdean dauden hiru zenbaki edo kopuruak asmatzea da gakoa. Hiru kopuru horiek iaz aurreztutakoarekin daude lotuta; aurreztutakoa adierazteko hiru modu dira. Hiru kopuruak zer diren asmatzea zaila da bai, baina saiatuz gero, lor dezakezue. Sariak bi otzara izango dira, eta saskiotan bidezko merkataritzako produktuak jarriko ditugu. Berdinketa egonez gero, asmatu dutenen artean zozketa egingo dugu. Parte hartu, eta gogoratu: EGIN KLIK, ETA KLOK!


Patxo Fernandez de larrinoa (Agenda 21eko arduraduna)

martes, 11 de noviembre de 2014

FRACKING-AREN ARRISKUAK

Ezetz jakin zer den fracking-a?

FRACKING lurpetik gas naturala ateratzeko teknikari deritzo. Horretarako, osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak diren gehigarri kimikoak erabiltzen dituzte.

Frackinga haustura bat da, presio handiko makina batek lurpeko harriak apurtu egiten ditu, eta harri horietatik gas naturala ateratzen dute.
Arazo orokorrenetako bat da ez dituztela bakarrik leku konkretu batean zuloak egiten, leku askotan baizik. Gainera ez dituzte gero egindako zulo horiek ixten. Eta gutxi balitz, lur azpiko gas horrek gure lur eta animalien akuiferoak, ur korronteak kutxatu egiten ditu.
Larria, ezta? Ez du itxura onik gure lur eta bazterrak kutxatzen badira!
Hobeto Aitor Urrestik 2012an eman zuen hitzaldia entzuten baduzue, argiago geratuko zaizue zertan datzan kontua, nahiz eta teknikoegia izan.


Olatz Beotegi & Unai Narbona ( Prentsa tailerra)

EBOLA, GAIXOTASUN BELDURGARRIA

Azken hilabeteotan hautsak harrotu ditu Afrikatik etorri zaigun gaixotasun batek: ebolak.
Ebola Peter Piotek deskubritu zuen 1976an, Kongoko iparraldean. Guineatik, Sierra Leonatik, Liberiatik eta Nigeriatik zabaltzen ari da gaur egun.
Kutsaturik dauden estatu batzuk :Estatu Batuak, Espainia eta Afrika ekialdeko aitatutakoak dira. Estatu Batuetan, Nigerian kutsatu zen pertsona bati Dallasen antzeman zioten gaixotasuna. Espainian, bestelakoa izan da: Madrilen bertan kutsatu zen erizaina Afrikatik ekarritako gaixoarengandik; gaur egun, erabat osaturik dagoenez, medikuek alta eman diote. Afrikatik ekarri zituztenak, ordea, hil egin ziren oso egoera larrian zeudelako.
Sintomak buruko mina, sukarra, giharretako mina, tripako mina, botaka egin eta barneko eta kanpoko hemorragiak dira. Odol isurien erruz gizakirik gehien hiltzan da.
Orain dela gutxi arte ez zegoen erremediorik ebola zutenentzat, baina urriaren 21ean, Marie Paule Kyenik, OMSko zuzendariak, gobernuari baimena eskatu zion  ebolaren kontrako txertoa erabiltzeko.

Beldurra eta izua da jendeen artean berehala eragiten duena, oso gutxi baitakigu hemengoa ez den gaixotasun horretaz, eta, zoritxarrez, kutsatuz gero, hilgarria izan daiteke ehuneko portzentaje altuan.
Baina, agian, gutariko askok ez dakiena da askoz ere hilgarriagoa dela arruntetan arruntena den malaria, 600.000 hildakotik gora uzten baititu urtean eltxo baten ziztadak eraginten duen eriak. Horrek, dirudienez, ez dio inori axola. Mila ikusteko jaioak gara!!!

Josu Gutierrez eta Patricia Moldes (Prentsa tailerra)


domingo, 9 de noviembre de 2014

JON IPIÑA EITBko DANTZA LEHIAKETAN

Kaixo, lagunok:


Mezu honen bidez zuen laguntza eskatu nahi dizuet…
nire dantzako taldekideek eta nik gaztea  dantzan lehiaketan parte hartu dugu. Jendeak bidalitako ia 80 koreografietatik lehenengo hogeien artean sailkatu gara eta orain jendeak bozkatu behar ditu horien artean lehen hirurak aukeratzeko. Hor sartzen zarete zuek; zuen botoekin guk lehen saria lortu ahal izateko, 1000 euroko saria!!!


Horretarako pausu oso errazak jarraitzea besterik ez duzue
:


Aurreko estekan sartu.

  • Ondoren Jump izena duen bideoan agertzen den lekuan, bozkatu-n sakatu.

  • Bertan klik egin eta gero, zuen datuak sartu behar dituzue; herria, izen-abizenak, gmail-a (ez da beharrezkoa zuen telefonoa jartzea) eta amaieran agertzen diren hitz zein zenbaki berridatzi behar dituzue.


  • Zuen gmailean sartu eta eitb-k bidalitako mezua izango duzue, hori zabaldu eta hemen jartzen duen lekuan klikatu, horrek beste orrialde batera eramango zaituzte, hartan beste kode  bat sartu behar izango duzue, azkenik berretsi  jartzen duen lekuan eman.

Botoak emateko epea urriaren 4an zabaldu zen eta azaroaren 12an bukatuko da. Pertsona bakoitzak, gmail berdina erabiliz, egun bakoitzean behin bozka dezake; beraz badakizue, egunero boto bat eman.

Ikaragarri eskertuko nizueke aurrekoa egingo bazenute. Hemen utziko dizuet bideoa ikusteko youtubeko linka.



Pasa zuen lagunei!!!
Mila esker.
Jon Ipiña


Goikoa duzue gure dantzari finak utzi digun mezua. Ea berak eta bere kideek irabazten duten zuen laguntzari esker!!!!
Guk hemen utziko dizuegu orain dela aste batzuk Prentsako ikasleek Joni egin zioten elkarrizketa.


Eta, nahikoa ez balitz, ez baduzue inoiz Jon dantzan ikusteko aukerarik izan, segidan utziko dizuegu bere Youtubeko kanalean eskeita dituen bideoetako bat. Hori giharrak mugitzea, mutiko!!!

IBAIZABAL ITSASADARRETIK EUSKARA BATZORDEKOEKIN

Ikasturte hasieran Euskara Batzordeko kideok egun bat hartzen dugu irteera bat egiteko. Urtero batzordearen osaketa aldatu egiten da: ikasle beteranoak joaten zaizkigu, eta ikasle berriak sartzen  dira. Txango bat  egitea oso ondo datorkigu elkar ezagutzeko, eta aldi berean elkarrekin ondo pasatzeko. Hori ere inportantea da!!!

Urte osoan jo ta ke elkarlanean ibili behar dugu eta,  ze arraio,  merezi dugu!!

Aurten azaroaren 3an, astelehenean izan da gure eskapada.
Ondo antolatuta genuen dena: Bilbo-Bilbo txalupaz  egin behar genuen, itsas museoan hasi eta Arriagaraino, eta Arriagatik  berriro buelta itsas museora.
Baina eguraldia kaxkartu egin zen eta eguna konplikatu egin zitzaigun.
Goizeko 9:00etan jakin genuen, itsaso txarra zela, eta korronteak zirela eta, ezinezkoa zela piraguan ibiltzea.
Plan aldaketa egin behar izan genuen azken momentuan, eta azkenean trena hartu eta ezkerraldera joan ginen. Portugaleteko zubiaren goiko pasabidera igo ginen; handik goitik paisaia paregabeak eta haize hotzak gozatu genituen, eta erabat izoztuta ginela, jaitsi eta gasolinoa hartu genuen. Portugaletetik Bilboraino sartu ginen, Nerbioi ibaiaren inguruko istorioak entzuten genituen bitartean.

Bilbora iritsi eta, txokolate bero  bat eskuetan hartuta, gure lehenengo bilera izan genuen, Santo Tomas eguna prestatzen hasteko.

 Honekin batera doazkizue bidaian hartu genituen argazkietako batzuk.












Bidaia elegantea, ezta?? Bada, ez da berandu!!! Datorren urtean zu gurekin!!! Esan baietz!!!

miércoles, 5 de noviembre de 2014

IKASLEAK BERTSOLARI


Joan den astean, astelehenean (urriaren 20an),  Peio Ormazabal bersolaria etorri zitzaigun gure ikasleekin "buru-kirola" egiteko asmotan.

Bere esanetan, bertsolaritzak “buru-kirola” eragiten du: inprobisazioa, neurria, soinua, doinua...buruak hainbat kontzeptu landu behar ditu, hori guztiaren emaitza gai baten inguruko bertso saio bat izanez. Horixe bera zen ekimen horrekin garatu nahi zena, hots, gazteek buru-kirol ariketaren  bidez gaur eguneko euren eta euskararen inguruko bertso saioak botatzea. Eta horiek guztiak denboran iraungo duen liburuxka batean (BERTSOZ BLAI) gordeko dira. Datorren astelehenean (uriaren 27an) bertso horiek entzuteko aukera izango dugu institutuko jantokian izango den bertso saioan. Lehenengo mailako ikasleek hartuko  dute parte haiek sortutako bertsoak irakurriz.



Asteleheneko saioa arean desastrenekoa izan zen; ikasleen oihu eta zaratek ez zuten behar den moduan entzuten uzten haiek kantatzen zituzten bertsoak. Halan da be, baten bat dexente samar atera zitzaien. Horietako bat utzaiko dizuegu hemen.