miércoles, 29 de enero de 2014

INSTITUTUKO GARBITZAILEEI ELKARRIZKETA

Gurekin gaurkoan ikastetxea goitik behera egunero garbitu eta txukuntzen diguten lau garbitzaileak Bego, Maite,Mertxe eta Mº Jesús

Haserre antzean agertu zaizkigu isilean ari direlako haien lanaz baino gehiago egiten, egunero-egunero nahita botatako zaborrak, zikindutako hormak eta sarraskitutako bazterrak garbitzen dituztelako.
-Zenbat urte daramatzazue institutua garbitzen?
Batzuk institutua ireki zenetik gaude hemen lan egiten; baina beste bik, ordea, 10 urte besterik ez daramatzagu hemen.
Antolaketa
-Zenbaten artean garbitzen duzue?
Lau emakumeren artean garbitzen dugu.

-Zenbat ordu ematen dituzue lanean?
Zazpi ordu ematen ditugu. Eta horrekin soberan dugu, oso nekatuta amaitzen dugulako.

- Beste leku batzuetan garbitzen duzue? adibidez, eskoletan edo beste leku batzuetan?
Ez, institutuarekin nahiko daukagu , ez daukagu beste inon aritzeko astirik.

-Zertan datza zuen lana institutuan?
Erratza pasatzen dugu, zorua, behea, garbitu, zarama bildu, dena txukun utzi arte.

-Zer uste duzue besteen zikinak garbitzeaz?
Gure lana dela, baina baldintza batzuk jarrita. Uste dugu neurri edo mugak daudela, hau da, guk ez dugu zertan inoren txiza, inoren listua, nahita eztandarazitako tinta... garbitu. Gauza txarragoak ere badauden arren, uste dugu ez dela gure lana ikasle zikinek apropos lurrera botatzen duten edozein zerrikeria garbitzea. Azkenean, gure lana institutua mantentzean datza, baina muga batzuk kontuan izanda.
Guri ez zaigu axola besteen zikinkeria garbitzea, baina ikusten dugunean nahita egiten dutela, ez zaigu batere gustatzen. bestek egiten duten lanagatik SELUKAKO ERRESPETU EZA erakusten dutelako.

-Lan gogorra da garbitzailea izatea?
Bai, lan fisikoa delako, eta egunero mugimendu berdinak egin behar ditugulako; fregonak ,adibidez, asko pisatzen du. Azkenean ohitu egiten da bat lan hori egitera, baina aukeran izango bagenu lan hau edo besteren bat, ez genuke garbitzailearena hartuko, ez dagoelako guk egiten dugunagatik inolako errespeturik.

-Zein da institutuko tokirik zikinena? eta garbiena?
Komunak eta sarrerak dira institutuko lekurik zikinenak, dudarik gabe. Eta garbienak irakasleen bulegoak dira.

-Zuen artean liskarrak egoten dira ze toki garbitu behar den aukera egiteko? Nola banatzen duzue zuen arteko zeregina?
Ez dugu liskarrik izaten, bakoitzak badaukalako bere tokia eta egunero toki bera garbitzen duelako.

-Irakasleek beti zikinak garela esaten digute, baina nola aurkitzen duzue irakasle gela?
Ba, egunen arabera, batzuetan orri zatiak eta janari apurrak aurkitzen ditugu. Baina, orokorrean ez dira oso zikinak.
- Gustuko duzue edo nahiago zenukete beste lan batean lan egitea?
Guk ez genuen inoiz pentsatu garbitzaileak izango ginenik, baina lan hau aukeratu dugu eta ahalik hoberen egiten saiatzen gara.
-Zein iradokizun egin diezaiekezu zuzendaritza taldekoei, ikastetxearen egoerak hobera egiteaz gain zuen lana erraz dadin?
Institututik kartelak jartzea, irakasleei gogorarazteko ez dela zikindu behar. tutorial modukoak zabaldu klasez klase haien jarrera eskasaz jabetu daitezen.

-Eman gure ikasle-irakasleei aholkuren batzuk ikastetxeko garbi-ikuziaz arduratsuagoak izan daitezen
Zakarrontziak erabiltzea, eta garrantzitsuena institutua errespetatzea, eta gu ere errespetatzea.
Garbitzaileen adierazpenaren ostean zer hausnartu geratu zitzaigun barnean: ikasleak beti gazte burugabe, errespetu gabe eta elkartasunik adierazten ez duten horiek izango gara? Ez dugu uste hala denik! Badugu zer aldatu bestelakoa izan dadin,badugu zertan kontzientziatu, guk zaintzen dugun tokia geure ondorengoei utziko dieguna izango delako. Jarrera baikorrak ez dira etxe eremurako soilik, bizitzako esparru guztietan zabaldu eta partekatu behar ditugunak baizik.
Ea denok lurrean zaborrak, paperak edo beste zikinen bat ikusitakoan hartzen dugun paperontzira botatzeko, nahiz eta gurea ez izan, guk ez bota edo guk zikindutakoa ez izan.

Mila esker garbitzaileei egiten duten lanagatik!!!!
Karmele Felipe / Ane Moraga / Xabi Aresti- Prentsa tailerra

lunes, 27 de enero de 2014


ZUHAITZAK-3

Zuhaitz gehiago!!!
Gaur goizean, DBH3-ko Zientzia Tailerreko ikasleek sei zuhaitz landatu dituzte: hiru elorri beltz eta hiru gurbitz. Ikastetxearen alboko landatxoa aukeratu dugu oraingoan ere. Metro eta erdiko zuhaixkak dira, Igorreko Artadi mintegitik ekarriak. Mintegi horretan, bertako haziekin egiten dute lan. Hona bi argazki; lehenengoan lanean, eta bigarrenean argazkirako pintxo-pintxo:



Zuhaitzak landatzeaz gain, haien onurak ere ikusi eta ikasi dituzte ikasleek. Aurten, guztira, 25 zuhaitz landatu ditugu institutu inguruan (gehiago ere ekarriko ditugu). Sarrerako Txoko Berdeko kartulinan, zein zuhaitz mota eta zenbat landatu ditugun jarri dugu. Argazkitxoa duzue hemen, gaur jarri ditugunak nabarmenduta.


Eskerrik asko gaur lanean aritu diren ikasleei. Hurrengoan, zuhaitz gehiago!!!

lunes, 20 de enero de 2014

FERNANDO RUIZ GURE IRAKASLE BIDAIARIA

Fernando Ruiz Arrigorriaga institutuko ingles irakasgaiko irakaslea dugu Prentsako ikasleek bere bizitza nolakoa den eta zenbat bidaia egin dituen konta dezan nahiko genuke; horretarako elkarrizketatxo bat prestatu diogu. Ea nola erantzuten digun!!!!















-Ingeleseko klaseak ematea gustuko duzu ? Noiztik izan duzu inglesarekiko interesa?
Gustuko dut,bai. Egia esan, ingelesak aukera handiak ematen ditu gauza guztiei buruz hitz egiteko;  askotan, mundu osoari begira dagoen ate bat zabaltzen da. Ingelesa suspenditzen nuenetik izan nuen interesa.

-Gaztea zinenean nota onak ateratzen zenituen ingelesean?  
Ez, ez nuen hizkuntza ulertzen eta hizkuntza eskolan hasi nintzen arratsaldez.

-Ingelesaz aparte ,beste hizkuntzaren bat badakizu ? Zeintzuk ?
Gaztelania, euskera, frantsesa, italiera eta alemaniera pixkat (erdi ahaztuta).

-Zelan da gaurko irakaskuntza?
Aldatzen ari da, teknologia berrien eraginagatik; benetan, itzela da eta inork ez daki gure etorkizuna nolakoa izango den.

-Gaurko eta lehengo ikasleen artean alderik badago?
Orain ingelesaren maila altuagoa da.Gaur egungo ikasleak mundu birtual batean bizi zarete eta entzuteko erraztasuna galdu egin da.

-Zure bizitzan zehar asko bidaiatu duzu ? Zenbat lekutara joan zara?
Bai, asko bidaiatu dut, 30 bat herritara:  Estatu Batuak, Kuba, Egipto…

-Zein da gehien gustatu zaizun lekua ? Zer ikusi duzu bertan ?
Petra, Jordania herrialdean dagoen nabateoen herri ia galdua, garai batean zetaren bidea egiten zutenentzat atsedenleku aproposa

-Eta gutxien gustatu zaizuna ? Zergatik ez zitzaizun gustatu ?
1985 Jugoslaviara joan ginenean, guztia txarto atera zitzaigulako.Maletak galdu zitzaizkigun eta herriko jendea ez zen oso gustokoa izaten gurekin.

Zein lekutan izan da denbora gehien egon zarena ?
Polonian egon nitzenean, gutxi gorabehera 5 aste eman nituen han .

-Zer nahiago duzu bakarrik ala norbaitekin bidaiatzea?
Beti jendearekin,lagunekin… Gehienetan lagunekin.

-Joan zaren lekuetatik oroigarriren bat ekarri duzu ? Zein da gehien gustatu zaizuna?
Bai bereziena Laosen botila bat erosi nuen, barruan badago kobra txiki bat eta bere ahoan badauka eskorpioi bat, baina ez naiz  inoiz edatera ausartu. 

-Saskibaloian noizbait  jolastu zarela ere badakigu.Pozik sentitzen zinen jolasten zinenean ? Zenbat urterekin hasi zinen eta noiz utzi zenuen ?
Hamalau urterekin hasi nintzen, oso altua nintzelako.Urte politak izan dira eta oso pozik sentitu naiz.30 urterarte egon nintzen jolasten talde batean. Gero lagunen artean jolasten jarraitu nuen.

-Zer gertatu zitzaizun saskibaloia uzteko?
Belaunean min hartu eta lesioa izan nuen.

-Zein tokitan jokatzen zenuen ? Zure gustukoa zen toki hori ? Zer ustez  jokalari ona zinen edo besteak bezalakoa ?
Pibota nintzen baina ez nuen gustukoa. Nire ustez, ez zen nire kirola, hori bai  gaur egungo perspektibarekin kirolik gustokoena atletismoa litzateke.

Eta hau izan da dana , eskerrik asko.

Ane Moraga eta Mikel Castro- Prentsa tailerra

viernes, 17 de enero de 2014

ZUHAITZAK-2

Gabonen aurretik hasitako bideari jarraituz, aste honetan ere, zuhaitzak landatu ditugu.
Ikastetxeko goiko landatxoan, DBH1-C gelako ikasleek sei arte eder landatu dituzte. Hona argazki bi:




Gela egonkorreko lagunek, bi ereinotz polit landatu dituzte, beti daude-eta laguntzeko prest. Ikusi argazkiok:





Ikasturte honetan, hemeretzi zuhaiz landatu ditugu dagoeneko. Institutu ingurua edertzeaz gain, gure aztarna ekologikoa txikitzen laguntzen dute zuhaitzek. Eta, badakigu jakin gure aztarna handitxoa dela, ikastetxe sarrerako panelean ikus dezakegun bezala.

Datozen asteetan ere, zuhaitz gehiago landatuko ditugu. Izango duzue horien berri!

lunes, 13 de enero de 2014

NELSON MANDELA



Nelson Rolihlahla Mandela 1918. urtean uztailaren 18an Mveze Hegoafrikan jaio zen eta 2013.urtean abenduaren 5ean Johannesburgon hil zen.
Hegoafrikako apartheidaren aurka lan egin zuen politikaria izan genuen. Herrialde horretako presidentea izan zen. Hegoafrikan "Madiba" izenarekin ezagutzen zuten.
Hiru eskontzen ondorioz, sei seme-alaba eta birbiloba asko izan zituen. Gaztetatik apartheidaren aurka egon ez ezik,  Afrikako Kongresu Nazional  alderdiko kide ere izan zen.

27 urtez egon zen Robben Uharteetako kartzelan, Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriek sabotaiak eta beste delitu batzuk leporatu zizkiotelako. Kartzelan sartu zutenean, bere izena ezaguna egiten hasi zen.
Kartzelan zuen ziegaren zenbakiak, 466, aparteko  esan nahia hartu du Hegoafrikan. Kartzelan zegoela, korrespondentzia bidezko Zuzenbide ikasketak  egin zituen Londresko Unibertsitatean. 1990. urtean askatu zuten, eta Mandela jadanik oso ezaguna zenez, gertaera hori mundu osoko telebista kateetan zuzenean eman zuten.

250 sari baino gehiago irabazi zituen, importanteena,Bakearen nobel saria, 1993.urtean eman ziotena. Nazio Batuen Batzar Orokorrak Mandelaren urtebetze eguna “Mandelaren eguna” izendatu zuten.  

Ane eta Miguel-Prentsa tailerra