domingo, 17 de abril de 2016

DAVID BOWIE

David Robert Jones Brixtonen jaio zen, Londresen, 1947ko urtarrilaren 8an. Txikitatik, Bowie ez zen izan besteak bezalakoa: ahots oso ona zuen koroetarako, eta hortaz aparte, txirula oso ondo jotzen zuen. Bederatzi urte bete zituelarik, dantzatzeko modu berezia ere izan zuen.

David Bowie rockaren historiaren musikagilerik garrantzitsuenetarikoa izan da, eta zoritxarrez, urte honen hasieran hil  zitzaigun, minbiziaren ondorioz. Bowie musikari berritzailetzat jo  da, bere ahots bereziagatik ez ezik, bere musika lanen sakontasunagatik ere bai. Honetaz aparte, Rolling Stone izeneko aldizkarian, David Bowie 39. historian egon den munduko gitarra jotzailerik onenatzat hartu dute.

David Bowie, musikaria izateaz aparte, aktore eta ekoizle lanetan ere aritu zen, eta musikaren munduan 50 urtez baino gehiago egon da. Musikari britainiarrak hainbat instrumentu jotzen zekien, adibidez, gitarra, pianoa, bateria, xilofonoa edo harizko beste musika tresna batzuk ere bai, hala nola biola edo biolontxeloa.


Ariane Cuevas & Diego Nuñez (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario