
¿Zergatik da hain merkea?
Indian egindako osagaiak erabili dituztenez, kostuen %13.8 aurreztu dute. Gainera, Interneten bidez baino salduko ez denez, hainbat diru aurreztu dute.
Telefonoaren ezaugarriak hauek dira:
- 4 hatz beteko pantaila
- 1,3 gigahertzioko prozesadorea
- Giga bateko RAM memoria
- 1.450 miliamperioetako bateria
- Atzeko kamerak 3.2 eta aurrekoa 0.3 megapixelekoak.
Argi dago, mugikor hau biztanle behartsuenei saltzeko eginda dagoela baina, hala ere, telefonoaren prezioak kritikak sortu ditu sektorean. Horregatik, Sakelako Telefonoen Indiar Elkarteak (ICA) produktua ikertzeko eskatu dio Komunikazio eta Informazio Teknologien ministroari.
Gainera, esaten dutenez iphone telefonoaren klon bat da, dirudienez kanpoko itxura eta ikonoak iphonaren antzekoak baitira.
Honezkero, salgaiak diren hiru modeloak agortu egin dira.
Hala ere, zer pentsaturik ematen du 1.200 milioi pertsonako herrialdean erdiek baino gehiagok telefonoa izateak; ez, ordea, komunik. Ondo irakurri duzue. Biztanleen herenak baino ez du etxeetan komuna. Horrelakoak dira gaur eguneko munduko paradoxak.
Oihane Corpión / Jon Ander García (prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario