jueves, 20 de junio de 2013

GELA ITXIKO IKASLEEI AGURRA

Arrigorriaga institutuko gela egonkorreko ikasle maitagarriak -Mikel, Carla, Miren, Dani, Eneko eta  Iñaki- berakatza baino finago ibili dira zer agindu, hura egiten, protesta gutxi eta alaitasun handiz, ondorengo bideoak erakusten duen bezala, ikasturtean zeharreko ekintzak betetzen
Ze majuak, ezta? Zuei ere bideoa guri beste gustatzea espero dugu!

 

domingo, 16 de junio de 2013

GURE NESKA-MUTILIK GUSTUKOENAK

Gure kazerari gazteen ardurak mundu honetakoak direla erakusteko eta neska-mutilen arteko erakargarritsuna sekula bukatuko ez delako itxaropenez, segidako formularioa bete dezazuen nahiko genuke. Ondorioz, geratzen zaizkigun aste beteko klase egunetan ez bada, etxetik bertatik bozka dezakezue, jakin dezagun zeintzuk diren aztoramendurik gehien sortzen dituzten gure neska-mutilak!!
  Asier Roman eta Julen Barcenilla (Prentsa Tailerra)

BOST ARBOLA BERRI INSTITUTUAN!!!

Aurtengo neguan, bost arbola landare ekarri ditugu. Horiek hartzeko, Arratian dagoen mintegi berezi batera jo genuen, bertoko haziak baino ez baitituzte erabiltzen han. Hiru haritz (Quercus robur) eta bi astigar (Arce campestre) eskuratu genituen.
Ez genekien lur berrira ondo egokituko ote ziren; baina bai, joan den asteko argazkiotan ikus dezakezuen bezala, indartsu daude.

Jakin badakigu bost zuhaitz ez dela asko, baina izan dadila asmo handiagoetarako abiapuntu; ea hurrengo neguan ere beste batzuk landatzen ditugun!!
Patxo Fdez de Larrinoa

miércoles, 12 de junio de 2013

2012-2013ko URTEKARIA

Ea nor dagoen non, ea zer nolatan atera garen...aldrebes, alderantziz, guapo-guapo ala...zelan!!! Ni ez nago eta!!!! Aiba!!, Iker....birritan agiri da....hau da hau!!!!!
Hemen duzue irakasle batzuek, Tere Uribe-Etxebarriak eta zuzendaritzakoek besteak beste, egin diguten urtekaria. Memoria galtzen badugu ere, non begiratu izan dezagun,  egunen batean antzinako lagunez edo garaiez gogoratu nahi izatekotan.... oroitzapen politak, ezta???
Dokumentuaren handia dela eta, ezin bada behar lukeen moduan ikusi, saiatu ondorengo esteka klikatzen, ea hobeto dabilen  2012-2013KO URTEKARIA

DENBORAPASAK


Hartu atseden azterketa eta azterketa bitartean gure kazetari gazteek prestatu dizueten gurutzegrama xume hau egiteko. Ea den-den asmatzeko gauza zareten.
                                            BILATU LAU EZBERDINTASUNAK 

martes, 11 de junio de 2013

IRENE DEL RIO, GIMNASTA PAREGABEA


Irene gimnasia erritmikako Harrigarri klubean dabil. Joan den urtean itzelezko tokian geratu zen. Harrigarri klubean inoiz ez da inor Irene dagoen mailara iritsi. Ahizparekin batera joaten da ia egunero neskatoa entrenamendu zorrotzei ekiteko. Ea zer esan diezagukeen Irenek gustuko duen ariketa zoragarri horretaz.

-Zenbat urte daramazu gimnasia egiten?
Zazpi urterekin hasi nintzen, hau da, sei zazpi urte daramatzat gimnasia egiten.

-Eta lehiaketetan parte hartzen?
Nire lehen lehiaketa zortzi urterekin izan zen.


-Zer da zuretzat gimnasia erritmikoa?
Ez nuke esango nire bizitza denik baina egia da asko gustatzen zaidala.


-Bakarka ala taldeka egiten duzu?
Gimnasia praktikatzen hasi nintzenean nire adineko talde batean jarri ninduten nahiz eta duela ez asko bakarka egiten dut.


-Badakigu joan den urtean oso ondo geratu zinela, nola?
Bai, lehenengo eta bigarren fasean lehenengoa geratu nintzen eta finalera pasatu nintzen lehenengo tokian geratu bainintzen. Finalean ez zitzaidan nik pentsatzen nuen bezala atera, Bizkaiko seigarrena geratu nintzen eta.


-Lehiatzen zauden bitartean zer pentsatzen duzu?
Egia esanda, ez dut ezer pentsatzen . Tapizera atera baino lehen oso urduri jartzen naiz.  tapizean nagoenean, ordea, urduritasuna joan egiten  zait eta egin ahal dudan guztia egiten dut.


-Noizbait pentsatu duzu gimnasia uztea?
Bai, entrenatzaileak errieta egiten didanean asko haserretzen naiz eta uztea pentsatzen dut. Hala ere,  ez dut benetan esaten.


-Zure maiotak zuk egiten dituzu?
Nire amaren eta ahizparen laguntzarekin diseñatzen ditut .  Nire amak margozten ditu irudiak.


-Zer eskertuko zenioke zure entrenatzaileari ?
Asko zor diot. Bera izan da lagundu didana gimnasian horrelakoa izaten.


-Aurten maila altuagoan zaude ,ezta?
Bai, baina ez nago gustura, besteak oso onak direlako eta oso zaila da ondo geratzea.                               


-Ze aparaturekin egin duzu dantza?
Pasadan urtean eskulibrekien eta sokarekin. Aurten uztaia eta  pilotarekin.


-Zure ahizpak ere gimnasian egiten du, zu bezain ona da?
Nire ustez ni naiz bera bezain ona .


-Noizbait eman dizute saririk?
Diploma besterik ez. Oraindik oso gazte naizelako eta  16 urtetik gorakoei baino ez diete ematen


-Noiz pentsatu duzu uztea?
Oraindik ez dut pentsatu, baina nekatzen naizenean utziko dut.

Eskerrik asko, Irene, gurera  etortzeagatik eta atseginez erantzuteagatik. Espero dugu gimnasiarekin aurrea jarraitzea, pixkanaka-pixkanaka hobera egin dezazun. 

Aroa Elvira & Amaia Ortiz ( prentsa tailerra)


AURTEN IRAKURRITAKO HIRU LIBURU

Aurten irakurri ditugun liburu guztien artean, hauek izan dira gehien gustatu zaizkigunak. Udan aspertuta egonez gero, irakurtzera animatzen zaituztegu.


MADAME DOUBTFIRE

http://www.libreriadidot.com
HIZKUNTZA: inglesa.
IDAZLEA: Ann Fine
IRITZIA: entretenigarria eta barregarria da, eta ingelesez izateko nahiko erraz ulertzen  da.
LABURPENA: Daniel eta Miranda dibortziatu ostean, Danielek bere hiru seme-alabak asteburuetan.baino ezin ditu ikusi Miranda oso lanpetuta dagoenez, haurrak zaintzen eta etxea garbitzen lagunduko dion norbaiten bila hasten da. Orduan, Daniel seme-alabekin gehiago egoteko asmoz, atsoz mozorratzen da eta Madame Doubtfire bezala hasten da lanean emazte ohiaren etxean. Lortuko du inor ez konturatzea nor den?





           
                                            BIHOTZ NAHASIAK
http://www.elkar.com

HIZKUNTZA: euskera.
IDAZLEA: Fermamdo Morillo
IRITZIA: asko gustatu zaigu, entretenigarria da eta pare bat egunetan irakurtzen da.
LABURPENA: Nereak eta Maitanek bi mutil berri eta bitxi ezagutuko dituzte ikasgelan: Isusko eta Iban.  Harreman berezia sortuko da segituan Nerea, Maitane eta bi mutilen artean, ikusi behar ez zuketen zerbait ikusten dutenean, eta ustekabeko misterio batean murgilduta amaitzen dutenean: jipoiak, Interneteko piratak, aktore ospetsu bat, Mutante ezizeneko irakasle xelebrea...






EL ULTIMO TRABAJO DEL SEÑOR LUNA

http://kuentalibros.blogspot.com.es
HIZKUNTZA: gaztelera.
IDAZLEA: César Mallorquí
IRITZIA: akzioz beteriko nobela bat da, oso entretenigarria eta ulertzen erraza.
LABURPENA: Pablo izeneko 16 urteko mutiko bat istilu izugarrian sartuta ibiliko da, eta dena neskame berria izateagatik. Izan ere, Emakume hori droga trafikatzaile eta hiltzaile arriskutsu batzuengandik ihesi dabill. Tiroketak, jipoiak, maitasuna eta hiltzeko arriskua Madrileko auzo lasai batean. Zer gertatuko ote da?









Elene Agirre eta Iraide Goikouria (prentsa tailerra)

domingo, 9 de junio de 2013

AGURTZANE GOIENAGA ZUZENDARIARI ELKARRIZKETA

Iazko ikasturtean eman zion bukaera Tere Uribe-Etxebarriak zuzendari lanari, eta aurten beste hiru bat urterako-edo Agurtzane Goienaga anderea izango dugu zeregin horiek primeran betetzen. Ahalmen handiko emakumea dugu Agurtzane,  zer ez du egiten emakumeak! Astia ateratzen du mila eta bat lani  ekiteko, denetan jartzen baitu interesa.

Gaztelerako irakasle batek (Bego Ruanok) bigarren ebaluaziorako 2.DBHko ikasleei ikastetxeko irakasleei elkarrizketak egin ziezaieten agindu zienean, Xabier Aresti ikasleak Agurtzane Goienaga Zuzendariari egin zion galdetegia. Baina... gazteleraz, lanerako behar zuen moduan!!!. Orain, ordea, Xabiri erregutu egin diogu aldizkari honetan jarri ahal izateko nahiago genukeela euskeraz balitz. Agudo prestatu zaigu mutikoa, entzungo duzuenez, ederto baten egin baitio berriz ere zuzendari andereñoari elkarrizketa. Adi egon eta ziurtatu goian esandakoak eta gehiago, denak egia biribila direla.

      Eskerrik asko Xabi Arestiri horren lan ona egiteagatik!!!

VALDEREJOKO HARANA EZAGUTZEN

Maiatzaren 22an Valderejoko Parke Naturalera txangoa egin genuen 4. mailako Biologia eta Geologia ikasgaiko ikasleekin. 


Parkea ez da oso handia eta egun batean ondo ikus daitezke bertako berezitasunak. Batetik, nabarmen geratu zitzaigun bertako klima ez dela Arrigorriagakoa bezalakoa, hemen euria ahalean ari zen bitartean, han eguzkia ere ikusi genuen.
Lehenik eta behin, baso mota ezberdinak nola banatzen diren ikusi genuen, goiko aldean pagadiak eta behekoan pinudiak.
 San Lorenzo ermita ere ikusi genuen urrunetik. 

Kareharrizko labarretan zizelkatutako saien kabia naturalak ere ikus zitezkeen 
 
Valderejoko Parkeak antiforme bat osatzen duela ere ikasi genuen, kareharrizko geruzak parkearen albo banatan adierazten duen moduan. Baina antiformearen erdiko aldetik ibaia igarotzearen ondorioz, antiforme hori alderanztu egin da, eta antiformearen punturik altuena izan behar zena gaur egun ibaiaren harana da, eta beraz, punturik baxuena. 


- Pagadiak aldiz, behe-baso pobrea duela, pagoek eguzki-izpiei ez baitiete pasatzen uzten.
- Azkenik, hegoaldeko magalean eta kareharriaren gainean, lurzorua fina den eremuetan artadia hazten dela ikasi genuen.
- Azkenik ibai-ertzeko landaretza berezia dela ohartu ginen: makalak, ametzak..
 

Hainbat motatako loreak ikusi genituen :


elorri beltza eta sagarrondoa loretan 
Santo Tomas egunean hain famatua den  miura zuhaitzetan nola hazten den ere ikusi genuen 








Azkenik, landareen sustraiek eragiten duten higadura ikusi genuen, eta baita trabertino motako kareharriak ere. 







Azkenik, Puron ibaiaren ondotik bukatu genuen ibilbidea, kareharrietan induskatutako haizpitartetik igaroz

viernes, 7 de junio de 2013

XABI ARESTI, ARGUIA IRRATIKO ARIMA


Institutuan irrati saioa egiten ari diren ikasleak badaudela entzun dugu eta interesgarria iruditu zaigu haiei elkarrizketa egitea. Ea zer kontatzen diguten!!
Momentuz igandeetan eguerdiko 13:00etatik-14:00etara  baino ez dute emititzen, baina seguruenik laster emisioak aldatu behar izango  dituzte. Benetako irrati batean parte hartzea  zer den jakin dezaten sartu dira  bigarreneko ikasle batzuk tailer horretan Prentsa tailerreko zenbait ikaslek Irrati Tailerreko Xabi Arestiri egingo diogu elkarrrizketa, poroeiktu baten buru eta arima baita.


-Zenbat urte dituzu eta nongoa zara?
14 urte ditut eta Arrigorriagakoa naiz.
-Irratia gustuko duzu?
Bai, komunikabideen mundua da gehien gustatzen zaidan arloa, irratia, telebista baita aldizkariak ere.
-Irratia asko entzuten duzu
Bai,  goizean batez ere entzuten dut irratia, mundu osoan gertatzen diren gertaeren berri izateko          .
- Nondik atera zenuen irratsaioan ibiltzeko ideia? 
Bada, orain dela pare bat urte hasi nintzen interesa jartzen interneten bidezko komunikabideen munduan, irratsaio bat egiteko informazioaren  bila. Hasieran Arrigorriagako gaztegunearekin ibili ginen elkarlanean Arrigorriagako udalari proiektu bat bidaltzeko asmoz, baina dirulaguntzaren ezetza eman ondoren,  proiektua gure kabuz  aurrera eramatea pentsatu genuen. Ondoren, gure kabuz lehiaketetan parte hartzen hasi ginen diru laguntzak jasotzeko. Oraindik ez dugu bat ere irabazi, nahiz eta ez dugun esperantza galtzen.
- Eta zertaz hitz egiten duzue zuen irratian?
Denetarik hitz egin daiteke, interkulturalitatea, politikarekin zerikusia duten gaiei buruz etab...
- Zure ustez zure adineko neska-mutilek zer dute gustuko ?
 Nire adineko gazte guztiek gustu ezberdinak dituzte ,noski. Horrexegatik nik sortu nuen irrati programaren barruan saio berezi bat sortu genuen, herriaren ahotsa deritzona. Gazteek entzun nahi duten gaiei buruzko informazioa lortzeko aukera ematen diegu. Horretarako egin behar dena da gure helbide elektronikora (info@arguiairratia.comoj.com) mezu bat bidali,  zein gairi buruz hitz egin dezagun nahi duten adierazteko;  guk informazio egokia aurkitu ondoren,  irratsaioan eztabaidatzeko aukera izan dezakegu..
- Zer izan nahi duzu nagusitan?
Beno,  Irratian lan egitea ondo egongo litzateke baina ekonomikoki  ez dakidanez ondo aterako den,  oraindik zalantzak ditut. Ez dakit zer izango naizen nagusia izatean, baina Irrati batean  partaide bezala egotea ondo egongo litzateke.
- Irrati saioek zure bizitza aldatu dute ala dena doa berdin?
Aldatu… ez, baina arazoak izan ditut. Institutuko ikasteko orduak, arratsaldekotako ekintzat eta irratiak behar duen denborak arazoak ekarri dizkit, lana pilatu egin zaidalako. Baina uste dut merezi duela.

9- Amaitzeko, zure entzuleei zertxobait esan nahi diezu?
Eskerrak eman nahi dizkiet gure entzuleei, oso zaila egin zaigulako proiektu osoa aurrera eramatea, asko ez bada ere,zuek bidalitako  proposamenak jasotzeko prest gaudela adierazi nahi dizuegu eta nahi dituzuen gaiei buruz hitz egin dezakegula.

Arguia irratia entzun nahi baduzu, aurreko estekan klikatu.

Irratiari lotutako aldizkaria ere badu; jarraitzekotan
http://www.arguiaaldizkaria.uni.me/



Asier Roman eta Julen Barcenilla (prentsa tailerra)

GURE 2. BATXILERGOKO IKASLEEI AGURRA

Sei urtez izan ditugu ikasle fin eta prestuak ikastetxean, gure hitzei adi, liburu eta koaderno potoloetan begi eta atzamarrak galdurik. Ezaba ezin daitekeen ukitua utzi dute ikastetxeko zoko eta bazterretan, baita komunitate honetako garen irakasle eta bestelako langileen bihotzetan ere. Ummmm!!! gure hormek hitz egingo baluteeee!!!!
Hirugarren solairuko pasillua hutsik geratu da egunotan ikasleen zalaparta alaiaren faltan.
Horregatik, agurrik beroena eman nahi izan diegu guztiei, ekitaldi samur eta beroa sortuz, hemendik aurrera, gure laguntasun xumerik gabe aurrera tiratzeko gauza izango direlakoan. Egunen batean bisitan, besterik ezean,  etorriko zaretelako esperantza ez dugu galduko. Eta, gure aldetik, ZORIONAK eta zorte on bizitzan
Iazko esperientziak ikusita, ekitaldia Lonbo aretoan egitea aproposagotzat jo zuten antolatzaileek, saioan parte hartu duten horien luzimendurako zein ekintzaz gozatuko duten ikusleen plazererako.
 Egun horretan grabatu zen bideoaren luzera dela eta, lauzpabost zatitan ageriko zaizue orduan hartutakoa.

<


Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldian parte hartu zuten guztiei, ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso eta gure bideoaren montajea egin duen Felix Bilbaori bereziki.