sábado, 28 de mayo de 2016

ZUZTAR LUZE LEHIAKETA

Zuztarluze proiektua 2012-2013 ikasturtean abiatu zan, Zuztarretatik Ahora egitasmoan baserriz baserri jasotako ondarea ikasleei transmititzeko asmoagaz abiatu be. Ordurik hona, Nerbioi-Ibaizabal bailarako Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko ikasleak bertoko euskaragaz jolasten dabilz.
Zuztarluze jolas interaktiboa be bada, eta hagatik, txapelketa bakotxagaz batera finala egiten da: ZUZTARLUZE GALA.
2014-2015 ikasturtean Basaurin eta Arrigorriagan egindako finalen irudiak dakarguz. Balio dagiala proiektuaren ideia argiago bat egiteko.(zuztarluze orrialdetik hartuta)



Aurten ere, Arrigorriagan izango ditugu Zuztarluzekoak, Lonbo aretoan  ekainaren 2an. Hara hurbilduko zaizkigu gure ikastetxeko 1DBHko ikasle guztiak. Adi nortzuk diren parte hartuko duten ikasleak


Hurrengo astean emango dizkizuegu irabazleen izenak eta argazkiak. Hala ere denok irabazi dugu ikasitako inguruetako berbakaz. Gorde dezagun gure hizkuntza ondarea!!!


IRABAZLEAK HEMENTXE DITUZUE
Zorionak Ane Muñoz eta Ane Bikandiri. Lan ederra zuena!!!

laster igoko dizkizuegu argazkiak, pixkatxoa itxaron beharko baduzue ere!!!


ERDI AROA JINKANA LITERARIOAREN BITARTEZ

3DBHko Gaztelera arloko irakasleek, Mairan Calvo eta Idoia Rubiok, jinkana literarioaren bitartez lehiaketa jarri dute martxan maila horretako ikasleak urtean zehar Erdi Aroko literaturaz ikasi dutena   gogora dezaten.
Horretarako, geletako hormetan,kolore ezberdinetako QR izeneko kodeak desordenean itsatsi dituzte. Kode horietan aurkitutako testu, bideo edo audioen bitarteko arrastoetatik tiraka hitz bat asmatu behar izan dute ikasleek. Kolore bereko beste kodeetan aurkitu behar izan dituzte hitz horrekin batera zentzuzko esaldia egiteko diren beste hitzak; ezkutuko galderak edo asmakizunak Erdi Aroko literaturarekin zerikusi estua izan dute, eta arrastoak eta galderen emaitzak azkarren asmatu eta aurkitu dituen ikasle taldea izan da irabazlea.
Goian adierazitako lanari behar den moduan ekiteko talde bakoitzean nork zer egingo duen ondo zehaztu dute taldeetako partaideek. Gainera, nola ez, ikasleek QRak irakurtzen dituzten programaz kargaturiko eskuko telefonoak eraman behar izan dituzte, 


Sari ederra irabazi dute 3DBH Eko ikasle batzuek (bideoaren bukaeran agertzen zaizkizue haien izenak):Ugari kafetegian hanburgesa eta freskagarriz bustitako merienda gozoa. ON EGIN!!!!
Gazteleraz zehaztasun gehiago nahi baduzue,  pausuz pausu zer egin eta nola egin duten jakin nahi izanez gero, Marian Calvo irakasleak duen web orrialdean aurkituko duzue:
                                  http://hautatzen.net/yincana-literaria/
 Edo Idoia Rubioren blogean:
                                  http://hizkuntzagizartearrigorriaga.blogspot.com.es/

Marian Calvo eta Idoia Rubio (Gaztelerako irakasleak)

IBILALDIA 2016, DURANGON

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Ibilaldia, Euskararen aldeko ikastolen elkarteak antolatzen duen jaia egingo da, Durangon, maiatzaren 29an “Dagigun!” leloa buru duela. Kurutziaga eta Ibaizabal  ikastolek iazko Bermeoko ikastolari hartuko diote lekukoa. Durangon egiten den bigarren aldia da, 24 urte beranduago.
Ibilbideari dagokionez, 5 guneetan banatzen da; txikientzako leku batetik hasita beti musika dagoen beste gune batera ailegatuta. Hiru funtsezko zutabeak izango ditu, hau da, herritarra, parekidea eta parte-hartzailea. Etorriko diren musika talde ezagunen artetik Hesian talde nafarra aipa dezakegu.


Goiko mapan begiratu nondik norako bidea egin jakin dezazuen. Zeuen kontu osoa ala zatia egin, ala guneetako batean musikaz eta lagunez gozatzen arituko zareten. Edozelan ere, beti euskaraz eta euskararen alde!! Euskaraz egin dagigun!!
Gehiago jakin nahi baduzue, sartu ondorengo linkan,Ibilaldiaren web orrian, han zehatz-mehatz ageri baitira gune bakoitzeko jarduerak:
                                             http://www.ibilaldia.com/

Diego eta Ariane (Prentsa tailerra)

jueves, 19 de mayo de 2016

BIZKAITARRAK BREIZH-EN


Apirilaren 21ean ailegatu ginen gaueko bederatziak inguruan Bretainiara, Karaix izeneko herrira hain zuzen, gure esperientzia berriari hasiera emateko irrikan. Ez ziguten espero genuen ongietorria eman, janaria ez baitzen uste genuen bezain ona. Gauean logelak aukeratu genituen bost eta lau pertsonetako logelak, neskak eta mutilak banaturik; egia esan, ideia ikasle batzuoi ez zitzaigun batere dibertigarria iruditu, baina azkenean oso ondo konpondu ginen eta ederto pasatu genuen. 
Seko lo egin odoren, lehen egunean, joko zeltiarrak erakutsi zizkiguten gehienak punteria jokoak ziren, antzinako ohiturei jarraiki egiten zirela ikus genezakeen. Otorduak institutuko jantokian egin genuen arren, asko ez zitzaigun gustatu. Arratsaldean, ordu libreak izan genituen, bretoien gurasoak edo autobusak etorri arte. 
Asteburua bakoitzak egokitutako ikasle bretoiarekin igaro zuen. Gutariko gehienak urrun zeuden lagunengandik; beste batzuek, ordea, zortea izan genuen eta elkarrekin egon ginen asteburuan zehar. 
Bretoien etxera 18:00ak aldera helduko ginen. Urduri geunden ez baikenuen inor ezagutzen. Gure trukeko ikaslearen gurasoak ezagutu eta etxea pixka bat nolakoa zen ere ikusi ondoren, arratsaldean Morlaix hirirako osteratxoa egin genuen. Asteburua Morlaix eta Pleyver-kvrist inguruan igaro genuen. 

Igandean beste bretoi eta bizkaitar batzuekin geratu ginen futbol partidu bat jolasteko  eta gero Morlaixen arratsalde bikaina igaro genuen. Batzuk asteburuan  jolas-parkera ere joan ziren eta egun osoa igaro zuten han.
Astelehenean hamarretarako institutuan geuden, irteerei gogo handiz ekiteko prest. Egun horretan, Pleumer-bodoumen zegoen telekomunikazio museoa eta arratsaldean Asterix eta Obelix-en parkea ikusi genituen. Hor bai pasatu genuen primeran !!!. 

Jateko egunero bokatak ematen zizkiguten.
Asteartean itsasontziz buelta bat eman ondoren, krepak nola egiten ziren ikustera joan ginen. Asteazkena heldu zenean denok geunden triste azken eguna zelako. Baso eder batera eraman gintuzten. Baso hori oso bitxia zen: Hango kondaira zahar batek esaten zuenez, txarto konpontzen ziren bi erraldoi elkarri arrokak botatzen hasi zitzaizkien. Horregatik tokia arroka handiz beterik dago. 
Afaldu eta gero festa modukoan dantza, musika, edari eta janariaz gozatu genuen. Hurrengo egunean Arrigorriagarako bidea hartu genuen goizeko 9:00etan
Esperientzia ikaragarri ona izan da. Bihotz bihotzez gomendatzen dizuegu
Arnatz, Sergio eta Oier (Prentsa tailerra)

lunes, 16 de mayo de 2016

ELIKADURA SUBIROTASUNA


altenatiba.net-etik hartua
3. mailako talde guztietan garatu da 4 saiotan ELIKAEKINTZA, Elikadura Subirotasuna gaiari buruzko programa bat. 
VSFak (Veterinarios Sin Fronteras) sortu ditu materialak eta sekuentzia Arrigorriaga BHIrentzat eta apirilean egin duguna lehenengo atala da: ELIKADURAREN ARAZOA, hain zuzen ere. Hurrengo urteetan  beste biak ere garatu nahi ditugu: MERKATUA eta EMAKUMEAK ETA POBREZIA.

Lan kooperatiboa egin dute, talde bakoitzak esparru bat landu du: Haziak, Lurra, Ura, Merkatua eta Emakumeak.
Hona hemen 3Ako ikasleek horretaz egin duten bideoa:

domingo, 15 de mayo de 2016

ZENBAIT NEGUKO KIROL

Argi dago negu luze eta izoztuak diren parajeetan imajinazioa piztu behar dela elurra eta hotz ikaragarria besterik ez dagoelako. Horrela sortu dira Suedia, Norvegia eta Europako zein Amerikako Kanada moduko herrialdeetan izotzari edo elurrari lotutako kirolak. Hemen guri arreta erakarri diguten batzuk:

Bobsleigh
Izoztuta dagoen pista batetik etzanda lera txiki baten gainean botatzean datza. 120 Km/h harrapa daitezke. Goiti-behera moderno modukoan, bi,hiru edo lau pertsona joan daitezke; ez du motorrik, beherako indarrarekin abiadura hartzen duen tramankulua baita. Ikusi ondoko bideoa eta hemen ezin badaiteke egin ere, gozatu hor ikusten dituzuen irudiekin.

Curling
Petanka jokoaren antzekoa da, XVI. mendean Eskozian sortu zena izoztutako lauetan. Gaur egun izotzezko pista batean jokatzen da, 4 jokalari dituzten bi taldek batak besteearen aurka jokatzen dute.  Helburua 20 kiloko 8 harri, bota eta irristatuz markatutako bazterreko itu batetik beste bazterreko ituraino dauden 45 metroak egitean datza. Bigarren itutik gertuen gertzen denak irabazten du.  Harrigarriena granitozko harriak, behin jaurti ondoren, izotzezko pista erratzarekin pasatzen da, izotza berotzearren eta harriak abiadura har dezan. Kanadan, Estatu Batuetan eta Europako iparraldean jokatzen dute gehien bat.  



Heliesqui
Kirol berria ez den arren, hemen ez da oso ezaguna. 60. hamarkadan hasi zen praktikatzen. Normalean, Kanadako muinoetara joaten dira, izugarria delako. Espainian, batzuk, kirolean ondo trebatuak, Pirinioetako mendi magaletatik behera jaisten dira.

Kontua helikoptero batean muino altu batera igotzean datza, gero handik eskiak aldean ibili gabeko pistetatik jaisteko. Itxuraz oso ondo egon behar da prestatuta, sasoi oneanesan nahi dugu, arazoak ekiditzeko. Eskiak normalak baino zabalagoak eta gehiago pisatzen dute.


SNOWBOARD
Snowboarda 1960. urtean sortu zen. Elurrez estalitako malda batetik ohol baten gainean ibili eta akrobaziak egitean datza. 1988 Estatu Batuetan Joko Olinpikoetan sartu zuten lehen aldiz. Praktikatzeko tabla, finkatzekoak eta botak behar dira derrigorrean, eta gero elurrerako arropa aproposa.


SPEEDRIDING
Eskiak, abiadura eta hegaldia konbinazen ditu kirol honek. Eskiatzaileentzako eta parapentea egiten dutenentzat da gehien bat kirol hau. Hegan egiten denean bezalakoa sentsazioa sentitzen da kirol honetan.


Speedriding 2003. urtean jaio zen Frantziako Alpeetan, parapenteak haien medi hegietatik bota zituztenean.  2008. urtean, fama hartu zuen eta 2000 pertsonatik gora aritu zen kirolean. 15 eskola ere ireki dituzte jarduera berria erakusteko Frantzian ez ezik, Alemanian eta Suizan ere.


SNOWBIKE
Snowbike bizikleta batekin praktikatzen den kirola da. Bizikleta gurpilak izan ordez eskiak ditu. 1961ean Insbrucken (Austria) sortutako kirola 1967. urtean, Joko Olinpikoetan sartu zuten eta 1994. urtean munduko abiadura recorda lortu zuten..


Eta, badakizue halako kirolak gustuko izanez gero, animatu nahi zaituztegu, beti ere sasoi onean bazaudete eta arriskurik hartzen ez baduzue. Beti zuhurtziaz jokatu!
Ander Higueras eta Ane Agirre ( Prentsa tailerra)


BLAS DE OTEROREN IBILBIDE POETIKOA

Apirilak 28an, Batxillergoko 2Bko ikasleak eta kurtsoko Gaztelania irakasleek, Bilboko kaleetan zehar, Blas de Otero olerkari bilbotarraren inguruko leku esanguratsuak bisitatu ditugu, hala nola, Hurtado de Amezaga-ko etxea, haren omenez egindako bustoa, gerrako biktimen omenez Basterretxeak egindako eskultura (Oteroren olerkia daukana), bere ikastetxe gaitzetsia (Indautxuko Jesuitak) edota Alde Zaharreko betiko zenbait leku, olerkietan aipaturikoak. Ibilbidean ikasle batzuen ahozko adierazpenak utziko dizkizuegu.



Gaztelania mintegia

viernes, 13 de mayo de 2016

KERIK GABEKO GELAK

Urtero bezala, DBH 2ko ikasleek Kerik Gabeko programaren barruan antolatu den txapelketan parte hartu dute.
Orain herri mailan zein izango den lanik onena aukeratzea tokatzen zaigu. Horretarako, 2. mailan izan ezik, beste maila guztietan bozkatzeko txartelak banatuko dira.
Ikasle bakoitzak bere izen-abizenak eta gela jarriko du eta bere gustuko lan baten zenbakia. Lan bat besterik ez!!! 

Institutuko sarreran lanen ondoan poztontzi bat jarriko da papeletak sartzeko. Bozkatzeko azken eguna maiatzaren 25a izango da.

Animatu eta sarreratik pasatzean, begiratu  paneletan itsatsitan dauden marrazkiak eta gogokoena aukeratu. Ez lotsatu onena aukeratzen!!

IX AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK


Aitana Merino
Naroa DEl Rio
Maiatzaren 5ean, azkenik, egin genuen MAITASUN GUTUNEN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA. Finalisten izenak aldez aurretik jakin genituen HNPkoek banatutako orrien bidez. Azkenerako utzi zuten garaileak nortzuk ziren jakiteko emozioa: 4DBHtik hasita, Aitana Merino, Leire Diez eta Josu Mororen gutunak atera ziren finalista, eta horietatik bat aukeratu behar, eta Aitana Merinoren idazlan hunkigarriak irabazi zuen. ZORIONAK, NESKA!
Xabi  Garcia
1DBHOko gutun finalistak Ane Moraga, Naroa del Rio eta Ruben Arbiderenak izan zirelarik, Naroarenak lortu zuen lehenengoaren saria. ZORIONAK ZURI ERE!
Eta, azkenik, 2DBHOko finalistak Eider Urrejola, Miren Gorrotxategi eta Xabi Garcia zirela, Fnac-en gastatzeko 100 euroko  txartela Xabik eraman zuen. ZORIONAK!! 

Era berezian eskertu behar diogu Xabi Arestiri aurkezle lanetan airoso moldatzeaz gain, halako jardueretan parte hartzeko beti prest egoteagatik.

Zorionak! irabazleei ez ezik parte hartu duten guztiei ere.


lunes, 9 de mayo de 2016

IKT HELDUTASUN DIGITALA LORTU DUGU

Hilabeteak zoratu beharrean ibili gara notak, programazioa, eta bestelako aparejuak, dena digital eran egin behar genuela jakitean. Askok izerditan blai bukatu dugu, ikastaroren bidez ikasitakoa doi-doi aplikazioetan jartzea lortu dugunean; beste batzuk, harrosko ibili dira, hackerren pareko jakituria izanda, den-dena txukun gauzatzeko sekulako abilidadea erakutsi dutelako. Edozelan ere, IKT arduradunak, Juan Carlos Gerrak, egin duen ahaleginari batez ere  lortu da gauzak eskatutako mailan egotea. Horrela eskuratu dugu ( beldur ginen) IKT heldutasun maila aurreratua. 
Juan Carlosek ondoko bideoaren bitartez denon laguntza eta kolaborazioa eskertu nahi dizue.



D BITAMINAREN IKERKETA 2015-2016

Apirilaren 23an,  larunbatean, Elhuyarrek Zientzia-azoka antolatu zuen Bilboko Plaza Barrian eta han egon ziren Kultura Zientifikoko gure ikasleak, egin zuten D bitaminaren proiektua erakusten. Ikasleak 12:00etatik-14:00etara eta 17:00etatik -19:00 arte egon ziren haien postutik egindako proiektua hurbiltzen zitzaienei azaltzen.
Sariak 20:00etan banandu ziren

Batxiko ikasleek eurek  azalduko dizuete zertan datzan D bitaminaren ikerketa:

D BITAMINAREN IKERKETA 2015-2016-

Lehenengo batxillergoko Kultura Zientifikoko 21 ikasle gara. Ikasgai honen zati bat proiektu bat egitea da eta horregatik D-bitaminari buruzko proiektua egitea erabaki genuen. Ideia irakasleak proposatu zigun eta ondo iruditu zitzaigun alderatzea beste leku batzuetan lortutako emaitzak guk lortutako emaitzekin.

Ikaskideen bitamina kantitatea aztertzea izan zen gure helburua, Gaur egungo gizartean bitamina horren eskasia dagoela jakin izan dugulako. D bitaminaren gabeziak hezurrak ahul ditzake eta baita bi gaixotasun eragin ere: errakitismoa umeengan eta osteoporosia helduengan.

Aldagai batzuk aukeratu genituen D bitaminaren mailak aztertzeko, hau da, zeren arabera zen altuagoa edo baxuagoa: eguzkipean gauden denbora eta elikagai konkretu batzuen ingestioa, hain zuzen ere, atuna, makailua, sardinak eta esnea. Datuak jakiteko inkesta bat sortu genuen.


 INKESTA

 Inkestak jasotzen genituen heinean, erantzunak Excel batean ordenatzen genituen: ikasle bakoitzarenak eta kronologikoki. Hilabetero jasotako erantzunen ehunekoak kalkulatuz, ikusten genuen ea zenbat boluntariok erantzuten zuten astero. Egia esanda, boluntario guztiek ez zuten astero erantzuten. Azkenean, eguzkipean egondako orduak, atuna, makailua, esne mota eta kantitatea, eta sardina kopuruaren batez bestekoak kalkulatu genituen, bakoitzak bere unitate egokian.  
 
 Beste alde batetik boluntarioen masa eta altuera neurturik, GMIa kalkulatu genuen. Beste aldagai bat izan zitekeelakoan geunden. GMIa, pertsona baten masa eta pisuaren arteko erlazioa da. Kalkulatzeko, hurrengo formula jarraitu behar da:


masaaltuera2  


Lortutako datuekin, grafikoak egin genituen.

Pertsona bakoitzak zer D bitamina kantitate zehatza zeukan jakiteko, odol laginak behar genituen, horretarako Medicosta laborategi klinikoko Mikel Longa medikua etorri zen.

Odol laginak laborategira eraman zituen eta bertan analizatu zituzten jakiteko zenbat ng/dl-ko 25-hidroxikolekaltziferol geneuzkan, elektrokimioluminiszentzia teknika erabiliz.


100 ikasleren datuak erabiliz hauek izan dira emaitzak:
Ikasleriaren %21ek D bitamina gabezia du,%57k D bitamina gutxi,baina erlatiboa, dute eta %22k D bitamina maila egokia dute.

Perretxikoak eta Langostinoak   Google Drive.png
Espero zenaren kontra lortutako emaitzek ez dute lotura handirik izan haien artean. Adibidez eguzki-argipean egondako denbora asko egon arren, D bitamina maila baxua izan da hainbat ikaslengan, beharbada oso subjetiboak izan direlako inkestetako datuak.


Aholku moduan,hobe uda ostean neurtzen bada D bitamina maila, neguan eguzki gutxiago dagoelako eta arropak eguzki-izpiak gure azalera hel daitezen oztopatzen baitu.

ESKERRIK ASKO BOLUNTARIO GUZTIEI!!!!







Eugenia Grijalvo eta Batxiller 2ko Kultura zientifikoko ikasleak

OPEN ISPILUA

irontec.com-etik hartuta

Irontek eta The Markey enpresek sortutako ispilua da, albisteen eta eguraldiaren berri ematen duena. Open Data Euskadiren lehenengo saria eman dio Jaurlaritzak.

Datu publiko irekiekin hornitzen den ispilu-aplikazioa da. “Open Ispiluak” ispilu arrunta seinaleztapen digitalerako tresna bihurtzen du. Hala erabiltzaileek albisteen, eguraldiaren edo ekitaldien berri izango dute. Bi empresek 3.000 euro poltsikoratuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren lehiaketako lehenengo saria eskuratuta.

Gainera, proiektuaren parte izan zaitezke, elkarlanean aritzeko aukera ematen baitute Irontek eta The Markey-ek. Ispiluaren erabilera etxean nahiz merkataritzako guneetan izango da, eta adibidez merkataritza edo komertzio horretako informazioa edo sare sozialetan emandako informazioa agertuko da ispiluan.
Jon Ander Garcia & Oihane Corpion

domingo, 8 de mayo de 2016

LURRIKARAK

Internetetik hartuta
Lurrikarak, lurraren mugimendu bortitzak, plaka tektonikoen mugimenduen ondorioz sortzen dira. Mugimendu horiek itsasoan gertatzen badira, itsas ikarak deritze.
Sismologia lurrikarak aztertzen eta azaltzen duen zientzia da. Lurrikara gehienak, plaka tektonikoen mugetan gertatzen dira, han plakak talka egiten dutelako.  Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari epizentro.
Eremu sismikoak lurraren mugimenduak gertatzen diren tokiak dira.
Lau motako eremu sismikoak bereizten dira:
-Lehenengo mota ozeano eta itsas bizkarren gaineko lurraldeak osatzen dute.
-Bigarren motak ere azaleko lurrikarak ditu bereizgarri; lurrikara hauek bi plakek elkarren artean labain egitean sortzen dira.
-Hirugarren motako eremu sismikoak, plaka bat beste baten azpira sartzen denean eratzen da.
-Laugarren motako eremu sismikoa; Birmaniatik hasten dai eta, Europaren hegoaldeko herrialdeak hartuz, Mediterraneoraino hedatzen den eraztuna da.

Lurrikarak hipozentroaren arabera sailka daitezke, eta hiru mota daude:
-Gainaldekoak: 0 km eta 70 km-ko artean gertatzen denean.
-Sakonera ertainekoak: 70 km eta 300 km artean.
-Sakonak: 300 km eta 700 km artean gertatzen direnak
Internetetik hartuta

Lurrikaren intentsitatea Richter eskalarekin neurtzen dira. Richterrek bere eskala 1930eko hamarkadan garatu zuen. Sismogramaren analisian oinarritzen da eta lur azaleko uhin jakin batzuek izan duten gehieneko anplitudea neurtuz kalkulatzen da.

Joan den urtean Amerikan 200 lurrikara baino gehiago egon ziren, eta aurten 300 baino gehiago izan dira dagoeneko.



HISTORIAKO LURRIKARA HANDIENAK

POSTUA
LURRIKARA
ESTATUA
URTEA
HILDAKOAK
1
"Shaanxi"
Txina
1556
830.000
2
"Indiako ozeanoa"
Indonesia ondoan
2004
283.100
3
"Tangshan"
Txina
1976
242.000
4
"Alepo"
Siria
1138
230.000
5
"Gansu"
Txina
1920
200.000



Internetetik hartua
Aurten egon den lurrikarik handienetakoa izan da Ekuadorren joan den apirilaren 16an gertatu zena. Lurrikara honen epizentroa Muisne eta Pedernales hirien artean zegoen eta Richter eskalan 7’8 gradukoa izan zen. Lurrikarak 500 hildako eta  8000 zauritu baino gehiago utzi zituen. Pertsona horiek guztiak ateratzeko eta sendatzeko, 10.000 militar eta 4.000 polizia behar izan zuten.

Indonesian ere 7’8 graduko lurrikara bat egon da, eta nahiz eta hildako askorik ez egon, jendea oso beldurtuta zegoen. Lurrikararen ostean tsunami alerta bat egon baitzen. Azkenean, ez zen halakorik gertatu, zorionez.