domingo, 31 de mayo de 2015

IBILALDIA ETA IKASTOLEN ALDEKO JAIAK

Euskal herri osoan, urtean ,zehar,  ikastolen aldeko jaiak antolatzen dituzte hainbat probintziek, herrietako ikastolentzako dirua lortzeko. Ekintza horiek gero eta ospetsuago bilakatu dira urteak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago animatzen baita ekitaldi horietara joaten, egun bikaina pasatzeko asmoz ez ezik euskararen alde egitearren. 
Ondorengoak dira antolatzen direnak:


Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. Ekimena lehenengo aldiz 1978an agertu zen, Getxon . Urte horretatik aurrera urtero egiten da. Aurten Bilbon izango da anfitrio lanetan arituko dena, maiatzaren 31n, beti bezala igandez. Hemen duzue ibilbidea eta kontzertuak. Anima zaitezte, eta primeran pasa!!!


Jakin nahi duzuela zeintzuk diren Euskal Herrian egiten diren Ikastolen aldeko jaiak? Bada, hementxe aipatuko dizkizuegu segidan, horietako batzuk laster etorriko zaizkigu eta:

Araba euskaraz web-etik hartuta
Araba Euskaraz Arabako ikastolen jaia lehengo aldiz 1981.urtean burutu zen, Gasteizen ekainaren erdialdean, urtero egiten den bezalaxe. Araba osoan euskararen erabilera bultzatzea du helburu nagusi; baita ikastolen azpiegiturak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea ere. Gutxi falta da aurten jaia goza dezagun ekainaren 14an izango baita, Gasteizen. Azpian duzue izango duen ibilbidearen mapa.
Araba euskaraz web-etik hartua
Hiru hilabete eta erdi beranduago izango ditugu ondorengo ikastolen aldeko jaiak. Kilometroak eta Nafarroa Oinez.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia da urtero egiten dena 1977az geroztik, Orioko ikastolak Usurbilgo Udarregi ikastolari pasatuko dio lekukoa. Milaka eta milaka euskaldun biltzen dira Urriko lehenengo igandean prestatutako ibilbidea egiteko eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Oraindik ibilbidea zehaztu gabe dute.






Nafarroa oinez Nafarroako ikastola pribatuen jaia da, lehenengo aldiz Altsasun 1981ean antolatu zena , Aurten, ordea, Elizondon izango da festa urriaren 18an. Aurreko ekimenetan bezalatsu, euskara bultzatzeaz gain, euskaraz irakasten duten ikastetxeei aurrera egiten laguntzea ere badu helburu.



Eta azkenik, ez horregatik azkena,

Herri Urrats Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian Senperen egiten dena. Bildutako dirua Iparraldeko ikastolei laguntzeko bideratzen dute. 1984an izan zen lehendabiziko edizioa. Aurten maiatzaren 10ean gauzatu da Senpereko aintziran, urtero egiten den tokian.

Ane Cuesta/ Irene del Rio eta Asier Gómez (Prentsa tailerra)

MANOLO GONZALEZ FILM LABURREN IRAGARKIAN, AKTORE


(Berandu bada ere, hemen duzue abenduan egin ziren film laburrei buruzko sarrera, argazkiak noiz helduko zain egon gara eta)
Lanbarri Kultur Elkarteak antolatuta, Arrigorriagako Umorea Labur jaialdian 20 film labur lehiatu ziren abenduaren 15etik 19ra bitartean. Lehiaketaz kanpo, Loli Astoreka aktoreari omenaldia egin zitzaion eta Ohorezko Txantxarria saria jaso zuen. Emanaldiak Arrigorriagako Lonbo Aretoan egin ziren, urtero bezala.
Manolo Gonzalez elkarrizketatu dugu , Arrigorriagako film laburren txapelketarako iragarkian aktore lanetan parte hartu izateagatik.


.-Zergatik bururatu zitzaizun film labur hori egitea? Zeure ideia izan zen ala beste norbaitek proposatu zizun?
Kasualitatez, paper hura egiten zuen lankideak ezin zuen konpromisoarekin aurrera egin, eta boluntario moduan eskaini nuen burua lan hori betetzeko.


.- Nortzuk dira film laburrean agertzen diren pertsonaiak?
Guztira 10 ginen.  Horien artean, tabernariaren papera neuk egin nuen; beste pertsonaietako batek zoritxarrekoaren papera bete zuen, eta gainerakoen artean esker oneko pertsonak eta bandako abeslariak zeuden.

- Zenbat denbora eman zenuten film laburra grabatzen? Zenbat aldiz grabatu zenuten ondo ateratzeko?
Bi ordutan bukatu genuen dena. Jendea dantza egiten bi aldiz grabatu genuen. Ni ateratzen naizen unea bi edo hiru aldiz grabatu zen, zuzendariari ez zitzaiolako gustatzen.
-Inoiz pentsatu zenuen aktore lanetan arituko zinela ala hobbytzat hartu duzu?
Inoiz ez dut pentsatu aktora izatea, umore ona izan arren. Gidoia ikasten ez naiz batere jaiaoa, baina, egia esan, film labur honetako zeregina errazagoa izan da.

- Film labur hori egiteaz gain beste film laburrik edo grabaziorik egin duzu?
Joan den urtean film laburreko “Siguiente” izeneko iragarkia egin genuen; elkarrizketarik gabekoa dena.
- Nolako esperientzia izan da zuretzat?
Oso ona. Momentu dibertigarriak eta alaiak pasatzen dira, baita lotsa handia ere.
- Zure seme-alabak animatuko zenituzke  aktore ikasketak egin ditzaten?
Egia esan, iragarkia grabatu ondoren nire semeak animatu nituen; antzerkia egiten trebeak badira ere, oraindik ez dute oso argi ikusten zertan ibiliko diren nagusiagotan. Nire ustez, oso lotsatiak dira, ni bezala.
- Nork animatu zintuen filma egitera?
Lehen aipatu dudan bezala, nire lankideak  konpromisoari ezin zionez aurre egin, zuzendaria nigan fijatu zen ordezkari lanetan aritzeko.
- Zer nolako komentarioak jaso dituzu film horretako lanagatik?
Guztiak  onak izan ziren. Oso ondo egiten dudala esan zidaten, eta laster “torrente 6” egiteko esango didatela...ja,ja
-Beste antzezlan edo bideoren bat egiteko proposatu dizute inoiz? Ez. Film laburraren iragarkia egitearekin nahikoa dut.
-Filmak egiteko diru kontuak direla eta, asko gastatu zenuten edo denon artean zertxobait jarri zenuten?
Diruaren kontua zuzendariak zeraman, Aitor Arancak. Ez dut uste oso garestia aterako zenik. Garagardo batzuk eta zertxobait gehiago erosi genuen eta. Nik ez nuen dirurik jarri, denbora besterik ez.
-Zer izan zen pentsatu zenuen lehenengo gauza egin zenuen film laburra ikustean?
Ez nuela hain txarto egin, nik hasieran uste izan nuen bezala. Pelikularen zati bat  behin eta berriz egin ondoren uste genuen ondo aterako zela, eta hala izan zen.
- Nola konpondu zineten grabazioetarako, lan orduetan ala aparteko orduetan?
Denbora librean egin nuen, abenduko lehenengo igandean. Ondo desberdindu behar da lana eta hobbya.
- Badakizu zenbat pertsonak ikusi duten filma ?
Batzuetan youtube irekitzen dut film laburra ikusteko eta harritu egiten nau zenbat ikustaldi, 3000 pertsonatik gora, izan dituen bideoak.
- Lehiaketetan aurkeztu duzue filmtxoa ?

Bideoa hasieran film laburren iragarkia izateko sortu zen.  Siguiente ” film laburra, ordea,  bai aurkeztu genuen hainbat lehiaketetara eta kritika on asko jaso zituen.



Mikel Fuentes / Leire Luque ( prentsa tailerra)

lunes, 25 de mayo de 2015

GAILU MUGIKORRAK, BALIABIDE DIDAKTIKO

Duela egun batzuk, azken Eskola Kontseiluan, gure Antolamendu eta Jarduera Araudiaren (AJA) erreforma onartu egin zen, gailu mugikorrak beste baliabide bat bezala erabili ahal izateko. Aldaketa dokumentoaren 49. artikuluan ikus daiteke.

Onartu zenetik, jada, ikasleak sakelakoarekin esperimentatzen ari dira, erabilera ludikotik harantz dituen posibilitateak egiaztatzeko. .

Izan ere, bi irakasle izan dira ikasleekin jarduera didaktikoak burutu dituztenak hezkuntza berritzailean sortzen ari diren beste elementu batzuk aplikatzeko: Gamifikazioa eta Errealitate Areagotua.  Egia esan behar badugu, artean ere egin izan dituzten mugikorren bidezko jardueretan aldez aurretik baimena eskatu behar izan zuten irakasleek.

Lehenengo jarduera matematika Alex Aginagalde irakasleak prestatu zuen Kahoot! aplikazioa.Kahoot jokoan oinarritutako erantzuneko sistema da, gure ikasleen feedback-a denbora errealean lortzen duena. Irakasleak galdera batzuk prestatu eta arbelean proiektatzen ditu. Ikasleek segidan mugikorra erabiliz segundo batzuetan erantzun behar dituzte, haien artean lehiaketa bat sortuz. Motibagarria benetan, argazkietan ikusi ahal den bezala!


Bigarren jarduera CA zientzia-arloko Piedad Aurrekoetxea irakasleak burutu zuen. Horreratarako Errealitate Areagotuko aplikazio batez baliatu zen: Elements 4D. App honekin, ikasleek elementu kimikoen ezaugarriak (zenbaki atomikoa, egoera,...) aurki ditzakete, fisikoki elementu horiek haien eskuetan egongo balira bezala. Datu horiekin, fitxa bat bete behar zuten. Ezuste-aurpegiak nagusi ziren bertan!.


Gure institutuan, argi dugu heziketak debekuen gainetik egon behar duela. Gure ikasleei telefono mugikorrek ikasteko ere balio dutela erakutsi behar diegu, bestela jolastu edo txateatu baino ez dute egingo aparailu azkar horiekin. Aprobetxa dezagun duten heziketa-ahalmena!

Juan Carlos Guerra (IKT arduraduna)

jueves, 21 de mayo de 2015

ZUZTARLUZE 2015

Zuztarluze txapelketa euskararen erabilera eta herri ondarea ezagutzeko sortu zen orain dela urte batzuk. Zuztarluzeren bitartez, gure arbasoek erabiltzen zituzten esaerak, berbak, baserri-, ibai-, baso-, iturri-izenak, tresnak eta ohiturak, abestiak eta bertsoak ezagutzera eman eta gizartean zabaldu nahi izan dira. 
Txapelketa honek Nerbioi-Ibaizabal haraneko zenbait udal biltzen ditu, hala nola, Arakaldo, Arrakundiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, eta, duela gutxi, baita Zaratamo ere. 
Maiatzaren 19an izan zen finala Arrigorriagako Lonbo Aretoan. Kurtsoan zehar parte hartu zuten ikasle guztiak finala ikustera joan ziren. Giro ezin hobean , ederki pasa genuen goiza. Hona hemen eguneko kronika txiki bat:
Goiko orrialdean sartuz gero, irabazleen izenak ez ezik egun horretan ateratako ikasleen argazkiak. Bertoko parajeetako izen eta enparauak ezagutu nahi badituzue, ez lotsarik izan eta orrialdearen goiko esteketan klikatu  jolastu zein informazioa eskuratzeko, edota zeuen euskara aberasteko.
DBHko finalistak
Miren Ugarriza eta Izaro Cidad
Lucia Hidalgo eta Irati Ruiz
Aitzol Olivares eta Unai Marin
Irati Gerrikaetxebarria eta Sonia Villamor
                                  (Zuztarluzeko orrialdetik hartutako argazkiak)

KERIK GABEKO GELAK ETA KAMISETA LEHIAKETA

Aurten ere, hirugarren aldiz, DBHko 2. mailako ikasleek “KERIK GABEKO GELAK” programan hartu dute parte.  Programaren helburu nagusia tabakoaren kontsumoa saihestea edo behintzat ohitura horretan hasteko adina atzeratzea da.
Ikasleekin lantzen diren jardueren artean kamiseta-diseinu lehiaketa dago. Diseinu horrek  tabakismoa nola prebenitu  adierazi behar du, marrazkiak, hitzak edo esaldiak horretarako propio erabilita.
EAE mailako lehiaketa denez, irabazle orokor bat aterako den arren, herri mailan ere  gure ikasleek  sariak izango dituzte.
Horretarako, institutuko sarreran dagoen panelean ikusgai dauden aurtengo lanik onenen arteko gogokoena aukeratu behar dute ikasle-irakasleek. Hor bertan dagoen kutxatxoan sar ezazue zuen botoa. Txapeldunak Arrigorriagako alkatearen eskutik jasoko du bertoko saria. 
Hemen ere izango dituzue 24 kamisetak ikusgai, arretaz begiratu eta zentzuz egin dezazuen hautaketa.
 
 

 

 



 
























miércoles, 20 de mayo de 2015

ESKUPILOTA: BIZKAIA CUP 2015

2015eko Bizkaia Cup-eko finalak Ortuellan jolastu ziren, kadetea jubenil eta nagusien hainbat partida. Torneo horretan Bizkaia osoko bikoterik onenak jokatzen dute. Hasieran Udaberri torneoa izena ematen bazitzaion ere azken urte honetan Bizkaia Cup izena hartu du. Finalak hamar eta erdietan hasi ziren:
-Orozkoko "Olgetan" taldeko Garaigorta eta Fuentes Getxo taldeko La Cruz eta Ziarsoloren kontra.
Hasieran Getxo nagusitu egin bazen, 2 eta 7, momentu horretan galtzen ari ziren jokalariek etena eskatu eta etenaren ondoren estrategia ondo aterata markagailuan aurreratzea lortu zuten, 10 eta 7 irabazi arte. Momentu horretatik aurrera Olgetan kubleko pilotariak erabat nagusitu ziren eta 10 tantuko aldea atera zien beste jokalariei, azkenengo emaitza 22-15 ekoa izan zen arte.
Mikel Fuentes, gure ikaslea, jokatzen 
-Balmasedako Gonzalez eta Gonzalez Berriotxoako Sagasta eta Azkarraren kontra
Berriotxoakoak erabat nagusitu ziren; izan ere, partidari bukaera emateko 30 minutu besterik ez zuten behar izan, 22-9 geratu arte.
-Jubenilen lehenengo partidan Bilbaoko Jareño eta Villa Lagun arteako (Sestaoko) Codpesal eta Etxegiberen kontra. Sesatoko aurrelariak izugarrizko maila erakutsi zuen arren, azkenean ez zuen garaipena lortu. 22-20 geratu baitzen bikotea. 
-Nagusietan, 18 urtetik gorako Ormabik eta Atxondok jolastu zuten. Ikusgarria izan zen Atxondoko atzelariak, 50 urteko pertsona batek, zelan jolastu zuen. Nahiko erraz irabazi zuen Ormabiko bikoteak, berehala partidaren hasieratik nagusitu baitziren.


 Arratsaldean partida gehiago egon ziren, telebistako ETB4 kanalean eman zituztenak. 
-Arratsaldeko bostetako lehenengo partidua Izarra (Portugalete) eta Igorrekoek jokatu zuten partida. Ez zuen meritu handirik izan, akatsez beterik izan baitzen, 22-10 emaitzarekin bukaturik. 
-Nagusien bigarren mailako partida, Danok Lagunak(Ortuella) eta Izarra taldearen artekoa ikusgarri polita izan zen, ia-ia parean amaitu zena. Joko polita, erremate bikain eta pilotakada izugarriak ikusi ahal izan genituen 22-18ko emaitza izan zuten arte. Cristianek, Izarrako aurrelariak, izugarriko pilotakadak eman zituen, sekulako erakustaldia eginez.
-Azkenengo Lehenengo Mailakoak Nagusien partida,tanto luze eta errematerik gabekoa, aspergarria izan zen oso. Ikusleek alde egiten hasi zitzaizkien amaiera heldu baino lehen, 22-11 emaitzaz amaitu zena. 

Azkenik, argazkien momentua iritsi zenean, han izan genituen Bizkaiko Eusko Federakuntzaren presidentea eta presidente ordea partehartzaile guztiekin argazkiak ateratzeko prest.
Mikel Fuentes/ Leire Luque (P
rentsa tailerra)

lunes, 18 de mayo de 2015

EGA IKASTAROA BATXILERGOAN

Aspaldiko urteetan egin izan dugunaren arabera, EGA ikastaroa 1. batxilergoko ikasturtea bukatutzat duten ikasleei ematen zaie.  Nahi dutenek eman dezakete izena. 
Arrigorriagako udal euskaltegiko irakasleak dira ikastetxeraino etorriko direnak, maiatzaren 28tik ekainaren 22ra arte, hemen sortuko den ikasleen taldeari ikastaro trinkoa emateko, egunean bost orduz. 
Betiko legez, Guraso Elkartekoak zoriondu nahi ditugu, honelako ekintza interesgarriei babesa eta diru laguntza emateagatik.

Gogoratu, ikasle maiteok, datorren ikasturte hasieran, (urria aldera) izango den EGA bigarren deialdian parte hartu nahi izanez gero, premiazkoa izango duzuela, azterketaren emaitzak ahalik eta onenak izan daitezen, horren garrantzizkoa den ikastaroa.
Daten eta baldintzen berri nahi baduzue izan, hemen utziko dizuegu Hezkuntza sailaren informazioa: