Apirilaren 23an munduko hainbat tokitan ospatzen da liburuaren eguna. Katalunian, adibidez, San Jordi eguna ere badenez, tradizioz larrosak eta liburuak oparitzen dira. Hirietako liburu dendek kalera atera dituzte azken argitaletxeen nobedadeak.
Gure ikastetxean, Gaztelania mintegiko Marian Calvo irakasleari ideia bikaina otu zitzaion: irakasleak grabatu gustuko izan duten liburu bat gomendatzen, eta hala zortzi hizkuntzetan adierazitako liburuen azalpenak jaso ditu: gazteleraz, euskaraz, frantsesez, portugesez, italieraz, alemanieraz, inglesez eta latinez.
Bestetik, ikasleen idarokizunak IVOOX aplikazioaren bitartez audio formatoan jaso dituzte 3DBHko ikasleek. Gainera, ostiralerako ikastetxeko pasabideak QR kodigoen bitarteko liburuen gomendioak eta audioak horma-irudietan itsatsi dituzte.
https://www.ivoox.com/podcast-radio-club-lectores_sq_f1272016_1.htmlNahikoa ez balitz, 1Bko ikasleek haien blogean (22clicks izenekoa) irakurtzeko proposamenak plazaratu dituzte:
22Clicks
4DBH,eta 2DBHko ikasleek proposamen poetikoa aurkeztu dituzte, barandan eskegitako arropan idatzitakoak. Ideia ederra!
Eta, azkenik, On Quixote Whatsapp bertsioan eskaileratatik gora eta behera ikusiko duzue.
Primerako lana gure lankideak egin duena!!! Zorionak. Goikoari autoreak berak ematen dio gaztelaniazko azalpena bere web orrialdean: @Hautatzen.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario