"Normalkuntzan gabiltzanok aspaldian gabiltza esaten hezkuntza sistema ez dela nahikoa gizartean euskararen egoera normalizatzeko, eskolaren lorpena (urria izanda ere), gero osatu eta indartu behar dela eskolaz kanpo. eta, horretarako, eskolaren eta bestelako eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa beharrezkoa dela.
![]() |
Internetetik hartuta |
Aspaldian ikusi dugu gure ikasleen eskolaz kanpoko jarduerek gero eta inportantzia handiagoa hartu dutela ume eta gazteen bizimoduan; beraz, jarduera horiek ere euskararen normalizazioan laguntzea desiragarria da. Udal, guraso elkarte, ikastetxe, euskara elkarte asko eta asko horretan ari dira aspaldian, eta jarduera batzuetan euskararen erabilera nahiko normalduta dagoela esan dezakegu. Beste askotan, aldiz, hutsune nabarmenak somatzen dira (kirol esparruan batez ere).
Gure herrietako egoera zein den ezagutu nahi dugu lehen fase honetan: LHko 6. eta DBHko 2. eta 6. mailako ikasleei inkesta erraz bat eginez, argazki moduko bat lortu nahi dugu, jakiteko jarduera desberdinetan zein den euskararen erabileraren egoera.
Bigarren fasean, behin emaitzak eta ondorioak aterata, udaletako euskara zerbitzuek, gurasdo elkarteek, ikastetxeek, neurriak hartzea izango litzateke kontua, egoera hori hobetzeko.
![]() |
Internetetik hartuta |
Iaz Tolosaldeko udalerrietan antzeko esperientzia bat egin zen. Aurten, gure berrritzegunea, Sestaoko berritzegunea eta Txurdinagako Berritzegunea gauza bera egiten animatu gara. Alkarbiderekin elkarlanean egiten ari gara (Alkarbide, Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen koordinagunea da).
Herri inplikatuak: gure berritzegunetik, Orozko, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Zaratamo, Basauri, Exebarri eta Galdakao. Gero, Sestao eta Bilbo, baina ez Bilbo osoa, "Bilbo Eskuinaldea" bakarrik.
Ikastetxe inplikatuak: herri horietako guztiak, HNPn egon ala ez egon, publikoak zein itunduak.
Herri guztietako Udaleko euskara teknikariak ere parte harzten ari dira.
Ekainerako espero da emaitza-txostenak prest egotea. Horrela, 16-17 ikasturtean, hobetzeko neurrietan pentsatzen hasi beharko genuke."
Joseba Ibarretxe (Zaratamoko Berritzeguneko Euskara Teknikaria
![]() |
Internetetik hartuta |
Gutun horretako ardura geure egin dugu ikastetxean, aurreko bi astetan 2DBH eta 4DBH mailetako ikasleei inkesta batzuk pasatu baitizkie jakin nahi dugulako zein hizkuntza erabiltzen duten gure ikasleek arratsaldeko jardueretan (karatea, futbola, dantza,...)
Tere Uribe-Etxebarria ( HNPko arduraduna)
No hay comentarios:
Publicar un comentario