viernes, 22 de junio de 2012

IKASTURTEAREN AMAIERAN... OPOOOORRAKKKKK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Azkenean! Iritsi da azken klase eguna. Gutariko asko ez da irailera arte bueltatuko; beste batzuk, ordea, urtean zehar alfer samar ibili direlako edo  ezin izan dituztelako arlo guztiak gainditu, datorren asteko ezohiko  azterketak egin behar izango dituzte. Ea zorte apur bat izanez gero, horiek ere kurtsoz pasatzerik duten ahalik eta gutxien atzean utzita. Animo!!!!! Laster hondartza, jai giroa eta lagun artekoa izango dira nagusi. Ondo-ondo pasa eta gogotsu bueltatu irailean!!!!

Hemen utziko dizkizuegu aurtengo taldeen argazkiak. Pena 4Ckoa falta dugulako. Ez dakigu egun horretan irteeraren bat izan zuten ala zer. Datorren urterako adiago ibiliko gara!!!!

jueves, 21 de junio de 2012

UDAN, IRAKURKETA ETA FILMA ATSEGINAK


ESTA NOCHE DIME QUE ME QUIERES-Federico Moccia

Tancredi munduko gizon aberatsenetarikoa da. Maitasunari zabaltzeko arazoak ditu aspaldi izan zuen istripu baten erruagatik.
Sofia piano jotzaile hoberenetarikoa da, bere mutil-lagunarekin errieta  bat eduki zuen arte. Hortik aurrera bere bizitza osoa aldatuko da. Alaia eta ameslaria,  lana eta ametsak uztea erabakiko du Andrea zaintzeko, istripu ostetik gurpildun aulkian dagoena.  
Tancredi Sofiaz maiteminduko da eta ahal duen guztia egingo du neska konkistatzeko. Sofiak, aldiz, erabaki beharko du norekin jarraitu, gazte ezezagun dirudun horrekin edo bere mutil lagunarekin.
Federico Mocciaren azken liburua da. Federico Moccia Roman jaio zen 1963an eta idatzi zuen lehenengo liburuarekin ("A tres metros sobre el cielo") egin zen famatu.
Hortik aurrera, arrakasta izugarria izan du, hainbeste non  bere sei liburuetatik filmak ere egin dituzten.
Nik liburua irakurri nuenean asko gustatu zitzaidan, maitasunezkoa delako nagusiki. Gainera, Tancredik diru asko duenez, munduko leku askotik bidaiatzen du. Hori dela eta, imajinazioa askoz ere handiagoa eta ikaragarriagoa  da.
Nire ustez, gazteei gomendatuko nieke, batez ere neskei, maitasun kontuak asko gustatzen zaizkigulako.
Beste alde batetik, helduentzat ere aproposa izan daitekeela esango nuke, bi protagonistak ez direlako horren gazteak, eta gaur egungo edozein emakumeri gerta dakiokeelako  protagonistari gertatzen zaiona, hau da, bikotea izan arren beste batez maiteminduta egotea.
Udako egun epel eta sargorietan, hondartzako harea gaineko toailan irakurtzeko aproposa.

Nerea Peña& Eneko Gurtubay ( prentsa tailerra)

  AULKI BAT ELURRETAN- Uxue Alberdi 

Liburua irakurtzea tokatu  zait, nik neuk hainbaten artean aukeratu nuelako. Liburuak  Suediara eramaten gaitu zuzenean, han gertatutako egoera txar batzuei zelan aurre egin erakusten digu Uxue Alberdik. Liburuak nahiz eta drama ugari azaldu, bizitzaren zenbait egoera komiko bat erakusten dizkigu, eta nahiz eta ohiko liburua  ez izan, bitxia dela ikus dezakegu 14 istorio arraro baina aldi berean.politen bitartez.  Horretako batean hotzak inguratutako Suedian jendeak bere buruaz beste egiten duela azaltzen da.
Istorio izugarri bat izan arren, eta bizitzari garrantzi asko eman gabe Uxuek bertan bizitako bizipenak kontatu nahi izan dizkigu "Aulki bat elurretan liburuan". Eta lehen kapituluak irakurrita istorio guztiak gertatzen diren herrialdera eramatea lortu du automatikoki, baita ere.

Hau irakurri ostean, ez zarete irakurtzera ausartzen ? Anima zaitezte, liburu harrigarri hau irakurtzera. 

Olatz Zarraga & Garazi Zalbidea (prentsa tailerra)

                                       EL IMPOSTOR-Manuel L. Alonso

Eduardori gurasoak hamabost urte zituenean  hil zitzaizkion ; horren ondorioz, bere osaba Miguelek hartu behar du mutikoaren ardura, nahiz eta Eduardok ez zuen inoiz osabarekin hitz egin. Egunak joan eta egunak etorri, Miguelek Eduardori zein  lan bete behar duen erakutsiko dio: lapurtzea. Denaren erdian maitasun istorioa daukagu, Eduardo Susana izeneko neska batez maitemintzen denean.

Eduardo ez zegoen osabaren lanbidearekin ados, baina dirua irabaziko bazuten lagundu beharra zion. Denborarekin Eduardo konturatzen da Miguel osaba barik aita duela. Azkenengo momentuan Miguelen bizitza azken unera heldu ondoren, Eduardo samindurik munduan zehar  bera bakarrik  lan bila doa.
Liburua hamabost urte dituzten gazteei  proposatuko nieke;  batzuetan bizitza zein gogorra den konturatzen gara, eleberri honek  adierazten digun bezala.

Idazleak Manuel Alonso du izena. Nire ustez idazle oso argia da hain liburu korapilatsua egiteko hainbat buelta eman izan diolako idazten jarri aurretik.
Joseba Barandiaran (prentsa tailerra)

 KALIFORNIAKO NESKAK-Joxemari Iturralde
Izenburuak kultura eta izaera ezberdineko nesken istorioak kontatuko dituela iradokitzen du. Titulu indartsua eta erakargarria jartzean Joxe Mari Iturraldek asmatu duela ematen du. Anuxka izeneko neska Euskaldun bat Kaliforniara uda oso bat pasatzera  doa bere bi lagun Risky eta Ainhoarekin ingelesa ikasteko eta, zergatik ez,  dibertitzeko. Han, lagun berriak egingo ditu eta hango kultura eta ohiturak ezagutuko ditu. Oso eleberri deskriptiboa eta tipikoa iruditu zait. 
Nire ustez, amodiozko istorio gehiago izan beharko zituzkeen eleberriak; izan ere, liburua erosi nuenean, atzeko sinopsian amodio eta desamodioa aurkituko nuela jartzen zuen,  eta hori ez zen egia izan. Anuxka, ez zen inorekin maitemindu, ezta  Anuxkaz inor maitemiundu ere 
 Gainera, liburuaren erritmoa geldo samarra da, baina, beste alde batetik, euskaraz irakurtzeko erraza eta konplikazio gutxikoa dela esan dezakegu. Bestetik, Irakurri ahala, berritasun gutxi duen sentzazioa ematen  badu ere, dinamikoagoa beharko baluke ere, azkenera intriga pixka bat eta irakurtzen jarraitzeko gogo nahikoa pizten du.
Ez da amaiera atsegina duen horietarikoa izan, liburua e-mail batez amaitzen delako: Anuxka Kaliforniatik etxera datorrenean, pentsatzen nuen faltan botako zituela han egindako lagunak, baina  ez zen  horrela izan.
Lasai hartu, kritika gehienak kontrakoak izan arren dira, badu zerbait aldeko: oso erraz irakurtzen den horietakoa da; eta horregatik gutxi irakurtzen duten eta zailtasunak dituzteneei gomendatuko nieke.
Maite Atutxa & María Castaño (prentsa tailerra)

TRES METROS SOBRE EL CIELO- Filma

Federicco Mocciaren izen bereko liburuan oinarrituta daogen filma dugu. Gure sentimenduez, maitasunez, bizitzaz, ametsez... hitz egiten duen neska baten istorioa  kontatzen digu.
Pertsonaia nagusiak Babi eta Step dira. Elkarrekin maitemindu egiten dira, bien arteko alde handia dagoen arren. Istorioa ez doa haien inguruan bakarrik, haien lagunei buruz ere hitz egiten du. Garrarrantzia handia  ematen zaio filman lagunen arteko eta familia barruan  dauzkaten harremanei.
Lehenengo momentutik gustuko izan dut eta ezin izan diot ikusteari utzi amaierara heldu arte, oso interesgarria izan delako.
Hasieran,  pertsonaiak poliki-poliki ezagutzen hasten zara, eta istorioan zehar nola aldatzen diren ikusten da.
Poza eta negarra, bi sentimenduak batera adieraziko dituen pelikula  da.
Mundu guztiari gomendatuko nioke filma ikustea, baita liburua irakurtzea ere, kontatzen dena oso polita ez ezik istorioan sartuta egotea ere sentitzen delako.
Itsaso Miguel eta Arrate Zabala (prentsa tailerra)


NUNCA SERÉ TU HÉROE-María Menéndez Ponte
Guri liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu,  nerabeentzako aproposa delako. Pertsona baten istoria kontatzen du; neska-lagunarekin, lagunekin, gurasoekin eta ikasketetan zer gertatzen zaion adierazten digu.
Zati batzuetan identifikatuta senti zaitezke, pertsonaia nagusia ere nerabea delako, eta guri etxean edo kalean gerta dakigukenarekin lotura estua  duelako.
Liburuak Andresen bitzitza kontzen digu, gauza asko gertatzen zaizkio eta oso gaizki pasatzen du, 
Batzuetan nerabea izateari uzten dio, eta pertsona heldu baten moduan hasten da pentsatzen; horrek asko lagunduko dio arazoei aurre egiten  istorioan zehar.
Gure adineko pertsona bati gerta dakiokeen istorio xumea delako eta oso entretenigarria delako gomendatzen dizuegu.

Maider Roque eta Nagore Urueña (prentsa tailerra)


KROKODILOA OHE AZPIAN- Mariasun Landa



Krokodiloa ohe azpian Mariasun Landak idatzitako liburua da. Asko gustatu zait liburu hau lehenik eta behin liburu laburra delako. Kontatzen duen istorioa oso ona da  azkenean krokodiloaren istorio guztia protagonistaren imajinazioa delako.



Erabiltzen duen hizkuntza erraza ez ezik ulergarria ere bada. Gainera, liburu laburra denez, ez dizu hainbesteko nagia ematen irakurtzen hasteko. Gehien gustatu zaigun zatia azkenengoa da, J.J konturatzen denean animaliak ikustearena imajinazio hutsa dela, eta bere lagunari ere gauza bera gertatzen zaiola.

Liburuaren arazo bakarra marrazkiak dira, hobeak izango lirateke argazkiak marrazkiak baino; horrela, irakurtzen duena askoz gehiago identifikatuko litzateke liburuan kontatzen denarekin.
                                              Oier Chico eta Ander Cue(prentsa tailerra)

LLAMANDO A LAS PUERTAS DEL CIELO- Jordi Sierra i Fabra
Llamando a las puertas del cielo lengua arloan irakurri dugun liburu bat da, guztira 3 liburu izan genituen aukeratu ahal izateko baina itxura zela eta, liburu hau aukeratu genuen irakurtzeko.
19 urteko neskato baten istorioa kontatzen du, eta bere istorioaz aparte , urte horretako udan Indian izandako bizipenak, eta batik-bat sentimenduak kontatzen ditu.  Hara erizain joatea erabakitzen du, bere familiaren nahiaren kontra. Hala ere, berak argi du zer egin nahi duen. Mutil laguna izanda doa hara, nahiz eta argi ez daukan  berarekin jarraitu nahi duen.  Indian dagoela, mutil batekin topo egingo du eta hartaz zeozer sentitzen duen sentsazioa izango du,  Mahendra izeneko Indiar bitxia ezagutzen hasten denean batez ere. Eleberriak bizitzaren balioak erakusten dizkigu, materialismoa alde batera utzita, pertsonon sentimenduak erakusten dizkigu batik bat.. Sentimenduen munduan sartuta, istorioak aurrera egingo du, Indiako misterioetan sartzeko. Ikusgarria da herrialde horretan  zer gertatu daitekeen, hainbat kultura desberdin,  makina bat hizkuntza. Horregatik guztiagatik,irudimenaz baliaturik, Indiaraino eraman gaitzakeen istorioa  iruditu zaigu. Ikaragarria da bertan kontatzen duen guztia.
Garazi Zalbidea (prentsa tailerra)                              

ARRISKUPEAN-Fernando Morillo

Fernando Morillo azpeitiar idazlearen nobela irakurri dugun ikasleek zorte handia izan dugu ikaragarri gustatu zaigulako.Gure adineko gazte batzuei gertatzen zaien ekintzak agertzen dira bertan eta hainbat arazori aurre egingo diete elkarrekin. Ekintzak misterio eta gertakizun arraroekin nahasiko dira, eta hori da liburuaren alderik onena,engantxatu egiten zaituela, ezustekoren bat dagoelako beti gertatzeko. Istorioa  Donostian kokatzen da eta orainaldiko istorioa izan daiteke zalantzarik gabe. 

Gaiari dagokionez, informatikako edo "hackerrei" buruzko informazioa ematen  da; baita lagunen arteko adiskidetasun arazo bat konpontzeko ere. Pertsonaiak Isusko, Iban, Nerea, Maitane eta Mutantea dira. Bakoitzak bere joerak ditu eta oso bereziak eta desberdinak izan arren, lagunak dira. Hona hemen guk eginiko laburpentxoa: Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zutena. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen. II.Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika ibili zitzaizkionetik Donostian ezkutatu zen izena eta itxura aldatuta.  Hil ondoren, ordea, bere benetako nortasuna zein den zabaltzen da.Gazteentzat eginiko istorioa da, gazteei gustatzen zaizkien gaiak jorratzen dituelako; gainera, oso ulergarria da argitasunez baitago idatzita.
Oso gustura irakurriko genuke berriro narrazioa. Datorren urtean aukera badaukazue ez pentsa bi aldiz eta goza ezazue idazle azpeitiarraren istorioa.

Jon Del Campo eta Ander Arandia.(prentsa tailerra)

martes, 12 de junio de 2012

RHABI, IKASKIDE AFRIKARRA

Non jaio zinen? Gustatzen zitzaizun zure herria? Zergatik? 
Ni Kinshasa deituriko herri handia batean jaio nintzen. Oso gustukoa neukan lekua hondartza handia bat daukalako, eta mendi txiki asko ere bai. Nire familia betidanik bizi izan da herri horretan, nire osaba bat izan ezik, lanarengatik mugitu behar izan zuelako. Baina, herriko zerbait aukeratu beharko banu, hondartza izango litzateke, ze momentu izugarriak pasatu baititut han, txikia nintzenan familiarekin eta lagunekin ere bai.
Klasera joaten zinen? Azal iezaguzu nolakoa zen zure eskola. Bai, eskolara joaten nintzen. Bi urterekin hasi nintzen herriko eskolan. Jende asko joaten zen, hemengo institutuan gertatzen den bezala. Uniforme urdina generaman denok, neskak eta mutilak.  Gainera, zazpi eta erdietan hasten ziren klaseak eta hamabietan bukatzen ziren. Izan ere, han hamabietatik aurrera bero itzela egiten du  eta kalte egiten du eguerdiko orduetako sargoriak .
Zer egiten zenuen eskolatik irtetean?
Eskola amaitu ostean, gehienetan etxera bueltatzen nintzen etxeko lanak egiteko eta bukatu ostean, lagunekin ateratzen nintzen kalean. Beste batzuetan klase partilularretata joaten nintzen ez nintzelako oso ona eskolan. Gainera, dantza klaseetara ere joaten nintzen oso gustuko dudalako dantza.
Oraindik jarraitzen duzu dantza egiten?
Bai, hemen nagoen arren, dantzatzen jarraitzen dut, asko gustatzen baitzait; nire bizitzan garrantzia duen zerbait  da. Ez da berdina han egiten nuena eta hemen egiten dudana ; izan ere,  han oso majua eta ona zen irakasle bat neukan eta asko laguntzen zidan; okerrak zuzentzen, koreografia hobeak egiten eta sortzen... Orain, ordea, nire etxean bakarrik egin behar dut nire anaiarekin, neure pausu pertsonalak sortzen ditut. 
Han lagun asko zenituen? Eta neskalagunik?
Lagun asko nituen, denak zeuden niri laguntzeko prest eta oso alaiak eta majuak ziren. Asko nabari dut haien hutsunea. Bai, neskalgun bi izan nituen: lehenengoak Leticia zuen izena eta neskarik ederrena zen han. Ondoren Pameli izeneko neskatxa batekin hasi nintzen Leticiarekin amaitu bezain laster. Pameli ez zen Leticia baino ederragoa baina askoz gehiago gustatzen zitzaidan  oso pertsona majua zelako.
Han norekin bizi zinen?
Kinshasan neure ama eta anaiarekin bizi nintzen. Lehenengotan, pisu batean bizitzeko eskaintza egin ziguten baina nire amari ez zitzaion idea ona iruditu eta bila jarraitu genuen. Azkenean, Txalet handia aurkitu genuen eta han bizi izan ginen urteetan. Nire familia osoa ere Kinshasan bizin zen: aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak, etb… Nire osaba bat izan ezik, 20km-ra zegoen herri baten bizi zenez,  batzuetan  bisita egitera joaten gintzaizkion.
Nola esan zizun zure amak hona etorriko zinela?
Nik ez nekien ezer, inork ez zidan  ezer ere kontatu. Egun batean, eskolatik etxerakoan, nire amak esan zidan egun horretan ez nintzela aterako, eta maletak egiten hasteko. Ni harrituta geratu nintzen eta galdetu egin nion zergatik egin behar nuen maleta; ez zidan erantzun. Nire ama, anaia eta  hirurok autoan sartu ginen, arropa denda batera heltzean, arropa berria erosteko. Ondoren, aireporturako bidea hartu genuen eta orduan esan zigun  amak  Europara joango ginela geure aita ikustera.
Inoiz egin duzu bidaiarik? Ondo iruditu zitzaizun hona etortzeak?
Ez, bakarrik Kongotik Belgikara eta Belgikatik Arrigorriagara. Bai, oso ondo iruditu zitzaidan esan dezakedalako ez nuela nire aita ezagutzen;   nik bi urte nituelarik etorri zen hona lanagatik . Horregatik ilusio handia egin zidan. Gainera, azal zuridun jendea ezagutzeko eta lagunak izateko gogoa nuen  han jende gutxi baita azal zuriduna eta gainera beltzengandik aparte bizi dira. Nolakoak zareten jakiteko irrikan nengoen.
Arrigorriaga gustatu zaizu? Zailtasunik izan duzu hizkuntza ikasteko? Eta lagunak egiteko? Hemengo neskak, nolakoak dira?
Bai, Arrigorriaga gustatu zait mendi asko dagoelako, nahiz eta Kinshasa askoz gehiago gustatzen zaidan . Gainera, hona etorri baino lehen pentsatzen nuen Europa oso herrialde garatua eta ezberdina izango zela, baina hona etortzean, Kinshasa-ren antzekoa dela ikusi dut. Gaztelania ikasteko ez dut zailtasun handirik izan; gainera kalean lagunekin ere gaztelaniaz hitz egiten dugu, baina euskera ikasteko zailtasun handiak izan ditut. Lehenengotan lagunak egiteko ere zailtasunak izan nituen, batik bat hizkuntza ez nuelako ulertzen. Orain ez daukat inolako arazorik. Neskak ere oso politak dira, baina sekretutxo bat esatea nahi baduzue, nahiago ditut Arrigorriagako neskak Zaratamokoak eta Ugaokoak baino!
 Maite Atutxa eta Oier Chico (prentsa tailerra)

IRATI IDIRIN TXIRRINDULARIA

Irati Iridini, batxilergoan dagoen neska bati, bizikleta gainean ibiltzea ikaragarri gustatzen zaiolako egingo diogu elkarrizketa. 
 -Zergatik hasi zinen txirrindunlaritza egiten? Gurasoengandik zetorkidan zaletasuna zen, hasieran. Gero eta gogokoago nuen eta lehiaketetan parte hartzeko eskaini zidatenez, konturatu gabe nire burua txirrindularitzaren munduan ikusi nuen, eta oso pozik nago horretaz. 
 -Zaila da txirrindularitzarako entrenamendua? 
 Ondo ibiltzeko, ordu asko sartu behar dira eta, batez ere, asko sufritu behar da. Horregatik oso zaila da gustuko ez baduzu kirol hau praktikatzea.
 -Zenbat urte egin dituzu txirrindularitzan? 
 Zortzi bat urte leihaketetan parte hartzen. Baina oso txikitatik ibili izan naiz.
 -Noizbait pentsatu duzu uztea? 
Ez. Ezingo nioke bizikletan ibiltzeari utzi. Oso mundu polita iruditzen zait eta profesionaltasunaren aldetik sariak eta lorpen handiak eskuratzeko bidea ez ezik ondo pasatzeko eta disfrutatzeko ere erabiltzen dudan kirola da.
 -Txirrindularitzak ikasteko denbora asko kentzen dizu? 
 Ez. Ikasketei lehentasuna ematen baitiet. Beraz, alderantziz izango litzateke. Zoritxarrez, ikasketak dira txirrindulan ibilitzeko denbora kentzen didatenak. 
 -Zenbat ordu ematen dituzu entrenatzen? 
 Dudan entrenamenduaren arabera. Hasieran ordu gutxiago sartzen ditut gorputza ohitu dadin, eta sasoian jartzen naizen heinean ordu kopurua igo egiten dut. 
-Noizbait zerbait irabazi duzu?Zer? 
 Espainiako zenbait sari nazional taldeka eta baita Bizkaikoak ere.
 -Zein da irabazi nahi duzun saria? 
 Ahal bezainbeste sari irabazi nahiko nituzke. 

 -Noraino iritsi nahi duzu txirrindularitzan? 
Goreneko lehiaketetan parte hartzera heldu nahiko nuke. Hau da, Europakoetan, nazioartekoetan, mundukoetan, olinpiadetakoetan…. Edozein txirrindulariren ametsa litzatekeena. 
 -Zer espero duzu?
Nire amets guztiak betetzea.
 -Batxilergoa ostean zer egin nahiko zenuke? 
Medikuntza.
 -Nor da zure idoloa?zergatik? 
 Amets Txurruka. Asko sufritu duen eta oso saiatua den txirrindulari euskalduna delako. 
 -Zer moduz doakizu ikasketetan? 
Oso ondo. 
 -Ondo konpontzen zara zure herriko jendearekin? 
Bai. Ez dut inoiz arazorik izan.
 -Non ematen dituzu arratsaldeak? 
Planaren arabera, toki askotan.
 -Moda interesatzen zaizu? 
 Janzteko beste, normal. 
 -Festetara asko ateratzen zara?
 Behar beste; ez asko, ez gutxi. Festaren arabera. 
 -Zer duzu gustukoen? Hondartza ala mendia?
Mendia. Gorbeiako gurutzea ezin da konparatu munduko hondartzarik onenarekin. 
 -Nora joango zinateke uda pasatzera? 
Norvegiako fiordoetara. 

 Eskerrik asko gurekin egoteagatik eta zorte ona opa dizugu trirrindularitza munduan.
Ea hautaprobetatik ere zorioneko ateratzen den!!


Joseba Barandiaran eta Nagore Urueña (prentsa tailerra)

JOSEBA IBARRETXE IKASKETA BURUA

Josebari txikitatik zientziak gustatu zaizkio, natura, animaliak eta landareak interesgarriak iruditzen zaizkiolako. Nahiko berandu konturatu zen  irakasketan aritzea zela berea, karrera amaitutakoan hain zuzen, Unibertsitatean bost urte eman ondoren. Unibertsitateko ikasketak amaitu zituenean ikastetxe askotan egon da irakasle, hala nola, Basaurin, Zornotzan, Durangon eta baita Gabriel Aresti institutuan ere. Horietan guztietan zientzia eta matematikako irakaslea izan zen. Azkenean, Arrigorriagako institutura etortzea erabaki bazuen etxetik hurbil zegoelako izan zen; izan ere, Arbuiakoa dugu Joseba, berton jaioa. Teknologiako ikasketak propio egin ez bazituen ere, fisika eta matematikak ikasiak zituenez gero, teknologia irakasle dugu orain, ikasketa buruaren lana betetzeaz gain. Arrigorriagako institutuko hasierako urteetan matematikako klaseak ere eman zituen. Hori ez ezik,  ikasketa burua izan aurretik euskara teknikaria ere izan genuen ikastetxean. Hamalau urtez egon da Arrigorriagako institutuan eta ez du inoiz institututik joatea  pentsatu. Hamalau urte hauetan irakasleekin harreman sendoak eta lagun handiak egin ditu nahiz eta  guztiekin ondo konpontzea ez den erraza.
Denbora librean familiarekin eta lagunekin egotea gustuko du; txangoak egiten ere oso zalea da. Kirolaz ere sano disfrutatzen du, nahiz eta futbol partidak ikusteari ( Atlhetik-enak badira bereziki), futbolean aritzeari baino gogotsuago ekiten dio. Gazterik hartu izan dio plazera irakurtzeari, eleberriak irakurtzeari  gehien bat; era berean,  saiakera ere estimu handitan du.
Ikasleek arazo handiak ematen dituztela esan digu, gehienetan portaera desegokiak izaten dituztelako. Aurten  DBH1go mailako ikasleak  dira bihurrienak. Zigorrak, ordea, ez dituztela nahiko larriak jartzen, diosku Josebak; izan ere, gehienetan egindakoaren hausnarketa egitea  aholkatzen zaie, eta kasu larrietan, zeozer larriagoa gertatu denean, alegia, etxera bidaltzen dituztela.
Institutuan gurasoekiko harremana oso ona da; izan ere, beti prest daude laguntzeko eta ekintza zein jarduera berriak proposatzeko.
Etorkizunean Josebaren ustez, kezkagarriena geletako ikasle kopurua handitzea izango da. Josebak  zentroan aldatuko lukeena espazioa handiaraztea izango litzateke. Bestetik, haren ustez, gaur eguneko ikasleen tramankulu eta telefono erabilera ugariaren inguruan, mugikorrek onura baino  arazo handiagoak dakartzatela esaten du hainbat teknologiako trasteren erabilera okerragatik.

Aitor Zaballa eta Jon del Campo (prentsa tailerra)

KOMIKI-LEHIAKETAKO IRABAZLEAK


Aspaldi eman zitzaion hasiera komiki lehiaketari, eta  arazoak arazo, zeintzuk izan diren onenak erabaki ezinik ibili garelako edo, azkenean, joan den ostiralean sariak banatu zituzten Euskara batzordekoek. Segidan jarriko dizkizuegu mailaz mailako finalisten eta irabazleen lanak. Ea gustuko dituzuen!

Komiki Lehiaketako Irabazle Eta Finalistak
1DBH: Naroa eta Maider                                                   Irabazlea: Jon
           
                                         2DBH: Iratxe, Jon Ander eta Julen. Irabazlea: Julen

                                    3.DBH: Garazi, Iratxe eta Ivan. Irabazlea: Iratxe

                          Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei.

miércoles, 6 de junio de 2012

BATXILER 2.ko IKASLEEI AGURRA

Maiatzaren 28an lehenengoz egin zitzaien agurra gure batxiler bigarreneko ikasleei. Izan ere, gehienek sei urte eman dituzte gurekin; azterketek, lanek, kontrolek eta noten gorabeherek ez ezik irriek, begiradek, maitasun eta lagun handiek ere bete dituzte ikasleen urte luze horiek guztiak. Zer esanik ez, batzuetan nekatuarazi bagaituzte ere, gure bihotzetako baztartxo epelean gordeko ditugu haien izaera alai, zalapartatsu, eta atseginak. Zorte on ondorengo ikasketetan eta batez ere bizitzan!!!!!


 



                           zorionak guztiei!!!!

MODA: BIZIMODU BAT



Moda pertsona askoretzat bizitzeko modu bat da. Horregatik artikulu honen bidez zure armairua berritzeko udaberri-uda honetako tendentziak proposatuko dizkizuegu. Kolore krema eta zurietatik kolore disdiratsuetaraino. Azpian dauden argazkietan  ideia batzuk erakutsi nahi dizkizuegu, zure modelito propioak eratzen laguntzeko, konplementuekin jolas dezazun, atzazkalak ze koloretakoak eraman ditzakezun, etab.
Atzazalak kolore disdiratzuekin margoztu ditzakezu arroparekin ondo geratzeko.

Ondoren proposatuko dizkizuegun "modelitoak"  kalera lagunekin edo mutil lagunarekin  ateratzeko zein gauean paseo bat emateko, edo inguruko herrietako jaietara joateko erabil daitezke.   
Eskuz egindako gauzak ere  eramango dira aurten, beheko argazkietan ikusten duzuen bezala:eskuz egindako pontxo bat  eta soineko bat agertzen dira. Kontuan izan soinekoa emakumeek janzten dugun arroparik dotoreenetarikoa dela; horregatik ezin da zure armairuan falta.

Maider Roque (prentsa tailerra)

JON IPIÑA, DANTZARI GAZTEA


Jon Ipiña sei urterekin hasi zen  dantza egiten. Txikitatik gustatzen zitzaion ekintza zenez, bere gurasoek probak egitera eraman zuten. 
Lagunekin eta akademiako jendearekin praktikatzen du, Basauriko Biarte dantza eskolan eta Leioako Andoni Aresti dantza eskolan.
Jon gehienetan taldearekin batera aurkezten da lehiaketetan. Horrela, Ugaoko jaietan bitan aurkeztu eta haietako batean irabazi  egin zuten; emakumeei eragindako indarkeriaren aurkako programetarako egin zuten dantzarekin ere irabazi egin zuten. Maiatzak 13an funky taldearekin lehiaketa batean parte hartuko zutela bagenekien arren, ez dakigu zelan geratu ziren
Gehien gustatzen zaion dantza estiloa urbanoa da, baina, beste batzuk ere praktikatzen ditu. Musika mota asko gustatzen zaizkio, euskara musika adibidez, nahiz eta dantzatzeko ingelesez diren doinuak nahiago dituen.
 Mutikoak dantzaz aparte kirola egitea ere oso gustuko du; lagunekin ondo pasatzea ere izugarri pozten du, ez pentsa!.
Joni, nagusia izatean, dantza egiteaz aparte, dantza klaseak ematea ikaragarri gustatuko litzaioke. Bestetik,  esan digu proposatuko baliote, telesail batean pozik hartuko lukeela parte, famadun pertsonak protagonista diren horietako batean adibidez.
 Jon dantzari fenomenoa bada ere, ez ditu ikasteko ardurak bazterrean uzten; izan ere, horretan ere ona dela dela ziurtatu digu irribartsu.





Hemen utziko dizuegu ikastetxeko Gabonetako jaian grabatu geniona, imagena eta soinua ez badira onenak, saiatuko gara beste emanalditxo bat grabatzen, mutikoaren trebeziaz behar den moduan goza dezagun.



  Ander Cue eta Itsaso Miguel (prentsa tailerra)