jueves, 29 de mayo de 2014

IBILALDIA, GERNIKAN

Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zuten Getxon lehenengo aldiz Uribe Kostako ikastolek. Ondoren, 1980az geroztik, urteroko hitzordua bilakatu da Bizkaiko hainbat herritan. Aurten Gernikako Seber Altube ikastolari egokitu zaio antolaketa "Euskeraren biozfera" lemapean. Ibilaldiaren web orrian aurkituko duzue nahi adina informazio, garraio, salmenta, kontzertu, ibilbide, egitarau eta inguruko enparauen gainean; Bestetk, jakin ezazue, jasoko duten dirua ikastolako eraikinak eraberritzen erabiltzeko asmoa dutela.


Beraz, badakizue, gogoa izanez gero, hartu Gernika ederrerako bidaia, trenez, autobusez edo autoz, eta gozatu egunaz, lagunez, inguruko jarduerez eta batez ere EUSKARAZ BIZI.
Ea eguraldiak laguntzen duen ibilaldia osorik egin ahal izateko. Han ikusiko dugu elkar.

Ondorengo taldeen kotzertuak ikusi eta alaitu nahi badituzue, ez hutsik egin:
-Gose (Urdaibai)
Esne Beltza (Urdaibai)
The Uski´s (Urdaibai)
Arrutiko Intxaurrak (Urdaibai)
Itziarren Semeak (Ikastola)
Anje Duhalde (Lurgorri)
Hementxe segidan han aurkituko ditzuen ekitaldien programa:

Ondo-ondo pasatu!!!!!!

Beitu ze ondo pasatu genuen Gernikako zelaietatik gora eta behera, ahuntzen antzera REDIOOOOOO!!!!! ZE ONDO PASATU GENUEN !!!! HURA ZEN GIROA !!!! Begiratu bestela, Argiñe Ceballos ze ondo konpontzen den Oihan Veagrekin taula gainean !!!!



AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2014


Joan den maiatzaren 12an izan genuen atsedenaldian "amodiozko gutunen" lehiaketaren sari banaketa institutuan. Aspaldiko urteetan egin ohi dugun bezalaxe, institutuko goiko hall-a behar den moduan edertuta, lore poto eta guzti, gure etorkizuneko idazleak merezitako txalo zaparrada eta saritxoa jaso zuten Ekitaldiaren bideotxoarekin batera  irabazleen idazlanak ere eskeiko dizkizuegu, ez baitira lar ondo entzuten bideoan Ea zer deritzezuen. 



lunes, 26 de mayo de 2014

MAIATZEAN EGINDAKO IRRATIKO PODCASTAK

Hemen gara, ia-ia kurtsoaren bukaeran, 2.DBHko IRRATI aukerako azken aurreko lanak zuei aurkeztearren. Zaila izan dugu 20-24 ikaslerekin, tramankulu aproposik gabe, irrati birtualari jarraipena ematen; egia esan, kosta ahala ibili gara lantxoak aurrera ateratzeko. helburuak xumeak bezain zailak izan ditugu, esperantza ez baita handia izan; hala ere, uste baino dexenteago ibili dira gure estudiante tunanteak.
Datorren urtera begira, ikusita irakasgaia ezin dela beharko lukeen moduan eman, bertan behera uztea erabaki dugu orain arte aukerako horretako izan garen irakasleok.
Hala ere, 3DBHko mutiko baten, Xabi Arestiren, irratiarekiko soberako interesak seguruenik beste ekimenen  bat bultzatuko du, eta saiotxoak naturalago eta benetakoagoak izan ez ezik, errealitateari lotuagoak izango dira. Hemen dituzue azken grabatutako audioak.

2.BATXILERGOKO IKASLEEI AGURRA LONBON

Gaur izango duzue  2DBHko zure seme-alaba, lagun, aukokoei zorionak emateko aukera Lonbon egingo den AGUR ekitaldian. Sei urtez izan ditugu ikasle horiek gure artean, ikasten gogotsu batzuetan, alfer samar beste batzuetan, baina, azkenik kurtsoak eta arloak atera dituzte aurrera. Guk ere zoriondu nahi ditugu, eta horretarako, gaur, maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:00etan han itxarongo dizuegu.  Ekitaldiak izango duen egitaraua duzue segidan.



lunes, 19 de mayo de 2014

BIGARREN TXANDA TROKA ABENTURAN 2014

2014ko martxoaren erdialdean, 2. DBH-ko ikasleak Troka Abenturaraz gozatzera joan ziren. Han, mota guztietako joku eta kiroletan ibili ziren pare bat egunetan. Gorlizen dagoen abentura-etxe horretan, urarekin lotutako kirolak egiteko aukera izan zuten, "body-board" esaterako. Horretaz aparte, tirolina behera egin zuten. Gainera, hondartza pare-parean izanda, edozein momentutan hondartzara joateko aukera izan zuten. 

Hemen daukazue egonaldi hartan hartutako argazki batzuk.

 
Jon Ander eta Aitor Hurtado-Prentsa tailerra

EDUARDO ITURRALDERI ELKARRIZKETA

Orain dela gutxi arte ez genekienez nori elkarrizketa egin, ikasle baten aitari egitea, Eduardo Iturralde jaunari hain zuzen ere, otu zitzaigun. Urteetan futbol arbitroa epailea izan da eta, gainera, Energy eta Cuatro telebista kateetan  Tiki Taka izeneko programetan  partehartzailea ere izan da. Hurrengo bideoan ikusiko duzue guk egindako galderei nola erantzuten dien.



Irune, Miguel eta Mikel- Prentsa tailerra

lunes, 12 de mayo de 2014

FERNANDO MORILLO IDAZLEARI ELKARRIZKETA

Fernando Morillo  idazlea joan den astean ikastetxera etorri zitzaigun  "idazleak ikastetxean"programapean  2DBHko ikasleei hitzalditxoak ematera. Atsedenalditxoan ea elkarrizketa txikia egin geniezaiokeen galdetu ondoren, han izan genuen erabat prest gazteek hainbeste miresten duten idazlea. Hemen utziko dizuegu ikus dezazuen liburuetan erakusten duen etorri hori nondik datorkion.

 

TRIKHIRU MUSIKA TALDEARI ELKARRIZKETA

Jakingo duzuenez, gure institutua artistez gainezka daukagu, eta horren adibiderik onena ekartzen dizugu:Iker Mendaza eta Aitor Ibarretxe, Trikhiru musika taldeko partaideak ditugu, eta oraingoan, haiei egindako elkarrizketa eskainiko dizuegu.




Hemen uzten dizkizugu Trikhiru taldeak egindako bi abesti:
"Heldu Da Eguna" eta "Argituko Du Eguna"