jueves, 20 de diciembre de 2012

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BARRI ON DENONTZAT

Badoa 2012a, bukatzen ari da urte berriari pasoa emateko. Egunak sentitu gabe irristatu zaizkigu: azterketa, liburu, familia, kirola, asteburuetako jai eta lagunarteek bete dituzte urteko hilabeteak. Ea datorrenak itxura hobeaz gain benetako poztasunak ekartzen dizkigun. Gure prentsako ikasle aurreratuek zorionik beroenak eta urte berri ona opa dizuete ondorengo postalen bitartez.
Ikasketa burutzakoek ere Gabon zoriontsuak opa dizkigute
Añadir leyenda

martes, 18 de diciembre de 2012

2012ko SANTOMASAK INSTIAN

Ez dakigu mundua 21ean bukatuko den antzinako maien zibilizaziokoek esan zuten moduan; edozelan harrapa gaitzala  gozatzen. Hala beste urte batez gure HNPko arduradunek, Tere, Karmele eta Izaskunek, ondotxo lotu dituzte ostiral honetan izango diren ekintzak. Badaezpada, gogoratzen ez baduzue zer, non edo noiz, hemen utziko dizuegu egun horretako egitaraua. 


NEGURAKO MODA

Abenduaren 21 izaten da negua sartzen den eguna. Datozen Gabonetan eta hurrengo urtean dotore-dotore ibili zaitezten, kontuan hartu gure estilistek zer gomendatzen duten arropa eta gehigarrietan. Egin kasu institututik guapa ibili gure baduzu, emakumeei begira egindako aholkuak baitira gehien
bat. Hurrengo gomendioak mutilentzako propio egingo ditugu. Adi egon!!

 
Julen Barcenilla eta Mireia Martínez (prentsa tailerra)

MENDIKO TALDEA ILUNTZAR MENDIRA

Pasa den domekan institutuko Mendi Taldeak hirugarren irteera izan zuen, Iluntzar izeneko mendi ederrera. Autobusak Lekeition utzi gintuen eta, handik apurka-apurka, tontorreraino heldu ginen. Argazkietan ikus daitekeenez, eguraldi ederra izan genuen hasieran, baina tontorrean kaxkartu egin zitzaigun apur bat. Dena dela, eta hau ere argazkietan ikusten da, lehen mailako mendizaleek ez zuten umore ona galdu. Hurrengora arte!



Joseba Ibarretxe (Arrigorriaga institutuko irakaslea)

domingo, 16 de diciembre de 2012

PARKOUR, KALEKO KIROLA

http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/

Parkourra kaleko kirol bat da, eta kirol hori praktikatzen duen pertsonari “traceur” deitzen zaio. Kirola kalean aurkitzen dituzun oztopoak gainditzean eta ahalik eta truku harrigarrienak egitean datza. Librea da kirola, hau da, arauak egiten duenak jartzen ditu. Bakoitzak parkourra bere erara ikusten du: batzuentzat bere bizitzaren ardatz da; beste batzuentzat kirolik gustukoena; eta hainbatek zentzugabeko kirola dela pentsatzen du.

Traceur onak ez dio inoiz jendeari trabarik egiten;  inoiz ez du bere bizitza arriskuan jarri behar salto batean ziurtasunik ez duenean.
Traceur batek daraman arropak erosoa behar du izan, eta kirola egiteko zapatilak  gomazko zola potoloa duten zapatilak badira, hobe. Horrela saltoak egitean min txikiagoa sentituko du jauzia egindakoan.

Parkourra kirol librea denez mota guztietako saltuak, jauziak egin daitezke, airean maiz, beste objektu baten gainetik beste batzuetan. Objektu gainean egin daitezkeen mugimendu nabarmenak: "katua", "rompemuñecas", "pasavallas", "360º" dira. Edozelan, kontura zaitezten mugimendu eta ariketen garratziaz sartu ondoko orrialdean sekulakoak egiteko gaitasuna duen jendea ikus dezazuen: http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/
Eta, noski, kirol honetan ere, beste askotan bezala, badauzkagu trebeak eta jaioak diren ikasleak gurean. Kalidade onekoa ez bada ere, nahiko dexente atzematen da gure mutikoen gaitasuna. Ah! galdetuko didazue nortzuk diren, ba hor doa haien izena: Asier Roman, Mikel Alday, Joseba Ugalde eta Jose Antonio Cruces, denak 3 DBHko ikasle jatorrak.


Asier Roman eta Aroa Elvira (prentsa tailerra)

ZALDI GAINEAN, HIPIKA

Hipika, zaldiekin zerikusia duen  kirola da,  zaldiek eta zaldunek hainbat ekintza eta ariketa egitean datzana.
Antzina zaldiak baserrietako eta baratzeko lanak egiteko erabiltzen zituzten; gaur egun, berriz,  konpetizioak eta lehiaketak egiteko erabiltzen ditugu, dirua irabazteko apustu  eta bestelakoen bidez.
Zaldien lasterketek antzinatik dirua ematen zuten, gaur egun pertsona batzuen bizitza da. 1952 urtean  emakumeak hasi ziren zaldien konpetizioak egiten,antzinako matxismoren zela eta, ez zegoelako ondo ikusita emakumeak zadi gainetan ibiltzea .
Zaldiek konpetizio edo lasterketetan aritzeko 6 urte izan  behar dute gutzienez. Hiru urte dutenean heziketa berezia ematen hasten zaie, gero konpetizioetan aritzeko prestaketa lana izango dena.
Arrazaren arabera erresistentzia gehiago edo gutxiago dute zaldiek, erresistentzia asko badute garestiagoak dira. Zaldi batek 100-1000 € edo gehiago balio lezake.
Gure institutuan, Ylenia Diezek egiten du hipika. Hari galdetuko diogu kirolaren gorabeherak zeintzuk diren: 

Ylenia. Badakigu hipika egiten duzula, baina noiztik datorkizu kirol horrekiko zaletasuna?
Nire ahizpa zaharrena hipika egitera  joaten zen nik hiru urte nituenean. Orduan  hasi nintzen potxoken gainean ibiltzen, eta bost urte nituenean zaldi gainean.
Badaukazu zurea den zaldiren bat?
Ez, baina beti darabilt berbera ariketak egiteko, Gallo izeneko bat.
Saririk irabazi al duzu? zenbat urterekin lehenengoa?
Bai, bost sari irabazi ditut. Lehenengo saria 10 urtekin irabazi nuen, txapelduna izan nintzen.
Non egiten duzu hipika?
Laredon egiten dut hipika, “El Sable” izeneko toki ezagunean. Haraino joaten naiz familiaren laguntzaz ia-ia astero, edo bi asterik behin
Inioz pentsatu  duzu hipika uztea?
Ez, munduan gehien gustatzen zaidana delako, arazoak eta ardurak desagertzen direlako zaldiekin nagoenean.
Ainara de Pablo eta Ainhoa Gago (prentsa tailerra)

jueves, 13 de diciembre de 2012

MADRIL: VINI,VIDI,VINCI


KAIXO, lagunok!
Joan den astean, 5 lagunok Madril konkistatzera  joatea erabaki genuen. Pentsatu eta egin!
Bilbon trena hartu eta listo,  Madrilen agertu ginen. Haiek gu ikustean, beldurtu egin ziren. Zergatik? erantzuna erraza da, mutil! Gu Bilbokoak gara!
Motxila hotelean utzi bezain laster, kalez kale joan ginen dena ikustera eta argazkiak egitera: Puerta de Alcalá, El Retiro parkea, Cibeles, Puerta de El Sol... Zer, ez duzu sinesten? ba  probak hemen utziko dizkizuet

viernes, 7 de diciembre de 2012

BUAH TXABAL ANTZEZLANAREN KRITIKA


Euskararen eguna zela eta, abenduaren 3an “Buah txabal” antzezlana ikusi genuen. Mutil baten bizitzaren istorioa kontzen du, Garikoitz Kortabitarterena,  ezizenez “Beti” deitzen dutenaren kontakizuna Bere lagunek horrela deitzen dute  beti dagoelako lokalean. Antzezlanean  mugikorraren  bila hasiko da, han neska baten telefono zenbakia gordeta duelako. Neska horretaz Bilbon maitemindu egin zen, eta Nerea, Naroa edo Nora izena duela uste du. Beti ari da  edaten eta petak erretzen lokalean, eta dena euskeraz egiten du,  irainak izan ezik. Bestetik,  bere trajediak kontatzen ditu eta oso traketsa dela  ere esaten du. Euskerari buruz asko hitz egiten du eta euskeraz beti eta betiko  hitz egitea “frikiena” dela esaten du, guk ikasleok euskarekiko daukagun jarrera kritikatu nahian. Oso barregarria da, eta beti “buah txabal” esaten ari denez, entretenigarria izateaz gain, zer pentsatu ematen du. Ez duzue uste, ala?? 
Antzezlanean aktore bakarra, Jon Zubiaga “Osoron” agertzen  den arren, bere lagunen papera eta beste pertsonaia batzuen papera ere betetzen du. Euskararen aurreko gazteen jarrera kritikatu nahi du Unai Iturriagaren antzezlanak, hau da, gazte guztiak edo gehienak euskararen alde egon arren, gutxitan mintzaten garela euskaraz. Pertsonaia batzuen jarrerak apropos exajeratu ditu ikusleenganako eragina sortzeko.

Gure iritziz oso ondo egon zen antzerkia, entretenigarria izan ez ezik ondo baino hobeto antzezten zuelako Jon Zubiagak. Dibertigarria iruditu zitzaigun arren , aktore gehiago egon izan balira  hobeto egongo zatekeen.

Ainara De Pablo eta Ainhoa Gago

47. DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 6an zabaldu ditu ateak disko eta liburuen 47. DURANGOKO AZOKAk Landako gunean. Nestor Basterretxeak diseinaturiko jantzi berriarekin kultur produktuez beterik izango dugu aurten 6tik 9ra bitarteko azoka arrakastatsua. Goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00 arte


Urtero gonbidatzen dira komunitate edo kultura ezbedinetakoak; hala, aurten IJITOEN komunitatea eta kultura dira gonbidatuak. 

Eta, ARGIZAIOLA saria BENITO LERTXUNDIRI emango zaio euskal musikan emandako bizitza osoagatik.

Zer liburu eta disko zahar eta labetik atera berri dagoen jakiteaz gain, egunez eguneko egitaraua ere irakur dezakezue, hara joateko zein liteken momenturik onena erabaki dezazuen, esteka honetan klikatu ondoren:
                                                            47.Durangoko azoka

Animatu eta joan!!! Hor aurki ditzazkezue-eta hurrengo ebaluazioetan  irakasleek irakurtzeko agindu  dizkizueten liburuak;  gustuagatik irakurri nahi dituzuenak ere bai!!!!! Musikan Gatiburen disko berria epel-epel izango duzue atera berri. Animatu 
                                

domingo, 2 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA institutuan

Abenduaren 3a  aurten astelehena izango da, eta beraz, EUSKARAREN EGUNA institutuan bertan ekintza eta jarduera batzuen bitartez ospatzea erabaki dugu. Azpian duzue ekintzen taula: batetik 1 eta 2 DBHko ikasleek HERRI KIROLetan hartuko dute parte, eta bestetik, 3DBHko ikasleek LONBOn BUAH TXABAL! izeneko antzezlan arrakastatsua ikusiko dute atsedenaldia osteko saioetan.


Herri kiroletan gure gaztexoek zer egingo duten jakiteko, horra irudiak:

Egun berean dena antolatzea ezinezkoa  denez gero, asteartean, abenduaren 4an, 4DBHko ikasleei ITXASO PAIAk emango die hitzaldia. Begiratu zein taldek duen zein ordutan! Entzun arretaz zer esango dizuen aktore gazteak euskararen inguruan.



"Buah Txabal"  Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiagak antzezten duen lana dugu. Apirilaren 10ean izan zuen estraineko emanaldia Markina-Xemeinen. Harrezkero, izan duen harrera beroa dela medio, hainbat herritan izan dute antzezlana ikusteko parada; hala, Arrigorriagan bigarenez gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Ea euskararen erabilerari buruzko mezutxoak itsasten zaizkigun eta hobe egiteaz gain, erabiltzen hasten garen. Hori bai hori erronka!!!

Azkenik, asteazkeneko atsedenaldian zuek zeuok, ikasleok, euskarari eskainitako PIROPOAK IRRATSAIO batean emango dira, horien artetik zeintzuk irabazi duten ere esango da. Era berean, Margoak hartuta aspalditxoan jada kanpoko hormetan egindako GRAFFITIA berrizteko asmoa dugu, Ea eguraldiak zer dakarkigun egun horretarako!
Eta, amaiera moduan, adi denok, batxilergoko ikasle zenbaitek zenbat idazki, kartel, poesia zati eta  beste ipini dituzten zentroko pasabideetan euskara ahoan, bihotzean eta eguneroko jarduera denetan erabiltzeko tresna dugula gogorarazteko.. Ea asmatzen duzuen nork idatziak diren horko hitz zoragarrietako batzuk.


Egunotan hainbat izan dira euskararen aldeko aldarrikapenak, irratian, telebistan, aldizkarietan, zein zein baino hobea. Segidan Etxepare institutuak zein irudi eta lotura ederrak lortu dituen surflarien  mundua erabilita.