jueves, 26 de enero de 2017

SAN TOMASETAKO JAIA INSTIAN

Badoaz urteak aurrera, elurrak zuritzen ditu mendi gailurrak eta udaberriak  lorez beteko ditu zelaiak. Bizitzaren legea, denborak ihes egitea!! Horrela iritsi zitzaigun abenduaren 23a, urteko azken klase eguna, eta, ohikoa dugun legez, San Tomas eguna geure erara ospatu genuen ikastetxean, jaialditxoa antolatuz: bertsolariak, jolasak, kirola, mus partidak eta, nola ez, txorizo ogitarteko eta turroi zati gozoak dastatuz.

Barkatu berandutu izana; ez da erraza izan hortik-handik-hemendik ateratako argazki guztien bilketa egitea; seguru hainbat geratu zaigula aurkitu gabe!!! Hurrengorako gordeko ditugu!

ENKARTERRIETAKO MUSEO ETA LA ENKARTADA MUSEORA BISITALDIAK

Urtarrilean ikastetxera opor bueltan etorri bezain pronto antolatu du Gizarte mintegiak 2DBHkoentzat irteera. Enkarterrietako museora lehenengo, antzina jendea nola bizi zen eta herriak nolakoak ziren ikusteko eta ikasteko eta, gero, Balmasedan dagoen La Encartada izeneko fabrikara abiatu ziren mantak, bufandak eta garai batean gizonek hainbeste erabiltzen zituzten txapelak nola egiten ziren ikusteko.