miércoles, 22 de junio de 2016

BRIKOMANIA PROGRAMAK TEKNOLOGIAN

Aurten ere, gure Naiara Núñez teknologiako irakaslea berakatza baino finago ibili da  2DBHko ikasleekin. 

Brikolajea gustuko? mahai-jokoak egiten ikasi nahi? landareak erein, konposta egin, zabor bilketa..., Hori eta gehiago DBH 2ko ikasleek grabatutako brikomania programetan ikusi ahal izango duzu. Ez galdu! lehenengo 4 saioak ikusgai dituzu eta!




domingo, 12 de junio de 2016

SIRIAKO ERREFUXIATUEN KANPALEKUAK

Siriako errefuxiatuak, gerra zibilaren ondorioz Siriatik beste herrialde batzuetara, inguruko herrialdeetara, ihes egin duten pertsonak dira.
2016ko hasieran, bost milioi errefuxiatu baino gehiago erregistratu ziren eta gaur egungo herri husketarik handiena izan da. Siriako gerra zibilak kalte handiak sortu ditu, handiena eguneko 6000 pertsonatik gora egiten duela ihes herrialde horretatik

Ondokoak dira errefuxiatu gehien hartu duten herrialdeak:

Herrialdea:
Errefuxiatu erregistratu:
Turkia
2.749.140 errefuxiatu
Libia
1.055.988 errefuxiatu
Jordania
638.633 errefuxiatu
Alemania
245.000 errefuxiatu
Serbia
313.114 errefuxiatu

Hainbat arazo daude errefuxiatuekin:
1. Errefuxiatu asko ez dira kontuan hartzen. Uste baino gehiago dira gerratik ihesian dabiltzanak.
 2. Helmugan dauden herrialdeak krisian daude.
Gutxik du inguruetako herrialdeetan sartzeko baimena; gehienek kanpalekuetan geratu behar dute. Gainera hatutako herriek krisi gorrian daudenez, ez dute diru laqguntza nahikorik datozen guztiak kontrolpean eta ondo zaintzeko. Asko kaleetan barrena dabiltza zer janik eta non lo egin ez dutelarik.
   3. Seme alabeen hezkuntza alde batera uzten da.
Ezin dute eskolara joan, ezta kanpamenduetan ikasi, ezin dituztelako liburuak eta materialak erosi.
 4. Errefuxiatu Sirio asko Sirian gelditu dira.
Batzuk kanpamenduetara doaz  eta beste batzuek ahal duten moduan dendak zabaltzen dituzte. Batera zein bestera, beti daude arriskuan.

  5. Errefuxiatuen zelaiak espetxe bezalakoak dira.
Zelaiak poliziak babesten ditu, eta errefuxiatuak ezin dira atera. Kartzela modukoak dira.

Zaatariko kanpalekua
Umeen egoera da lazgarriena. Adibidez, Zaatariko kanpalekuan 80.000 pertsonatik erdiak baino gehiago umeak dira. Kontuak atera zenbaterainokoa den egoera, garbitasunaz arduratzen den ume talde bat, higieneaz kezkaturik, ur sistemak hobetzen saiatu da gaixotasunei aurre egiteko. Hezkuntza arloan, kanpalekuan hiru eskola egon arren, ez dago hara nor doan eta nor ez doan kontrolatzeko modurik. Arazorik larriena, eguraldi kaxkarrak dakar: euria ari duenean dena da lokatza eta miseria, non gorderik ez dute eta. Horrez gain, ume zein nagusiek harrapatzen dituzten marrantak zein bestelako gaisotasunek ez dute giroa batere hobera egiten.
Bitartean, Europa zaharreko agintariek arazoari lepoa emanda bizi dira. Aspaldiko goi bilera batean hartutako akordioak betetzeko ere ez dira gauza. Zain daude milaka gizon, emakume eta ume ondoko herrialdeeko auzokideek noiz anaitasuna eta solidaritatea erakutsiko. Hurrengoak geu izan gaitezke herrialdetik ihes egiten. Nork jakin!!!


Iker Diaz & Jon Irazabal (Prentsa tailerra)

PELIKULEN GOMENDIOAk


Aspertuta zaudete? Pelikula bat ikusi nahi duzue baina ez dakizu zein? Lasai! Gaurkoan hainbat pelikula gomendatuko dizkizuegu.
Jakin ezazue pelikula bat ikustea ez dela ondo pasatzeko, barre egiteko edota negar egiteko soilik; pelikulak asko irakasten digute eta horietatik hainbat ikas dezakegu.



1- MAITASUNEZKOA.
The spectacular now (2013).
Tim Tharp-ek idatzitako nobela batetik ateratako istorioa da, James Ponsoldt du .zuzendari.
Asko gustatu zitzaidan pelikula da, Sutter mutiko juergista eta Amiee neska lotsatiaren istorio erromantikoa kontatzen du filmak. Ez da betiko dena polita eta perfektua den istorioa; honetan errealitateak gordinago jotzen du. Amodiozko pelikulak gustatzen bazaizkizue gomendatzen dizuet.



2-KOMEDIA.
Zortzi euskal abizen (2014).
Emilio Martínez-Lázaro zuzendari duen film honek hainbat sari jaso ditu , sekulako arrakasta izan zuelako zinemetan.
Oso pelikula ona eta barregarria da, Aktore oso onak eta momentu barregarriak ditu; horregatik lagunekin ikusteko aproposa da.



3-DRAMA.
La vita è bella(1997).
Zuzendaria Roberto Benigni duen filmak sari piloa jaso zituen bere garaian.
Nazien eta faxisten arteko pelikula dramatikoa da, Bigarren Mundu gerran kokatua. Poztasunez, momentu gogorrez eta tristeez betetakoa. Familiarekin batera edota lagunekin ikusteko pelikula hezigarria da.


4-AKZIOZKO PELIKULA.
Zaldun iluna (2008)
Christopher Nolan da film honen zuzendaria. Christian Bale (Batman) eta Heath Ledger (Jocker) dira pertsonaia nagusiak pelikulan. Pelikula dibertigarria, akziozkoa. Batmanen trilogia osatzen duen filmetako bat da. Superheroien pelikulak gustatzen zaizkizue? bada, orduan hau ere gustatuko zaizue. Heath Ledgeren pertsonaia (jocker) oso dibertigarria da eta batzuetan oso sikopata.


5-INTRIGAZKO PELIKULA.
Gone girl (2014).
David Fincher zuzendatutako pelikula saritua da.
Nick Dunne poliziari bere emaztea desagertu dela jakinarazten diote, baina denbora aurrera doala susmagarri bihurtzen da, eta jende guztiak galdera bera dauka… Nickek bere emaztea hil du? Intrigaz betetako pelikula ikaragarria, benetan gomendatzen duguna.

6-ANIMAZIOZKO PELIKULA.
Up (2009).
Zuzendariak Pete Docter eta Bob Peterson dira.
Gizon zahar bati buruzko istorioa da. Gizon horrek milaka puxika etxe bateko teilatutik zintzilik jarri eta etxe eta guzti hegan egitea lortzen du. Berarekin batera, esploratzaile den mutiko bat ibiliko da.
Marrazki bizidunez eginiko pelikula oso ona, dibertigarria bezain samurra ikusi nahi baduzue, hau da gomendagarriena.



7- BELDURREZKO PELIKULA
Brad Parker zuzendaria duen pelikula gustuko izango duzue beldurrezko filmak gogoko badituzue. Ez du munstrorik edo galdutako izpiriturik, suspensea da nagusi, nahiz eta batzuetan,beldurraren beldurraz barrre egiten den. Nire ustez, beldurrezko filmak lagunekin ikusteko aproposak dira.




Jone Landa eta Joao Gomes (Prentsa tailerra)

OIHANEKO LIBURUAREN ITZULERA


Oihaneko liburuaz gogoratzen zarete? Txikitan irakurri edo kontatu ziguten liburu famatua itzuli egin da.
1967an arrakasta handia izan zuen marrazki bizidunezko filma atera zuten Oscarra ere irabazi zuen. Oraingoan, Disneyk egingo duen filmean pertsonaia errealak ageriko dira.
Protagonista nagusia, Mowgliren papera egingo duena, Neel Sethi izeneko aktore indiarra da. Hainbat pertsonaia gehiagok ere parte hartu du filmean, adibidez: Bill Murray, Ben Kingsley, Idris Elba, Lupita Nyong'o, Scarlett Johansson, Giancarlo Esposito, Christopher Walken, eta Garry Shandling. Horietako batzuek animaliei ahotsa jarri diete; ez dira agertuko filmean.
Zuzendaria, Jon Favreau da, hainbat akziozko pelikuletan aritu izan dena.
Denok  dakigu Mowgliren istorioa nola hasten den: oihanaren erdian otso talde batek hazten duen mutiko baten abenturak. Bat-batean, bere etxea izan dena utzi egiten du gizajoak, Shere Khan tigreak ez baitu oihanean gizakirik onartzen.

Rudyard Kipling idazleak idatzi zuen Oihanako liburua, 1865an Bombayn (Indian) jaiotako idazle ingelesa dugu, Bizitzako lehenengo urteak Indian igaro bazituen ere, sei urtekin Londresera joan zen bizitzera, eta bertan hil zen 1936an.
Gazterik ikasten hasi arren, ikasketak ezin izan zituenez ordaindu, Oxforden beka bat eman zioten eta beranduago aitak Pakistanen lana lortu zion. Geroago, toki txiki bateko egunkariko editorea izan zen.
Hasieran, idazle moduan ez zuen arrakasta handia izan baina “Oihaneko liburua” 1894an argitaratu eta handik aurrera dena aldatu zitzaion. “Kim” izeneko liburuak ere 1901an argitaratu eta arrakasta bereganatu zuen.
1907 urtean, Stockholm-n, Literatura Nobel saria eman zioten. Bizitzaren gogorraz idazten zuen, adibidez, Britaniar inperioaren erorketaz, semea hil zitzaion Lehenengo Mundu gerraz , ...
1937an, hil ostean, berak idatzitako autobiografia argitaratu zuten.



Jone Landa & Joao Gomes (Prentsa tailerra)

GAZTEEN GAURKO MODA


Interneteko

Zer da moda? J
anzteko erabiltzen diren arropa eta beste gehigarri batzuek eramateko moduari deritzo moda, une jakin batean erabili eta urtero berriztu daitekeena. Hemen gaztetxoen janzteko itxuraz arduratuko gara. Bi motatakoak dira gure artean ezagunenak: lehenengoak moda jarraitzen dutenak eta moda beti erabiltzen dutenak. Bigarrenak, kontrakoak dira, hau da, ez diotenak modari kasurik egiten, eta zer eramaten den ardura ez zaienak. Baina, uda honetan pinpirin eta lerden pasiatu nahi baduzue, egin kasu gure kazetari azkarrak ematen dizkizuen aholkuei  
internetekoa

Nesken moda:
Nesken kasuan, iaz flekoak eta dortsal kamisetak moda-modan zeuden. antezko kamisetak eta boltsa txikiekin batera. Kordeldun bodiak ere arrakasta handia izan zuten.

Internetetik hartuta
Aurtengo udan, ordea, modan jantzi nahi izanez gero,  kolore biziak eta grabatuak eros ditzakezu. Arropa asimetrikoak eta alkandora handiak ere egongo dira sasoi honetan salgai. Topak eta bolanteak asko erabiliko diren arren, aurtengoan  enkajeak eta farfailak gehituko zaizkie alkandora eta oihalez egindako arropei.
Ileari dagokionez, aurten ez da horren luzea modan egongo. Beraz, badakizue, neskak zapatzar luxenga horiei artazia sartu, fresko-fresko egon zaitezten.

Mutilen moda:
Mutilen kasuan, Lacoste markak 20ko hamarkadan atera zituen poloekin zera baino goapoago egongo zarete, txulo-txulo!  berriro izango dira joera eta. Urdin ilunak gure erakusleihoetako arropa dendak beteko ditu. https://i.ytimg.com/vi/nEnlpO53uyY/maxresdefault.
Internetekoa
Eta ilea nola eramango dute mutil gazteek? Undercut orrazkerak sekulako jarraitzaileak izango ditu: gandor luzea buru gainean eta aldeetatik zein atzetik erabat moztuta, oilar guztiak inbiditan jartzeko moduko piura!!.

Saioa Ordorika (Prentsa tailerra)





KOMIKI LEHIAKETA 2016- SARIDUNAK

Badator uda ate joka gure ikasleen inguruetara. Ekainak ekarri dizkigun lehenengo egun  beroek odola bor-bor jarri diete ikasle koittaduei; gure neska-mutileek, opor usainari ezin eutsirik, bukatzeko sekulako gogoa darabilte buruan; batzuk algaraka dena gaindituko dutelakoan eta beste batzuk urduri eta nerbioak jota, errepikatuko duten beldurrez.

Azken txanpan gaudela,  haize freskoa ekarriko dizueten 1,eta 3 DBHko ikasleen komikiak utziko dizkizuegu zuen gozamenerako. Ideia bikainak benetan. 
Hurrengo ostiralean, ekainaren 17an, atsedenaldian izango da sari banaketa. Adi eta etorri 



1 DBH

GARAUA IPURDIAN
PAULE ELLAKURIA
ERIKEN ARKATZA
ANE BIKANDI
ALTXOR MISTERIOTSUA
ASIER ALBIZUA
MIMO
GARAZI MACHO
ROBOTA , SENTIMENDUAK
AINHOA RODRIGUEZ


3 DBH

RAJOY OPORRETAN
AXULAR BAHILLO
LAN MAHAIAREN BORROKA
ANE AGUIRRE ETA ANGELA MARTIN
MODA KONTUAK
ANE ROMERO
PLAZER UNE BAT, MINA BIZITZA OSOAN
LORENA MUÑOZ
IZENBURURIK GABE (OKIN…)
ANE PORTILLO
LOLANTA
JUNE MONTERO
NOLA EGIN KOMIKI BAT
ARNAITZ ALVAREZ

lunes, 6 de junio de 2016

UDAL FOROA

Joan den ostegunean Udal Foroa izan genuen udaletxeko udalbatza-aretoan. Hamazazpi ikaslek hartu genuen parte, eta Asier Albizua alkatea, Carlos Atutxa alkateordea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelako arduradunak ere han izan ziren.
Ikasturtean zehar ikastetxean egindakoak azaldu genituen, eta Arrigorriagan egindako diagnostikotik ateratako eskari eta konpromisoak helarazi genizkion alkateari.




Egindakoak asko izan dira: kabiak, konposta, hazien tailerra, sendabelarren tailerra, patruila berdea, barruko ortua, elikadurari buruzko programa...

Alkateari azaldutako proposamenak hauek dira:
1-Bertako zuhaitzen inguruko informazioa eta sentsibilizazio ekintzak garatu herrian; gure ustez, ez ditugu zuhaitzak ongi ezagutzen, eta interesgarria litzateke bertako zuhaitzak balorean ipintzea herritarren artean.
2-Toki jakin batzuetan, estetika albo batera utzita, ez moztu belarrak biodibertsitatea babesteko.
3-Asfalto-guneetan biodibertsitatea handitzeko neurriak hartu: lorontzi handiak jarri…

Eta, hartutako konpromisoak, honakoak:
1-Mendikosolon eta Arrigorriagako erdigunean daude zuhaitzen inguruko informazioa emateko, kartelen diseinua egitea, eta kartelak jartzea.
2-Arrigorriagan egiten diren landaketetan ikasleok parte hartze aktiboa izatea.
3-Gure etxeetan, biodibertsitateari lagunduko dion keinu txiki bat egitea: landare bat jarri intsektu onak erakartzeko, txorientzako jantokitxoa egitea, tximeletentzako hoteltxoa eraikitzea…

Eskerrik asko Agenda 21 programan parte hartu duzuen guztioi!

Patxo Fernandez de Larrinoa (Agenda 21eko arduraduna)

BRETAINIA ARGAZKI LEHIAKETAN

Aurten Bretainiara joan garen  ikasle batzuek argazki lehiaketa batean hartu dugu parte. Mari Carmen eta Javik, gurekin Bretainiara etorri ziren irakasleek, eskatu zigutenaren arabera. Gehienok ados egon ginen. Nire ustez Bretainiako paisaiak eta edertasuna hemen ikusi ahal izateko sortu dute lehiaketa eta institutu honetan argazkilari bikainak ditugula  konturatu gara, hainbat argazki polit bidali dituztelako .

Hiru irabazle egon dira:
1: Maria Castañiza
2: Axular Bahillo
3.: Olga Ibarrondo

Sariak: Lehenengoari ikusi zuten zientzia museoan eskuratutako jokoa eta bolalumak; bigarren  eta hirugarrenari, ordea,  boligrafo berezia- Bretainiako ikurra duena-eta giltzarrapoa.

Egia esanda beste argazki asko ere oso onak ziren,  edonor izan zitekeen irabazlea!!
Zorionak guztioi!!
Arnatz Alvarez(Prentsa tailerra)