miércoles, 25 de junio de 2014

URTEKARIA 13-14

Bukatu zaigu ikasturtea,bai, bukatu da askoren onerako, ikasturtea onik atera dutenentzat, eta apurren batzuren kalterako, ezinean eta etsiturik ibili direnentzat. Galtza bete lan eman dute  600etik gorako ikasleek, 80 irakasleren gidaritzapean, itsasontzi erraldoiaren lemari gogor eutsiz  urruneko edo hurbileko portu batean eskifaia lehorreratzeko prest.
Ezin dugu ikasturteko aldizkariko azken sarreran aipatu gabe utzi zenbait irakaslek "abandonatu" egingo gaituztela. Horien artean gaztelera departamentutik, hiruk. Bego Ruanok, Fernando Barredok eta Mari Jose Gonzálezek; plastikatik, Izaskun Mariñelarenak; historia mintegitik, Mikel Barbak, Pablo Ogandok; Gela egonkorretik, Elenak.Denei, bihotz-bihotzez "gero arte" esan nahi diegu, jakin badakigulako gurean lagunen artean sentitu direla. ONDO IBILI!!!!

Eta, begi bietatik negar anpuluak ateratzen zaizkizuenean, sartu sarrera honetan aurtengo urtekariko argazkieei begiradatxo maitagarria emateko.


martes, 24 de junio de 2014

DBH 4.ko MARRAZKETAKO IRUDIAK

Urtean zeharreko lana gogorra izan bada ere, mezeri izan du bidean aurrera egiteak. Marrazketan berakatza baino finago ibili zaizkigu talde guztietako ikasleak, batzuetan azkar, beste batzuetan mantsoago buru belarri lanari ekiten. Hor dauzkazue, adibiderako, 4.DBHko ikasleek egindako lantxoak, ikus dezazuzen trebezian zelan doazen, abilidadeak nola harrapatu dituzten. San Joan eko sutara botako dituztela?  Zer egiteko diren gauza guk behintzat badakigu..., eta orain zuek ere bai!!!! 



viernes, 20 de junio de 2014

GELA ITXIKOEN IKASTURTEA

Hemen utziko dizuegu gure gela itxiko neska-mutil txintxoek  ikasturtean zehar egindako lan ugariren froga. Haietariko batzuk ez ditugu datorren artean gurekin izango, alde egingo baitute, bizitzan aurrera jarraitzeko. Ondo ibili!!!!

TEKNOLOGIAKO LANTXOAK: TXORIEN HABIAK

DBH1. mailako ikasleek teknologia arloan ikasitako guztia praktikara eraman dute eta azken hiruhilabete honetan txorien habiak diseinatu eta eraiki dituzte. Zura ederto landu ez ezik, kolore bizi eta apaineko habitxoak sortu dituzte.
 Txoriak falta!!!!!


miércoles, 18 de junio de 2014

2DBHko PUBLIZITATE LANAK

DBHko 2. mailako ikasleek Gaztelania arloan publizitatea landu dute. Bizpairu astez, iragarkiak aztertzen jardun dute.  Horretarako,  irakasleek propio sortutako bloga izan dute gida eta bidelagun. Hainbat jarduera burutu eta gero, gogoz ekin diote bete beharreko lanari: Gaztelania Mintegiak antolatzen dituen aukerako arloak promozionatu dituzte kartelen diseinuetan, alegia.


Kartelen helburua  argia zen: ikasleen artean “Taller de cuentos” eta “Taller de teatro” arloetan izena emateko gogoa piztea. Ez dakigu lortu duten ala ez, baina bidean egindakoa ez da lan makala izan: publizitateari buruzko hausnarketa eta sormena uztartuz lan bikainak egin dituzte. Ezetz? Zoaz hirugarren solairura eta erreparatu bertan eskegita dauden kartelei… Ahozabalik utziko zaituzte!

 




 
 

 
 

 

 

 

 

 Ainhoa Artesano (gaztelera irakaslea)

martes, 17 de junio de 2014

MUSIKA IKASGAIA GURE GELETAN

Aurten, Aitziber Arruabarrena dugu Musika irakasle institutuan. Asko kostatu arren, tiraka eta tiraka ikasleek lan egitea lortu dute; doinu bat bestearen atzetik, badoaz pixkanaka-pixkanaka, txirularen laguntzaz abestiak ateratzen. Gure ikasleek zein ondo jotzen duten ikus dezazuzen hemen utziko dizkizuegu talde batzuetan egin ditugun grabazioak:  3D eta 1C taldeko saioak.






ARRATIA-NERBIOIKO ESKUPILOTAKO FINALETAN INSTITUTUKO IKASLEAK


 Kaixo gazteok,

Larunbatean azkenaldian espero genituen Arratia-Nerbioiko esku-pilota finalak izan ziren Areatzan.
Aurten Zaratamoko taldeak  Arrigorriagako taldearen kontra jokatu du. Zaratamo ordezkatzen Peio Artola basauriarra eta Ivan Hernandez zaramoztarra. Arrigorriagakoen taldean,  Mikel Redondo eta Iñigo Romero arrigorriagarrak.
Final izugarria  Areatzako pilotalekuan izan genuena !! Denetarik egon zen partiduan zehar: dejadak, kortadak, boleak eta gehien bat afizioa! Frontoian zeuden ikusleak harrituta zeuden haien aurrean ikusten ari ziren partiduaz. Emozioak eta pilotarekiko sentimenduak edonon nabari zitezkeen.
Zaramoztarrak partiduan aurretik joan ziren denbora guztian, nahiz eta Redondok bere gaitasunarekin ezkerrarekin hainbat alditan markadorean berdinketa lortu eta Romeroren dejada bat azpimarratu beharko genukeen. Hala ere, Zaratamoztarren nagusitasuna eta trebezia azpimarragarria izan zen, 18 eta14 irabazia eman ziena.
Gauza da lautik hiru pelotari eskuetan lesionaturik zeudela,  partida osoan zehar argi ikus zitekeenez .

Iñigo Romero & Ane Moraga ( prentsa tailerra)


jueves, 12 de junio de 2014

KERIK GABEKO GELAK EKIMENAREN SARI BANAKETAK

 KERIK GABEKO GELAK DBHko lehenengo zikloko ikasleen artean tabakismoa prebenitzen laguntzeko programa bat da; asmoa da adingabekoek tabakoarekin lehen kontaktua izateko adina atzeratzea.
 Programa horren bitartez ikasleek ikasgelaka hartu behar izan dute parte, 1 eta 2 DBHkoek. Ikaskide guztiek hartu behar dute konpromisoa ikasturtearen barruko epe jakin batean ez erretzeko. Horretaz gain, programatutako zenbait hezkuntza-jarduera egiten dituzte gelan, baita etxean ere, norberak bere familiarekin. Ezinbestekoa izan da, halaber, irakasle batek ere parte hartzea programan, ikasleei lagundu eta haiek motibatzeko, solidario eta kohesionaturik senti daitezen; hala sendotuko baitzaie jarrera kritiko bat izatea tabakoaren industriaren interesen estrategia komertzialari aurre egiteko, estrategia horren jomuga baitira. )

Programarekin amaitzeko, tabakismoaren prebentzioari buruzko eslogan bat eta diseinua asmatu behar izan dute. Eslogan horrekin, gainera, Euskadiko ikasgela guztien eslogan-lehiaketan parte hartu dute.(http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-tik hartuta) 

Hala, beste behin ere, gure ikasleetako batzuek sariak eskuratu dituzte egindako diseinu eta sloganengatik,. Ane Cuesta 2DBHAko ikasleak eskuratu du sarietako bat eta Irene del Rio, Leire Diez eta Ander Ortiz de Zarate finalisten artean geratu ziren argazkietan ikus dezakezuen bezala.



4DBHko IKASLEAK VALDEREJON

Joan den Maiatzaren 14an Valderejoko Parke Naturalera joan ginen egun-pasa 4 DBHko Bio-Geoko ikasleak eta 3 irakasle. 
Parketxean aurkezpen-bideo bat ikusi ondoren, ibilaldi bat egin dugu Lalastratik Herraneraino. 7 km inguruko ibilbide erraza da. Gida birekin egin genuen ibilbide erdia, Erriberaraino. Bertan atsedena hartu eta bazkaldu ondoren gure kabuz egin genuen ibilbidearen gainerako zatia.

Ikusitakoarekin ikasleek horma-irudi bat egin beharko dute, ekosistemak eta tobak edo trabertinoak deskribatuz.

Valderejoko parkean ekosistema ezberdinak beha daitezke: pinudiak, pagadiak, artadiak eta ibai-ondoko ekosistemak.

Mendiaren beheko aldean pinudiak daude eta horien goiko aldean pagadiak .

 Artadiak, aldiz, hegoaldeko magalean daude.

Ugaztun handiak ikustea ez da oso erraza izaten, baina haiek utzitako aztarnak aurkitu genituen: azkonarraren , orkatzaren  eta basurdearen oinatzak, esaterako.

azkonarraren oinatzak
basurdearen oinatzak
Enbor baten azpian arrabioa aurkitu genuen harkaitzetan, eta gure gainetik hegan sai arreak.

arrabioa
Pagadiaren eta pinudiaren ezberdintasun nabarmen batez konturatu ginen: pagoen osto zabal eta ugarien ondorioz argi gutxi sartu ohi da pagadietan eta ondorioz, ez da behe-basorik egoten, pinudietan, aldiz, argi gehiago sartzen denez, behe-basoa hazi ohi da pinuen artean (elorri zuria eta beltza, bestelako sastraka eta zuhaizkak).    
Eguna sirimiriarekin hasi genuen arren, eguerdirako eguraldiak altxatu eta egun on-ona eman  genuen. 

1DBHko ikasleak GETXOko aquarium-ean

Maiatzaren 22an eta 23an DBHko 1.mailakoak Getxoko Aquariumera joan ginen bisitan.
Denok batera kabitzen ez ginenez, bi txanda egin eta, batekoak barruan zeuden bitartean, bestekoak hondartzan  paseoan edo patinatzen ibili ziren, argazkietan ageri den moduan.
Aquariumean bi motatako inguruneak ikusi ditugu: kantauri itsasoko ur hotz eta aldakorrekoak eta ingurune tropikaleko ur epeletakoak .


Kantauri itsasoko arrainek kolore grisa dute nagusiki. Batzuk taldean ibiltzen dira babesteko(goiko ezkerreko argazkian ikusten den modura), eta beste batzuek arroken kolorea eta itxura hartzen dute ondo kamuflatzeko, ondorengoan ikus dezakezuenez
.
 Hiru motatako algak daudela ikusi genuen: berdeak, arreak eta gorriak 
 

Algak sakonera txikian  egoten dira, eguzkitiko argia  behar baitute fotosintesia egiteko.
Arrainez eta algez gain, gure kostaldean badaude bestelako animaliak ere: olagarroak 

, muskuiluak eta ostrak 


, anemonak (kolore gorrikoa marrubi-anemona da, marrubien antz duelako
), karramarroak, zizareak (tutu barruan gordetzen dena eta luma antzekoa duena,) , itsas-izarrak )

... Beraz, aurkakoa pentsatu arren gure itsasoak ere oso aberatsak dira!!!! Eta badaude arrain arriskutsuak ere, Morenak, esaterako! 

Itsaso tropikaleko arrainak, aldiz, koloretsuak izaten dira 

. Azken hauek ere modu desberdinetan babesten dute beren burua: kamuflatuz (apo-arraina
eta kardinal-arraina


                                          , azken hau itsas-trikuen
artean izkutatzen denez, lerro beltzak ditu gorputzean eta arroken kolorea, hobeto izkutatzeko), eztenak (mota ezberdinetako zirujau-arrainek, adibidez, ezten bat daukate buztanean, 


Pailazo-arrainak, aldiz, anemonekin batera bizi dira, eta azken hauek ukitzean azalean min ematen dutenez, harrapariak ez zaizkie hurbiltzen. 
Baina itsaso tropikaletan, badaude beste animalia bereizgarri batzuk, koralak. Bai, koralak animaliak dira, landare itxura gehiago izan arren. Bi motatakoak daude, bigunak (eskuinekoak) eta gogorrak (ezkerrekoak, perretxiko itxurakoak )