martes, 15 de diciembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA

Aurten ere ez da salbuespena izan: Euskararen eguna ondotxo ospatu dugu guk, eta HARRO, oso HARRO GAUDE. 
Jarduera asko izan genituen aste osoan zehar: ZUZTARRETIK AHORA izeneko hitzaldia 3.enekoentzat, 30ean, astelehenean; BUAH TXABAL izeneko antzezlana 1.batxilergokoentzat Lonbo aretoan, asteartean, 1ean; asteazkenean, 2an, 2DBHkoentzat ERDALDUN BERRIEN KLUBA; abenduaren 3an, ostegunean,  1. batxilergokoentzat EUSKARA MUNDUAN bideo emanaldia.
Ostegunean bertan, 3an, BIDEO GRABAZIO berezia burutu zen; ”EUSKARAK 365 EGUN” pintada ere marraztu zuten gela guztietako ikasleek patioko horma batean, eta azkenik ARGAZKI KOLEKTIBOA atera genuen.
 Zenbat? Ezta? 
Eta...bihar, zer? Zuk euskaraz jarraitzeko asmoa duzu ala teatro hutsa izan da egin duguna? Seguru ezetz!!! zelan edo halan badakigu zure ezpainetatik sarriago aterako direla euskarazko hitzak, esaldiak; pentsamenduak zeure buruan buillaka arituko dira. Seguru baietz. Horrela urteak dituen 365 egunetan.




Hainbeste ekintza! 2.mailako Photoshop aukerako ikasleek ere aportazio txikia utzi digute, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU lelopean.







EMAKUMEEN GAINEKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNERAKO

Zenbait albisteren berri emateko berandu samar gabiltzala badakigun arren, hor doaz atzerapenarekin gure ikasle saiatuek, hainbesteko esfortzuz egindako lanak.                   

Ondorengoak  emakumeen gaineko indarkeriaren kontrako egunerako, azaroaren 24rako, iazko 4.mailako ikasleek Etikan egindako lanak dituzue. Azken bideoa, ordea, Beldur Barik lehiaketarako aurten aurkeztu dutena.




BILBOKO BERREGIN MUSEOAN ARTE IKASLEEKIN

Batxilergoko bigarren mailako Arte ikasleek azaroaren 19an Bilboko Berregin Museora, San Francisco kalean dagoenenera, egin zuten irteera. Gidari lana egin behar izan zuen ikasle bakoitzak gelan landutako eskultura kideei azaltzeko. Hona hemen egun horretan hartutako argazkiak.


domingo, 29 de noviembre de 2015

PEÑAS NEGRASERAKO IRTEERA

Azaroaren 9an 3.DBHko ikasle batzuk Gizarteko irakasleekin Peñas Negrasera joan ginen txango bat egitera.


Han, gizakiok utzitako arrastoaz, paisaiaren balorazioaz, meategietako langileaz, atera zituzten mineralaz, garraiobideaz eta meatzal-aztarnaz hitz egin genuen. Lehen ``mame´´eta ``carmen´´ meategiak zirenak Gaur egun``ostión´´ lakuak dira.


Gainera, hainbat gauza ikusi ez ezik ikasi ere egin genituen: limona, siderita hematita eta gohetita izeneko mineralak ateratzen ziren garai batean; hortaz aparte, meategiak kalte handia egin zion inguruneari, bai barrutik, bai kanpotik ere; garraiobideak erresta-bidea, aire tranbia, trena, zamaleku eta itsasontziak ziren; azkenik, jakin genuen langileek ordu asko ematen zutela lanean, batez ere udan, emakumeek gutxien kobratzen zutenak zirela, umeak baino gutxiago hain zuzen ere (azken adibide horren bidez ikus dezakezue denbora horretako matxismoa handia zela leku guztietan).
Geroago herrixka batera eraman gintuzten, La Arboledara konkretuki. Han joku antzeko bat proposatu ziguten: paper batean zeuden leku batzuk zer ziren asmatzea eta orain zer erabilera duten..
Azkenik, mendira eraman gintuzten, La Arboledak denetarik du, txikia izan arren, golf zelaia ere badu. Menditik ibili ginen, paisaiaz disfrutatu genuen, eta ibilbidearen erdian edo, perfilez zegoen emakume baten egitura antzematen zen harri batean.
Oso interesgarria izan zen, guztiok aurkitu genuen txarrena behi gorotza zen, sekulako kiratsa botatzen zuen eta!  Baina hori kenduta, txangoa interesgarria izan zela uste dugu, errepikatzeko gogoz!!!!

Ariane Cuevas eta Diego Nuñez ( Prentsa tailerra)

HARAGI GORRIA, KALTEGARRI?

Ikasbiletik hartutako argazkia
Orain dela hilabete bat OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) , txosten baten bidez haragi prozesatuak  minbizia eragiten duela adierazi zuen eta horrek kezka eta galdera asko eragin ditu jendearengan. Batzuk diote interesen araberako sortutako informazio okerra dela; baina beste batzuk oso kezkatuta daude. Txostenak bi ardatz ditu: batetik, haragi prozesatua jatea koloneko minbizia eragin dezakeela; bestetik, haragi gorria kantzerigenoa izan daitekeela, batez ere kopuru handitan janez gero; hainbestaraino non tabakoa erretzeak baino kalte handiagoa eragin dezakeela esan duten.
Osasunaren Munduko Erakundeak datutan zehaztu du minbizia garatzeko arrisku hori, haragi prozesatuaren kasuan: egunero 50 gramo janez gero %18 areagotzen dela adierazi du. Datu hori bestelako aldagaiekin nola lotzen den zehaztea «oso zaila» dela uste du. Adituek ez dute uste orain haragia jateari utzi behar zaionik, neurrian hartuz gero, behintzat.
Bestetik,  haragi gorria egunero jatea ez dela ona esaten dute, eta oilaskoa ere, haragi prozesatua izan arren, ez dela oso ona. Nutrizionisten hitzetan, kaltea asko arinduko litzateke frutak eta barazkiak egunero janga bagenitu, laboreekin batera, hori bai, osoak badira.
Beraz, osasuna zaindu nahi baduzue, fruta eta barazkiak, egunero!!!!
Gabriel Yordanov eta Arkaitz Fernandez (Prentsa tailerra)

sábado, 21 de noviembre de 2015

BELDUR BARIK LEHIAKETA MARTXAN


Beldur barik orrialdetik hartua
Beldur Barik Jarrera hemen dugu jada, eta guk, beste hainbat partaidek bezala, gure ezagun eta lagunei iristarazi nahi diegu. Beldur Barik Jarrera sustatzeko bideotxo bat prestatu dugulako, hain zuzen ere, non gure gaur egungo gizarteko akats larrienetariko bat azaltzen den. Horregatik bidaltzen dizugu mezu hau: nahiz eta gizartea asko ez aldatu, gure ekimenak zeozertarako balio dezan nahi baitugu. Eta horretarako, zure laguntza behar dugu, mundu guztiaren laguntza.

Ikus ezazu gure bideotxoa eta bozka ezazu berdintasunean sustatutako gizarte baten alde egiteko.


"Beldurrek itsutu egiten gaituztelako..."

- Lehenbizi, www.beldurbarik.org web-orrian erregistra zaitez.

- Ondoren, zure helbide elektronikora mezu bat bidaliko dizute, eta han egertuko den estekan sartu beharko zara erregistroa baliagarria izan dadin.

- Azkenik, hurrengo estekan sartu, edo web-orrian "EZ ZAITZATELA ITSUTU" bila ezazu, gure bideoa ikusi eta bozkatu ahal izateko.


Guztiok batera zeozer aldatzeko asmoa dugu, eta noski, zure laguntza ezinbestekoa da.

ZABAL EZAZU GURE BELDUR BARIK JARRERA!


Lanaren egileak:

Karmele Felipe
Irune Vázquez
Ane Aguirre
Ane Aresti
Maria José Esteban
Eguzkiñe Azpeitia

MARTA CAMACHO, SASKIBALOIAN

Marta Camacho Arrigorriagan bizi den 15 urteko neska dugu. Aurten 4DBH maila egiten ari da, eta ikasketez kanpo saskibaloian aritzea ikaragarri gustatzen zaio.

-Saskibaloia non eta zein taldetan jolasten duzu?
Arrigorriagako Padura taldean.
-Zergatik erabaki zenuen saskibaloia egitea eta ez beste kirolen bat.
9 urte nituela gimnasia egiteaz aspertu nintzen eta beste kirol batean aritzea pentsatu nuen. Orduan , Maddirekin batera, aukera desberdinak begiratu ostean, saskibaloia probatu eta hori nire kirola zela konturatu nintzen.
-Noiztik egiten duzu saskibaloia?
9 urte nituenetik.
-Non eta nola entrenatzen? jantziak, tresneria...entrenamendu orduak..., kontaiguzu
Astearte, ostegun eta ostiraletan entrenatzen dut , seietatik zazpi eta erdietara. Saskibaloiko arroparekin joaten naiz normalean eta pilota eta saskiratzeko saski batekin nahikoa da.
-Inoiz Konpetizioren batean parte hartu duzue? zeinetan? nola joan zitzaizuen? Saririk bai?
Ligatik aparte, torneotan eta partidu berezietan ere hartu dugu parte. Gehienetan zailak izaten dira irabazteko , maila handiko taldeak bakarrik joaten direlako , baina behin baino gehiagotan irabazi dugu horrelako bat.
-Zenbat talde zarete gutxi gora behera liga horretan?
Saskibaloian bi liga txiki egiten dira , bi liga horiek egin ahal izateko 5 talde bakarrik daude liga bakoitzeko.
-Zer esango zenuke entrenatzileaz? Lan gogorra dela uste ala hobeto egin daiteke?
Nahiko gustura egiten dugu lan berarekin. Hobeto egin daitekela uste dut , nire ustez oso ondo egin arren beti hobetu daitekeelako
-Zelan ikusten duzu zeure burua etorkizunean? zein da zure ametsa?
Saskibaloi entrenatzaile moduan ikusten dut nire burua. Ez daukat ametsik , guztia ahaleginarekin lor daitekeela uste dut. 
-Ikasketak  eta kirola, zure uztez, zer nolako garrantsia dute? nola uztartu daitezke biak? kontatu nola egiten duzun zuk
Nire ustez ikasketak kirolaren aurretik doaz, baina ikasteak ez dizu kirola praktikatzeko aukera kentzen. Denbora ondo erabiltzen jakin behar da.
-Baduzu aparteko zaletasunik? Zertan ematen dituzu asteburuak?
Mendira joatea aso gustUko dut eta beste kirol batzuk praktikatzea ere. Asteburuak normalean kalean lagunekin ematen ditut.
-Ikastea ala lagunekiin egotea da importanteagoa? Nola batu daitezke biak? zure esperientzia kontatu.
Nire ustez biak dira inportanteak. Lehen esan dudan moduan denbora ondo erabiltzen jakin behar da eta hori egiten jakinez gero ikasi eta lagunekin egon zaitezke.
-Zer aholku emango zenieke zure klasekide eta ikaskide guztiei ikasketetan aurrera egiteko eta kirolan ilusioa ez galtzeko?
Ikasketak beti kirolaren aurretik doaz, hobeto azkarra izatea indartsua baino.
-Etxean ere tokatuko zaizu noizbait gurasoei laguntzea, ezta? zer motatako lanak betetzen dituzu etxe giroa kaltetu ez dadin?
Behin baino gehiagotan nire amari janariA egiten lagundu diot , pilo gustatzen zaidalako sukaldatzea eta beno, egunero ohea egiten dut.
-Badago zeozer gurasoek behin eta berriz errepikatzen dizutena? eta zergatik?
Nire logela batzeko behin eta berriz errepikatzen didate, nahiko alferra naiz, gustatzen ez zaizkidan gauzak egiteko eta arropa eta zapatak beti lurretik botata uZten ditut.
-Asteburuetan eta jaigiroan oso arrunt bihurtu da gazteen artean botelloia edo litroak egitea. Zer deritzozu zuk? Zer egin dezakegu gazteek kontrolik gabe ez dezaten edan? zein aholku emango zenieke?
Nire ikuspuntutik edatea ez da txarrena,  kontrolik gabe edatea baizik . Edan nahi duenak, edan dezala , baina beti kontrolatuz zer edaten duen, gero ustekabekorik ez egoteko.
Mila esker gure galderei erantzuteagatik, Marta.
Egun ona izan.

BERRI-BERRIAK IRRATIKO AZAROAKO SAIOAK

IKER DIAZ ETA JON IRAZABAL (IRRATSAIOEN EGILEAK)

ASIER ESTEBAN, INTERNETEKO YOUTUBERRA

Gaur Asier Esteban, gure ikasatetxeko ikasle famatuari egingo diogu elkarrizketa. hirugarren DBHn dagoen 15 urteko mutikoa da. Lagunen artean arrakasta du  YouTuben bideojokoak igotzeagatik.
Orain dela urte bat gutxi gorabehera hasi zen YouTuben; gaur egun ia 6000 harpidetu ditu.  Minecraft  izeneko jokoko bideoak igotzen ditu gehien bat.
-Kaixo, Asier, zer moduz?
Ondo…
-Noiz hasi zinen YouTuben?  Nola piztu zitzaizun yotubera igotzeko ideia hori? Zaila izan zen 1000 harpidedun izatera ailegatzen?
2012an hasi nintzen halako kontuetan, kasualitatez, hasieran, eta gerora  7 kanal izan ditut; aurten bat baino ez daukat. PoberHD izenekoa. 12 urtekin nire amari  kasko batzuk mikro batekin ekarri zizkioten eta ordenagailuan  banuen Minecraft izeneko jokoa.  Eta neure artean pentsatu nuen: “Gameplay bat grabatuko dut”
Oso zaila egin zitzaidan arren, ahalegina eta lanarekin azkenean lortu nuen.

- Zein jokotako bideoak igotzen dituzu? Zeinek ematen dizu lanik handiena? Zein da bideo horien helburua? Zer erakutsi nahi diezu YouTuben dabiltzanei?
Minecraft, Agar.io, Call of Duty (Advanced Warfare, Black Ops 2, Zombiak…).
Minecraft da lanik gehiena ematen didana, batzuetan asko editatu behar dut eta.
Helburu nagusia dibertitzea eta entretenitzea da.
-Zergatik uste duzu dutela horrenbesteko arrakasta  bideoek?
Jende gazteari gehien gustatzen zaizkionak direlako, eta gaur egungo jokoak direlako.
- Pozik al zaude egiten duzunarekin? Jendeari gustatzen zaio?
Bai, batetik, jendeari barrea eragitea gustatzen zait eta, bestetik, nik neuk ere primeran pasatzen dut jokatzen eta halakoak grabatzen.

- Esaten dutenez, dirua ere irabaz litekee.  Zuk, irabazirik izan duzu? Nola?
Bai, diru asko irabaz daiteke, ondo egiten baduzu.
Erreproduzio bakoitzean iragarkiak agertzen dira eta 2015ean iragarkien sistema berri bat dagenez, zenbat eta denbora gehiago ikusten badute bideoa, orduan eta diru gehiago irabazi dezakezu.
- Zenbat denbora ematen duzu bideo bat editatzen? Kontatuko diguzu prozedura
2 - 6 ordu ematen dut, grabatzen, editatzen, “renderizatzen” eta igotzen.
-YouTube-ri esker lortu duzu lagunak egitea?
Bai, asko ezagutu ditut eta batzuk bizitza errealean ere bai.
-Eta, horrenbeste denbora Interneten ibiliz, ikasteko denborarik geratzen zaizu? Nola konpontzen zara lana eta zaletasuna biak ondo eramateko?
Bai, baina ez dut asko ikasi behar oraindik. Etxera ailegatzean etxerako lanak egiten ditut eta gero ordenagailuarekin aritzen naiz ia arratsalde osoan.
-Guraso eta etxekoei zer iruditzen zaie zure zaletasun hori?
Ondo iruditzen zaie eta nire ale daude laguntza ematen behar dudanean.
-Noizko egingo dituzu halako bideoak euskaraz? Erakutsi egin beharko diguzu euskaraz ere baduzula abilezia, ezta?
Ba, euskaraz ez dago hainbesteko etorririk, eta seguruenik ia erabiltzailerik ere ez. Dena hastea izango litzateke kontua
Eskerrak  gure galdera xumeei erantzuteagatik, Asier!!!!

Gabriel Yordanov & Joao Gomes (Prentsa tailerra)

sábado, 14 de noviembre de 2015

CARMEN PLASTIKA IRAKASLEAREKIN HIZKETAN

Bi urte daramatza gurekin Carmen Romerok, plastika irakasten duen irakasleak. Ikasleekin  ondo baino hobeto moldatzen den irakaslea denez, hari elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu, nola hasi zen marrazketan eta irakaskuntza munduan jakiteko:


-Kaixo, Carmen. Egunon. Zer moduz? Klasetik zatoz?
-Kaixo, bai, hala da, klasetik nator.
-Nolakoa zinen txikitan ikasketetan? Eta plastika ikasgaian konkretuki?
Beno ikasketetan ez nintzen oso ona, baina oso langilea nintzenez, lan egiten denean dena lortzen da.
- Zenbat urterekin hasi zitzaizun plastikarako zaletasuna? Kontaiguzu.
Ba plastikako zaletasuna betidanik izan dut. Telebistatik, komietatik, etab.
- Nondik hartu zenuen ideia plastikako irakaslea izateko?
Nik lehenengo Arte Ederrak ikastea erabaki nuen, eta hori ikasi ondoren plastika edo marrazketa irakasteko bidea zabaldu zitzaidan.
- Zertan egiten zenuen lan lehen? Gustuko al zenuen?
Beno, hezkuntzan hogeita piku urte daramatzat. Ikasketak bukatu ondoren hasi nintzen hezkuntzan.
- Plastikaz aparte, zer gustuko duzu egitea? Baduzu aparteko zaletasunik? Kontaiguzu
Bai, zaletasun asko: zinemara joatea, antzerkietara joatea, mendira joate eta beste zaletasun asko ere baditut.  
- Ondo moldatzen zara ikasleekin edo arazoak dituzu?
Batzuetan ez dira isiltzen eta gauzak ulertzeko isiltasuna behar denez, horregatik, noizean behin arazoak izan ditzaket.
-Alde handia dago gaurko eta orain dela urte batzuetako ikasleen artean
Bai, badago aldea, lehen isilagoak ziren, gauzak ondo entzuten zituzten, baina orain ez zarete isiltzen, kostatzen zaizue lekuan egotea eta adi egotea, horiek dira batez ere aldeak.
- Nola sentitzen zara institutu honetan?
Oso pozik nago, gustura.
- Institutu honetan jarraitzea gustatuko litzaizuke? Edo beste batean?
Bueno institutu askotan egon naiz. Batzuetan beste batzuetan baino hobeto. Baina institutu honetan gustura nagoenez, hemen jarraitzea gustatuko litzaidake.
- Ze mailatan ematen duzu plastika? Beste mailaren batean irakastea gustatuko litzaizuke? Zergatik?
Aurten ia maila guztietan ematen dut. Zoramena da, ikasle piloak direlako..., denen lana aztertu eta kontuan izatea ez da lan makala!
-Etxeko ardurak, seme-alabak eta lana.., nola uztartzen da hori dena?
Lan handiarekin, denbora libre gutxirekin, etxean lan handia dago, hemen ere lan handia dago eta seme-alabak baldin baditugu lan bikoitza.
-Marraztea ere gustukoa izango duzu, ezta? Baduzu lanen bat guri erakusteko modukoa?
Bai, asko gustatzen zait, lehen gehiago egiten banuen ere; orain ez daukat ia denborik. Zerbait erakuts diezazueket.
-Zein margolari duzu gogokoen eta zergatik?
Gehien gustatzen zaizkidanak hogei mendekoak dira: Picaso, Magret eta horrelakoak abstrakto marrazten dutenak.
-Marrazketan eta margoetan…, zeri emango zenioke garrantzi handiagoa: edertasunari  ala teknika eta esanahiari?
Guztiari. Dana dago batuta. Denak egon behar du ondo; ahalegina ere inportantea da.
-Emazkiozu aholkuak zure ikastetxeko ikasleei plastika eta marrazketaz gozamena har dezaten:
Gustura egitea eta irudi asko ikustea zelan egiten den ikas dezaten.
Irribarrea aurpegian esan digu agur Carmenek; hurrengora arte edo klasean hurrengo orduan ikusi arte, gure erantzuna.
Ander Higueras & Ane Aguirre (Prentsa tailerra)



JAVI POMBOREKIN SOLASEAN



Bikoizketaren lana zertan datzan ez dakienarenari kontatuko diogu zer den: gurea ez den beste hizkuntza batzuetan datozen filmetako pertsonaiei ahotsa jartzean datzan teknika da. Hainbat herrialdeetan filmak bertsio originalean uzteko ohitura dute, azpitituluak jarrita; gurean, ordea, euskaraz egiten den apurraz aparte, ETB1ean ematen dena bikoiztu egiten da.
Duela gutxi jakin dugu Javi Pombok, institutuko Matematikako irakaslea izateaz gain, hainbat bikoizketa egin dituela, Dragon Ball-i ahotsa jartzea esaterako.
-Kaixo, Javi:
  Aupa!!

- Zein urtetan sartu zinen institutu honetan? Moldatzea kostatu zitzaizun ala beste tokiren batetik zentozen?
  Institutu honetan uste dut 2000. urtean sartu nintzela, eta moldatzea, ez zitzaidan asko kostatu, beste institutu batzuetatik nentorren, orduan eskarmentua neukan.

-Konta iezaguzu nola hasi zinen bikoizketaren munduan. Nola sartu zinen bikoizketaren munduan? Kasting bat edo zerbait egin zenuen?
 Halaxe da! Lagun batek esan zidan iragarki batean zegoela jendea behar zela bikoizketak egiteko.  Deitu egin nuenean baietz esan zidaten eta hara joan nintzen. Probatu nuen eta hautagaien taldearen barruan neu nengoen. Orduan ahotsa moldatzen hasi ginen eta hori eta bestea egiten.

-Zer du bereizi bikoizketak?. Egia esan ez dugu jende askorik ezagutzen hori egiten duenik. bitxi samarra da. Zaila da halako lanpostuak aurkitzea? Zer izan behar da horretarako?
 Lan guztiak bezalakoa da. Hau egiteko bere teknika behar da, Eta azkenean, honek guztiak sinesgarri geratu behar du, hau da, zure ahotsa eta pelikularena bat egitea.

-Zenbat pertsonaien ahotsak bikoiztu dituzu? Zein izan da  azkena ? Zure gustukoena?
 Joe! 30 urtetan ibili naiz bikoiztetan; horregatik asko eta asko egin ditut; eta gustukoena, ez dakit, igual Morgan Freeman lasaia delako. Jende lasaia bikoiztu behar denean errazagoa izaten da. Adibidez, hori errazagoa izango litzateke japoniar marrazkiak egitea baino.

-Institutua uzterakoan bikoizketa bat egingo duzu? Egingo baduzu zein eta zergatik?
 Ez dakit, batez ere merkatuaren arabera delako, hobby-a bezalakoa delako. Kontua da lehen hasieran dena bikoiztu behar zela euskarara, baina gaur egun gutxiago dago. Hala ere, deitzen badidate seguru nago joango naizela, eta matematikako klase bat emateko ere bai behar bada, eh!

-Matematika Ingelesez ematen ere ausartu zinen. Nolakoa iruditu zitzaizun esperientzia?
 Ba, guztiak bezala, lehenengo asteak gogorrak izan ziren, oso arraroa egiten zitzaidan, bai niri bai ikasleei, baina denboraren poderioz, denetara bezala ohitu egiten zara

-Matematikako ariketa eta azterketak berehala zuzentzen direnez, aisialdirako denbora piloa izango duzu. Zertan ematea gustatzen zaizu? Baduzu bikoizketa eta matematikaz aparteko afiziorik, zaletasunik?
Bai, asko dauzkat! Adibidez, aire librean egiten direnak, bizikletan ibiltzea, kantatzea, musika emanaldiak, zinea,... Orokorrean dana, bai etxean, bai kanpoan

- Eta, urte batzuetan ere jantokiko ardura zure eskuetan izan da. Nolatan hartu zenuen kargu hori eta zer ondorio ekarri zizun jakin nahiko genuke:
3 ikasturtez egon nintzen. Aurreko arduradunak lan-postua utzi zuen eta baten batek hartu behar zuen, eta nik pentsatu nuen noizbait aldatzea ondo zegoela, eta lan-postua hartu nuen. Aldatzearren egin nuen eta esperientzia oso ondo egon zen.

- Txikitan ametsik izan zenuen? Zein? Zergatik?
 Tipikoak: futbolaria izatea, diruduna izatea,...

-Zer pentsatzen duzu independentziari buruz? Uste duzu ondo dagoela ala txarto? Zergatik?

 Uste dut ondo dagoela. Uste dut herri guztiek gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagula
Besterik gabe, agur esan diogu Javiri, bere zereginetan jarrai dezan.
Ariane Cuevas & Diego NÚñez (prentsa tailerra)