domingo, 28 de febrero de 2016

INAUTERIETAKO ARGAZKIAK

Badatoz, badatoz! Hemen dauzkazue otsailaren 5eko ikasleen argazki dotoreak.  Gurean ekintza berezirik egiten ez bada ere, argi dago gure ikasle maiteak irrikan daudela mozorrotzeko, juergarako beti prest. Negu giroko lehenengo jaiak izaten direnez, gogotsu hartzen ditu jendeak. 
Aspaldiko tradizioan neguaren bukaera adierazten zuten inauteriek, udaberriaren usain freskoa ertzetik agertzen zela adierazteko, natura eta bizitzari goratzarre egiteko modua.
Dotore batzuk, barregarri beste batzuk, imajinazio faltarik ez, behintzat!!! Gozatu ondorengo bideoa



Ariadne Cuevas & Diego Núñez (Prentsa tailerra)

lunes, 22 de febrero de 2016

PORROTX PAILAZOA GURE ARTEAN


Urtarrilaren 12an gurean izan genuen Joxe Mari Agirretxe pailazoa, Euskal Herrian Porrotx ezizenez hobeto ezagutua, euskarari buruzko hitzaldi bat ematen.

Joxe Mari Agirretxe 1964ean jaio zen Lasarte-Orian (Gipuzkoan). Duela 70 urte, ireki berri zuten Mitxelin enpresara hainbat etorkinen etorrerak auzo haietako hizkuntza gaztelera izatea ekarri zuen. Gaztea zenean eman zuen izena AEK-n euskara ikasteko.
Lehen boluntario lana 18 urterekin bete zuen, haurrekin mendi irteerak egiten. Gerora maisu-maistra izateko ikasketak hasi zituen.
Duela 30 urte Takolorekin elkartu eta Olentzeroren etorrera antolatzen hasi ziren, euskara sustatzeko asmoz. Handik gutxira, pailazoz janzten ari ziren, eta gaur arte hala dihardu euskal kulturaren aldeko saioak ematen, baita umeen heroi ere, irrien lagun eta kultura maitale, saltsa guztietan sartuta dabilena.





Jon Ander Garcia & Ohiane Corpion (Prentsa tailerra)

domingo, 21 de febrero de 2016

SAGARDOAREN TXOTX GARAIA


Sagardoa sagarrez egindako alkoholdun edaria da.
Iazko sagarrek eguzki asko izan zutenez, sagardo ugari ekarri du gure upeletara horrek. Aurtengo sagardoa oso ona dator, kolorez ederra, beste urteetan baino pixka bat ilunagoa eta usainean ere oso intentsua eta garbia: lehen sagarrekin egindako sagardoek fruta freskoaren usaina dute eta uzta amaierakoekin egindakoetan heldutasuna eta anis usainak azaltzen dira. Sagar asko izan da. Goierrin, adibidez, 500.000 litro sagardo egin da, kalitate handikoa, gainera.


Sagardo uzta berria urtarril erdi aldetik apiril bukaerara dastatu daiteke txotxean.
Sagardotegi gehienen menuetan, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta egoten da; eta postrerako, berriz, gazta, menbriloa eta intxaurrak dira nabarienak.
Euskal Herrian hamahiru milioi litro sagardo atera dira. Iaz baino hainbat gehiago.
Zeri deritzo Txotx garaia? bada, sagardoa hiruzpalau hilabeteetan gorderik egon den kupeletako zotza kentzeari deritzo, zabaltzeari.
2016an, Aritz Aranburu surflariak ireki du Txotx garaia.

Lehenengo upela zabaltzeaz gain, bada urtero txotx garaia hasteko egunean egiten den beste zeremonia bat: Astigarragako Sagardoetxean sagarrondo bat landatzea, eguneko gonbidatuak egiten duena.
Ane Agirre & Ander Higueras (Prentsa tailerra)

IX. AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA


Aurten ere, bi urterik behin egiten den amodiozko gutunen lehiaketa martxan jarri dute HNPkoek institutuan, batxilergoko 1 eta 2. eta 4.DBHko ikasleek parte har dezaten. Lanak emateko epea otsailaren azken astean bukatuko da. Maila horietako euskara irakasleek hartuko dute ardura ikasleei klase lan gisa hartzeko. Horietatik, txukunen daudenak, ikasleek haiek aukeratzen dituztenak, edozein izan daiteke irabazle. Gustuak gustu, inork ezin dezake jakin maila bakoitzean nork irabaziko duen. 
Beraz, zuzenketak egin ondoren, ez zalantzarik jarri, eta aurkeztu zure lana, auskalo nork lortuko duen maila bakiotzeko FNAC-en gastatzeko 100€-ko saria.


Urte batzuetako lehiaketak burutzean, irabazleen gutunak liburu batean argitaratuko dira, aurrekoetan egin izan dugun moduan.

Irakurri aurreko urteetako irabazleen gutunen mokadutxoak..., benetan zirraragarriak, ezta? Ea aurten ere mailari eusten diogun!!!!