jueves, 20 de diciembre de 2012

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BARRI ON DENONTZAT

Badoa 2012a, bukatzen ari da urte berriari pasoa emateko. Egunak sentitu gabe irristatu zaizkigu: azterketa, liburu, familia, kirola, asteburuetako jai eta lagunarteek bete dituzte urteko hilabeteak. Ea datorrenak itxura hobeaz gain benetako poztasunak ekartzen dizkigun. Gure prentsako ikasle aurreratuek zorionik beroenak eta urte berri ona opa dizuete ondorengo postalen bitartez.
Ikasketa burutzakoek ere Gabon zoriontsuak opa dizkigute
Añadir leyenda

martes, 18 de diciembre de 2012

2012ko SANTOMASAK INSTIAN

Ez dakigu mundua 21ean bukatuko den antzinako maien zibilizaziokoek esan zuten moduan; edozelan harrapa gaitzala  gozatzen. Hala beste urte batez gure HNPko arduradunek, Tere, Karmele eta Izaskunek, ondotxo lotu dituzte ostiral honetan izango diren ekintzak. Badaezpada, gogoratzen ez baduzue zer, non edo noiz, hemen utziko dizuegu egun horretako egitaraua. 


NEGURAKO MODA

Abenduaren 21 izaten da negua sartzen den eguna. Datozen Gabonetan eta hurrengo urtean dotore-dotore ibili zaitezten, kontuan hartu gure estilistek zer gomendatzen duten arropa eta gehigarrietan. Egin kasu institututik guapa ibili gure baduzu, emakumeei begira egindako aholkuak baitira gehien
bat. Hurrengo gomendioak mutilentzako propio egingo ditugu. Adi egon!!

 
Julen Barcenilla eta Mireia Martínez (prentsa tailerra)

MENDIKO TALDEA ILUNTZAR MENDIRA

Pasa den domekan institutuko Mendi Taldeak hirugarren irteera izan zuen, Iluntzar izeneko mendi ederrera. Autobusak Lekeition utzi gintuen eta, handik apurka-apurka, tontorreraino heldu ginen. Argazkietan ikus daitekeenez, eguraldi ederra izan genuen hasieran, baina tontorrean kaxkartu egin zitzaigun apur bat. Dena dela, eta hau ere argazkietan ikusten da, lehen mailako mendizaleek ez zuten umore ona galdu. Hurrengora arte!



Joseba Ibarretxe (Arrigorriaga institutuko irakaslea)

domingo, 16 de diciembre de 2012

PARKOUR, KALEKO KIROLA

http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/

Parkourra kaleko kirol bat da, eta kirol hori praktikatzen duen pertsonari “traceur” deitzen zaio. Kirola kalean aurkitzen dituzun oztopoak gainditzean eta ahalik eta truku harrigarrienak egitean datza. Librea da kirola, hau da, arauak egiten duenak jartzen ditu. Bakoitzak parkourra bere erara ikusten du: batzuentzat bere bizitzaren ardatz da; beste batzuentzat kirolik gustukoena; eta hainbatek zentzugabeko kirola dela pentsatzen du.

Traceur onak ez dio inoiz jendeari trabarik egiten;  inoiz ez du bere bizitza arriskuan jarri behar salto batean ziurtasunik ez duenean.
Traceur batek daraman arropak erosoa behar du izan, eta kirola egiteko zapatilak  gomazko zola potoloa duten zapatilak badira, hobe. Horrela saltoak egitean min txikiagoa sentituko du jauzia egindakoan.

Parkourra kirol librea denez mota guztietako saltuak, jauziak egin daitezke, airean maiz, beste objektu baten gainetik beste batzuetan. Objektu gainean egin daitezkeen mugimendu nabarmenak: "katua", "rompemuñecas", "pasavallas", "360º" dira. Edozelan, kontura zaitezten mugimendu eta ariketen garratziaz sartu ondoko orrialdean sekulakoak egiteko gaitasuna duen jendea ikus dezazuen: http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/
Eta, noski, kirol honetan ere, beste askotan bezala, badauzkagu trebeak eta jaioak diren ikasleak gurean. Kalidade onekoa ez bada ere, nahiko dexente atzematen da gure mutikoen gaitasuna. Ah! galdetuko didazue nortzuk diren, ba hor doa haien izena: Asier Roman, Mikel Alday, Joseba Ugalde eta Jose Antonio Cruces, denak 3 DBHko ikasle jatorrak.


Asier Roman eta Aroa Elvira (prentsa tailerra)

ZALDI GAINEAN, HIPIKA

Hipika, zaldiekin zerikusia duen  kirola da,  zaldiek eta zaldunek hainbat ekintza eta ariketa egitean datzana.
Antzina zaldiak baserrietako eta baratzeko lanak egiteko erabiltzen zituzten; gaur egun, berriz,  konpetizioak eta lehiaketak egiteko erabiltzen ditugu, dirua irabazteko apustu  eta bestelakoen bidez.
Zaldien lasterketek antzinatik dirua ematen zuten, gaur egun pertsona batzuen bizitza da. 1952 urtean  emakumeak hasi ziren zaldien konpetizioak egiten,antzinako matxismoren zela eta, ez zegoelako ondo ikusita emakumeak zadi gainetan ibiltzea .
Zaldiek konpetizio edo lasterketetan aritzeko 6 urte izan  behar dute gutzienez. Hiru urte dutenean heziketa berezia ematen hasten zaie, gero konpetizioetan aritzeko prestaketa lana izango dena.
Arrazaren arabera erresistentzia gehiago edo gutxiago dute zaldiek, erresistentzia asko badute garestiagoak dira. Zaldi batek 100-1000 € edo gehiago balio lezake.
Gure institutuan, Ylenia Diezek egiten du hipika. Hari galdetuko diogu kirolaren gorabeherak zeintzuk diren: 

Ylenia. Badakigu hipika egiten duzula, baina noiztik datorkizu kirol horrekiko zaletasuna?
Nire ahizpa zaharrena hipika egitera  joaten zen nik hiru urte nituenean. Orduan  hasi nintzen potxoken gainean ibiltzen, eta bost urte nituenean zaldi gainean.
Badaukazu zurea den zaldiren bat?
Ez, baina beti darabilt berbera ariketak egiteko, Gallo izeneko bat.
Saririk irabazi al duzu? zenbat urterekin lehenengoa?
Bai, bost sari irabazi ditut. Lehenengo saria 10 urtekin irabazi nuen, txapelduna izan nintzen.
Non egiten duzu hipika?
Laredon egiten dut hipika, “El Sable” izeneko toki ezagunean. Haraino joaten naiz familiaren laguntzaz ia-ia astero, edo bi asterik behin
Inioz pentsatu  duzu hipika uztea?
Ez, munduan gehien gustatzen zaidana delako, arazoak eta ardurak desagertzen direlako zaldiekin nagoenean.
Ainara de Pablo eta Ainhoa Gago (prentsa tailerra)

jueves, 13 de diciembre de 2012

MADRIL: VINI,VIDI,VINCI


KAIXO, lagunok!
Joan den astean, 5 lagunok Madril konkistatzera  joatea erabaki genuen. Pentsatu eta egin!
Bilbon trena hartu eta listo,  Madrilen agertu ginen. Haiek gu ikustean, beldurtu egin ziren. Zergatik? erantzuna erraza da, mutil! Gu Bilbokoak gara!
Motxila hotelean utzi bezain laster, kalez kale joan ginen dena ikustera eta argazkiak egitera: Puerta de Alcalá, El Retiro parkea, Cibeles, Puerta de El Sol... Zer, ez duzu sinesten? ba  probak hemen utziko dizkizuet

viernes, 7 de diciembre de 2012

BUAH TXABAL ANTZEZLANAREN KRITIKA


Euskararen eguna zela eta, abenduaren 3an “Buah txabal” antzezlana ikusi genuen. Mutil baten bizitzaren istorioa kontzen du, Garikoitz Kortabitarterena,  ezizenez “Beti” deitzen dutenaren kontakizuna Bere lagunek horrela deitzen dute  beti dagoelako lokalean. Antzezlanean  mugikorraren  bila hasiko da, han neska baten telefono zenbakia gordeta duelako. Neska horretaz Bilbon maitemindu egin zen, eta Nerea, Naroa edo Nora izena duela uste du. Beti ari da  edaten eta petak erretzen lokalean, eta dena euskeraz egiten du,  irainak izan ezik. Bestetik,  bere trajediak kontatzen ditu eta oso traketsa dela  ere esaten du. Euskerari buruz asko hitz egiten du eta euskeraz beti eta betiko  hitz egitea “frikiena” dela esaten du, guk ikasleok euskarekiko daukagun jarrera kritikatu nahian. Oso barregarria da, eta beti “buah txabal” esaten ari denez, entretenigarria izateaz gain, zer pentsatu ematen du. Ez duzue uste, ala?? 
Antzezlanean aktore bakarra, Jon Zubiaga “Osoron” agertzen  den arren, bere lagunen papera eta beste pertsonaia batzuen papera ere betetzen du. Euskararen aurreko gazteen jarrera kritikatu nahi du Unai Iturriagaren antzezlanak, hau da, gazte guztiak edo gehienak euskararen alde egon arren, gutxitan mintzaten garela euskaraz. Pertsonaia batzuen jarrerak apropos exajeratu ditu ikusleenganako eragina sortzeko.

Gure iritziz oso ondo egon zen antzerkia, entretenigarria izan ez ezik ondo baino hobeto antzezten zuelako Jon Zubiagak. Dibertigarria iruditu zitzaigun arren , aktore gehiago egon izan balira  hobeto egongo zatekeen.

Ainara De Pablo eta Ainhoa Gago

47. DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 6an zabaldu ditu ateak disko eta liburuen 47. DURANGOKO AZOKAk Landako gunean. Nestor Basterretxeak diseinaturiko jantzi berriarekin kultur produktuez beterik izango dugu aurten 6tik 9ra bitarteko azoka arrakastatsua. Goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00 arte


Urtero gonbidatzen dira komunitate edo kultura ezbedinetakoak; hala, aurten IJITOEN komunitatea eta kultura dira gonbidatuak. 

Eta, ARGIZAIOLA saria BENITO LERTXUNDIRI emango zaio euskal musikan emandako bizitza osoagatik.

Zer liburu eta disko zahar eta labetik atera berri dagoen jakiteaz gain, egunez eguneko egitaraua ere irakur dezakezue, hara joateko zein liteken momenturik onena erabaki dezazuen, esteka honetan klikatu ondoren:
                                                            47.Durangoko azoka

Animatu eta joan!!! Hor aurki ditzazkezue-eta hurrengo ebaluazioetan  irakasleek irakurtzeko agindu  dizkizueten liburuak;  gustuagatik irakurri nahi dituzuenak ere bai!!!!! Musikan Gatiburen disko berria epel-epel izango duzue atera berri. Animatu 
                                

domingo, 2 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA institutuan

Abenduaren 3a  aurten astelehena izango da, eta beraz, EUSKARAREN EGUNA institutuan bertan ekintza eta jarduera batzuen bitartez ospatzea erabaki dugu. Azpian duzue ekintzen taula: batetik 1 eta 2 DBHko ikasleek HERRI KIROLetan hartuko dute parte, eta bestetik, 3DBHko ikasleek LONBOn BUAH TXABAL! izeneko antzezlan arrakastatsua ikusiko dute atsedenaldia osteko saioetan.


Herri kiroletan gure gaztexoek zer egingo duten jakiteko, horra irudiak:

Egun berean dena antolatzea ezinezkoa  denez gero, asteartean, abenduaren 4an, 4DBHko ikasleei ITXASO PAIAk emango die hitzaldia. Begiratu zein taldek duen zein ordutan! Entzun arretaz zer esango dizuen aktore gazteak euskararen inguruan.



"Buah Txabal"  Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiagak antzezten duen lana dugu. Apirilaren 10ean izan zuen estraineko emanaldia Markina-Xemeinen. Harrezkero, izan duen harrera beroa dela medio, hainbat herritan izan dute antzezlana ikusteko parada; hala, Arrigorriagan bigarenez gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Ea euskararen erabilerari buruzko mezutxoak itsasten zaizkigun eta hobe egiteaz gain, erabiltzen hasten garen. Hori bai hori erronka!!!

Azkenik, asteazkeneko atsedenaldian zuek zeuok, ikasleok, euskarari eskainitako PIROPOAK IRRATSAIO batean emango dira, horien artetik zeintzuk irabazi duten ere esango da. Era berean, Margoak hartuta aspalditxoan jada kanpoko hormetan egindako GRAFFITIA berrizteko asmoa dugu, Ea eguraldiak zer dakarkigun egun horretarako!
Eta, amaiera moduan, adi denok, batxilergoko ikasle zenbaitek zenbat idazki, kartel, poesia zati eta  beste ipini dituzten zentroko pasabideetan euskara ahoan, bihotzean eta eguneroko jarduera denetan erabiltzeko tresna dugula gogorarazteko.. Ea asmatzen duzuen nork idatziak diren horko hitz zoragarrietako batzuk.


Egunotan hainbat izan dira euskararen aldeko aldarrikapenak, irratian, telebistan, aldizkarietan, zein zein baino hobea. Segidan Etxepare institutuak zein irudi eta lotura ederrak lortu dituen surflarien  mundua erabilita.

viernes, 30 de noviembre de 2012

GUREAK MIHILUZEN

Orain dela hilabete bat edo joan zitzaizkigun gure  batxiler 1 eta 2ko  ikasle batzuk EITBk Miramonen dituen estudioetara MIHILUZE saioetako grabaketak egitera. Eguraldi ona batetik eta bestetik, zorionekoak izan ginen, atarian zain geundela, hara non, atsuak agertu zitzaizkigun. Hemen egun horretan atera genituen argazkiak.....Inbidiatan, ala!!!!!!!



  Inoiz MIHILUZE saio bateko jarduera ikusi gabekoei hemen utziko diegu EITBn agertutako saioetako baten zatia, konturatu daitezen zein entretenigarri eta dibertigarria den. Inor animatzen da lehiaketan parte hartzen? Izena ematea besterik ez dago. 


jueves, 29 de noviembre de 2012

Jose Antonio Uriarte Adaro arrigorriagatar idazlearen erakusketa

Datorren abenduaren 3tik 21era bitartean JOSE ANTONIO URIARTE ADARO idazleari buruzko erakusketa izango da Arrigorriagako Udaletxeko Erakusketa Aretoan arratsaldeko seietatik zortzietara. Sarrera doan izango da. 

Jose Antonio Uriarte Adaro arrigorriagatar idazlearen obra baten faksimil erako argitalpena egiteko proiektua da, haren jaiotzaren mendeurrena dela kontuan hartuta. Lanaren izenburua MARIAREN ILLA edo MAIJATZECO ILLA da. Idazlearen beste alderdi batzuk ere  aztertuko dira, hain zuzen ere, alderdi historikoa, poetikoa eta linguistikoa.. 

Begiratu Santi Onaindiak Armiarma orrialdeko Literatura Zubitegian zer dioen gure idazleaz:

Hemen duzue Arrigorraigako udalak kultura jardueretan honen inguruan zer egiteko asmoa duen


viernes, 23 de noviembre de 2012

IKT HELDUTASUN EREDUKO OINARRIZKO MAILA LORTU DUGU


Juan Carlos Guerrak, gure IKT arduradunak, orain dela gutxi esan digun bezala, zorioneko gara gaurkoan  IKT Heldutasun Ereduko Oinarrizko maila lortu dugulako. 
Laster adieraziko digu  Juan Carlosek datozen bi urteetan Tarteko Maila lortzeko zer egin behar dugun.
 Zorionak guztioi IKTekin egindako lanagatik!!!

"MIO CID" IRUDIEN BIDEZ


Urtero bezala, 3DBHko ikasleek, gaztelerako klaseetan, Mio Cid poemaren gorabeherak  ikasi behar dituzte. Poemak zer kontatzen duen jakin ondoren, Erdi Aroko bizimodua eta pertsonaiaien berri izan eta gero, ikasle batzuek irudien bidez adierazi digute poemaren barruko kontakizunetako bat. Ea gustatzen zaizuen


NATUR ZIENTZIETAKO IRTEERA


Urriaren 30ean, Barrikako ibilbide geologikoa egin genuen Bio-Geo ikasgaia duten ikasleek, Mari Jose Zabalak, Maider Etxebarriak eta nik, Eugenia Grijalvok.

Han dauden arrokak oso deformaturik daudenez, tolesak, failak eta diaklasak izeneko deformazioak ikusi ahal izan genituen. Ikasle batzuk guztiaz jabetu ziren, beste ikasle batzuk ez, ordea; hala ere, orokorrean, klase praktika arrakastatsua izan dela esan dezaket.

Giro polita zegoen hondartzan.  Beste ikastetxeko ikas-talde bat ere handik zebilen, gu bezala, praktiketan. Argazkilari batzuk, arrantzaleak eta pasiran zebiltzanak ere lasai-lasai zeuden inguruetan.

Bat-batean, ikasle batzuk urduri jarri ziren, geologiaz gain, ipurdi batzuk ere ikusten zirelako: surflarienak! Marea behera aproposan izan zen, eguraldia ona eta nahiz eta ura oso hotz egon, asko eta asko  hurbildu ziren surf egitera egun hartan.

Argazkian 4Ako ikasleak baino ez dira agiri, nahiz eta  guztira 48 ikasle joan ziren.


Eugenia Grijalvo ( natur zientzietako irakaslea)

miércoles, 14 de noviembre de 2012

DANTZA IKASTAROA


Kaixo denoi, 
Batetik euskararen ezagutza eta erabilera gelatik aparte bultzatzeko asmoz eta bestetik denon artean ondo pasatzeko,  HNPkook hainbat jarduera antolatzen dugu ikasturtean zehar. 
Santo Tomas eguna oraindik urrun badago ere, dagoeneko aurtengo prestakuntzak martxan jarri ditugu, eta horien artean dantza entseguak. Ondoan ikus dezakezu zeintzu egunotan elkartuko garen dantza erraz batzuk ikasteko.
Ez pentsatu bi aldiz eta etorri gurekin dantzara.


SANTO TOMASEKO ERROMERIAN DANTZA EGITEKO ENTSEGUAK

•    AZAROAREN 21, 26 ETA 28 ETA ABENDUAREN 10, 12, 17 ETA 19 EGUNOTAN

•    ATSEDENALDIAN, JANTOKIAN

•    DANTZA ERREZAK: 
o    ZAZPI JAUZI
o    ALUNELU
o    TXAPELOISE
o    BAZTANGO ZORTZIKOA

•    IKASLE, IRAKASLE ETA BERTAN LAN EGITEN DUTEN GUZTIENTZAT

      HNP (Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordea)

viernes, 9 de noviembre de 2012

ZERI BELDUR, NESKA?




Berdintasunaren Sailetik, beste urte batez, Beldur Barik izeneko indarkeria sexistaren kontrako programa gaztea jarri dute martxan, emakumeen kontrako indarkeria eta jarrera matxistei buruzko lehiaketa. 
Hortara, gure ikasle fin batzuek (Saray Garcia, Oihane Jauregi, Ander Aresti, Adrian Mencía, Andere Molinuevo, Julen Ormaza eta Maite luengo dira egileak) lan zoragaria egin dute ondoren ikusiko duzuen bideoan. 
 
Irabazi dezaten nahi baduzue, ondorengo pausuei jarraitu: 


Bozkatzeko pausuak:
- Erregistratu ondoren zure korreo elektronikora sartu berriro.
- Bozkatzeko bidali dizuten esteka klikatu.
- Behin BELDUR BARIK orrialdean goikaldean LEHIAKETA bilatu.
- 2012ko LANAK hautatu
- ARRIGORRIAGA hautatu

BOTOA EMAN eta listo! BOZKATU!!!!!

MILA ESKER!

martes, 6 de noviembre de 2012

GURE TEORI ELKARRIZKETA

Duela gutxi, Teo Moral gizarteko irakasleak erretiroa hartu du, eta seguruenik, hemendik aurrera jakingo du zertan eman eguneko orduak eta minutuak. Hortara, gure prentsako ikasleei elkarrizketa egitea otu zaie. Galderak prestatu, kamera martxan jarri eta Teo lankide estimatuari deitzea besterik ez dugu falta izan. Modu ezin hobean erantzun digu, eta hala, segidan izango duzue egin diogun elkarrizketaren  berri.

 

Ez harritu "publikoak" duen jarreragatik. Egia esan, gure ikasleak prest egon baziren hasieran atzean geldi-geldi egoteko publikoarena egiten, handik segundo batera ahaztua zuten emandako hitza eta jolasean hasi ziren. Ea falta duten  heldutasuna lortzeko lanean hasten diren!!!!

Honen bitartez, Teori bizitzan onena opa diogu, nahiz eta dakigun gu gabe negar egingo duela eta nekeza egingo zaiola atsedenaldiko irakasleen komentario eta pasadizoen berririk gabe egotea. 

Ondo ibili, lagun, bizitzako bidaia berri horretan!

Elene Aguirre eta Jon Ander Abasolo  (prentsa tailerra)

GAZTEAK, ARRAKASTA GOSE




Aurten ere, berandu samar ibili arren, gure institutuko ikasle batzuek "ERES JOVEN, TRIUNFARÁS" izeneko lehiaketan parte hartu dute. Egia esan, lehiaketa abian egon dela jakin dutenetik zerbait prestatu nahian ibili dira Lila, Sonia, Unai, Ana eta Julen. Azkenean, irakasleen laguntzarik gabe, euren kabuz eta ordu gutxiren buruan, gauza izan dira ondorengo bideoa eratzeko. Ea zer deritzozuen!!!



Adi egon emaitzetara! Irabazteko aukerak hor daude!!!!!
"Eres joven,triunfarás" web orrialdeko esteka utziko dizuegu, gutxi barru emaitzak zeintzuk diren ikusi nahi baldin baduzue.
http://www.eresjoventriunfaras.org/vuestros_proyectos/proyecto/project/215/

jueves, 1 de noviembre de 2012

"BARATXURIAK ARRIGORRIAGA"

Goikoa dugu natur zientza mintegikoek zabaldu duten blog-aren izena. Ortu ekologikoa zentroan bertan montatzeko helburuarekin hasi dira zenbait bideetako ekimenak. Dirudienez, Ortua indoor  izena ematen zaie halako ortuei. Ondoko argazkiak erakusten dizue non jartzeko intentzioa duten.


Zoritxarrez, halako ekimenek denbora nahikoa behar dute erabat gauzatzeko. Lehenego pausua kosposta egitea izan da. Dakizuenez, institutuko jantokiko janari hondakinak ugariak dira( fruta eta barazki hondakinak batez ere) eta horiek izango dira gehien bat erositako kutxatzarrean bilduko direnak.

Gure poza aurreko asteburuan  ilundu zitzaigun lau hankako animaliak barik, bestelakoek dena ostikadaka hondatu eta irauli egin zutela ikustean.


Hala ere, ikasle-irakaslek ez diote etsiko. Berriro lau aldeak bere lekuan sartu, hondakinez bete, belarra bota, eta listo!!!! Ea hilabete batzuetara emaitzik ikusten dugun:  landareeen ongarri izango den gaia eginda

Konposta eta ortu ekologikoaren kronika jarraitu nahi baduzu sartu natur zientziakoek zabaldu duten blogean:

LEHIAKETAK MARTXAN


Urrian, HNP taldeko  ikasle-irakasleek  lehiaketa berri bi jarri ditugu martxan: 

-EUSKARARI PIROPO ONENAREN LEHIAKETA 

-PEGATINA LEHIAKETA

Gure asmoa da institutuan euskararen erabilera bultzatzea, eta horretarako edozer egiteko eta antolatzeko prest gaude. Oraingo honetan, jakin nahi dugu boligrafoa, kolorezko arkatzak, errotulkiak,... eta imaginazio apur bat nahastuz gero, ea zenbat ideia, piropo eta pegatina desberdin eta original sortzeko gauza garen institutuan.

Pegatina eta piropo onenak  gure ikurrak izango dira Abenduaren 3an, Euskararen egunean. Sarrera orduan pegatinak banatuko ditugu, eta lan guztiekin erakusketa bat montatuko dugu.

Edozein mailatako ikaslek har dezake parte piropo lehiaketan, pegatina lehiaketan, edo bietan nahi izanez gero. Teknika librea da pegatinen kasuan (errotulkiak, photoshop, collagea, edo nahi dena...) eta  originaltasuna ezinbestekoa piropoak idazteko. 

Lanak entregatzeko azken eguna azaroaren 22a izango da;  nahikoa da irakasle gelan uztea, Tereren edo Karmeleren izenean, edo helbide honetara bidaltzea: hnp@arrigorriagabhi.net

Animatu nahi ditugu ikasle guztiak, arkatza hartu, burua martxan jarri eta lehiaketetan parte hartzeko.
HNP taldekoak.


MENDIAN GORA HARITZA


Aurten ere Institutuko Mendi Taldea martxan dago. Urriaren 28an izan zuten lehen irteera , Udalatx mendira.
Argazkietan ikus daitekeenez, lehen mailako mutilek, hotz apur bat bai, baina ederto pasatu zuten, elur artean urrian!





Taldean izena emateko, Institutuko zuzendaritza taldean galdetu; benetan ez zaizue damutuko. Batetik, hobe mendian gora giharrak sendotzen, kale bazterretan neuronak hondatzen baino;  bestetik, gure Euskal Herriko paraje eta paisaia zoragarriekin gozatzeko aukera izan dezakezue; eta azkenik, lagunartean elkarrekiko harremanak estutzeko modu ezin hobea. 

Anima zaitezte!!!!!!!

viernes, 5 de octubre de 2012

ERROMATARREN ETXEAREN ATALAK

Kultura klasikoan, 4DBHko ikasleak erromatarren garaiko etxearen atalak zeintzuk ziren ikasten ibili dira, eta horretarako paperen bidezko etxetxoak eraiki dituzte atal edo gela bakoitza non  dagoen kokatua eta zertarako erabiltzen zen ikasteko

Hona hemen etxearen parteak:
 -Ianua:Atea -Atrium:Patioa
 -Impluvium:Estankea
 -Taberna:Denda, saltokia
 -Cubiculum:Logela
 -Culina:Sukaldea
 -Latrina:Komuna
 -Bibliotheca:Liburutegia
 -Tablinium:Bulegoa
 -Peristylum:Lorategia
 -Triclinium:Jantokia
                         
                                       
                                                  

 Kultura klasikoa ematen duten ikasleak

k

martes, 2 de octubre de 2012

PLASTIKAKO IKASTURTEKO LEHEN IRTEERA


Oker ez banago, aurtengo lehenengo irteera izan da plastikakoa. Guggenheim Museora etorri gara  ikasle batzuekin, marrazketa ikasten duten 4DBHko ikasleekin, hain zuzen.
Beste urte batzuetan otsaila aldean bisitatzen dugu Guggenheim-a, baina David Hockney artista amerikarraren erakusketa egun hauetan zela ikusita, aurreratu egin dugu irteera. Oso azkar lan egiten duen margolaria da, artelan pilo bat ditu, batzuk ikaragarri handiak, denak koloretsuak. Azken garaian, pintzelen ordez, IPad-arekin lan egiten du. Bideo batzuetan ikus daiteke zelan egiten dituen bere margolanak.

Egun euritsua tokatu zaigu, baina suertea izan dugu, eta ez gara gehiegi busti. Sartu aurretik argazki bat egin dugu Puppy famatuaren ondoan, eta Museoaren barruan besteren bat ere.

Bihar, asteazkena, beste talde bat joango da.  Ondo pasa zuek ere!

Tere Uribe-Etxebarria






lunes, 17 de septiembre de 2012

GURE HORMETAKO ARTELANAK

Aurreko ikasturtean, 1DBHko ikasleek kolore eta tamainen munduan sartu ziren plastika klaseetan. Orduan landutakoen ondorioz segidan jarri dizkizuegun gure horma erdi biluziak betetzen dituzten  margoak atera dira. Gaurko ikasleak, etorkizuneko artistak!!!!!!!












Era berean, 3DBHko marrazketako zenbait ikasleren lanak ere jarri ditugu. Ea zein animalia duzuen gustukoen!!!!