sábado, 27 de junio de 2015

BLAS DE OTEROREN IBILBIDEA BATXILERGOKOEKIN


Blas de Otero bilbotar olerkari famatua batxilergoko 2. mailan ikasten da hautaprobetarako gaia delako, besteak beste. Bilbotarra zela aprobetxatuz, honako ibilbidea prestatu eta burutu zuten 2. batxilergoko ikasleek talde ezberdinetan:
·   Aldez aurretik, idazlearekin zerikusia zuten Bilboko helbide zehatzak banatu genituen ikasleen artean,
·   Ikasleek informazioa topatu behar izan zuten: zein zen leku horiek Blas de Oterorekin zuten lotura, eta leku horiekin zerikusia zuen idazlearen testu bat,
·   Bilbora joan ginen, tokietan gelditu, ikasleek bikoteka, gelakideen aurrean informazioa azaldu eta olerkia errezitatu behar zuten.

Ikasteaz gain, paseoa egiteko eta gelatik kanpo goiz entretenigarria igarotzeko aukera paregabea izan genuen. Sinesten ez baduzue, ikusi bideoak!




viernes, 26 de junio de 2015

URTEKARIA 2014-2015

Ikasturteari AGUR esateko zer hobe hilabete hauetan guztitetan egin ditugun proiektu eta ekintzen argazkien memoria baino. Nola ez ! Taldeko argazkiak ere tartean daude. Gozatu!!!
urtekaria 2014-2015

PATRICA MOLDES IRRISTAKETAN

                                                                                 
-Ze kirol praktikatzen duzu? Non eta zein taldetan egiten duzu?
Patinaje artistikoa praktikatzen dut Ugaoko EPA taldean.
-Zenbat urte daramatzazu? Gustatzen zaizu egiten duzuna?
Bost urterekin hasi nintzen. Bederatzi urte daramatzagu ahizpak eta biok kirol horrekin gozatzen.
Bai, oso gustura gabiltza kirol horretan, ikaragarri gustatzen zaigulako; piloa disfrutatzen dugu.
-Zenbat egunetan egiten duzu astean? Zenbat orduz?
Astean 3 egunetan entrenatzen dugu, normalean 5-6 ordu dira asteko, baina asteburuetan txapelketaren bat badugu, orduan hainbat ordu gehiago izaten dira.
-Non entrenatzen duzu?
Ugaoko kiroldegian entrenatzen dudan arren, batzuetan beste leku batzuetara ere joan behar izaten dugu probak egiteko.
-Txapelketa askotara joan zara? Zeintzuk aipatuko zenizkiguke?
Bai, askotara joaten gara taldearekin. Adibidez, Euskadiko txapelketa, oso garrantzitsua izaten da irabazten bada, Espainiako txapelketarako klasifikazioan sar daitekelako. Nik oraindik ez dut txapelketa horretan parte hartu, nahiz eta esperantza ez dudan galdu, egunen batean..., agian!.
-Txapelketa asko irabazi dituzu? Aipatu gogoratzen duzun bat
Bai, adibidez, joan den urtean Ugaoko txapelketan lehenengoa geratu nintzen eta horrek erabat poztu ninduen.
-Ahizpa Leyrerekin egiten duzula esan duzu lehen. Zein kategoriatan zaudete?
Bai, nire ahizpa  Leyrerekin egiten dut, biak "cadete" kategorian egiten dugu.   

-Nork entrenatzen zaituzte?
Ibanek entrenatzen gaitu, baina gure taldeaz aparte, beste talde bat ere badauka Sorian, eta haraino joan eta handik etorri dabil aste guztietan.
-Inoiz patinatzeari utzi diozu ? Zer dela eta?
Bai, behin. Kurtso hasieran utzi nion, nahiz eta gero otsailan berriro bueltatu nintzen. Ikasketez aparte entrenatzailearekin ez nintzen oso ondo konpontzen; horregatik utzi nion, baina, esan dudan moduan, otsailean berriz bueltatu nintzen, damu-damu eginda nengoelako; ulertu nuen entrenatzaile berria izatearen gainetik kirol horri diodan maitasuna dagoela.
-Zelan ikusten duzu zeure burua etorkizunean? Zein da zure ametsa?
Patinajean jarraitzea pentsatuta daukat.  Benetan poztuko nintzateke ahizparekin batera gorenengo mailara iritsiko banintz kirol honetan. Hori da nire ametsa.
-Zenbat maillot duzu?
Orain bi dauzkat: bat entrenatzeko eta beste bat, txapelketetarako. Hala ere, egia esan behar badut, hasi nintzenetik asko izan ditut.
-Zenbat kopa lortu dituzu?
Lehenengo geratutako kopa bat baino ez dut, bigarren geratu nintzeneko beste bi eta hirugarren geratutako lau kopa.
Mila esker gure galderei erantzuteagatik    

Irene, Ibon eta Maddi.  (Prentsa tailerra )                                                                    

miércoles, 24 de junio de 2015

ESKULTURAK EGITEN IKASTEN


Josu, euskera irakaslea, aurten hasi da eskultura klaseak ematen. Dioenez, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun materialekin edonor edozer gauza egiteko gai den ikusteko helburuarekin ematen ditu eskultura klaseak. Horien bitartez, ikasleen sormena ere landu nahi du.
Lehenengo eta behin, ikasleak ideia bat pentsatu behar dute, geroago lana bideratzen dute forma pentsatuz, erabiliko duten materiala erabakiz… eta azkenik proiektua martxan jartzen dute!!

Hemen ikus dezakezue gure artistek egin dituzten eskulturak:



Asier Gómez/ Irene del Rio/ Ane Cuesta (Prentsa tailerra)

PLASTIKAKO LANAK

Plastika arloan ere bukaera eman diote ikasturteari. Segidan ikasleek egindako lanen berri emango dizuegu ondorengo argazki bildumaren bitartez.
IIRUDIAK


POSTALAK
2.DBHko ikasleen postalak

martes, 23 de junio de 2015

TEKNOLOGIAN MEKANISKOAK LANTZEN, 1DBHn

Udaberri honetan teknologiako tailerretik atera berriak ditugu mekanismoei buruzko proiektuak; eszentrikak, uhalen bidezko transmisioak, birabarkiak, biela-biraderak...
Talde guztiek ederto egin dute lan eta hona hemen emaitza.


Hemen gure artistak!!!





Naiara Nuñez (teknologia irakaslea)

JON GOMEZ EITB-KO AURKEZLEAREN HITZALDIA


Jon Gomez 
1990eko maiatzaren 17an jaio zen Galdakaon. Aspaldi itxi zuten Tximelarre auzoko Goiztiri haurtzaindegian hasi zen mutikotxo izaten; jarraian Eguzkibegi Ikastolan egin zituen batxilergora bitarteko ikasketak, eta 16 urterekin Durangoko Ibaizabal Ikastolan jarraipena eman zien Batxilergoko ikasketei. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza lizentziaturak eman zion bultzadatxoa bere bokazioari, gazterik maite zuen ogibidea errealitate bihurtzen hasi zitzaion arte: kazetaritza.
Gaur egun ETB1ko aurkezlerik gazteenetarikoa dugu; IBIL2D izeneko asteroko saioan aurkezle izateak behar zuen esperientzia eman zion. Orain dela gutxi, ostiegunetan ETB1eko "SEX SUA" saioaren gidari dugu.

Gure institutura orain dela gutxi etorri zitzaigun HNPkoen eskutik 3. mailakoei hitzalditxo emateko, euskara eta hezkuntzaz.

Lehenengo, gaur eguneko hezkuntzaren antolaketa ez zitzaiola batere gustatzen kontatu zigun. Bere ustez, horrela jarraituz gero, pikutara bidaliko dugula dena zioen.
Denetarik kontatu zigun, adibidez, guk bi hizkuntza dauzkagula mintzatzeko; Espainiako beste batzuk, ordea, ez. Horregatik, daukagun abantaila horretaz baliatu behar dugula, ezin ditugula bizitzak ematen dizkigun aukerak hondatu.

Behin, David de Jorge sukaldariak deitu zion Bilbon aurkezpen bat egingo zuela esateko, esaten zuena Jonek euskarara itzul ziezaion nahi zuen. Euskarari esker Robin Food-en ondoan ibili zen lanean, eta horrek hainbeste aukera ekarri zizkion gerora.


Talde txiki bateko partaide ere izan zela adierazi zigun. Lagunekin kalez kale abesten zuten, baina, arazoak izan zituenez otzen zuen intrumentuarekin, beste batzuk jotzen ikasi behar izan zuen.

Zer egitea gustatzen zitzaigun, etxera iristean, etxerako lanak eta gure zereginen ondoren ea egindakoaz hausnatzen genuen galdetu zigun.

Aholkutxoak ere eman zizkigun. Kontuz ibiltzeko orain pentsatzen dugunaz, ez dela betiko, ezin dugula bizitza hondatu oraingo pentsamolde eskasaz. Orain hasi behar dugula nahi duguna lortzen, gerora zoriontsu izateko Benetan gustatzen zaigun ofizio bat hartzeko gomendatu zigun, eta amaitu arte ez uzteko, eta gustuko dugun hori egiten amaitzean, zenbat eta gauza gehiago ikasi, orduan eta aukera gehiago izango dugula gogokoa den lanbidea lortzen, geure bideari jarraitzeko. Batzuek bere bizitza osoa lan bera egiten emango badute ere, gu nahi duguna egiten saiatzen bagara, gure dugun beste lor dezakegu eta nahi beste  proiektu hasi. Inork ez diezagun mugarik jarri!
Dani Cantos/ Nerea Bilbao/ Patricia Moldes (prentsa tailerra)

BRETAINIARAKO BIDAIAN, LAGUNAK UGARI

Aurtengoa Bretainiakoekin egin dugun hamabigarren elkar trukea izan dugu. Aurreko sarrera batean esan genuen moduan, martxoan haiek gurera etorri zitzaizkigun, eta maiatzaren 5etik 12ra, ordea, geu oan gintzaizkien haraino.
Bidaia luzearen ostean, Carhax-eko institutura ailegatu ginen. Afal ostean aterpetxean maletak utzi eta logelak hartu ondoren taldeak egin genituen. Aterpetxean gosaldu genuen hurrengo goizean.
Hurrengo egunean Pont labee  izeneko herri bateko  museoan eman genuen ordu parea. Gero han jan ostean,  herri zahar eta polit bat (Lokronan) ikustera joan ginen eta, ondoren, institutuko herrian denbora librea izan genuen, afaldu eta aterpetxera lo egitera abiatu arte.
Ostegunean institututik irtenda gutariko bakoitza zegokion bretoiaren etxeetara joan zen. Hiru egun eman genituen haien etxeetan, ostirala jaia izateagatik.
Kide bretoien etxeetatik bueltan den-dena interaktiboa den Telekomunikazio museoa bisitatu bezain pronto, Axterix eta Obelixen parkean etxekoentzako opariak erositakoan,  bretoiekin afaldu genuen aterpetxean.
Hurrengo egunean etxera bueltatu ginen, negar anpuluak begi bietatik kendu ezinik, hain zen handia handik joateko genuen pena!!! Ez genuen alde egin nahi! beste astetxo bete pozik beteko genukeen, bai horixe!!





Ekaitz Reina / Gorane Fernandez (prentsa tailerra)

miércoles, 10 de junio de 2015

MARIJOSE ZABALA IRAKASLEA, NEPALEN


Mari Jose Zabala orain dela hiru urte  institutura etorri zitzaigun ingeles irakaslea dugu. Inglesa ez ezik, mendiak ere ikaragarri gustatzen zaizkionez, aurten Nepalen eman du Aste Santua eta, aprobetxatuz, trekking-a egin du. 

- Mari Jose, txoritxo batek esan digu Aste Santuan Nepalera joan zarela. Zertarako egin duzu bidaia hori? Nondik atera duzu Nepalera joatea eta trekking-a egiteko ideia?
Beno, egia esan, Indiara eta Nepalera ere aspaldian joan nintzen halako bidaia konbinatu batean. Baina, uda zenez, trekking egitea ez zen oso eroso izan, udan garaian pilo bat usan (sanguijuela) daudelako. Horregatik bidaia berriz egiteko gogoz geratu nintzen. Bestalde, halako trekkinga egin duen jende asko ezagutzen dut, eta mendizalea izanda, izugarriko irrika sortzen zidan gaiak. 

-Trekking-a egitera diozu? Azalduko diguzu nola erabiltzen dituzun eta nolakoak diren trekking-a egiteko behar diren tresnak eta materialak? Materiala ez da oso berezia izaten, mendietatik ibiltzen ohituta bazaude, behintzat; izan ere, elurra gune altuetan baino ez dago, eta bidaia egiteko sasoirik egokiena Aste Santua izaten da. Neguan, berriz, elur gehiegi dagoenez, ezin da handik ibili; horregatik, jendea joan ere ez doa. Egia da, ordea, leku konkretu batzuetarako, badaezpada, kranpoiak eraman behar direla. Guk, adibidez, ez genituen erabili behar izan. Arropa beroa eta nahikoa.

-Afizioa,mendi gorenetatik ibiltzeko zaletasun hori, nondik datorkizu? Esan behar dut  nire aitari asko gustatzen zitzaiola mendira joatea (hura Ugaokoa zen eta hemendik  eta Bizkaia osotik ibiltzen zen asko). Gero gaztaroan lagun batzuekin aritzen nintzen, baina ez horrenbeste. Bukatzeko, senarra eta semeekin berreskuratu dut zaletasuna.

-Nepal, Katmandu eta munduko mendirik altuenen inguruak dira ekialde urruneko toki horiek. Zer du herrialde horrek berezi? Badago zerbait besteen gainetik liluratu edo harritu zaituena? Bai!!!!!!! Nepalen barruan, argazkietan ikusten duzuenez, badaude mila gauza interesgarriak direnak: Katmanduko haranetan hiri zahar eta zoragarriak daude, tenpluz eta jauregiz beteta, benetan ikusgarriak direnak (edo zirenak, agian!!).. Hegoaldean, berriz, lautada erraldoia dago eta hor kokatzen da Chitwan izeneko National park, oso famatua dena tigre eta rinozeronteengatik. Hortik ere Buda jaio zen herria dago, eta bere inguruan monastegi budista zoragarriak daude. Ikusiko duzuenez, denetarik dago. Hor nahasten dira Txinako budismoa eta Indiako   hinduismoa. Imajinatu!

-Nolakoa da Nepaleko jendea? Zer tradizio dute han?
Jendea oso jatorra eta laguntzeko prest dago beti. Makina bat tradizio badaukate ere, adibide modura bat kontatuko dizuet: botila batetik edatean ez dute inoiz botila ezpainekin ukitzen.

-Janarietan, guk ezagutzen dugunetik alde handia dute ala zer dioskuzu? zer da han jan duzun gauzarik arraroena?
Jaten duten gehiena barazkiak eta arroza dira, gu ohituta gauden txinatar jatetxe bateko antzerako janaria. Tibetean matxinsaltoak ere jaten dituzte, guk  ikusi ez genituen arren.


-Sherpak benetan ortozik eta karga-karga eginda doaz ala mito hutsa da irudia? Ez, ez da mitoa. Beno ortozik baino gehiago plastikozko txanklak janzten dituzte.

-Erlijioak ere garrantzi handia du hango jendearen bizimoduetan. Konta iezazkiguzu erritualetako batzuk. Ohitura asko daukate; izan ere, bi erlijio nagusi daude (budismoa eta hinduismoa). Biek dauzkate pilo bat tenplu eta estatua. Jendeak jainko-jainkosei loreak, arroza, lepokoak eta abar eskeintzen dizkie. Makurtuta otoitz egiten dute denbora guztian. Budistek eskuekin "molinillo" modukoak birak emanez eragiten dituzte, horiek haien ordez otoitz egin dezaten.



-Ingeles irakaslea izanik, arazorik izan duzu hango pertsonekin harremanetan jartzeko? Zeintzuk dira hango hizkuntza nagusiak? Hizkuntza ezberdinak daude pertsona talde ezberdinen arabera (tibetera, nepalera …) baina ingelesa oso inportantea da, eta han jende askok, batez ere kanpotarrekin harremanetan daudenek, menperatzen dute.

-Bidaia honetako lau gauzarekin geratu beharko bazenu, zeintzuk aukeratuko zenituzke?
Trekkinaren goiko aldea(Everest mendia ikusten denean Kala Patar mendiaren ingurua (5,643 m.), Katmandu kaleko giroa, Patan edo Bakdapur monumentu plaza eta Buda jaiotza lekua.

-Pasadizo barregarri edo negargarriren bat, ia-ia konta ezin daitekeena?
Trekkina egiteko bezperan kranpoiak, janaria eta erosten ari ginenean, kalerik kale genbiltzala, gaua egin zitzaigun eta galdu egin ginen.  Hotela non zegoen galdetzen hasi bezain pronto taxista batzuek kotxean sartzeko esaten zidaten, nahiz eta haiek ere ez zekiten non zegoen. Beno, argitu behar dut, hango kaleek izenik ez daukatenez  oso zaila dela helbide bat aurkitzea. Planotxoa behar duzu. Azkenean, hotela 100 metrora zegoen arren  piloa kostatu zitzaigun aurkitzea.

-Azken hilabetean izandako lurrikarak Nepal goitik behera suntsitu du.  Zer sentiarazi dizu etxeratu eta handik 15 egunera han bertan gertatu denak?
Egia esan behar badizuet, ezin da oso ondo adierazi. Askotan entzun dut hori: "de la que os habéis librado, eh?" Eta, bai, egia da, argi dago, baina   errudun sentsazio arraroa da sentitzen duguna. Ulertzen duzue?
 Eskerrik asko Mari Jose Zabalari Nepalera egin zuen bidaia gurekin partekatzeagatik. Argazkiak berak han ateratako batzuk dira.
Pena handia da han gertatu den lurrikarak sortu duen triskantza. Naturaren indarra!!!

Nerea Bilbao/ Dani Cantos/ Patricia Moldes ( Prentsa Tailerra

sábado, 6 de junio de 2015

BATXILERGO BIGARREN MAILAKOEI AGURRA 2015

Laugarren aldia da institutuan batxilergo 2. maila bukatu dutenei agurra egiten zaiela. Behin, hainbeste urtetan gure artean pasatuta, gazteek nota onak eta unibertsitaterako pasoa baino zeozer gehiago merezi zutela pentsatu genuen, guraso eta irakasleen babesari azken ukitua eman behar geniola iruditu zitzaigun. Hala egin genuen lehenengoz, institutuan bertan; baina, aretoa txiki geratu zitzaigunez, Lonbo aretora egin genuen salto hurrengo urteetarako. Erroka handi samarra izan genezakeen  arren, pozik agertu ziren gure komunitateko alor guztiak, ikasle-irakasle zein guraso, halakoetan parte harteko, 
Aurtengo ekitaldian, lotsa alde batera utzita, pausu bat haratago egin dute ikasle-irakasleek, elkarri kritika zorrotzak egiteko adorea erakutsi baitute, bideotxoetan ikusi eta ENTZUNGO duzuenez.
Oholtza gainean ama batek adierazi zizkien hitzak hemen errepikatuko dizikiegu gure hegalpetik mundura salto egingo duten nerabe-heldu horiei, aholku biribilak iruditu baizitzaizkigun gutariko askori.
Sei urte hauetan hazten eta aberasten ikusi bazaituztegu ere, bidea besterik ez dira izan orain hartuko duzuen unibertsorako bidaia horretan kuriositatez eta jakinminez joka dezazuen, beldurrik gabe etorriko zaizuenari aurre egiteko, eta azkenik zintzotasunez jokatuta eta taxuzko jarrerez baliaturik nahi duzuen bizitza zoriontasunez goza dezazuen.
Txapela buruan eta ibili munduan!!



Kantaren letraz gozatu nahi izanez gero...




miércoles, 3 de junio de 2015

ETORKINAK INSTITUTUAN.

Arrigorriaga institutuan ere hainbat etorkin ditugu. Beste herrialde batzuetako zentroetan beste ez badago ere, gure zentroan daudenei egindako galdetegi baten bidez haien herrialde, hizkuntza,eta abarrei buruzko informazioa eskuratu dugu, ondoko bideotxoan ikus dezakezuen bezala.

Ikus dezakezuenez, gehiengoak Hego Amerikatik etorritakoak dira. Gainera txikitatik etorri zirenez, ez dira ondo gogoratzen haien herrialdeetan edukitako bizimoduaz. Hala ere, den-denak moldatu dira gure gela, patio, jantoki eta pasabideetako egunerokotasunera; denak ditugu lagun handi!



Olatz Beotegi eta Olaia Martin.

ZAINDARI IKUSEZINAREN BOOK-TRAILERRA



Aurten, hirugarren ebaluazioan, batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Zaindari ikusiezina irakurri dute. Dolores Redondok idatzitako liburua eskuratu ondoren, atalka eta taldeka landu egin dute. Intrigari eta misterioari jarraitu eta gero, liburu-trailer batzuk  ekoizteko gai izan dira.

Ekintzaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea izan da, baina horrekin batera beste helburu batzuk ere lortu egin dira, zalantzarik gabe: elkarrekin lan egitea, ondo pasatzea, laburpenak egiten ikastea.

GELA EGONKORREKOEKIN SOLASEAN

Gure ikastetxean,  ikasle berezientzako gela egonkorra daukagu. Klase horretako ikasleek laguntza handia izaten dute irakurtzen eta idazten ikas dezaten ez ezik bizimodu arrunteko egunerokotasunean ere ahalik eta ondoen molda daitezen. Sei ikasle dira guztira: Miren, Ainhoa, Yera, Eneko, Andrea eta Miguel Angel. Batzuek urte bat baino gehiago daramate gela egonkorrean; beste batzuk, ordea, aurten hasi berriak dira.
Hiru irakasleetatik Naiarari egin diogu elkarrizketa, neska-mutilek  zer nolako ekintzak egiten dituzten konta diezagun eta ikasturtea nola duten antolatuta jakin dezagun. Adibidez, txango asko egiten dituzte (Bilbora, Mendikosolora…) asko gustatzen zaie  eskulanak egitea, eta sukaldatzen ari direnean ere oso ondo pasatzen dute.


Ibon Gonzalez/ Irene Aurrekoetxea / Maddi Ruiz de Azua (Prentsa tailerra)