domingo, 17 de abril de 2016

BRETOIEKIN BIZKAITIK

Martxoaren 3a Bretoiak Arrigorriagara etorri zaizkigu beste urte batez. Gaueko 22:00etan heldu zirenez. Ikasle bakoitza zegokion bretoi ikaslearekin etxerantz abiatu zen, familia ezagutu, afaldu eta gero ohera joatea izan ziren lehenengo zereginak, hain zen haiek zekarten gorputzeko nekea!!

Lehenengo egunean, bretoiak, gure laguntzarik gabe Bilbotik paseoan ibili ziren. Goiz osoa eman zuten han eta, itzultzean, berriz etxeetara bazkaltzeko asmoz. Arratsaldean, lagunekin atera ginen. Asteburu osoa eman genuen denok batera. Ostiral arratsaldean Arrigorriaga erakutsi genien, eta zelaietan saskibaloian eta futbolean jolastu genuen... 

Larunbatean, bakoitzak nahi zuena egin zuen: batzuek, goizean, Ugaoko babarrun jana dastatu zuten eta beste batzuk, etxean geratu ziren. Arratsaldean, batzuk zinemara joan ziren eta beste batzuk lagunekin atera ziren kalera. 
Igandean, batzuek Max Centerreko boleran sartzeko asmoa izan arren, azkenean zineman sartu ziren beldurrezko film bat ikustera. 

Astelehenean, Gernikara denok batera joan ginen. Gernikako arbola ikusi genuen. 12ak arte denbora librea izan genuen. Denbora libre horretan merkatuko plaza ikusi genuen, gauza batzuk ere erosi genituen Gernikan. Gero Bakiora joanda hondartza ikusi, eta, arratsaldean, Bermeon jan eta eskupilotan jolastu genuen. Itzultzean, etxeratu baino lehen, Arrigorriagako udaletxean hitzaldia  eman ziguten, baita merienda gozoa eman ere.

Asteartean, guk klase normala  izan bitartean, bretoiak  gazta nola egiten zen ikusi zuten Zeanurin eta Zornotzan. Eta arratsaldean Arrankudiagan  eskupilota eta zesta puntan nola jokatzen zen ikusi eta ikasi zuten. Asteazkenean, lehenengo bi orduetan euskal dantzak erakutsi genizkien jantokian. Guk klase normala izan genuen ondoren. Ordu bietan agur bazkaria Mendikosolon egin genuen. Lauretan Mendikosotik etxera joanda, arratsaldean agurtze festa bat egin genien Ugaon. Ostegunean, malkoak begietan Bretañara itzuli ziren.
Laster ikusiko dugu elkar!!!



Arnatz Alvarez & Oier Del Cura & Sergio Tomé (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario