Kaixo, ikasleok;
Udal Foroaren berri emateko idatzi dizuegu, orain
dela gutxi izan da eta (apirilaren 17an). Agenda 21eko hamar eko-ordezkari joan
ginen forora; udaletxean izan zen, eta
alkateak hartu gintuen.
Bertan, egindako ikastetxeko eta herriko
diagnostikoaren emaitzak azaldu genituen, baita emaitza horiek aztertuz atera
ditugun konpromezu eta eskariak ere.
Diagnostikoaren emaitzak ez dira txarrak izan, bai
ikastetxean, bai herrian, nahiko ondo kudeatzen ditugulako hondakinak. Badira,
hala ere, zenbait zalantza: zer egin kortxoarekin, bonbillekin, apurtutako
edalontziekin…
Ikasleok lau konpromiso hartu ditugu:
· - Etxeetako hondakin organikoa bosgarren
edukiontzira bota.
· -Gure
ikaskideei hondakinak ondo bereizten lagundu.
· -Ahal den neurrian, tresnak eta materialak
berrerabili.
· -Murriztu, berrerabili eta birziklatu lema
martxan jarri, bai etxean, bai ikastetxean.
Udalari eskari hauek
egin dizkiogu:
· - Bosgarren edukiontzian bezala, besteetan ere
adieraz dezatela marrazki bidez zer bota behar dugun.
· -Hondakinen inguruan sentsibilizazio kanpainak
eta hitzaldiak egin ditzatela.
· -Herrian zehar, arropa, olioa, pilak eta materia organikoa birziklatzeko edukiontzi gehiago jar ditzatela.
· -Txakurren hondakinak biltzeko edukiontzi gehiago ipini ditzatela.
· -Birziklapen azoka antola dezatela.
Tira, ea hartutako konpromisoak betetzen ditugun, eta ea aintzat
hartzen dituen udalak gure eskariak.
Hurren arte, lagunok!