sábado, 23 de abril de 2016

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an munduko hainbat tokitan ospatzen da liburuaren eguna. Katalunian, adibidez, San Jordi eguna ere badenez, tradizioz larrosak eta liburuak oparitzen dira. Hirietako liburu dendek  kalera atera dituzte azken argitaletxeen nobedadeak.

Gure ikastetxean, Gaztelania mintegiko Marian Calvo irakasleari ideia bikaina otu zitzaion: irakasleak grabatu gustuko izan duten liburu bat gomendatzen, eta hala zortzi hizkuntzetan adierazitako liburuen azalpenak jaso ditu: gazteleraz, euskaraz, frantsesez, portugesez, italieraz, alemanieraz, inglesez eta latinez.



Bestetik, ikasleen idarokizunak IVOOX aplikazioaren bitartez audio formatoan jaso dituzte 3DBHko ikasleek. Gainera, ostiralerako ikastetxeko pasabideak  QR kodigoen bitarteko liburuen gomendioak eta audioak horma-irudietan itsatsi dituzte.
https://www.ivoox.com/podcast-radio-club-lectores_sq_f1272016_1.html



Nahikoa ez balitz, 1Bko ikasleek haien blogean (22clicks izenekoa) irakurtzeko proposamenak plazaratu dituzte:
22Clicks

4DBH,eta 2DBHko ikasleek proposamen poetikoa aurkeztu dituzte, barandan eskegitako arropan idatzitakoak. Ideia ederra!
Eta, azkenik, On Quixote Whatsapp bertsioan eskaileratatik gora eta behera ikusiko duzue.

Primerako lana gure lankideak egin duena!!! Zorionak. Goikoari autoreak berak ematen dio gaztelaniazko azalpena bere web orrialdean: @Hautatzen.net

IBON URRUTIA GURE ARTEAN

Gure ikasleek telebistako arrakasta duen programa bat ondotxo ezagutzen badute, hori "El conquis" izekoa da. Hamar urtez aritu izan dira bi taldeetan sailkatutako partaideak haien artean lehian. Proben bitartez, indarra, erresistentzia, adorea edo gogoa duten  eta goseari eta nekeari aurre egiten dakiten erakutsi behar izaten dute neska-mutilek, munduko paisaia zoragarria duten parajeetan.

Horien arteko bat, Ibon Urrutia, 2012ko edizioko publikoaren gustukoenaren 3000 €-ko saria irabazi zuena, gure institutura etorri zaigu, 4DBHko ikasleei hitzaldia ematera. 
Adi-adi entzun zituzten ordu osoan, haren abenturak, balentriak, tranpak, ikusi zituen pasaiak eta abar; hori bai, den-dena euskaraz, HNPko programaren barruan sartutako hitzaldia baitzen.

Ikusi eta entzuteko aukerarik izan ez zenutenok, sarean aurkitutako elkarrizketa baten berri emango dizuegu:


ESKOLAZ-KANPOKO JARDUERETAN ERE EUSKARAZ


"Normalkuntzan gabiltzanok aspaldian gabiltza esaten hezkuntza sistema ez dela nahikoa gizartean euskararen egoera normalizatzeko, eskolaren lorpena (urria izanda ere), gero osatu eta indartu behar dela eskolaz kanpo. eta, horretarako, eskolaren eta bestelako eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa beharrezkoa dela.
Internetetik hartuta
Aspaldian ikusi dugu gure ikasleen eskolaz kanpoko jarduerek gero eta inportantzia handiagoa hartu dutela ume eta gazteen bizimoduan; beraz, jarduera horiek ere euskararen normalizazioan laguntzea desiragarria da. Udal, guraso elkarte, ikastetxe, euskara elkarte asko eta asko horretan ari dira aspaldian, eta jarduera batzuetan euskararen erabilera nahiko normalduta dagoela esan dezakegu. Beste askotan, aldiz, hutsune nabarmenak somatzen dira (kirol esparruan batez ere).

Gure herrietako egoera zein den ezagutu nahi dugu lehen fase honetan: LHko 6. eta DBHko 2. eta 6. mailako ikasleei inkesta erraz bat eginez, argazki moduko bat lortu nahi dugu, jakiteko jarduera desberdinetan zein den euskararen erabileraren egoera. 

Bigarren fasean, behin emaitzak eta ondorioak aterata, udaletako euskara zerbitzuek, gurasdo elkarteek, ikastetxeek, neurriak hartzea izango litzateke kontua, egoera hori hobetzeko.

Internetetik hartuta
Iaz Tolosaldeko udalerrietan antzeko esperientzia bat  egin zen. Aurten, gure berrritzegunea, Sestaoko berritzegunea eta Txurdinagako Berritzegunea gauza bera egiten animatu gara. Alkarbiderekin elkarlanean egiten ari gara (Alkarbide, Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen koordinagunea da).

Herri inplikatuak: gure berritzegunetik, Orozko, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Zaratamo, Basauri, Exebarri eta Galdakao. Gero, Sestao eta Bilbo, baina ez Bilbo osoa, "Bilbo Eskuinaldea" bakarrik.

Ikastetxe inplikatuak: herri horietako guztiak, HNPn egon ala ez egon, publikoak zein itunduak.

Herri guztietako Udaleko euskara teknikariak ere parte harzten ari dira.

Ekainerako espero da emaitza-txostenak prest egotea. Horrela, 16-17 ikasturtean, hobetzeko neurrietan pentsatzen hasi beharko genuke."
Joseba Ibarretxe (Zaratamoko Berritzeguneko Euskara Teknikaria

Internetetik hartuta
Gutun horretako ardura geure egin dugu ikastetxean, aurreko bi astetan  2DBH eta 4DBH mailetako ikasleei inkesta batzuk pasatu baitizkie jakin nahi dugulako zein hizkuntza erabiltzen duten gure ikasleek arratsaldeko jardueretan (karatea, futbola, dantza,...)
Tere Uribe-Etxebarria ( HNPko arduraduna)

lunes, 18 de abril de 2016

IANIRE ESTEBANEZ SARE SOZIALEN ARRISKUEZ

Ostegun arratsaldean, Ianire Estébanez-ek "¿Nos enredan en la red? Mundo virtual, adolescencia y relaciones" izeneko hitzaldi interesgarria eskaini zigun. Guraso eta irakasle askok parte hartu zuten.

Jorratu zituen gaien artean hauek dira aipagarrienak:

-Nortasun digitala eta sare sozialak. Pribatasuna vs. Publikoa. Zelan erabiltzen ditugu sare sozialak nerabeok? Eta helduok?

-Gailu mugikorren erabilera. Konexio iraunkorra, berehalakotasuna eta whatsappen arazoak. Guztioi gertatutako ezusteak.

-Selfie-ak, nortasuna eta sexismoa. Zelan ikusten dituzte euren burua nerabeek sare sozialetan?

-Sare sozialetan sortzen diren arazoak eta  arriskuak. Menpekotasuna, kontrola,...


-Ahaztu zaizkigun ahalmenak, sareak tresna bezala, sareak laguntzeko plataforma modukoa


(http://eus.arrigorriagabhi.net/ hartutako informazioa)

domingo, 17 de abril de 2016

BRETOIEKIN BIZKAITIK

Martxoaren 3a Bretoiak Arrigorriagara etorri zaizkigu beste urte batez. Gaueko 22:00etan heldu zirenez. Ikasle bakoitza zegokion bretoi ikaslearekin etxerantz abiatu zen, familia ezagutu, afaldu eta gero ohera joatea izan ziren lehenengo zereginak, hain zen haiek zekarten gorputzeko nekea!!

Lehenengo egunean, bretoiak, gure laguntzarik gabe Bilbotik paseoan ibili ziren. Goiz osoa eman zuten han eta, itzultzean, berriz etxeetara bazkaltzeko asmoz. Arratsaldean, lagunekin atera ginen. Asteburu osoa eman genuen denok batera. Ostiral arratsaldean Arrigorriaga erakutsi genien, eta zelaietan saskibaloian eta futbolean jolastu genuen... 

Larunbatean, bakoitzak nahi zuena egin zuen: batzuek, goizean, Ugaoko babarrun jana dastatu zuten eta beste batzuk, etxean geratu ziren. Arratsaldean, batzuk zinemara joan ziren eta beste batzuk lagunekin atera ziren kalera. 
Igandean, batzuek Max Centerreko boleran sartzeko asmoa izan arren, azkenean zineman sartu ziren beldurrezko film bat ikustera. 

Astelehenean, Gernikara denok batera joan ginen. Gernikako arbola ikusi genuen. 12ak arte denbora librea izan genuen. Denbora libre horretan merkatuko plaza ikusi genuen, gauza batzuk ere erosi genituen Gernikan. Gero Bakiora joanda hondartza ikusi, eta, arratsaldean, Bermeon jan eta eskupilotan jolastu genuen. Itzultzean, etxeratu baino lehen, Arrigorriagako udaletxean hitzaldia  eman ziguten, baita merienda gozoa eman ere.

Asteartean, guk klase normala  izan bitartean, bretoiak  gazta nola egiten zen ikusi zuten Zeanurin eta Zornotzan. Eta arratsaldean Arrankudiagan  eskupilota eta zesta puntan nola jokatzen zen ikusi eta ikasi zuten. Asteazkenean, lehenengo bi orduetan euskal dantzak erakutsi genizkien jantokian. Guk klase normala izan genuen ondoren. Ordu bietan agur bazkaria Mendikosolon egin genuen. Lauretan Mendikosotik etxera joanda, arratsaldean agurtze festa bat egin genien Ugaon. Ostegunean, malkoak begietan Bretañara itzuli ziren.
Laster ikusiko dugu elkar!!!



Arnatz Alvarez & Oier Del Cura & Sergio Tomé (Prentsa tailerra)

SAKELAKOEN ZENBAIT ABANTAILA BERRI

LG enpresak bi modulu atera ditu bere G5 sakelakoari txertatzeko. Teknologia horri esker, bateria erraz atera daiteke eta gehiago irauten  du beste mugikor batzuekin konparatuta. Bestetik, sakelakoa kamara edo audiorako aparailu independente bihurtzeko aukera ere ematen du.
                       

Bartzelonan, aurkeztu diren teknologia berrietan, esan dute ez direla SIM txartelak behar izango. Roaming-a ere desagertuko litzateke, eta sakelako berean hainbat zenbaki izateko aukera eskainiko lukete. Hardware bidez okupatzen den espazioa Nano SIM txartelean baino txikiagoan egongo da beraz, gailu txikiagoetan sartu daiteke. Gainera, edozein mugikorretan SIM hori edukitzeko aukera izango da.
                      

Huawei enpresak sakelakoen mundutik ordenagailu eramangarrien mundura salto egin du. Ordenadore horiek aldi berean bi gauza dira: tableta eta ordenagailua. Huaweik Matebook aurkeztu zuen Bartzelonan. Tabletaren pantaila du, eta ordenagailuaren teklatua. Windows 10ekin erabiltzen da, eta 12 hazbeteko pantaila du. Gainera, oso arina da.
Beste teknologia berri bat ere atera dute: Bq Aquaris M10. Aurrekoa bezalakoa tableta eta ordenagailua da aldi berean. Tableta bakarrik izan daiteke eta gero, teklatua eta sagua ipintzean, ordenagailu bihurtu. Batzuk esaten duten bezala <<trenean tableta moduan erabili liteke, eta ondoren laneko bulegoan ordenagailu izan>>.

  Ander Higueras & Ane Aguirre (Prentsa tailerra)            

BULLYING-A ESKOLETAN

Bullying-a ikasle batek beste ikasle batzuengandik jasaten dituen eraso, zirikak, isekak eta abar dira. Normalean gertatzen da bullyinga jasaten duen pertsonak besteek baino indar fisiko edo psikologiko gutxiago dutenean, eta, horregatik, gehienetan ahulenak izaten dira aukeratuak.
Asko dira mundu osoan sufritzen duten haurrak. Batez ere bi modutan sufritzen dezakete, psikologikoki edo fisikoki. Psikologiko aldean, biktimak irainak, kexak, txantxak,... jasaten ditu, eta beraren autoestimua beherantz joaten da, batzuetan suizidiora eramanez.

Gaia lehenengoz, 1970eko hamarkadan Dan Olweus suediar irakaslea hasi zen aztertzen Suediako eskoletan.

jazarpen jokabidea
fisikoa
hitzen bidezkoa
bazterketa eragiten duena
agerikoa
Kolpeak, zerbait egitera behartu, jipoiak,
bultzakadak, sexu kutsuko ukipenak
Mehatxuak, iseka, irainak, ezizenak jartzea,
imintzioak egin, barregarri uztea, keinu barregarriak egin
Taldetik baztertzea
zeharkakoa
Objektuak lapurtzea, puskatzea, ezkutatzea
Gaizki esaka aritzea,
esamesak sortzea
Kasurik ez egitea, gutxiestea
Jazarlea besteengan erasoak edota irainak esaten duen pertsonari deritzo. Hiru eratakoa izan daiteke:
  • Jazarle aktiboa, modu zuzenean erasotzen du.
  • Jazarle sozial zeharkakoa, pertsona bati mina sortzeko beste batzuk manipulatzen ditu.
  • Jazarle pasiboa edo jarraitzailea, jazarle aktiboa lagundu eta babestu egiten dute. Batzuetan taldekako erasoetan ere parte hartzen dute.

Biktima jazarlearen erasoak, irainak, kolpeak, umiliazioak, eta abar jasotzen dituena da. Pertsona horiek hartzen dituzte biktimatzat ahulagoak, autoestimua baxukoak, edo momentu txar batetik pasatzen ari direlako.

Ikusleak bullying hori ikusten dutenak dira. Hainbat mota daude:

  • Ikusle aktiboak erasotzaileari aurre egiten diona da, biktimari laguntza eskainiz.
  • Ikusle pasiboak, bullyinga ikusi eta ezer egiten ez dutenak dira.
Halako egoerak ez daitezen gerta, denon laguntza behar da, ZU behar zaitugu. Iksusiz geo, SALATU.
Ariane Cuevas & Diego Núñez (Prentsa tailerra)

LAUDIOKO JUBILATUEN BALENTRIA

Laudioko(Alaba) lau jubilatu “La Romeria Del Rociora” joan dira asto eta karroa hartuta. 1000km egingo dute Andaluziaraino bere ametsa lortzeko.
Andres Gamila, Adolfo Guerrero, Jose Ramon Larizgoitia eta Pedro Zayas dira balentria hori egiteko prest eta gogotsu daudenak. Zaharrenak 71 urte ditu eta gazteenak, 61 urte. Gizonak “La Cofradia de San Roque” ko bazkideak dira.
Apirilean hasi eta 45 egunez luzatuko zaie bidaia.
Bakarrik doazen arren, han, Andaluzian, La Hermandad de Lucenakoak haien zain egongo dira.
Haiek oso pozik egoteaz gaiz, ez dute aspertzeko astirik izango bidaian, “la Salve” praktikatuko dutelako eta sevillanak abesten saiatuko direlako.
Bidaia egitea aspaldian zeukaten pentsatuta, baina azken partaidea jubilatzea arte itxaron behar izan zuten. Ideia bi aldiz Santiagoko bidea egin ondoren etorri zitzaien, hurrengo zer egin ez zekitela pentsatzen ari zirela.
Astoak mendean hartzea sekulakoa kostatu bazaie ere, azkenean lortu dute.
Dagoeneko ez dago atzera egiteko aukerarik. Hala ere, gizonak oso presatatuta daude, bata mekanikaria baita, beste bat hipikaren munduan ibilitakoa.
1200 € gastatu dute bidaia egiteko. Haien emazteek besterik ez diete errepikatu bigarren mailako errepide saretik joateko baino.

29 etapatan banatu dute bidaia, eguneko 30km egiteko asmoa dute eta bost egunetik batean hartuko dute atseden.

Hautsak harrotzeko gutxi behar izan da; izan ere, animalien eskubideen aldekoek Chnge.org-en bitartez ekimena geldiarazteko eskaera zabaldu dute. Haien esanetan, hain bidaia luzean mando koitaduek gehiegi sufrituko lukete.
Hamaika ikusteko jaioak gara!!!!



Eneko Lukin & Markel del Rio (Prentsa tailerra)

DAVID BOWIE

David Robert Jones Brixtonen jaio zen, Londresen, 1947ko urtarrilaren 8an. Txikitatik, Bowie ez zen izan besteak bezalakoa: ahots oso ona zuen koroetarako, eta hortaz aparte, txirula oso ondo jotzen zuen. Bederatzi urte bete zituelarik, dantzatzeko modu berezia ere izan zuen.

David Bowie rockaren historiaren musikagilerik garrantzitsuenetarikoa izan da, eta zoritxarrez, urte honen hasieran hil  zitzaigun, minbiziaren ondorioz. Bowie musikari berritzailetzat jo  da, bere ahots bereziagatik ez ezik, bere musika lanen sakontasunagatik ere bai. Honetaz aparte, Rolling Stone izeneko aldizkarian, David Bowie 39. historian egon den munduko gitarra jotzailerik onenatzat hartu dute.

David Bowie, musikaria izateaz aparte, aktore eta ekoizle lanetan ere aritu zen, eta musikaren munduan 50 urtez baino gehiago egon da. Musikari britainiarrak hainbat instrumentu jotzen zekien, adibidez, gitarra, pianoa, bateria, xilofonoa edo harizko beste musika tresna batzuk ere bai, hala nola biola edo biolontxeloa.


Ariane Cuevas & Diego Nuñez (Prentsa tailerra)

ITSUENTZAKO TEKNOLOGIA BERRIA

Facebook-ek itsuek argazkiak “ikusi ahal izatea” ahalbidetuko duen teknologia berria sortu du. Adimen artifizialaren bidezko teknologia da, argazkien deskribapenak, testu automatikoak sor ditzakeena.

Facebook-en hitzetan iOS gailuetan pantaila irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsonek argazkien deskribapena izango dute horiek mugikorraren pantailan ageri direnenan. Momentuz nahikoa da iOS gailuetan “VoiceOver” aktibatzea. Tresnak argazkia “irakurri”, nork igo duen identifikatu, non egin den esan eta nortzuk dauden argazki horretan etiketatuko dizu.

Hasieran ingelesez soilik funtzionatuko du, baina beste hizkuntzetan erabili ahal izateko lanean ari direla esan dute. ONCEkoek tresna hori itsuentzako ez dela baliagarria aitortzen dute, argazkietarako soilik erabili daitekeelako, ezin baititu sarri erabiltzen diren bideoak deskribatzen.

Facebookekoen ustez, helburua mundu osoan dauden 39 milioi itsu eta ikusmen arazo larriak dituzten 246 milioi pertsonak elkarren artean konektatzea da.



Jon Ander Garcia & Oihane Corpion (Prentsa tailerra)

ZELIAKOEN ARAZOARI IRTENBIDEA


Zeliakoa glutenarekiko intolerantzia duenari deritzo. Gaixotasun inmunologikoa genetikoa den arren, batzuetan pertsona heldua izan arte ez da agertzen. Glutena, hainbat zerealek duten proteina, zeliakoak diren pertsonen urdailak ez du detektatzen, eta ondorioz, kalteak ikaragarriak izan litezke: sabela itxi edo beherako lazgarriak sortu, bestak beste.
Zeliakoa izatea oso garesti suertatzen zaio gaixoari, bereziak diren janari eta produktuak erosi behar dituelako, eta, nola ez, bereziak diren neurrian, askoz gehiago balio dutelako.
Glutena duten janariekin arazorik ez izateko, hainbat tratamendu aurki daitezke merkatuan, baina garrantzitsuena dietatik glutena duten produktuak kentzean datza.
Batzuetan tratamendua aurrera eramatea zaila izan liteke, hainbat janarietako etiketetan ez duelako  glutena dagoen edo ez jartzen.
Gaixoek frutak, barazkiak, tuberkuluak… eta horrelakoak problemarik gabe jan ditzakete, baina kontuz ibili behar da zein osagai duten ez dakigun beste elikagaietan, prozesatuetan batez ere. Ondo begiratzea komeni da.
Edozelan ere, aro berria zabalduko zaie zeliakoak diren gaixoei, orain dela gutxi zenbait ikertzailek, EHUko ikertzaileekin batera, zeliakoa  izatea eragiten duen genomaren aldaketak aurkitu baitituzte. Antza, hemendik aurrera, aldaketa horrek gaixotasunean duen eragina argitu lezakete zientzialariek eta onurak ekarri gaixoa pairatzen dutenei.



Iker Diaz & Jon Irazabal (Prentsa tailerra)

THE VOID, ERREALITATE BIRTUALEKO JOLAS PARKEA

Aurten, lehenengo errealitate birtualeko parkea zabalduko dute Pleasant Grove-n, Utah-n. Ken Bretschneiderrek eta Curtis Hickmanek sortu duten Hhorri The Void izena emango diote .
Parkeak zentzumenekin jolastuko du, benetakoak diren sentsazio eta esperientziak jaso ditzan erabiltzaileak.  18×18 metroko zazpi gela dituen 4 dimentsiotako zinema plato moduko bat da. Bertan, hamar partaide sartu ahal izango dira. Partaideek galaxien defensore, hegazkin pilotu, edota telesaileko pertsonaia bihurtzeko aukera izango dute; ibilgailuak eta armak  ere izango dituzte.
Bakoitzak kasko, txaleko, eskularru eta motxila txiki bat eraman behar izango du. Entzungailu eta jarraipen sentsorez hornituriko ekipamenduaren bitartez, partaide bakoitza non dagoen jakingo da.
Saio bakoitzak 30 minutu iraungo du.
The Void-en dena ikusten, usaintzen eta ukitzen da. Euria, elurra eta haizea sentitzen daiteke, eskuak lokatzarekin zikintzeko aukera ere badago.


Beraz, ikusten duzuenez, jolas parke horretan joku birtual bateko protagonista zu zeu izan zaitezke.
Jone Landa & Joao Gomes (Prentsa tailerra)

domingo, 10 de abril de 2016

ANDY WARHOL



Andy Warhol, 1928ko abuztuaren 6a Pennsylvanian jaio zen. Ameriketako Estatu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, 1950eko hamarkadan Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere margolan nagusiak pop art eta abstraktoak dira.
Haurtzaroa oso zaila izan zuen; Eslovakian jaio zen eta beranduago Estatu Batuetara emigratu zuen. Familiako hirugarren semea zen. Sydenham izeneko gaixotasunak gorputzeko zati batzuk kontrolik gabe mugiarazten zizkion. Azaleko arazoak ere izan zituen; horregatik ohean ematen zuen denbora luzea. 
Arte komertziala ikasi zituen Carnegie Mellon Unibertsiatean. 1950 urtean fama handia irabazi zuen bere irudiekin. 1975. urtean pintura egiteari utzi zion, eta geldialdi luzea egin behar izan zuen. Hala ere, tarte horretan ez zuen aspertzeko astirik izan: zinemagintzan aritu zen, Interview izeneko aldizkarian lanean jarraitu bazuen ere. Bere erakusketa guztietara Interview aldizkariaren ale asko eramaten zituen, eta han zeudenen artean banatzen zituen, bere kazetari lanaz harro zegoela erakusteko. Geldialdi luze horren ostean, 1979an berriz ekin zion margotzeari. 50 urte zituelarik Itzalak izeneko obra estreinatu zuen. Horrela bada, inaugurazioa ospakizun bihurtu zuen, eta ospakizuna festa itzela. Bihotzeko batez hil zen bere New Yorkeko etxean,1987an, lo zegoela. 
Orain, Bilboko Guggenheim museoan jarri dute Warholen Itzalak artelana ikusgai. Erakusketa urriaren 2ra arte izango da. Ikusteko aukerarik ez galdu.


Eneko Luquin & Markel del Barrio (Prentsa tailerra)

3 EUROKO SMARTPHONA

Argi dago teknologia munduan, telefono smarphonen munduan batez ere, lehiakorrena denak saltzen duela gehien eta horretan indiarrek izan dute ideiarik bikainena: merke saltzea. Ringing bells konpania indiarra da munduko telefonorik merkeena merkaturatu duena, Freedom 251 izenekoa. 3,5 euro besterik ez du balio. hainbesteko arrakasta lortu du, non egun gutxitan agortu diren.

¿Zergatik da hain merkea?
Indian egindako osagaiak erabili dituztenez, kostuen %13.8 aurreztu dute. Gainera, Interneten bidez baino salduko ez denez, hainbat diru aurreztu dute.
Telefonoaren ezaugarriak hauek dira:
  • 4 hatz beteko pantaila
  • 1,3 gigahertzioko prozesadorea
  • Giga bateko RAM memoria
  • 1.450 miliamperioetako bateria
  • Atzeko kamerak 3.2 eta aurrekoa 0.3 megapixelekoak.
Argi dago, mugikor hau biztanle behartsuenei saltzeko eginda dagoela baina, hala ere, telefonoaren prezioak kritikak sortu ditu sektorean. Horregatik, Sakelako Telefonoen Indiar Elkarteak (ICA) produktua ikertzeko eskatu dio Komunikazio eta Informazio Teknologien ministroari.
Gainera, esaten dutenez iphone telefonoaren klon bat da, dirudienez kanpoko itxura eta ikonoak iphonaren antzekoak baitira.
Honezkero, salgaiak diren hiru modeloak agortu egin dira.

Hala ere, zer pentsaturik ematen du 1.200 milioi pertsonako herrialdean erdiek baino gehiagok telefonoa izateak; ez, ordea, komunik. Ondo irakurri duzue. Biztanleen herenak baino ez du etxeetan komuna. Horrelakoak dira gaur eguneko munduko paradoxak.

Oihane Corpión / Jon Ander García (prentsa tailerra)