lunes, 3 de octubre de 2016

AGENDA 21 MARTXAN DA

Ikasturte honetan Patxok Marian Calvo irakasleari pasatu dio Agenda 21eko lekukoa. BIOANIZTASUNA, ESPEZIE INBADITZAILEAK EKIDIN izango da aurtengo gaia. Horretarako, urtero bezala, eko-ordezkarien aukeraketa egin eta Agenda 21eko batzordea sortu ondoren, ikasturtean zehar hainbat jarduerari ekingo diete. Gaiari buruzko berriak institutuko TXOKO BERDEAN ikusgarri izateaz gain, sortu den blog berrian ere agertuko dira: http://ea21arrigorriaga.blogspot.com.es

LEHENENGO HITZA EUSKARAZ

HNPtik iritsi zaigu ondorengo ekimena: LEHENENGO HITZA EUSKARAZ izenekoa. 
Kontuan izanik joan den astean eta honetan tutoreek gurasoekiko batzarrak dauzkagula eta euskararen presentzia bermatzeko konpromisoa hartu dugula zentroan, egokitzat jotzen dugu gurasoekiko batzarretan euskararen erabilera bultzatzea. Horrela, guraso euskaldun eta euskara ez dakitenen eskubideak bermaturik geratuko lirateke. Horretarako, euskarazko azalpenekin hasi arren, apurka eta zatika gazteleraz itzultzen joango ginateke, behar den informazioaz den-denak jabe daitezen. 
Eskerrik asko ulertzen ez duzuen horiei, pazientziaz zain zaudetelako noiz informazioa itzuliko. Ezinbestekoa da zuen laguntza hizkuntzaren normaltasunerako.