Ostegun arratsaldean, Ianire Estébanez-ek "¿Nos
enredan en la red? Mundo virtual, adolescencia y relaciones" izeneko
hitzaldi interesgarria eskaini zigun. Guraso eta irakasle askok parte hartu
zuten.
Jorratu zituen gaien artean hauek dira aipagarrienak:
-Nortasun digitala
eta sare sozialak. Pribatasuna vs. Publikoa. Zelan erabiltzen ditugu sare
sozialak nerabeok? Eta helduok?
-Gailu mugikorren
erabilera. Konexio iraunkorra, berehalakotasuna eta whatsappen arazoak.
Guztioi gertatutako ezusteak.
-Selfie-ak, nortasuna
eta sexismoa. Zelan ikusten dituzte euren burua nerabeek sare sozialetan?
-Sare sozialetan
sortzen diren arazoak eta arriskuak. Menpekotasuna, kontrola,...
-Ahaztu zaizkigun
ahalmenak, sareak tresna bezala, sareak laguntzeko plataforma modukoa
(http://eus.arrigorriagabhi.net/ hartutako informazioa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario