domingo, 29 de enero de 2012

CARLY

Gabon aurrean prentsa tailerrekook elkarrizketa bat egin genion inglesez Carlyri, 24 urteko neskato pertxentari. Carly Baltimorrekoa da , AEBko Maryland estatukoa. Baltimorren bere familiarekin, guraso, ahizpa eta txakurrarekin bizi zen.
Elkarrizketan  esan zigunez, hango klima neguan oso hotza bada  ere udan epel eta gozo bizi daiteke. Hango paisaia  hemengoarekin konparatuz, askoz ederragoa da, batik bat udazkenetan, zuhaitzen hostoen koloreek izugarri  edertzen dituztelako inguruak.
Estatu Batuetan, festa gehienak hemengoak bezalakoak dira, hau da, Halloween, Gabonak etab. Carly Gabonetako lehenengo egunean bere gurasoekin egoten da; bigarren eguna, autoz egindako bidaia luze baten ondoren,  aitona-amonen etxean ematen du, familia osoarekin, eta azkenik beste bi egun, lagunekin parrandan.
Halloweena ospatzeko etxe guztiak beldurrezko mozorro eta apaingarriz edertzen dituzte, eta hiriko ume guztiak, mozorratuta,  etxerik etxe joaten dira gozoki eske.
Hemen ospatzen ez den beste festa bat egiten dute han, “ The thanks giving” izenekoa, amerikarrentzat urteko festarik gogoangarriena dena. Familia guztia elkartzen da mahi handi batean inguruan  indioilarra bazkaltzeko.
Institutoan irabazitako bekarekin, arraun taldean egoteagatik lortutakoa, egin ahal izan zituen Washington D.C-ko Unibertsitatean hizkuntzalaritzako ikasketak.
Irakurtzea biziki du gogoko; baita  filmak ikustea ere. Neurri berean atsegin du bidaiatzea, herrialde askotan egon baita; Italian, Alemanian, Frantzian...
Sevillara joan zen lehenengo aldiz Espainiara etorri zenean, orain dela 6-7 urte. Orain hemen dago, gure institutuan klaseak ematen,  guri hango kultura eta hitz egiteko moduak irakasteko.
Bilbon bizi da San Frantzizko kaleko apartamentu batean, beste pertsona batzuekin batera.
Euskal Herriaz zer pentsatzen zuen janinarazi zigun, eta Estatu Batuetako eta hemengo aldeei buruz hitz egin zigun. Esan zigunez, alde handia dago kulturan, janarietan eta batez ere pertsonen izaeretan. Azaldu zigun  amerikarrak ez direla batere irekiak, kalean elkar ikusten dutenean ez diotela elkarri begiratzen, ezta elkar agurtzen ere. Bestetik, aitortu zigun oso gustukoa duela Euskal Herria. Carlyri euskara ikastea gustatuko litzaioke baina lehenengo gaztelaniaz hobeto ikasi behar duela adierazi zigun.
Beste bi urtez geratuko da hemen gure artean  klaseak ematen. Horrela izatea espero dugu!!! Duen izaera alaia, irekia eta baikorrak erraz harrapatu gaitu eta!!!! 

viernes, 27 de enero de 2012

BADAGO INSTITUTUAN NESKA-MUTIL ERAKARGARRIRIK?

Betiko gazteen kontuak, neska-mutilen kontuak. Adinagatik normala da hormonak dantzan ibiltzea nerabezaroan. Institutuko pasillo, horma eta bazterrak horiez bete-beterik daude. Nork nori begirada lizuna, irribarre gozoa eta belarrira hitz totela ausartenak. Mundua mundua denetik mutilak nesketan fijatu dira, eta neskak mutiletan. Kontrakoa diona ez da mundu honetakoa. Zer izango litzateke hala ez balitz? gizateria akabatu egingo litzateke, ezta?. Bada, anima gaitezen! Kordelari jarrai diezaiogun! Sartu ondoko galdetegian zeure iritzia emateko; Klikatu baieztapenetatik gehien egokitzen zaizkizunak. Beranduago emango ditugu emaitzak, amodiozko gutun eta komiki lehiaketen emaitzak ematen direnenan. Ea asmatzen duzuen!!! Ez lotsarik izan erabat anonimoa da eta!!!!

martes, 17 de enero de 2012

LEHIAKETAK..., LEHIAKETAK HASI DIRA

 Bi urterik behin ikastetxean egiten den moduan, aurten ere martxan jarri dira: 1,2,3 DBhko ikasleentzako MARRAZKI LEHIAKETA, eta 4DBH eta batxilergo 1 eta 2.eneko ikasleei zuzenduta, AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA. Begiratu oinarriei jakiteko zer, zein, nola, noiz egin,  eta nori eman lanak.







Bigarren urtez Matematika departamentuak "PI EGUNA" izeneko lehiaketa jarri du martxan. Matematikako irakasleek jarriko zaituztete jakinaren gainean. Animo! hor baitadue sariak zuei itxaroten:

jueves, 12 de enero de 2012

ETXERIK BAI? AUKERATU ZUREA

Urte berriari hasiera emateko 4.mailako eleanitzako ikasleek marrazketan egindako lanak jarriko ditugu. Egun batean etxerik gabe geratuko bagina, gurea suntsiturik geratuko balitz edo, besterik gabe, gure etxea norbaitek moldatzea nahi izango bagenu, ikastetxean bertan aurkituko genuke nork egin, estilo eta diseinu kontuetan ondo prestatuta daudenak. Gainera, famatuak diren diseinu ingleseko aldizkarietako testuak ulertu ezinik ibiliko bagina, hemengo ikasleek ondotxo adieraziko ligukete gure nahia asetzeko bestekoa. Adi eta patriketako zorroak beterik ditugunean kontuan izan ia-ia diseinatzaile profesionalak dauzkagula gure artean.