jueves, 27 de febrero de 2014

NERBIOI-IBAIZABAL II. IDEIA LEHIAKETA

Hemen dugu berriro Nerbioi Ibaizabaleko II. Ideia Lehiaketa!
Inguruko herri askoren laguntzaz, aurten ere lehiaketa gauzatu ahal izango da. Ideia bat badaukazu, eta aurrera eramateko asmoa badaukazu, ezin duzu aukera galdu!
Aurkeztutako ideia guztien arteko irabazleak 500€ saria jasoko du, eta 2500€-ko laguntza proiektua aurrera eramateko.
Proiektua aurkezteko azkenengo eguna martxoaren 14a izango da.
Ez denbora gehiagorik galdu, eta presta egizu zure proiektua berehala!
Lehiaketaren kartela eta oinarriak esteka batean utziko dizkizuegu informazio guztia izan dezazuen.



lunes, 17 de febrero de 2014

INSTITUTU EGUNA



Urtero egiten dugun moduan, igande batez, ikastetxea ikusi nahi duenarentzat zabaltzen ditugu institutuko ateak,  ikasturtean zehar tailerretan zein klase batzuetan ikasleek zer egin duten  ikusgarri gera dadin. Bestetik, aurten, zenbait ikasle ohien artelanak ere izan ditugu erakusgai. Kontuan izanda matrikula garaia ere hasia dela, hainbat guraso eta hurrengo urteeetan ikasle izango ditugun neska-mutikoak hurreratu zitzaizkigun. Lunch gozo eta ugariari ere gogotik heldu zitzaion!!! Hemen dituzue egun horretan jasotako argazki batzuk:


viernes, 14 de febrero de 2014

MAITE, MAITE ZAITUT!!!

Globalizazioaren eragina gero eta argiagoa da San Valentín eguna bezalakoetan; gurera ere iritsi dira telebistan ematen dituzten iragarkietako maitasuna adierazteko modu limurtzaile eta koipetsu horiek, larrosa gorri eta bonboi apetatsuak oparitzeko moda, hain zuzen. Hala ere, ikastetxeko irakasle batek egunaren gozoari errentagarritasuna ateratzen jakin du. Bego Ruanok, gaztelerako irakasleak, 2. eta 3. mailako ikasle batzuei amodiozko gutunak idatziarazi die, gaztelera hizkuntzan dauden preposizioak datozen ordenan erabil ditzaten. Hala geratu dira ikasle abilen lanak. Badute etorria, bai horixe!!!

jueves, 6 de febrero de 2014

BRANKA: EUSKARAREN DIAGNOSIA

Lau urterik behin egiten dute ikastetxean HNPkoek euskararen erabileraren inguruko txostena, BRANKA izeneko txostena hain zuzen ere. Ondoko irudian ikus dezakezuenez, euskara erabili, erabiltzen da gure ikastetxean, eremu ofizialetan behintzat, harreman instituzionaletarako; baina ikasleen artean gero eta gutxiago entzuten dugu.  Kontuan izanik, ikastetxean ikasleek zortzi ordutik gora ematen dituztela, 40tik gora astean, badugu zer eginik ikasleen artean eta ikasle-irakasleen arteko harremana oraindik ere naturalagoa eta euskaldunagoa izan dadin: atsedenaldietan, arloetako ikasgaieei buruz hitz egin behar dutenenan, bizitzaz ari direnean, ikusiko duten filmaz hitz egiteko, ligatzeko gogoa dutela adierazteko zein eguneroko eta asteburuetako kontu pertsonbalez ari direnean, euskararen erabilera sustatu eta bermatu beharko genuke. Geure esku dago. Badakizue Bitoriano Gandiagaren hitzek zer dioten, ezta? "HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK HITZ EGITEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO BAIZIK"

lunes, 3 de febrero de 2014

MARTXOAN ERE ANTZERKIA IKUSGAI

Abenduan 3ko, euskararen egunaren inguruko ekintzetako batean gure ikastetxeko 3. mailako ikasleek aukera izan zuten Lonbo aretoko antzerkia ikusteko; ez edozein antzerki, Mikel Martinez eta Patxo Telleriak antzeztutako lan bikaina baizik. Hasiera-hasieratik atrapatu zituzten gure ikasle zaratatsuak gaiaren errealismoak eta umore arinak. Aktore biak bakarrik aritu ziren arren,  hitzek eta keinuek antzestokia bete egiten zuten; eta aktoreen presentzia soila nahikoa zen ikasleak bete-betean bereganatzeko. Zoragarria Patxo Telleriak idatziriko antzeslana, modernoa, gaztea, arina eta umoretsua. Hemen utziko dizuegu haien baimenaz grabatu genuena.



 Eta, laster, martxoaren 12an eta 13an, berriro datozkigu Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza Arriaga antzokira beste lan baten estrenaldiarekin: PANKREAS. Hemen informazioa osoa ematen duen kartela.


Gurekin etorri nahi baduzu, (ikasle, irakasle, guraso bazara ere) jarraitu hurrengo pausuak:

 1Eman izena, eta kontaktorako telefonoa edo e-maila ondoko helbidean
2- Aukeratu eguna (martxoaren 12a edo 13a)
3-Taldeentzako prezioa  (6 euro) ordaindu institutuko idazkaritzan. Azken eguna otsailak 21, ostirala,

ANIMATU ETA ZATOZ, EDERTO PASATUKO DUGU ETA!!!

URTARRILEKO IRRATI SAIOAK

Erdi ahazturik izan ditugu 2.eneko ikasleen lehenengo txandako irratiko saiotxoak; gogotsu aritu zaizkigu neska-mutikoak, nahiz eta euskaraz aritzea kostatzen zaien. euskarazko esaera batek dioenaren arabera,  "ekinaren ekinez, ezina egina".Hori gertatuko zaie gure gaztetxoei, azkenean primeran konponduko direla gure hizkuntza zahar honetan. Hala bedi!
 Hemen  dituzue egindako saiotxoak: