miércoles, 16 de enero de 2013

MENDI TALDEA LUZ ARDIDENERA

Elurretara joan nahian zabiltzarla eta ez dakizula nola, norekin? Boltsa erdi urraturik duzula? Ba, hemen duzu aukera paregabea otsailaren 10etik 12ra elurretara joateko, ezin dezakezuna pasatzen utzi. Atera armairuan sakonetik gordeta dituzun praka, eskularru eta lumadun jaka, hartu ganbaran hautseztaturik egon daitezkeen eskiak eta bagoazzzzz!!! ANIMO, primeran pasa ez ezik kirola egiteko parada ezin hobea ere izan daiteke.

martes, 15 de enero de 2013

URTE BERRIA, KONTU ZAHARRAK

Lehenengo eta behin URTE BERRI ON opa dizuegu guztioi, urtea alai eta pozik hasi baduzue, hobeto buka dezazuen.
Arean berandu ibili arren, hona gatozkizue institutuan Santo Tomas egunean  egin genuen jaiaren argazkiekin. Zein ondo pasa genuen, ezta???  Hura giroa, neska-mutilok!!