domingo, 21 de diciembre de 2014

ARGAZKILARITZAKO AZKEN MOVIE MAKERRAK

Argazkilaritzan 2DBHkoek egindako azken movie makerrak hemen utziko dizkizuegu, ea zer deritzezuen!

Diego eta Mikelek egin dutena:

Ivanek egindakoa:

Naiak eta Maiderrek  egin dutena:

 Oihana eta Nerearena:

miércoles, 17 de diciembre de 2014

SANTO TOMASETAKO EGITARAUA

Badator, badator eguna; badator Santomas eguna. Hau poza!!!! Batez ere hortxe, asteburuaren bueltan, kirika egiten, Gabonetako oporrak dauzkagulako zain: opariak, janariak eta lasaitasunez hartzeko garaia. 
Aspaldiko urteetan egiten dugun moduan, astelehenean, 22, ikastetxean jaia antolatuko dugu, denontzat; den-denek parte har dezaten: bertsolariak, txorizo eta turroi jana, dantza, kanta...e.a. Hobe ondoko irudietan begiratzen baduzue, zehatz-mehatz zer dagoen eta non izango den jakin dezazuen.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

ORTUA, KANPOAN ETA BARRUAN

Aurten 1DBHn ematen den aukerakoetako bat ORTUA izenekoa da. Izen horren pean bi ekintza nagusi gauzatzen dituzte ikasleek: bata ikastetxe barruan dugun kaxoi moduko indoor deritzon ortua, eta bigarrena Arrigorriagako lurraldeetan ikasleek aurrera daramatena. Hemen ikusiko dituzue zeintzuk izan diren  bata eta bestearen garapen eta aurrerapausuak. 

Kanpoko ortuan irailaren bukaeran baratze-alorrak sokaz markatu zituzten, ondo neurtu ondoren, gero lurrez betetzeko. Urria aldera, lurralde zati bakoitzak behar zuen konpos-kantitatea gehitu eta landareak jartzen hasi ziren, haien arteko distantziak errespetatuz.

 

Horrela geratu da kontua gaur egun, ia bi hilabete beranduago! Itxuroso, ezta? Bada, guk ez genuen gutxiago espero gure ikasle finengandik. Laster uzta-biltze lanetan ariko dira!!!

 




Ikastetxe barruan dugun ortutxoan ere badoaz landareak hasten. Ikus dezazuen nola zegoen kutxatzarra, landatu baino lehenago eta zelango itxura ederra duen gaurkoan, hemen utziko dizkizuegu Baratxuriak izeneko blogekoek ateratako argazkiak.


Lurra prestatzen



 

Landareak landatu eta ureztatu ondoren, ezin  apainago geratu da!!!




lunes, 15 de diciembre de 2014

DANTZAN IKASI NAHI?

Badator hainbeste espero dugun San Tomas eguna! egun bitxia gure ikastetxean, hirugarren saiotik aurrera ekintzaz beterik baitugu. Ekintza horien artekoa ikasle askori piloa gustatzen zaiona elkarrekin dantzatzearena izaten da. Horregatik, zazpi jauziak, mariñelarena edo biribilean dantzatzen direnen artekoak ez badakizuz, ANIMATU ETA ATSEDENALDIETAN JANTOKIRA HURBILDU. Hor ibiliko dira Tere Uribe-Etxebarria eta beste ikasle-irakasle dantza horiek ikasi nahi dituztenei irakasten.

Begira, begira...argazkiak ere atera ditugu konbentzi zaitezten. Erraza baino errazago. Ikusiko duzue. KENDU LOTSAK ETA ETORRI!!!!!!!!



GABONETAKO POSTALAK

Egin dugun horma honetako postalen bitartez ikastetxeko ikasle, irakasle eta familia guztiak zoriondu nahi ditugu, Gabonak ondo-ondo pasa ditzazuen, gehiegikeriarik egin gabe, noski! Munduko oparirik onenak izan ditzazuen, eta horien artean ZORIONTSUAK izatea espero dugu.

Zuk ere zeure Gabonetako postala gehitu nahi baduzu, egin ezazu gustuko duzun irudia driven bitartez zein beste edozein formatotan; gero, gure prentsako helbidera bidali. Gogoratu  prentsa@arrigorriagabhi.net.  Ondorengo horman ager daitezke zuen Gabonetako desioak.


miércoles, 10 de diciembre de 2014

EL MIO CID KOMIKIETAN


3. B eta D geletan ikasleek Cantar del Mío Cid poemaren zati batzuk irakurri eta gero, istorio bat aukeratu eta era ezberdinetan (komikia, antzerkia, filme laburra, txotxongiloak) islatu dute . Nahiz eta antzezpenak zuzenean ikustekoak izan, hemen daukazue komikiak irakurtzeko aukera.

 





 

ADIIIIIIIIIII!!!!! MEZUAK!!!!

Ikasketa buruarentzat:
kasle guztiak 14:30  atera nahi dugu institututik egun guztietan. Berdin zaigu arratsaldeko atsedenaldia kentzen baduzue, gure eguneko saioak ondo betetzen baditugu.





Nire lagun onena:
Itoitz Serna, maite zaitudala esan nahi dizut.








martes, 9 de diciembre de 2014

ZUMAIARAKO IRTEERA BATXILERGOKOEKIN

   Ia hilabete joan zaigu azaroaren 11n batxilergo 1 mailako  Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleak eta irakasle bi Zumaiara joan ginenetik.
 
Hasteko Algorri interpretazio zentruan Euskal Herrian ageri diren garai ezberdinetako arrokak eta fosilak aztertu genituen eta ondoren mundu-mailan ezaguna den Flysch-a bisitatu genuen ordubete inguruko ibilaldian.
Eguraldi zoragarria egin zuenez, primeran pasatu genuen. 


Maider Etxebarria (Biologia-geologia irakaslea)

EUSKARAREN EGUNA GUREAN


Badakigunez, joan den abenduaren 3an Euskal Herri osoan ospatu genuen Euskararen eguna, eta, nola ez, aspaldiko urteetan egiten dugunari jarraiki, gure ikastetxean ere ekintza bereziak gauzatu genituen Tere Uribe-Etxebarria eta Karmele Arrieta HNPko arduradunek ondotxo antolatu zituztenaren arabera.

Horrela bada, euskarari egindako piropoen lehiaketako esaldirik esanguratsuenak eta xelebreenak jaso eta ikastetxe osoan zehar jarri zituzten. Piropo irabazleak kartel handietan patio eta sarreran itsatsi ziren, denontzat luzaroan gogoangarriak izan daitezen, ez dezagun ahaztu hizkuntza geure altxorra dela, bakar eta bakan egiten gaituena, munduari begiratzeko beste ikuspegia ematen digun zer hori berezia. 

Bestetik, bitxia izan zen lematzat hartu dugunarekin ( "euskarak 365 egun") atsedenaldian egin zuten pertsonen bidezko irudia. Hori bai ederra!!! Hala bedi betiko, baita datorren urteko 365 egunetan ere!!!!

Azkenik, 3DBHko ikasle batek egindako irudia zuten pegatinak ikasle guztien artean zabaldu ziren. Errealitate bihurtzeko ahalegin txikia nahikoa litzateke!!


 

 

 


2DBHkoak ENKARTERRIETAKO MUSEOAN ETA POBAL BURDINOLAN

Joan den azaroaren 27an 2DBHko ikasleak Enkarterrietako museora eta Pobal burdinola ikustera joan ziren. 
Pobaleko burdinolan  burdinaren aldaketa prozesu osoa ikusi zuten; errota batean  gariarena   ere ikusteko aukera izan zuten.
Enkarterrietako museoan, ordea,  ertaroko tailer bat egiteko aukera eman zitzaien: garai hartako fraideek idazten zuten modu berean idatzi baitzuten eta eliza erromanikoa ere eraikitzeko parada izan zuten.