LG enpresak bi modulu atera ditu bere G5 sakelakoari txertatzeko. Teknologia horri esker, bateria erraz atera daiteke eta gehiago irauten du beste mugikor batzuekin konparatuta. Bestetik, sakelakoa kamara edo audiorako aparailu independente bihurtzeko aukera ere ematen du.
Bartzelonan, aurkeztu diren teknologia berrietan, esan dute ez direla SIM txartelak behar izango. Roaming-a ere desagertuko litzateke, eta sakelako berean hainbat zenbaki izateko aukera eskainiko lukete. Hardware bidez okupatzen den espazioa Nano SIM txartelean baino txikiagoan egongo da beraz, gailu txikiagoetan sartu daiteke. Gainera, edozein mugikorretan SIM hori edukitzeko aukera izango da.
Huawei enpresak sakelakoen mundutik ordenagailu eramangarrien mundura salto egin du. Ordenadore horiek aldi berean bi gauza dira: tableta eta ordenagailua. Huaweik Matebook aurkeztu zuen Bartzelonan. Tabletaren pantaila du, eta ordenagailuaren teklatua. Windows 10ekin erabiltzen da, eta 12 hazbeteko pantaila du. Gainera, oso arina da.
Beste teknologia berri bat ere atera dute: Bq Aquaris M10. Aurrekoa bezalakoa tableta eta ordenagailua da aldi berean. Tableta bakarrik izan daiteke eta gero, teklatua eta sagua ipintzean, ordenagailu bihurtu. Batzuk esaten duten bezala <<trenean tableta moduan erabili liteke, eta ondoren laneko bulegoan ordenagailu izan>>.
Ander Higueras & Ane Aguirre (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario