miércoles, 30 de mayo de 2012

GUREAK BRETAINIAN


Badakizue Bretainiako Lise Diwan ikastetxeak eta Arrigorriaga Insitutuak urtero eskola-trukean parte hartzen dutela . Aurten ere Bretainian egon ginen 3.DBHko ikasleak, eta, horregatik,  aste osoan  han gertatu zena kontatzera gatozkizue prentsa tailerrekoak, truke horretan parte hartu dugulako gutariko batzuek. Has gaitezen ba!

Asteartea, martxoaren 20a, egin genuen joaneko bidaia. 13 ordu luze pasa eman genituen autobus hartan sartuta. Nahiz eta lagunekin joan,  bidaia lotan eman  zuen jendea ere egon zen, ordu  horiek guztiak aguantatzeko zeozer egin behar zen eta. Bi ordurik behin geldiuneak egiten genituen, baina hori ez zitzaigun batere gustatu, gogo izugarria genuelako heltzeko!! Azkenean,  iritsi ginen Lise Diwan ikastetxera, harrigarria iruditu zitazigun, baina han geunden gaueko 22:30ak zirenean, bat-bateko atzerapenak gorabehera. Frantzia eta Espainiako helmugan ezusteko geldiunea egin behar izan genuelako.

Asteazkena, martxoaren 21a. Lo egin genuen aterpetxe berean gosaldu genuen. Janaria hemen jaten dugunaren antzekoa zen:  zerealak, esnea, ogia eta abar. Ondoren, autobusa hartu genuen eta telekomunikabide museo batera joan ginen. Han  monitore batek egin behar genuena azaldu zigun. Oso esperientza dibertigarria izan zen,  GPS bat erabili baikenuen jokua egiteko. Gero autobusarekin bretoien ikastetxera abiatu ginen. Bidaia oso luzea izan bazen ere, hitz egiten, musika entzuten… ez zen zitzaigun hain neketsua egin. Ailegatzean, bretoien jolas lekura eraman gintuzten eta han bakoitzak bere trukeko bretoia ezagutu zuen.  bere trukeko bretoia ezagutu ez zuen norbait ere egon zen, egun horretan ez zeudelako eskolan. Sekulako lotsa  eman zigun arren zati baten han egon ondoren, ausartu ginen haiekin hitz egitera. Elkarrekin afaldu genuen haien jantokian eta afaldu eta gero guztiak batera hizketan eta jolasetan eman genuen arratsa. Gero, autobusa hartu eta aterpetxera abiatu ginen, han denon artean hitz egiten jarraitu genuen  egunaren gorabeherak komentatzeko,eta denbora librea izan eta gero ohera joan ginen hurrengo eguna luzea izango zelako.



Osteguna, maiatzaren 22a.  Rennesen izan ginen bretoiekin batera.  Antzinako, erdi aroko kontuak museo batean kontatu  zizkiguten . Museoan zeharreko museo gidariak gazteleraz ez zekienez, frantsesez eta bretoieraz hitz egin zigun. Hortik irten eta kalean egon ginen, atseden txiki bat egin ahal izateko. Segidan,  denbora librea utzi ziguten Rennes herria ezagutzeko, izugarri polita iruditu zitzaiguna. Harriz eginiko hainbat eraikin daudela konturatu ginen,  beste herrialde magiko batean geundela  imaginatu genuen momentu txiki batez. Betainiako Parlamentura eraman gintzuten Javik eta hango Marcus irakasleak. Momentu zirraragarria izan zen, guztiok batera “Txoriak txori” abestia abestu genuelako . Edozein motatako sentimenduak nabaritu genituen, batez ere sentimendu positiboak. Hortik, gauera bitartean egon ginen Lise Diwan ikastetxean. Afaldu eta bakoitza bere ikastetxera joan zen, lo egiteko ordua heldu baizitzaigun.

Ostirala, martxoak 23a. Goizean, Landelo aterpetxetik atera ginen nahiko goizetik Lise Diwan ikastetxean gosaldu ahal izateko, haiek ez baitituzte guk dauzkagun ordutegia. Gosaldu eta berehala, oinez joan ginen Karaez herrira, ikastetxetik gutxira baitago, paseo labur baten aldea. Herri horretako udaletxean sartu eta ongietorria eman ziguten bertako alkateak. Nahiz eta alkateak gaztelerarik edo euskararik ez jakin, bretoieraz hitz egin zigun; euskaraz zekien udaletxeko andre batek hartu zuen hark esaneko  itzultzeko ardura. Hitz egiteari bukatu zutenean, Iker Garitagoitiak bertso bikaina eskaini zigun guztien aurrean. Ikerrek  aho zabalik utzi zituen bretoiak. Handik atera eta ikastetxera itzuli behar izan genuen han bazkaldu eta bakoitzak bere bretoiarekin berba egiteko. Ondoren, ikasle bakoitza bere trukeko bretoiaren etxera joango zen eta.

Larunbata, martxoak 24.Larunbata zen jada, ezin zuen inork sinetsi. Ikasle bakoitza tokatu zitzaion truke etxean zegoen, familia eta guzti. Festaren eguna  izan zen. Guztira hiru festa antolatu ziren,  hiru herri desberdinetan. Festara joan zirenak festa antolatu zen  etxe berean  geratu ziren lo egiten. Ikaragarri ondo pasatu  genuen.

Igandea, martxoak 25. Egunsentia zenean itxartu ginen, ezin genuelako lo gehiagorik egin, nekatuta geunden eta ez geneukan ezer egiteko gogorik.Hprregatik, itxartu eta ohean bertan geratu ginen bi ordu luzez. Eguerdiko 12:00ak zirenean, bakoitzak bere truke etxera alde egin zuen. Batzuek familiakoekin bazkaria izan zuten, beste batzuek, herria ezagutzeko aukera, eta,  azkenik, beste batzuek  ezer ez, etxean lo egiteko aukera izan zuten. Igandeak ez zuen asko egitekorik eman; beraz, maletak prestatzeko garaia zela pentsatuta, hori egiteari ekin genion. Igande gauean familia osoari agurra egin eta arin joan behar izan genuen lo egitera.

Astelehena, martxoaren 26. Astelehena zen, ezin zuen inork sinetsi eta zaila izan arren, hurrengo egunean etxera joango ginen. Inork ezin zuen sinetsi; inork ez zuen etxera joan nahi, baina horrela behar zuen izan. Arin heldu ginen guztiak Lise Diwan ikastetxera, han gosaldu eta  museo bat ikustera eraman gintuzten irakasleek. Bertan itsasoari buruzko tramankuluak ikusi genituen. Horren ostean, hondartzara joan ginen momentu txiki batez.  Gero Finisterre lurmuturra ikustera ermana gintuzten. Hor argazkiak atera eta paisaje polita ikusi ondoren,alde egin genuen. Handik berriro gure aterpetxera joan ginen, bretoi eta irakasle guztiekin afaria izan baikenuen. Afariaren ostean abestiak, dantzak, barreak eta negarrak izan genituen. Momentu oso polita bizi izan genuen guztiok batera. Berriro biziko ez dugun sentimendu hura. Erripikatzeko gogoa sartu zitzaigun; ados geunden guztiak ez genuela handik alde egin nahi. Han geratu nahi genuen. Guztia bukatuta, bakoitza bere logelara joan bezain laster, gauzak prestatu genituen hurrengo egunerako.

Astartea, martxoaren 27. Astartea eta azken eguna! Sinestu ezinean genbiltzan eta egia esan, inork ez zuen handik joan nahi; zergatik galdetuko zion bakoitzak bere buruari. Zergatik handik alde egin?  Ulertu ezin genuen sentsazioa zen. Oso arraroa, baina polita. Bretainiatik ateratzeko unea zen. Goizero bezala Lise Diwan ikastetxean gosaldu eta haiekin apur batean egon ondoren, handik atera ginen bidaia madarikatu luzeari ekin ahal izateko. Momentua iritsi zen. Agurrak esateko momentua heldu zitzaigun. negarrak eta barreak pasatu egin ondoren, joateko unea heldu zen. Guztiak autobusean sartu eta handik ospa egin genuen. Lehen 20 minutuak ez ziren batere onak izan, baina hurrengo 12 orduak arin pasatu ziren.

Ikusten duzuen bezala, Bretainiako trukeak ez dauka misteriorik. Egia esan, esperientzia berriro biziko genuke. Harrigarria da zelako legea hartzen zaion ezertaz ezagutzen ez duzun pertsona bati, izugarria da esperientzia! ez zaitezte ergelak izan eta datorren urtean 3DBH egingo duzuenok proba ezazue, ez duzue ezer galduko probatuz gero!! Ausartu zaitezte, gomendagarria, benetan!!


Asier Arjona , Garazi Zalbidea, Itxaso Miguel, Ander Cue, Nerea Peña eta Olatz Zarraga.  Prentsa 3.DBH

miércoles, 23 de mayo de 2012

WE ARE THE LIONS

Maiatzaren 4an  Bilbon bizi izan genuena ikaragarria izan zen. Nahiz eta partidua galdu sekulako giroa egon zen Bizkaiko hiriburuan. Gainera,  athleticzale guztiek dena eman zuten, bai Bucaresten, bai Bilbon eta pantalla erraldoiak jarri ziren hainbat lekutan. Emaitza, lehen esan dudan bezala, ez zen espero genuena, baina Europako konkistan porrot egin badugu Bartzelonari irabazi beharko diogu datorren maiatzaren 25ean  gure ametsak egia bihurtzeko. Guztiok bero-bero animatu beharko ditugu datorren ostiralean, Madrilen,  Bilbon zein herri txikietan. Bi kanporaketetan parte hartu ostean, biak galduko balituzte ere, ez litzateke ezer gertatuko; izan ere, erabat irabazi dituzte athleticzale guztien bihotzak.
Aipagarria ere bada egin duten sekulako denboraldia hiru txapelketetan: liga, Europa league eta Erregearen kopa
Gabarra laster ikustea espero dugu  txuri-gorri guztiok  Errege kopa  irabazteko irrikan gaudelako eta zelaian ez bada, kale, etxe, taberna zein jendearen arimetan seguru baietz.
Zorte on athletic!!!! Eta badakizue, galdu zein irabazi, BETI ZUEKIN !

Animatzeko betiko ereserkiarekin nahikoa ez badugu, ikus eta entzun ausardia eta grazia izan duten gazte batzuek  zein ereserki kañeroa egin duten!! Inglesez bada ere, guk arazorik ez, "No problem!!!! Bilbo ondokoak gara eta!!!! 

Eta, zeozer hunkigarriagoa nahi baduzue, adi ondoren jarriko dizuegun bideoari Jon Del Campo

INSTITUTUKO ATEZAINAK


Gurekin Jasone eta Iñigo ditugu, Arrigorriaga institutuko atezainak. Ea gure galderak erantzuteko prest dauden..
-Nongoak zarete?
Iñigo: Galdakaokoa, baina orain Basaurin bizi naiz.
Jasone: Bilbotarra naiz, munduko hiriburukoa.
- Noiz hasi zineten institutu honetan lan egiten?
Iñigo: Urrian hasi nintzen Arrigorriagako institutuan lan egiten, orain dela 7 hilabete.
Jasone: 2002ko urtarrilean hasi ninten hemen lan egiten.
-Gustuko duzue hemen lan egitea?
Iñigo: Giroa ona da, eta ikasleen portaera eskertzen da, ez zarete “basatiak”
Jasone: Bai, gustura nago, gainera hurbil nago etxetik eta eraikina oso alaia da.
- Lan honetatik, zein da gauzarik errezena eta zailena?
Jasone eta Iñigo: Zailena da gauza asko batera datozenean eta ezin duzunean dena konpondu aldi berean  baina orokorrean dena da nahiko erreza.
- Beste institutu batzuetan egin duzue lan? Zeinetan?
Iñigo: Zarautzen, Monte Alberti lanbide heziketako ikastetxean hain zuzen ere 10 urte egin nituen;   ileapainketa eta estetikari buruzko lanbide heziketa zen. Han, neskak  ziren ugarienak ,%98
Jasone: Basaurin, Leioan, Romon… Oso bidaia luzeak egiten nituen lanera joateko.
- Irakaleak eta ikasleek lan asko ematen dizuete beti fotokopia eske eta eske?
Iñigo eta Jasone: Ez digute lan asko ematen fotokopiak eskatzen. Lan gehiago ematen digute gauzen bila datozenean, supermerkatu batean  baleude bezala…
- Atezaina izan baino lehen, beste zerbaitetan lan egin duzue?
Iñigo: ni ez dut beste zerbaitetan lan egin.
Jasone: Bai, lehen maestra izan nintzen baita liburudenda batean ere lan egin nuen.
-Txikitan zer nahi zenuten izatea?
Iñigo: Suhiltzailea izan nahui nuen, guztiok bezala, baina ezin izan nintzen sartu miopia nuelako eta miopiarekin ezin zaitezke suhiltzaile izan.
Jasone: Ni txikitan misionera edo kantantea izan nahi nuen Sylvie Vartan bezalakoa adibidez.
- Kirola egitea gustuko duzue?
Iñigo: Bai, bolleyball egiten dut, ia 20 urte daramatzan Bizkaiko mutilen talde bakarrean jolasten, Galdakaokaon. Entrenatzailea ere banaiz.
Jasone: Ni igeri egitera joaten naiz. 
-Zer egiten duzue zuen denbora librean?
Iñigo: Kirola egiten dut, baita lagunekin hortik zehar ibili.
Jasone: Familiarekin egoten naiz baina asko gustatzen zait  zinemara ere joatea edo igeriketa egitea.

Yeray Ramos eta Arrate Zabala

GELA EGONKORREKOAK


Ostegunean gela egonkorrera joan ginen, haiekin hitz egiteko eta haiei buruz pixka bat gehiago jakin genezan. Ikasle guztiak ez zeuden arren batzuekin hitz egin ahal izan genuen: alde batetik, Eneko, June, Jon Ander, Esperanza eta Iñaki ikasleekin;  eta, bestetik,  Mari Cruz eta Haize irakasleekin. Oso gustura egon ginen haiekin, aparteko zailtasunak dituzten ikasleak izan arren,  oso-oso pertsona atseginak direlako.
 Enekok 13 urte ditu, eta 2 urte daramatza Arrigorriagako institutuan; Basaurin bizi da. Junek 16 urte ditu, martxoaren 2an bete berri ditu, eta 3 urte daramatza institutuan; Ugaokoa da. Jon Anderrek 15 urte ditu,  bere hirugarren urtea da institutuan; hura ere Ugaokoa da. Esperanzak 16 urte ditu; bi urte daramatza institutuan eta Igorrekoa da. Iñakik 15 urte ditu eta lehenengo urtea da  institutuan , Arrigorriagan bizi da.

   Gela egonkorrean egiten dituzten ekintzak gainerako gelatan egiten diren ekintzen   antzekoak dira baina askoz ere era  errezago batean. Etxerako lanak ere bidaltzen dizkiete gela  egonkorreko ikasleei, ez pentsa!!. Teknologiari dagokionez, ez dute aparteko teknologia aurrerapenik erabiltzen, Iñaki ikasleak izan ezik: hitz egiteko arazoak dituenez,  tablet-a erabiltzen du bertan dagoen programa bati esker besteekin komunikatzea lortzeko. Gela orduei dagokionez, gainerako ikasleak dituzten gela orduak dituzte, baita jolasordua eta jantokia ere, ordu berean dituzte. Ikasgelan egiten dituzten ariketen artean, musika, jolasak, pegatinak jartzea, eta plastika egitea dira haientzat ariketa gustagarrienak. Institututik kanpo gehien gustatzen zaizkien ekintzak igerilekura igeriketa egitera joatea da . Bestelakoetan, lagunekin egotea, irakurtzea eta multikirolak praktikatzea dira gogoko dituzten jarduerak.
Haien artean nahiko ondo konpontzen dira, ez nahi  beste baina ez dira kexatzen. Institutuan  gustura daudela esan ziguten. Institutu barruan haien lagun minenak hauek dira:
Juneren lagunik onena Imanol da. Jon Anderrena Yeray (pepi); Esperazarena Sairis da, Iñakirena June eta Enekorena, berriz, Idoia da.
Nahiz eta galdera zaila izan eta asko konprometitu izan, haien irakaslerik gustukoena nor den galderari erantzun ziguten. Juneren irakaslerik gustokoena Patricia da; Jon Anderrek zioen ez daukala gustatzen zaion irakaslerik. Esperazarena, berriz, Irene da; eta Iñakirena, Esti.  Enekoren irakaslerik gustukoena, berriz, Mari Cruz da.
 Pena izan zen, adibidez, Miren ikaslea faltatu izana.  Ainara, Elena eta Eider irakasleen hutsunea ere nabari izan  genuen.
Ander Arandia eta Garazi Zalbidea

jueves, 17 de mayo de 2012

SHEILA ELORZA FUTBOLARIA

Hemen daukagu Sheila Elorza, aurten 16 urte beteko dituen  eta insitutuan oso  ezaguna egin den neskatoa, Athleticeko nesken taldean jokatzen duelako eta Espainiako Selekziorako hartu dutelako.

Txikitatik gustatzen zaizu futbola? Zergatik? Noiz hasi zinen jolasten talde batean? Zure familia ere futbolzalea da? Ze taldetakoa zara?

Bai, txikitatik gustatzen zait Arkotxan bizi nintzenean gehien gustatzen zitzaidan jolasa futbola zelako,  eta nire lagunekin jolasten nuelako ia-ia egunero. Oso dibertigarria iruditzen zitzaidan. 5 urterekin hasi nintzen futbol talde batean. Gainera, nire familiakoak ere oso futbolzaleak dira baina nire aitari eta niri batez ere gustatzen zaigu. Nire aita betidanik izan da futbolzalea, eta nik  txikitatik  hartu diot zaletasun hori. Nire aitarekin  jolasten nintzenetan berak  irabazten zidan beti. Orain, ordea, gehienetan neuk irabazten diot. Nire amari eta nire ahizpari ez zaie asko gustatzen,  nik jolasten dudanetan edo partidu bat oso garrantzitsua denean daude adi, bestela, ez.Edozelan ere, familia osoa gara Athleticzaleak
Gustatuko litzaizuke nagusitan futbolari ekitea? Hala bada, ze taldetan? Eta hala ez bada, zer gustatuko litzaizuke egitea?

Bai, inolako dudarik gabe Athlec-en jolastea izango litzateke nire ametsa, baina goi mailako taldean  ez banintz geratuko, ez nintzateke futbolean arituko; unibertsitatean zeozer ikasiko nuke. Izan ere, oraintxe bertan futbolaria izatea besterik  ez dut gustuko, momentuz.

Lehen, Zaratamon ikasten zenuen, ezta?  Zein herri duzu gustukoago, Arrigorriaga ala Zaratamo? Zergatik?

Ni Arkotxan bizi nintzen baina han ez zegoenez  ikastetxerik  Zaratamoko ikastetxera joan behar izan nuen ikastera. Hasiera batean Arkotxa Arrigorriaga baino hobea zela pentsatzen nuen  han lagunak nituelako eta Arrigorriagan ez, baina Arrigorriagan lagunak egin eta gero, dudarik gabe Arrigorriaga hobea dela pentsatzen dut.

Lehen Ugaoko taldean jolasten zenuen, ezta? Eta ez dituzu hango lagunak faltan botatzen ?

Bai, asko gainera. Orain gutxiagotan  ikusten ditut, eta era berean hitz egin ere gutxi egiten dut  haiekin. Konfiantza gehiago neukan eta momentu oso onak pasatu nituen haiekin. Gainera, Ugaoko entrenatzaileari eta hango lagunei esker naiz orain naizena eta haiei zor diet honaino iritsi izana. Nire eskerrik beroenak haientzat!.

Norekin konpontzen zara hobeto, Ugaoko jendearekin edo Espainako  selekzioko jendearekin?

Ugaoko jendearekin Espainiako selekziokoekin baino  harreman handiagoa  dut  haiekin pasatutako egunak ez ditudalako sekula ahaztuko eta  asko erakutsi didatelako;  ez ditut inoiz ahaztuko. Baina Espainiako selekziokoekin pixkanaka-pixkana hobeto konpontzen ari naiz, oso majoak eta oso pertsona onak direla ematen du.

Espainiako entrenatzaileekin hobeto konpontzen al zara?

Espainiako entrenatzaileekin ez dut tratu handirik, baina berarekin hitz egin dudan apurragatik esan  dezaket oso pertsona majoa dela. Ugaoko entrenatzaileekin hobeto konpontzen nintzen baina Espainiakoekin daramadan denboran teknika berri asko erakutsi dizkidate. Ala ere, Athletic-oekin  teknika berriak eta hobeagoak hari naiz ikasten Espainiako entrenatzaileengandik baino.

Ematen al dizu denbora lagunekin gelditzeko edo festetara joateko? Eta ikasketetan zer moduz? Nola organizatzen zara?

Batzuetan entrenamenduak eta azterketak izaten ditudanean ez dit denbora asko ematen lagunekin egoteko, baina normalean denbora ateratzen dut haiekin egoteko. Nire lagunekin geratzeko gogo ikaragarriak izaten ditudanez gehienetan gauzak planifikatu behar ditut eta horrela ateratzen dut denbora. Hala ere, hasiera batean kostatu egin zitzaidan entrenamenduak eta ikasketak biak batera uztartzea, baina pixka bat organizatuta bi gauzak egin al dituzu: ikasi eta, egitea gehien gustatzen zaidana , futbolean jolastea.

Asteburuetan nora joaten zara zure kuadrillakoekin?

Segun eta. Leku batean jaia badago hara goaz; bestela, herritik geratzen gara edo batzuetan Ugaora, Arrankudiagara eta Bilbora joaten gara pelikularen bat ikustera edo erosketak egitera. Baina gehienetan Arrigorriagatik geratzen gara gazte gunean, …

Festa askotara joaten zarete? Ze festa mota duzu gustuko?

Normalean bai eta gainera “goizaldeko oedu txikietara" arte geratzen uzten digute gure gurasoek, pasada bat izaten da. Normalean, herrietako festetara joaten gara kontzertuak  daudenetara. Adibidez azken festara joan naizena Orduñara izan da eta izugarri ondo pasatu nintzen nire lagunekin eta Sarkoren kontzertuan.
Zer deritzozu gaur egun modan jarri den boteioiari?
Ez da gauza txarra, baina batzuetan asko edatea kaltegarria da norberantzat eta  lagunentzat ere bai, ze batek asko edaten badu eta oso txarto jartzen bada festa batean,  lagunek hartaz gau osoko ardura hartu behar dute  eta  ez dute  horrenbeste disfrutatuko. Hala ere, pixka bat edateak ez dio inori kalteak egiten. Nahiz eta nahiago dudan jendeak festetan eta momentu oso garrantzitsuenetan  baino ez  edatea, ez egunero.

Zuk uste duzu adin honetan gure pentsamendu bakarra ligatzea dela?Ematen dizu denbora ligatzeko? Ligeren bat ba al daukazu  hortik?

Askoren buruan dago pentsamendu hori, nahiz eta beste pertsona asko ez den iritzi berekoa. Izan ere, adin honetan normala da nobioak eta lioak izatea hortik, niri behintzat oso ondo iruditzen zait. Eta bai,denbora asko ematen dut ligatzen ez ezik mutiletan pentsatzen eta haiekin egoten ere bai. Ez dizuet gehiago esango, hori nire ardurapekoa baita!!


Zorte ona opa diogu Sheilari, kirolean eta ikasketetan nahi duen guztia, gogotsu eta gogor ekinez, lor dezakeelako.


Maite Atutxa eta Itsaso Miguel eta Nerea Peña

martes, 15 de mayo de 2012

AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Atzerapena eta zenbait eragozpen gorabehera, azkenean maiatzaren 4an egin genuen urte birik behin ikastetxean egiten dugun AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETAren sari banaketa. Ez da erraza izan erabakiak hartzea, batzuek idazlan bat zutelako gustuko eta beste batzuk, ordea, besteren bat. Gogotsu hartu dute gure 4DBH, 1 eta 2 batxilergoko ikasleek idazlearen lana sentipen eta sentsazioak papereratzeko.
Ekitaldian ateratako argazkiak bideotxo batean  bildu ditugu betiko gorde dezazuen egun horretako oroitzapena. Eta, segidan irabazleen zein finalisten gutunen irakurketaz goza dezazuen, hementxe iltzatuko dizkizuegu idazlanak.
Irakurtzearen plazeraz gozatu!!!!!

AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

jueves, 10 de mayo de 2012

Lander Nuño, Bizkaiko Futbol Selekzioan


Lander Nuño Arrigorriagako institutuko ikaslea ez ezik Bizkaiko futbol selekzioko futbolaria ere bada.  Erdi-aurrelari jokatzen du eta, esaten dutenez, oso ona da. Momentu honetan Arrigorriagako Padura taldean jokatzen du.


-Noiz hasi zinen futbolean jokatzen? Zein taldetan? Txapelketarik irabazi duzu Padurarekin?

   7 urterekin hasi nintzen Padura taldean; oraindik ere horretan jarraitzen dut. Gehienetan erdilari lanetan jartzen naute, nahiz eta nik nahiago dudan erdi-aurrelariaren tokia . Txapelketarik irabazi, ez. Gogoratzen dudan tokirik onena,  12 urte nituenean 4. geratu ginela  Zornotzako txapelketan.

-Pozik zaude taldearekin eta entrenatzailearekin? Nor da? Zergatik hartu zintuen taldean?
 Oso gustura nago entrenatzailearekin, zorrotza da entrenamenduetan, lana erruz eginarazten digu kirolari guztiei. Hala ere, primeran konpontzen naiz harekin. 

-Zergatik hartu zintuzten Bizkaiko Futbol Selekziorako? Espero zenuen?
Denboraldi bikaina eginten ari naizelako; golak ez ezik asistentziak ere ematen ditut nire lagunek golak sar ditzaten. Gainera, asko hobetu naiz defentsa lanetan. 
Ba, egia esan, ez, ez nuen espero;  izan ere,  Bizkaian badaude ni baino  maila tekniko hobea duten  jokalariak. 

 -Zein izan da zure partidarik garrantzitsuena?

 Indartsu taldearen aurkako partidua, seguruenik, elkar ezagutzen dugunez elkarri ziria sartzen eta xaxatzen ari gara beti.

-Zenbat gol daramatzazu? pitxitxia zara?
14 gol sartu ditut, taldeko pitxitxia naiz, nahiz eta  ligakoa izateko, oraindik hainbat falta dudan.

- Beste kirolik egiten  duzu?
Bai, joan den  urtera arte esku pilota egiten nuen,  baina hobeagoa nintzenez futbolean, utzi egin  nion.

- Zer duzu gustuko denbora librean egitea?
Eskalada eta lagunekin egotea dut gustuko. Gainera, mendira  sarritan joaten naiz.

Eskerrak emango dizkiogu Landerri elkarrizketa egiten uzteagatik. Espero dezagun futbolean  hobera besterik ez dezan egin. Segi aurrera!

Eneko Gurtubai eta Maider Roque

miércoles, 2 de mayo de 2012

Belgiarrak Euskal Herrian



Astebete. Zazpi egun. Zazpi gau. Bi parranda eta zenbait maitasun istorio. Hamaika irri, hamaika malko eta hamaika gertaera. Hori izan da, labur kontatuta, urtebete inguru zain egon ondoren, heldu eta jadanik pasa den astea.
Flandriako ikasleak irribarretsu heldu ziren aireportura.
Gernika, Mundaka, Gaztelugatxe, Donostia, Bilbo eta beste leku asko izan ziren elkarrekin ikusi eta elkarrekin gozatu genituenak. Horretaz gain, gure institutua ezagutu eta bertan gure kultura eta ohituren zati bat ikasteko aukera izan zuten, astebetez euskaldun izateko aukera.
Iritsi bezalaxe, irribarretsu joan ziren haien herrira bueltan. Malkoak ugariak izan ziren baita besarkada eta muxuak ere.
Ederra izan zen haiekin igarotako minutu bakoitza eta are ederragoa da gutako bakoitzari geratu zaigun oroitzapena.
Gauza gehiegi dira hitzez azaltzeko; beraz, besterik gabe, institutuari eta trukeko arduradunei eskerrak eman eta datorren urtean animatu zaiteztela esatea besterik ez zait geratzen.

Olatz Ipina (batxilerreko ikaslea)