Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldiak. Mostrar todas las entradas

sábado, 23 de abril de 2016

IBON URRUTIA GURE ARTEAN

Gure ikasleek telebistako arrakasta duen programa bat ondotxo ezagutzen badute, hori "El conquis" izekoa da. Hamar urtez aritu izan dira bi taldeetan sailkatutako partaideak haien artean lehian. Proben bitartez, indarra, erresistentzia, adorea edo gogoa duten  eta goseari eta nekeari aurre egiten dakiten erakutsi behar izaten dute neska-mutilek, munduko paisaia zoragarria duten parajeetan.

Horien arteko bat, Ibon Urrutia, 2012ko edizioko publikoaren gustukoenaren 3000 €-ko saria irabazi zuena, gure institutura etorri zaigu, 4DBHko ikasleei hitzaldia ematera. 
Adi-adi entzun zituzten ordu osoan, haren abenturak, balentriak, tranpak, ikusi zituen pasaiak eta abar; hori bai, den-dena euskaraz, HNPko programaren barruan sartutako hitzaldia baitzen.

Ikusi eta entzuteko aukerarik izan ez zenutenok, sarean aurkitutako elkarrizketa baten berri emango dizuegu:


lunes, 18 de abril de 2016

IANIRE ESTEBANEZ SARE SOZIALEN ARRISKUEZ

Ostegun arratsaldean, Ianire Estébanez-ek "¿Nos enredan en la red? Mundo virtual, adolescencia y relaciones" izeneko hitzaldi interesgarria eskaini zigun. Guraso eta irakasle askok parte hartu zuten.

Jorratu zituen gaien artean hauek dira aipagarrienak:

-Nortasun digitala eta sare sozialak. Pribatasuna vs. Publikoa. Zelan erabiltzen ditugu sare sozialak nerabeok? Eta helduok?

-Gailu mugikorren erabilera. Konexio iraunkorra, berehalakotasuna eta whatsappen arazoak. Guztioi gertatutako ezusteak.

-Selfie-ak, nortasuna eta sexismoa. Zelan ikusten dituzte euren burua nerabeek sare sozialetan?

-Sare sozialetan sortzen diren arazoak eta  arriskuak. Menpekotasuna, kontrola,...


-Ahaztu zaizkigun ahalmenak, sareak tresna bezala, sareak laguntzeko plataforma modukoa


(http://eus.arrigorriagabhi.net/ hartutako informazioa)

domingo, 6 de marzo de 2016

BIZENTA MOGEL YOLANDA ARRIETAREN ESKUTIK

Otsailaren 29an, 3DBHko ikasleek Yolanda Arrietaren Bizenta Mogeleri buruzko aparteko hitzaldia entzuteko eta ikusteko parada izan zuten. Benetan eskertzekoa Yolandak ekarri ziguna, pertsonaiaren biografia datuak ez ezik, garai hartako (XIX.mendearen hasiera) giroa, kultura, musika eta orduko bizitzaren sentsazioez ere dastatzeko aukera eman zigun. Ikasleek zabaldu behar zituzten 10 kutxetan zegoen misterioa apurka-apurka askatzen joan zen, Yolanda Arrietaren azalpenei esker. 



lunes, 22 de febrero de 2016

PORROTX PAILAZOA GURE ARTEAN


Urtarrilaren 12an gurean izan genuen Joxe Mari Agirretxe pailazoa, Euskal Herrian Porrotx ezizenez hobeto ezagutua, euskarari buruzko hitzaldi bat ematen.

Joxe Mari Agirretxe 1964ean jaio zen Lasarte-Orian (Gipuzkoan). Duela 70 urte, ireki berri zuten Mitxelin enpresara hainbat etorkinen etorrerak auzo haietako hizkuntza gaztelera izatea ekarri zuen. Gaztea zenean eman zuen izena AEK-n euskara ikasteko.
Lehen boluntario lana 18 urterekin bete zuen, haurrekin mendi irteerak egiten. Gerora maisu-maistra izateko ikasketak hasi zituen.
Duela 30 urte Takolorekin elkartu eta Olentzeroren etorrera antolatzen hasi ziren, euskara sustatzeko asmoz. Handik gutxira, pailazoz janzten ari ziren, eta gaur arte hala dihardu euskal kulturaren aldeko saioak ematen, baita umeen heroi ere, irrien lagun eta kultura maitale, saltsa guztietan sartuta dabilena.





Jon Ander Garcia & Ohiane Corpion (Prentsa tailerra)

lunes, 19 de octubre de 2015

INTERNETAREN HILABETEA

Urrian, Internet hilabetea ospatzen ari gara institutuan. Lantzen ari diren gaiak nortasun digitala eta sare sozialen erabil zuzenaren ingurukoak izango dira.
Programatutako jarduerak ondokoak dira:


-Urriaren 8an, 18:30etan, institutuko Bilera Gelan egiteko zen hitzaldiak aste beteko atzerapena izan zuen, eta irakasle zein gurasoak gonbidatu zituzten  parte hartzen.




 -Estíbaliz Linares-ek Lonbo Aretoan eskainitako hiltzaldia DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat:

-DBHko 1. eta 2. mailetako tailerrak Talleres para 1º y 2º de la ESO 
Sarearen erabilera ona sare sozial, identitate digital, whatsapp, etabarren inguruko tailerrak hasi dira CRTLenlaredeko partaideak diren Estibaliz Linares eta Ianire Estébanez-en eskutik, gure internet hilabetean. Ikasleek bikain hartu dituzte jarduerak hauek non sarearen erabilera zuzenean eta sare sozialen potentzialtasunetan orientatzen dituzten. 

IKT arduraduna ( Juan Carlos Guerra)

domingo, 12 de abril de 2015

"NORA EZ DAKIZUN HORI", IRATI JIMENEZEN LIBURU MAGIKOA

Irati Jimenez Uriarte Bizkaian jaio zen, Mundakan, 1977. urtean. Euskal idazlea da baina euskal telebistan eta euskal irratian ere aritu da.

Edorta Jimenez idazlearen alaba da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan zen. Gaur egun, Consumer Eroski aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna izateaz gain, enpresei internetarako aholkularitza eta zerbitzuak ematen lan egiten du. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, Nora ez dakizun hori liburuarekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen.
Martxoaren 4ean Irati Jimenezen bisita izan genuen. Bilera gela bete zuten bigarren batxilergoko ikasleek. Irati Jimenezeri ongi etorria eman ondoren, Interneten eleberri honen inguruko kritikaren batek dioena aipatu genion: “...maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena”
Berak ere liburuak bezalaxe sorgindu gintuen, hobe esan banpirotu gintuen. Hainbat kulturatan dauden banpiroen inguruko leiendak eta sinismenak irakurri zizkigun eta nola izan gaitezkeen banpiro ere erakutsi zigun; errealitatea eta ametsa nola uztartu litezkeen ere bai. Bere buruan zegoen mundu magikoa, ipuin mundua eta amodiozko istorioaren arteko lotura ( sinesgaitza akaso), erreala zela sinistarazi zigun, eta noski, kasualitate gertagaitzak ere gerta litezkeela erakutsi zigun.
Hitzaldi arina eta goxoa, benetan.
Entzun arretaz nortzuk izan daitezkeen banpiroak jakin gura baduzu,

miércoles, 25 de marzo de 2015

OIHAN VEGA IRRATI ESATARIA, GUREAN

Badakizu zein den Euskal Herriko gazteok gehien entzuten dugun irratia? Jadanik pista bat eman dizuet... Hain zuzen ere, Euskal Herriko gazteok gehien entzuten dugun irratia Gaztea da.
Orain dela haibat aste, Oihan Vega, Gazteako esataria eta DJ-a, gurean izan genuen. Bere lanari buruzko eta Euskararen aldeko hiitzalditxo bat prestatu zuen Arrigorriaga Institutuko batxillergoko lehenengo mailako ikasleentzat.

Bi orduko hitzaldian gai askori buruz aritu zen. Gaztea Irratiak duen funtzionamendua azaldu zigun; eta behin eta berriz esan zigun Gaztea irrati demokratikoa dela. Arrazoia dauka. Gaztea Irratia izan zen estatu mailan lehen "Whatsapp" kontua zabaltzen, entzunleen iritzi eta eskaerak jasotzeko. Gutxi balitz, sare sozial guztietan ere kontuak dituzte, entzunleekin harremanetan jartzeko.

Oihanek botatako galdera bat egingo dizuet. Gaztean euskal musika gutxi entzuten dela uste duzue? Zergatik?
Esatariak esan zigun bezala, GEUK AUKERATZEN DITUGU GAZTEAN AGERTZEN DIREN ABESTIAK. GEUK BOZKATZEN DITUGU "TOP GAZTEA" ZERRENDAKO ABESTIRIK ENTZUNENAK. Argi dago geure "errua" dela. Orduan, gure herrialdeko musika babestu eta sustatzeko, begibistan dago mugiikorra hartu eta euskal musika eskatu eta bozkatu beharko dugula. GURE ESKU DAGO!

Beste alde batetik, azken urteotan  Gazteak izandako lorpenak ere adierazi zizkigun. Eta, zalantzarik gabe, hauxe da lorpenik aipagarriena... GAZTEAK, "LOS 40 PRINCIPALES" IRRATI AURKARIAK BAINO ENTZUNLE GEHIAGO LORTU DITU EUSKAL HERRIAN!

Honetaz guztiaz aparte, saio praktikoa ere izan genuen. Izan ere, Oihanek musika ekipoa ekarri, eta hainbat ikaslek praktika txiki bat egin genuen, nahasketa-mahai eta mikrofonoaren aurrean. Oso dibertigarria izan zen mikrofonoaren aurrean jarri eta irratiko esatarien antzera ibiltzea.

Gainera, Marmar Irratiko partaideok ere han egon ginen, Oihanen aholkuak entzun, gure institutuko irratia "profesionalagoa" izan dadin.

Orduan, badakizu zer egin hemendik aurrera, ezta? Entzun Gaztea (eta baita Marmar Irratia ere, noski) eta bozka itzazu zure kanturik gogokoenak!!
Xabi Aresti ( Marmar irratikoa)

martes, 13 de enero de 2015

PALEOTRESNAK, IÑAKI LIBANOREN HITZALDIA

Joan den abenduaren 17an Iñaki Libano izan genuen gurekin Paleolitikoko garaian silex lanketaren garapena azaltzeko.
Benetan interesgarriak izan ziren hark azaldu zizkigunak: lantzen, gezien eta jaurtigaien erabilera, besteak beste; Era berean, Uribe Kostan oraindik aurki daitekeen silexaren garrantziari, bertan bizi izan ziren animaliei buruzkoak eta neandertalen desagerpenaren zergatiez ere mintzatu zitzaigun. Bukatzeko bi harri eta onddo bat erabiliz sua egitera ausartu zen. Eskerrak jantokiko alarmak ez zirela piztu, ke dexente sortu zen eta!

 


jueves, 7 de noviembre de 2013

NORTASUN DIGITALA ETA SARE SOZIALAK

Urriaren 30ean Antonio Omatos-ek Nortasun Digitala eta Sare Sozialei buruzko hitzaldi-tailerra eskaini zigun institutuan. Hauek dira berak emandako helbideak eta atera genituen argazki batzuk:

. 

viernes, 19 de abril de 2013

IDAZLEAK IKASTETXEAN: XABIER MENDIGUREN


Opor aurreko egun bateko arratsaldez azaldu zitzaigun Xabier Mendiguren idazlea. 3DBHko ikasle gehienek "Obsexuen kluba" izeneko liburua irakurria zutenez, eskatu egin genuen abian dagoen "Idazleak Ikastetxean" programako idazleen artetik hura etor zekigun. Hanka-sartze txikia izan genuen; izan ere, arratsaldeko klase-ordua bat besterik ez denez, DBHko ikasle guztiak batera sartu behar izan genituen, nahiz eta jakin ez dela  gomendagarria 40 ikasletik gorako taldea izan dadin. Horregatik, barkamenak eskatu nahi dizkiogu Xabier Mendigureni, hasieran susto itzela hartu baitzuen hainbesteren aurrean hitz egin behar izateagatik. 
Baina, arazoak arazo, dena primeran joan zen.  Ikasleek, gainera, idazleak planteatu zizkien galderei ederto erantzun ez ezik, hainbat galdera ere egin zizkioten Mendigureni idazte prozesuari buruz. 



Hemen utziko dizuegu egun horretan hartu genuen bideoa. 


Hemen gure ikasleetako batzuk idazlearekin



domingo, 2 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA institutuan

Abenduaren 3a  aurten astelehena izango da, eta beraz, EUSKARAREN EGUNA institutuan bertan ekintza eta jarduera batzuen bitartez ospatzea erabaki dugu. Azpian duzue ekintzen taula: batetik 1 eta 2 DBHko ikasleek HERRI KIROLetan hartuko dute parte, eta bestetik, 3DBHko ikasleek LONBOn BUAH TXABAL! izeneko antzezlan arrakastatsua ikusiko dute atsedenaldia osteko saioetan.


Herri kiroletan gure gaztexoek zer egingo duten jakiteko, horra irudiak:

Egun berean dena antolatzea ezinezkoa  denez gero, asteartean, abenduaren 4an, 4DBHko ikasleei ITXASO PAIAk emango die hitzaldia. Begiratu zein taldek duen zein ordutan! Entzun arretaz zer esango dizuen aktore gazteak euskararen inguruan.



"Buah Txabal"  Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiagak antzezten duen lana dugu. Apirilaren 10ean izan zuen estraineko emanaldia Markina-Xemeinen. Harrezkero, izan duen harrera beroa dela medio, hainbat herritan izan dute antzezlana ikusteko parada; hala, Arrigorriagan bigarenez gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Ea euskararen erabilerari buruzko mezutxoak itsasten zaizkigun eta hobe egiteaz gain, erabiltzen hasten garen. Hori bai hori erronka!!!

Azkenik, asteazkeneko atsedenaldian zuek zeuok, ikasleok, euskarari eskainitako PIROPOAK IRRATSAIO batean emango dira, horien artetik zeintzuk irabazi duten ere esango da. Era berean, Margoak hartuta aspalditxoan jada kanpoko hormetan egindako GRAFFITIA berrizteko asmoa dugu, Ea eguraldiak zer dakarkigun egun horretarako!
Eta, amaiera moduan, adi denok, batxilergoko ikasle zenbaitek zenbat idazki, kartel, poesia zati eta  beste ipini dituzten zentroko pasabideetan euskara ahoan, bihotzean eta eguneroko jarduera denetan erabiltzeko tresna dugula gogorarazteko.. Ea asmatzen duzuen nork idatziak diren horko hitz zoragarrietako batzuk.


Egunotan hainbat izan dira euskararen aldeko aldarrikapenak, irratian, telebistan, aldizkarietan, zein zein baino hobea. Segidan Etxepare institutuak zein irudi eta lotura ederrak lortu dituen surflarien  mundua erabilita.

lunes, 16 de abril de 2012

JOXERRA AIHARTZA ETA SAGUZARRAK



Joxerra Aihartza martxoaren 30ean ikastetxera etorri zitzaigun batxilergoko 1. eta 2. mailako biologia-ikasleei biologiari eta, bereziki, saguzarrei buruzko hitzaldia emateko.  
Biologo aparta, bere abenturak eta ikerketak datu askorekin kontatu zizkigun, emozioz beterik, diapositiba pila eta berba bizia erabiliz.

Ikasleek oso galdera interesgarri eta zuzenak egin zizkiotenez, biologoen bideak nondik nora  joan daitezkeen jakinerazi zigun; eta saguzarren bitxikeria batzuk ere entzun genituen.

Oso gustura egon ginen; horregatik joan zitzaigun denbora hain arin !

Baina…………zergatik etorri zen gure ikastetxera? Jakin nahi duenak galde diezaiola zuzendariari! 



Hemen utziko dizuet orain dela pare bat urte, EITBn ornodunei buruz idatzi zuen liburuaraz egin zioten elkarrizketa: