domingo, 25 de diciembre de 2016

"MANIKI" IZOZTUAK

Hala da, bai! Arrakasta itzela izan dute Mannekin izeneko bideoek sare sozialetan; ikasleen ideia bikainei jarraiki, guk ere  bideo "izoztuak" egin dizkiegu talde batzuetako ikasleei.  Konturatu zaitezten zelan aurkitzen ditugun ikasleak klasera sartzean: batzuk, ikasten; beste batzuk, jolasean, asko eta asko  mugikorrei begira, azken lagunen mezuei adi, edota Olentzerori opari zerrenda idazten..., kar, kar, kar!!!

Edozelan ere, honen bitartez Gabonetarako ZORIONIK beroenak opa dizkizuegu, baita datorren urte berria aurtengoa baino hobea izan dezazuen ere.




domingo, 18 de diciembre de 2016

KODEAREN ORDUA


Gure ikasleek eta irakasleek Kodearen Ordua 2016 ekimen globalean parte hartu dute. Izan ere Arrigorriaga Institutua modu ofizialean Bizkaiko ikastetxe publiko bakarra izan da mundu mailan egiten den jarduera honetan.




Kodearen Ordua Konputazio Zientzietarako ordu bateko sarrera da, mundu guztiak programatzen ikas dezakeela erakusteko eta honela diziplinaren oinarrizko kontzeptuak modu dibertigarrian ulertzeko. 

Zehaztasun guztiak web site honetan ikus daitezke:  bit.ly/kodeordua

(Arrigorriagabhi.net orrialdetik hartua) Juan Carlos Guerra

jueves, 15 de diciembre de 2016

FILMA LABURRAK ARRIGORRIAGAN

Beste urte batez etorri zaigu Lonbo aretora Film Laburren lehiaketa. Gure ikastetxeko ikasleak gustura hartzen dute parte ematen dituzten film barregarrietan; izan ere, umorea da gehienek duten ezaugarrietako bat. Hala, abenduaren 13an 3.eta 4. DBHko eta 1.eta 2. DBHOko ikasleek ikusi  eta gozatu dituztenen arteko batzuk ondorengoak izan dira: 
                       -DIE FREUDIN
                       -LA DISCO RESPLANDECE
                       -LAS REGLASDEL SUBJUNTIVO
                       -DUELO A LAS 12
                       -APOLO 81
                       -RULETA
                       -17 AÑOS JUNTOS
                       -CENIZO

Disfruta ezazue azken aurrekoaz, niri neuri behintzat ikaragarri gustatu zitzaidan: solidaritatea, eta umorea,  biak maisuki uztartzen dituelako.



Ikasle gehienen esanetan azkenekoak izan dira gustukoenak. Antolatzaileek botoak emateko eskatu zieten eta horretarako filme laburren izenburuak zituzten orritxoak pasatu zizkieten. 

Aipamen bi egin behar ditugu gure ikasleek izan duten jarrerari buruz: oraindik badute zer ikasi; lehenengo, garbiago izaten, alde egindakoan, behea zikinkeriaz beterik utzi baitzuten;  eta bestetik, aretoetan isiltasuna mantentzeko  erronka bere gain hartu beharko lukete gure ikasle maiteek.

Ahh! Ahaztu baino lehen, bat bera ere ez da euskaraz izan. Ummm! Zer pentsatu ematen dit!!

BATXILERGOKO IKASLEAK, BILBOKO BERREGINEN MUSEOAN

Lehengunean,  abenduaren 7an, Bilboko Berreginen Museora joan ziren 2. batxilergoko Arte irakasgaiko ikasleak. Bertan, ebaluaketan zehar ikasitako hainbat artelan ikusi eta azaldu zizkieten.  Argazkiak ere piloak atera zituzten. Hemen utziko dizkizuegu, gozatu ditzauen, horietako batzuk.
  


Blanca Bajo (2.DBHOko ikaslea)

KIROL EGUNA 2016

Beste urte batez, abenduaren 2an,  tutoreak gurasoekiko batzarretan daudela aprobetxatuz, KIROL EGUNA antolatu da ikastetxean. Hainbat ikaslek hartu dute parte futbol zein saski-baloi partidetan.
Eguraldi ederrak lagundu du lehiaketak martxa onean joan daitezen.

viernes, 2 de diciembre de 2016

LEHENENGO HITZA DA GILTZA


Bada hilabete bat baino gehiago "Lehen hitza da giltza" izeneko ekimenari hasiera eman geniola. Gurasoekiko batzarretan euskarari lehentasuna emateko orduan, eta orain EUSKERAREN EGUNA dela kausa ideia bikaina bururatu zaielako HNPko arduradunei: tutoretza orduetan ikasleek kartoi edo paperezko giltzak egitea izan da ekimena, nahi izan duten eran eta kolorez, euskara erabiltzearen garrantziaz ohar daitezen. Zoritxarrez, bizi garen inguruan, daukagun erdal gizartearen eragina handia denez, nahiz eta askok ondotxo jakin, nekez da euskara lehen erabilitako hizkuntza. Gogoa jar diezaiogun, beraz, jarrerak aldatzeko eta zaharrak berri bihurtzeko. 



                             

HNPko ikasleek gehien bat bideotxo ederra prestatu dute, euskararen bidetik jarraitzeko eta bultzatzeko asmoa dutela adierazteko. Hona hemen denok ikus dezazuen.


jueves, 1 de diciembre de 2016

TTAKUN-TTAKUN



Txalaparta jotzen ikasi nahi? bai?, bada, ez galdu aukerarik eta ostegunetako atsedenaldietan jantokian jarriko diren bi txalaparta jotzeko beta aprobetxa ezazue. HNPtik bideratu nahi den ekintzetako bat duzue; euskara eta euskal kultura bultzatu ez ezik horren barruan txalaparta jotzen ikasteko tailerra ere dakarkizue.

Animatu eta arrimatu!!!

GELA ITXIKOAK ARTE EDERRETAKO MUSEOAN

Joan den azaroaren 4an, Bilboko Arte Ederren museora hurbildu ginen, eta bertan Carmelo Ortiz de Elgearen artelanak ikusteko aukera izan genuen. Lanak ikusi ostean, tailertxo batean parte hartzeko aukera izan genuen eta beste ikastetxeekin batera eratzen ari diren ormairudiaren zatitxo baten gure aztarna utzi. Tailerrean, Doña Casilda parkean hartutako hosto batzuk margoztu genituen teknika ezberdinekin eta ondoren, esan bezala, ormairudian jarri, argazkietan ikus dezakezuenez.


Naiara Aparicio (Gela itxiko irakaslea)