martes, 24 de diciembre de 2013



KONPOSTAGAI BERRIAK

Dakigunez, konpostatzen eta birziklatzen ez duguna erre egiten da, kutsadura ikaragarria sortuz. Ez hori bakarrik, erraustegira eramatea garestia da. Horregatik ari gara konpostatzen, gutxiago kutsatzeko eta dirua aurrezteko. Gainera, lortutako konposta landareentzako ongarri ezin hobea da.
Pausotxo bat egin dugu aurrera, eta belarra, txirbila, kafea eta fruta azalez gain, beste bi konpostagai berri ditugu: orbela eta ogia. 


Aurrerantzean ere, apurka-apurka, gauza gehiago konpostatzen saiatuko gara. Eskerrik asko denoi jantokian egiten duzuen lanagatik!


ZUHAITZAK-1

Aurten ere, iazko bidea jarraituz, zuhaitzak landatzeari ekin diogu. Hauexek landatu ditugu orain arte: lau aranondo, bi intxaurrondo, gaztainondo bat, bi gorosti, mertxikondo bat eta elorri zuri bat; hamaika zuhaitz, guztira. Hona argazki bat:




Ez dira horiek aurten landatuko ditugun arbola bakarrak; beste batzuk ere etorriko dira. Gainera, ditugunak zaintzen ari gara. Institutuko beheko aldean dagoen arte ederrari, esaterako, alboko zuhaixka kendu diogu, traba egiten zion eta. Itxura ederra du orain:


Esan bezala, beste batzuk ere etorriko dira; ea denon artean institutua edertzen dugun!

sábado, 21 de diciembre de 2013

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON DENOI!!!!!!

Atzo izan genuen urteko azken klasea. Datorren urtera arte ez dugu berriz elkar ikusiko!  GABONAK gainean ditugu. Lasaitasunerako unea dugu, familian, guraso eta senitartekoekin; janik eta edanik ez dugu faltako, ez horixe, mila kutizia dastatzeko unea. Jairik jai ibiltzeko aukera paregabeak ere izango ditugu egun hauetan: Olentzero opariz beterik  datorrelako, kanpai hotsek urte berriaren susmoari eutsiko diotelako, eta nahikoa ez bada, hiru errege magoek 2014ko hasierako egunei gozo zaporea emango dietelako kabalgatetako umeen irrien soinuen bitartez.
GOZATU ETA ONAK IZAN!!!!!

Ez ahaztu etxerako lanak egitea!!!!!!

2013ko AZKEN IRRATSAIOAK




miércoles, 18 de diciembre de 2013

2013KO SANTOMASAK INSTITUTUAN- EGITARAUA

San Tomas eguna abenduaren 21ean ospatzen da Euskal Herri osoan; egun oso garrantzitsua dugu Donostian, Bilbon, Azpeitian etab. Jatorriz, XIX. mendean  sortu zen, baserritar asko, maizter baserrietan bizi zirenean, aldiro errenta ordaindu behar ziotelako nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna hasieran San Martin (azaroaren 11) izaten bazen, azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak,odolosteak,...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

Denborak aurrera egin ahala, ohitura hori tradizio bilakatu da. Salmentan eskainitako barazkiak, fruta eta animalien jakiak postuetan eskaintzen dituzte baserritarrek. Bilbon, adibidez, Areatzan eta Plaza Barrian jartzen dira; Donostian Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza eta Alde Zaharreko beste leku batzuk ere hartzen dituzte.
Merkatuetan baserriko produktuak erosten eta probatzen ditugu, gehien probatzen dena taloa eta txakolina dira.

Arrasaten, adibidez tradizio handikoak dira Santamasak, XIV.mendetik egiten dira, Pedro I krudelak, Gaztelako erregeak, 1351an baimendu eta legeztatu zituenetik, eta horregatik esaten da Gipuzkoako jai egunik zaharrena dela. Hasieran, bere iraupena hiru egunekoa izaten zen, 21, 22 eta 23an; gaur egun, ordea, 21an bakarrik egiten da . 


Eta, gurean, urteetako tradizioari jarraituz, aurten ere baditugu hainbat ekitaldi. Beti bezala, Gabon aurreko azken klase eguna abenduaren 21a suertatzen bada, primeran; ez bada, ez du ardurarik, berdin-berdin emango diogu agurra urtearen azkeneko klase egunei, behar den moduan zelebratzeko. Talorik ez badugu ere, oso gozoak diren txorizo bokatak eta turroi zatiak eskaintzen dizkiegu ikasleei, eta ondoko egitarauan ikusten denez, ez dugu ezer falta: bertsolariak ( aurten Arkaitz Estiballes izango da gurekin), dantza ekitaldiak, mus eta esku pilota txapelketak....,


Ondo-ondo pasa, giroa epeldu eta gozatu egoeraz hurrengo urtean indarberriturik bueltatzeko



                         
 Eta gurean, zer? Arean berandu bada ere, gure prentsako ikasle saiatuak fin ibili dira egun horretan batutako argazki eta bideoak beste proiektu batean elkarrrekin batzen. Hau da ondorioa. 

EMAKUMEENGANAKO BIOLENTZIARIK EZ!

Badakizuenez, institutu honetako  Aitor Ibarretxek (Batxilergoko ikasleak) eta Iker Mendazak (4. DBH-ko ikasleak)   azaroaren 25ean bukatu den aurtengo  Beldur Barik lehiaketan hartu dute parte
Hona hemen egin duten lana:




Nahiz eta pertsona askok parte hartu ez duen, Beldur Barik jarrera nabari da zentruan. Pasiloetatik ibili besterik ez duzu indarkeriaren kontrako adierazpenen aurrean aurkitzeko..


viernes, 13 de diciembre de 2013

AZAROKO AZKEN IRRATI SAIOAK

Ondorengoak dituue BERRI-BERRIAK irratiko ikasleek grabatu dituzten saioak. Ea interesgarriak egiten zaizkizuen!!!

Berandu bada ere, ahantz ez dakigun, azaroko azken hamabostaldian urteak bete zituztenei ere zorionak emango dizkiogu ( laster abendukoak gogoraraziko dizkizuegu)

lunes, 9 de diciembre de 2013

2013KO KIROL EGUNA INSTITUTUAN

Badira urteak institutuan kirol eguna egiten hasi ginela. Egun aproposena aukeratzea egiten zitzaigun askotan zail samarra, futbol eta saskibaloi partidek ez zezaten klase orduen haria oztopatu. Aurten, dirudienez, formula magikoa aurkitu dugu, egokiena, beren beregi horretarako jarritakoa dirudiena: DBHko guraso eguna. Bai, hala da, Lehenengo ebaluazioa bukatutakoan, irakasleek, batez ere tutorek, ikasleen gurasoekin hitz egiteko parada izaten dutenez, ikasleak etxean supazter txokoan geratu ohi dira Joan den asteko azaroaren 29 izan zen D eguna, edo hobe K eguna deitu beharko genioke. 
Hasieran esan behar beldurrez, pentsatu genuelako etxetik zetozen ikasleak, partidetan parte hartu beharrean, hortik zehar ibiliko zirela. Usteak ustel! ikaragarria izan zen, antolaketa eta parte hartzearen aldetik ez ezik, sortu zen giroaren aldetik ere inoizko ondoen atera zelako. Hotzak ez gintuen kikildu, arropen geruzak estalita batzuk zein erdi mangutsik eta praka laburretan beste batzuk, dardarka hotzaren eraginez, han ekin zioten gure ikasle-heroiek kirol lehiaketearen gudari, gustura eta alai. futbolean zein saskibaloian. Argazkiak lekuko!

domingo, 8 de diciembre de 2013

ARRIGORRIAGAKO ALKATEARI ELKARRIZKETA


Orain dela hainbat aste, Asier Albizuari (Arrigorriagako alkateari) elkarrizketatxo bat egitea bururatu zitzaigun, gutariko askok ditugun galderei erantzunen bila.
Esan eta egin.
Alkateari eskaera bat bidali, eta Arrigorriagako udaletxera jaitsi ginen Asierri galdeketa sorta bat egiteko.


Hemen daukazue Garazi Suarezek eta Xabier Arestik egindako elkarrizketa.