domingo, 1 de noviembre de 2015

ARIANE CUEVAS KANTARI

Ariane Cuevas Arrigorriagako institutuko 3.mailako ikasleari elkarrizketa bat egingo diogu, abeslaria baita. 2001eko maiatzaren 12an jaio zen, Ugao- Miraballesen. Ugaoko eskolan ikasi zuen. Betidanik abestea gustuko izan du eta hainbat sari jaso ditu.

-Kaixo, egunon, Ariane! Zer moduz?
-Egunon. Ondo, bai!
- Zenbat urterekin hasi zinen abesten, nola hasi zinen?
6 urterekin hasi nintzen abesten. Hasieran ez nengoenherriko abesbazean, apuntatu nahi nuen arren, nire lagunek jarduera hori egiten zutela ikustean, eta poliki-poliki gustatzen hasi zitzaidan.

-Ze eratako  abestiak gustatzen zaizkizu abesteko gehien?
Denetarik abesten dut. Hala ere, musika klasikoa eta Rock-a abestea ez zait asko gustatzen.

-Abeslari edo talderik gogokoena zein duzu? Esta zure abesti gogokoena?
Hainbat abeslari gustatzen zaizkit esaterako Ariana Grande, baina gogokoen dudan taldea Vendetta da. Nire abestirik gogokoena Vendettaren "Fuimos, Somos y Seremos" Atzo, Gaur eta Bihar diskoarenUdarako gau luzeak” izenekoa da.

-Inoiz txapelketaren batean egon zara? Zerbait irabazi ahal duzu?
Bakarka hiru txapelketetan hartu nuen parte, bikoteka batean eta taldeka bostean.
Bakarka aurkeztu nintzenetan, hiruretan lehen sariak irabazi nituen; bikotetakoa ere lehen sarian irabazi egin genuen, eta taldeka hiru, lehen sarian;eta bi sari, bigarren postuan

-Zuretzat zer da musika?
Ez dakit, nire ustez errazago da musika abestea musika azaltzea baino. Niretzat musika inguratzen nauen arazoez deskonektatzeko modu bat da.

-Gaur egun abesten jarraitzen ahal duzu?
Momentu guztietan ari naiz abesten, nire lagunekin nagoenean zerbait abesteko gogoa izaten dut,baina koroko gaira bueltatuz, iadanik ez gara txapelketetara aurkezten federatuak gaudelako eta txapelketen datak ateratzen direnean , data horietan beti kontzerturen bat daukagulako egiteke.

- Nolakoa izan zen zure lehen txapelketara joan zinen eguneko sentsazioa?
Nire lehen txapelketan, Pirritx eta Porrotxen “agur pakito” abestu nuen. Hasieran aurkezteko beldurra nuen ez nintzelako bakarrik eszenatoki batera igo, eszenatokia erraldoia iruditzen zitzaidan eta ni oso txikia nintzen. Nire txanda heldu zenean oso urduri jarri nintzen, baina abestia igaro ahala urduritasuna pasatzen joan zitzaidan eta asko disfrutatu nuen.

- Abesteak denbora asko kentzen dizu? Zelan daramatzazu ikasketak?
Ez dit denbora askorik kentzen, 17:00-18:30-ra eta ostiraletan ordu berberak joaten naiz ensaiatzera. Ikasketak nahiko ondo daramatzat.

-Abesteaz gain zer gehiago egiten duzu?
Ingelesa, astearteetan eta ostegunetan 17:00-18:00-ra, zeharkako txirula ostegunetan 18:30-19:30 eta euskal dantzak ostiraletan 19:00-19;30.

-Irakurtzea gustatzen zaizu?
Bai, batez beste asterik birik behin liburu bat irakurtzen dut, abenturezkoak eta maitasunezkoak batez ere.

-Etorkizun batean abeslaria izatea gustatuko litzaizuke?
Ez, badakit nahiko zaila dela mundu horretaz bizitzea, bakarrik gutxi batzuk lortzen dute eta horretarako fama handia izan behar da. Horregatik nahiago dut ikastea.



MILA ESKER GURE GALDETEGIARI ERANTZUTEAGATIK.

Jon Ander eta Oihane (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario