Arnatz Alvarez 3DBH egiten ari da, Arrigorriagako institutuan. Arrigorriagan bizi da, nahiz eta txikitan Ugaoko eskolara joan. Arrigorriagako Padura taldean jokatzen du saskibaloian. Bateria eta gitarra jotzea ere izugarri gustatzen zaio.
- Zergatik hasi zinen saskibaloian?
Nire lagun gehienak saskibaloian aritzen ziren. Eta lagun batek esan zidan apuntatzeko. Haren azken entrenamenduetara joan nintzen behin eta gustatu zitzaidan.
- Zelan zabiltza saskibaloian?
Ondo. Pivota naiz, baina batzuetan alero tokian ere jokatzen dut. 8 zenbakia daramat kamisetan.
- Zergatik hasi zinen bateria jotzen? Eta zergatik jotzen duzu gitarra?
Niri txikitatik rock and rolla asko gustatu izan zait, eta musika akademia batean instrumentu bat aukeratzeko esan zidatenean, nik bateria eta gitarra hartu nituen.
- Zergatik joan zinen Ugaoko eskolara Arrigorriagakoa bazara?
Txikia nintzenean nire amamaren etxean egoten nintzen sarri, nire gurasoek lan egiten zutelako. Hor lagun asko egin nituen eta horregatik Ugaoko eskolara joan nintzen.
-Zer egiten duzu denbora librean?
Gitarra eta bateria jotzen ditut; lagunekin ere askotan egoten naiz eta telebista ikustea ere gustuko dut.
-Zein zen zure txikitako ametsa?
Txikitan rock and rolleko talde batean jo nahi nuen.
-Zer izan nahi duzu nagusia zarenean? Zergatik?
Aktorea izan nahi nuke, bosgarren mailan antzerki bat egin genuenetik . nik protagonista lanak egin nituenez asko gustatu zitzaidan.
-Saskibaloira hasi baino lehen beste kirolen bat egiten zenuen?
Bai, urte batez eskupilota egin nuen baina ez nintzen gustura ibiltzen
Eskerrik asko galderak erantzuteagatik.
Sergio Tome eta Saioa Ordorika (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario