sábado, 14 de noviembre de 2015

JAVI POMBOREKIN SOLASEAN



Bikoizketaren lana zertan datzan ez dakienarenari kontatuko diogu zer den: gurea ez den beste hizkuntza batzuetan datozen filmetako pertsonaiei ahotsa jartzean datzan teknika da. Hainbat herrialdeetan filmak bertsio originalean uzteko ohitura dute, azpitituluak jarrita; gurean, ordea, euskaraz egiten den apurraz aparte, ETB1ean ematen dena bikoiztu egiten da.
Duela gutxi jakin dugu Javi Pombok, institutuko Matematikako irakaslea izateaz gain, hainbat bikoizketa egin dituela, Dragon Ball-i ahotsa jartzea esaterako.
-Kaixo, Javi:
  Aupa!!

- Zein urtetan sartu zinen institutu honetan? Moldatzea kostatu zitzaizun ala beste tokiren batetik zentozen?
  Institutu honetan uste dut 2000. urtean sartu nintzela, eta moldatzea, ez zitzaidan asko kostatu, beste institutu batzuetatik nentorren, orduan eskarmentua neukan.

-Konta iezaguzu nola hasi zinen bikoizketaren munduan. Nola sartu zinen bikoizketaren munduan? Kasting bat edo zerbait egin zenuen?
 Halaxe da! Lagun batek esan zidan iragarki batean zegoela jendea behar zela bikoizketak egiteko.  Deitu egin nuenean baietz esan zidaten eta hara joan nintzen. Probatu nuen eta hautagaien taldearen barruan neu nengoen. Orduan ahotsa moldatzen hasi ginen eta hori eta bestea egiten.

-Zer du bereizi bikoizketak?. Egia esan ez dugu jende askorik ezagutzen hori egiten duenik. bitxi samarra da. Zaila da halako lanpostuak aurkitzea? Zer izan behar da horretarako?
 Lan guztiak bezalakoa da. Hau egiteko bere teknika behar da, Eta azkenean, honek guztiak sinesgarri geratu behar du, hau da, zure ahotsa eta pelikularena bat egitea.

-Zenbat pertsonaien ahotsak bikoiztu dituzu? Zein izan da  azkena ? Zure gustukoena?
 Joe! 30 urtetan ibili naiz bikoiztetan; horregatik asko eta asko egin ditut; eta gustukoena, ez dakit, igual Morgan Freeman lasaia delako. Jende lasaia bikoiztu behar denean errazagoa izaten da. Adibidez, hori errazagoa izango litzateke japoniar marrazkiak egitea baino.

-Institutua uzterakoan bikoizketa bat egingo duzu? Egingo baduzu zein eta zergatik?
 Ez dakit, batez ere merkatuaren arabera delako, hobby-a bezalakoa delako. Kontua da lehen hasieran dena bikoiztu behar zela euskarara, baina gaur egun gutxiago dago. Hala ere, deitzen badidate seguru nago joango naizela, eta matematikako klase bat emateko ere bai behar bada, eh!

-Matematika Ingelesez ematen ere ausartu zinen. Nolakoa iruditu zitzaizun esperientzia?
 Ba, guztiak bezala, lehenengo asteak gogorrak izan ziren, oso arraroa egiten zitzaidan, bai niri bai ikasleei, baina denboraren poderioz, denetara bezala ohitu egiten zara

-Matematikako ariketa eta azterketak berehala zuzentzen direnez, aisialdirako denbora piloa izango duzu. Zertan ematea gustatzen zaizu? Baduzu bikoizketa eta matematikaz aparteko afiziorik, zaletasunik?
Bai, asko dauzkat! Adibidez, aire librean egiten direnak, bizikletan ibiltzea, kantatzea, musika emanaldiak, zinea,... Orokorrean dana, bai etxean, bai kanpoan

- Eta, urte batzuetan ere jantokiko ardura zure eskuetan izan da. Nolatan hartu zenuen kargu hori eta zer ondorio ekarri zizun jakin nahiko genuke:
3 ikasturtez egon nintzen. Aurreko arduradunak lan-postua utzi zuen eta baten batek hartu behar zuen, eta nik pentsatu nuen noizbait aldatzea ondo zegoela, eta lan-postua hartu nuen. Aldatzearren egin nuen eta esperientzia oso ondo egon zen.

- Txikitan ametsik izan zenuen? Zein? Zergatik?
 Tipikoak: futbolaria izatea, diruduna izatea,...

-Zer pentsatzen duzu independentziari buruz? Uste duzu ondo dagoela ala txarto? Zergatik?

 Uste dut ondo dagoela. Uste dut herri guztiek gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagula
Besterik gabe, agur esan diogu Javiri, bere zereginetan jarrai dezan.
Ariane Cuevas & Diego NÚñez (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario