domingo, 1 de noviembre de 2015

AGENDA 21-EKO ARDURADUNARI ELKARRIZKETA

Gaurkoan, Agenda 21ko arduradunari, Patxori (jantokiko arduradunari) ,elkarrizketa egingo diogu. Agenda 21 Nazio Batuek garapen iraunkorra eusteko sortutako programa da. Elkarrizketa honen bidez, gure institutuko proiektua sakonago nola doan jakiteko galdera batzuk egin dizkiogu:
-Kaixo, Patxo!
-Kaixo, egunon!
-Zergatik hartu zenuen arduradunaren lana Agenda 21ean?
Ingurumenari egiten diogun kalteak beti kezkatu izan nau. Kalte hori txikitzeko, ikastetxean lan ona egin dezakegula uste dut, gazteok arazoaz ondo jabetzen zaretelako, eta lanerako prest zaudetelako beti.
-Zenbat urte daramatza Agenda 21 proiektuak institutuan? Urte gehiago jarraituko dugu proiektu honekin?
Hamaikagarren urtea da hau. Arazorik ez badago, bai, jarraituko dugu.
-Zenbat aurreztea lortu genuen pasaden urtean eta zertan?
-Argindarra aurrezteko plana bi ikasturtez bete dugu, eta emaitzak oso onak izan dira: herena aurreztu dugu.
-Konposta arrakastatsua ari da izaten: iaz 78 kilo sortu genituen, eta aurten 130.
-Hamabost poltsa handi tapoi jaso genituen joan den ikasturtean.
-Jantokian, orotara, 80 bat kilo hondakin jasotzen dugu astean (jasoko ez bagenu, hondakinak erretzeak kutsadura handia sortuko luke).
Beste gauza batzuk neurtzea zailagoa da: jaso ditugun ontziak…
Ondorioz, bide onean ari gara; zuei esker, ikasleen lana delako hau guztia.
-Ikasleek parte hartzen al dute? Ala gehiago espero zenuen? Zure esperantzak bete dira?
Bai, parte hartzen dute. Hala ere, sistema hobetu behar dugu, partaidetza handiagoa izan dadin.
-Aurten ideia berririk al duzu? Zeintzuk?
Aurten gaia aldatu dugu: bioaniztasuna. Gai nagusi honen inguruan ekintza asko antolatuko ditugu: hitzaldiak, praktikak, irteerak...
-Ortuak mantentzea zaila al da? Zer egin behar dugu ortua mantentzeko?
Zaila da, bai. Kanpoko ortuan ez dugu jarraituko, DBH1en talderik ez dagoelako. Barruko ortua martxan dago, Zientzietako mintegikoak arduratzen direlako. Bihar-etzi, kanpoko ortuaren proiektua berreskuratu beharko genuke, oso interesgarria da-eta.
-Nola doa konposta? Ikasleek patioetan, bota behar ez diren gauzak botatzen dituzte?
Konposta ondo doa benetan! Aurten askotxo sortu dugu, kalitate onekoa. Batzuetan paperak-eta agertzen dira konpostontzietan, ikasle batzuek botatakoak. Horrelakoak ekidin behar ditugu; errespetuz jokatu.
-Zurekin batera nork parte hartzen du?
Gela gehienetaneko eko-ordezkaria dago. Horiez gain, lau irakasle ari gara koordinazio lanetan. Baina, oro har, ikastetxe osoak hartzen du parte.
-Agenda 21eko kontua alde batera utzita, Athletick-en jolastu zenuela esan digute, egia al da? Zenbat urte jolastu zenituen?
Zortzi urte egin nituen.
-Zergatik utzi zenuen futbola irakaslea izateko?
Garbi izan dut beti kirolaren aurretik ikasketak eta lana daudela. Ikasketak eta futbola uztartzea gogorra egin zitzaidan. Gero, lanean hasi nintzenean oso zaila zen, eta, azkenean, kirola uztea erabaki nuen.
-Oraindik futbol talde batean jolasten duzu?
Ez, nagusitxoa naiz horretarako.
-Zenbat urterekin utzi zenuen futbola?
Hogeita bost urterekin utzi nuen.
-Zure futbolarekiko bitxikeriaren bat konta diezagukezu?
Behin, Valentziaren aurka jokatu behar genuela, autobusa tunel batean trabatuta geratu zen, ez atzera eta ez aurrera. Ezin ginen tuneletik atera, eta berandu zenez, jokatzeko arropak barruan jantzi eta beroketa bertan egin genuen, autobusaren barruan! Azkenean, bertako jendearen laguntzaz atera ginen, eta azken minutuan iritsi ginen futbol-zelaira. Autobusetik ziztu bizian atera, eta zuzenean hasi ginen jokatzen.

Eskerrik asko, Patxo, gure galderei erantzuteagatik. Beste batera arte

Jone Landa & Oier del Cura (Pretsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario