Ikasbiletik hartutako argazkia |
Orain dela hilabete bat OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) , txosten baten bidez haragi prozesatuak minbizia eragiten duela adierazi zuen eta horrek kezka eta galdera asko eragin ditu jendearengan. Batzuk diote interesen araberako sortutako informazio okerra dela; baina beste batzuk oso kezkatuta daude. Txostenak bi ardatz ditu: batetik, haragi prozesatua jatea koloneko minbizia eragin dezakeela; bestetik, haragi gorria kantzerigenoa izan daitekeela, batez ere kopuru handitan janez gero; hainbestaraino non tabakoa erretzeak baino kalte handiagoa eragin dezakeela esan duten.
Osasunaren Munduko Erakundeak datutan zehaztu du minbizia garatzeko arrisku hori, haragi prozesatuaren kasuan: egunero 50 gramo janez gero %18 areagotzen dela adierazi du. Datu hori bestelako aldagaiekin nola lotzen den zehaztea «oso zaila» dela uste du. Adituek ez dute uste orain haragia jateari utzi behar zaionik, neurrian hartuz gero, behintzat.
Bestetik, haragi gorria egunero jatea ez dela ona esaten dute, eta oilaskoa ere, haragi prozesatua izan arren, ez dela oso ona. Nutrizionisten hitzetan, kaltea asko arinduko litzateke frutak eta barazkiak egunero janga bagenitu, laboreekin batera, hori bai, osoak badira.
Beraz, osasuna zaindu nahi baduzue, fruta eta barazkiak, egunero!!!!
Gabriel Yordanov eta Arkaitz Fernandez (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario