sábado, 14 de noviembre de 2015

CARMEN PLASTIKA IRAKASLEAREKIN HIZKETAN

Bi urte daramatza gurekin Carmen Romerok, plastika irakasten duen irakasleak. Ikasleekin  ondo baino hobeto moldatzen den irakaslea denez, hari elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu, nola hasi zen marrazketan eta irakaskuntza munduan jakiteko:


-Kaixo, Carmen. Egunon. Zer moduz? Klasetik zatoz?
-Kaixo, bai, hala da, klasetik nator.
-Nolakoa zinen txikitan ikasketetan? Eta plastika ikasgaian konkretuki?
Beno ikasketetan ez nintzen oso ona, baina oso langilea nintzenez, lan egiten denean dena lortzen da.
- Zenbat urterekin hasi zitzaizun plastikarako zaletasuna? Kontaiguzu.
Ba plastikako zaletasuna betidanik izan dut. Telebistatik, komietatik, etab.
- Nondik hartu zenuen ideia plastikako irakaslea izateko?
Nik lehenengo Arte Ederrak ikastea erabaki nuen, eta hori ikasi ondoren plastika edo marrazketa irakasteko bidea zabaldu zitzaidan.
- Zertan egiten zenuen lan lehen? Gustuko al zenuen?
Beno, hezkuntzan hogeita piku urte daramatzat. Ikasketak bukatu ondoren hasi nintzen hezkuntzan.
- Plastikaz aparte, zer gustuko duzu egitea? Baduzu aparteko zaletasunik? Kontaiguzu
Bai, zaletasun asko: zinemara joatea, antzerkietara joatea, mendira joate eta beste zaletasun asko ere baditut.  
- Ondo moldatzen zara ikasleekin edo arazoak dituzu?
Batzuetan ez dira isiltzen eta gauzak ulertzeko isiltasuna behar denez, horregatik, noizean behin arazoak izan ditzaket.
-Alde handia dago gaurko eta orain dela urte batzuetako ikasleen artean
Bai, badago aldea, lehen isilagoak ziren, gauzak ondo entzuten zituzten, baina orain ez zarete isiltzen, kostatzen zaizue lekuan egotea eta adi egotea, horiek dira batez ere aldeak.
- Nola sentitzen zara institutu honetan?
Oso pozik nago, gustura.
- Institutu honetan jarraitzea gustatuko litzaizuke? Edo beste batean?
Bueno institutu askotan egon naiz. Batzuetan beste batzuetan baino hobeto. Baina institutu honetan gustura nagoenez, hemen jarraitzea gustatuko litzaidake.
- Ze mailatan ematen duzu plastika? Beste mailaren batean irakastea gustatuko litzaizuke? Zergatik?
Aurten ia maila guztietan ematen dut. Zoramena da, ikasle piloak direlako..., denen lana aztertu eta kontuan izatea ez da lan makala!
-Etxeko ardurak, seme-alabak eta lana.., nola uztartzen da hori dena?
Lan handiarekin, denbora libre gutxirekin, etxean lan handia dago, hemen ere lan handia dago eta seme-alabak baldin baditugu lan bikoitza.
-Marraztea ere gustukoa izango duzu, ezta? Baduzu lanen bat guri erakusteko modukoa?
Bai, asko gustatzen zait, lehen gehiago egiten banuen ere; orain ez daukat ia denborik. Zerbait erakuts diezazueket.
-Zein margolari duzu gogokoen eta zergatik?
Gehien gustatzen zaizkidanak hogei mendekoak dira: Picaso, Magret eta horrelakoak abstrakto marrazten dutenak.
-Marrazketan eta margoetan…, zeri emango zenioke garrantzi handiagoa: edertasunari  ala teknika eta esanahiari?
Guztiari. Dana dago batuta. Denak egon behar du ondo; ahalegina ere inportantea da.
-Emazkiozu aholkuak zure ikastetxeko ikasleei plastika eta marrazketaz gozamena har dezaten:
Gustura egitea eta irudi asko ikustea zelan egiten den ikas dezaten.
Irribarrea aurpegian esan digu agur Carmenek; hurrengora arte edo klasean hurrengo orduan ikusi arte, gure erantzuna.
Ander Higueras & Ane Aguirre (Prentsa tailerra)



No hay comentarios:

Publicar un comentario