Ane Manzanares 3DBH-KO Arrigorriagako neska bat da, aurten Kanadara kurtso osorako ikastera joan dena. Bakarrik joan da, hango beste familia batean bizitzeko asmoz eta, batez ere, ingelesa ikasteko.
-Kaixo, Ane. Zer moduz Kanadatik?
Ondo, nahiko ondo. BatzuEtan primeran sentitzen naiz baina bestetan nire momentu txarrak ere baditut. Oso gogorra da beste herrialde batean egotea,zure hizkuntza edo laguntza rik gabe. Hala ere, gauza onak ere badaude hemen.
-Zein egunetan heldu zinen horra? Kontatu bidaiaren gorabeherak
Irailaren lehenengo egunean etorri nintzen; Orain dela hiru hilabete gutxi gora behera. Hiru hegazkin hartu nituen, bidaia luzea eta beldurgarria izan zen...
-Nola dute izena hango familiakoek? Eta ze adin dute? Hitz egiguzu horko zure familiaz, nolakoak diren...eta zer nolako harremana duzun haiekin
Familiaz aldatu nintzen. Tokatu zitzaidana ez zen nire gustukoa, emakume oso zorrotza eta seme-alabarik gabe bizi zen. Oso txarto pasatu nuen bere etxean nire lehenengo astean. Baina gero, egun batzuk pasa ostean beste etxe batera bizitzera joan nintzen, askoz hobea zen familia batekin. Gurasoak primerakoak dira,Aita paracaidismoko irakaslea da eta ahizpa bat dut, Lauren deitzen dena, bi urte gehiago dituena. Pilo bat gauza egiten ditugu batera, primeran portatzen dira nirekin eta asko hitz egiten dut haiekin.
-Hizkuntzari dagokionez, zaila egiten zaizu besteei ulertzea? Zergatik?
Egunak pasatzen dira eta nire ingelesa hobetzen doala sentitzen dut. Institutua oso gogorra egiten zait baina poliki- poliki ere hobetzen noa. Hitz egitea, ulertzea baino askoz sailagoa egiten zait, baina normala da.
-Lagunen kontuan, zer moduz? Erraz egin daitezkeela entzun dugu, batez ere beste herrialde batzuetatik zure moduan joandakoekin, ezta? Zer dioskuzu horretaz?
Atzerritar lagun pilo bat ditut; Alemaniarrak, italiarrak, japoniarrak, brazildarrak… Baina Canadakoak, ez. Oso zaila da haiekin elkartzea, nahiko itxiak direlako bereziki, baita kanpoko ikasle asko gaudelako ere , eta ez dute guganako interesik.
Joao Gomes &Arnatz Alvarez (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario