Zuztarluze txapelketa euskararen erabilera eta herri ondarea
ezagutzeko sortu zen orain dela urte batzuk. Zuztarluzeren bitartez, gure
arbasoek erabiltzen zituzten esaerak, berbak, baserri-, ibai-, baso-,
iturri-izenak, tresnak eta ohiturak, abestiak eta bertsoak ezagutzera eman eta
gizartean zabaldu nahi izan dira.
Txapelketa honek Nerbioi-Ibaizabal
haraneko zenbait udal biltzen ditu, hala nola, Arakaldo, Arrakundiaga,
Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, eta, duela
gutxi, baita Zaratamo ere.
Maiatzaren 19an izan zen finala
Arrigorriagako Lonbo Aretoan. Kurtsoan zehar parte hartu zuten ikasle guztiak
finala ikustera joan ziren. Giro ezin hobean , ederki pasa genuen goiza. Hona
hemen eguneko kronika txiki bat:
Goiko
orrialdean sartuz gero, irabazleen izenak ez ezik egun horretan ateratako
ikasleen argazkiak. Bertoko parajeetako izen eta enparauak ezagutu nahi badituzue, ez lotsarik izan eta orrialdearen goiko esteketan klikatu jolastu zein informazioa eskuratzeko, edota zeuen euskara aberasteko.
DBHko finalistak |
Miren Ugarriza eta Izaro Cidad |
Lucia Hidalgo eta Irati Ruiz |
Aitzol Olivares eta Unai Marin |
Irati Gerrikaetxebarria eta Sonia Villamor
(Zuztarluzeko orrialdetik hartutako argazkiak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario