domingo, 31 de mayo de 2015

IBILALDIA ETA IKASTOLEN ALDEKO JAIAK

Euskal herri osoan, urtean ,zehar,  ikastolen aldeko jaiak antolatzen dituzte hainbat probintziek, herrietako ikastolentzako dirua lortzeko. Ekintza horiek gero eta ospetsuago bilakatu dira urteak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago animatzen baita ekitaldi horietara joaten, egun bikaina pasatzeko asmoz ez ezik euskararen alde egitearren. 
Ondorengoak dira antolatzen direnak:


Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. Ekimena lehenengo aldiz 1978an agertu zen, Getxon . Urte horretatik aurrera urtero egiten da. Aurten Bilbon izango da anfitrio lanetan arituko dena, maiatzaren 31n, beti bezala igandez. Hemen duzue ibilbidea eta kontzertuak. Anima zaitezte, eta primeran pasa!!!


Jakin nahi duzuela zeintzuk diren Euskal Herrian egiten diren Ikastolen aldeko jaiak? Bada, hementxe aipatuko dizkizuegu segidan, horietako batzuk laster etorriko zaizkigu eta:

Araba euskaraz web-etik hartuta
Araba Euskaraz Arabako ikastolen jaia lehengo aldiz 1981.urtean burutu zen, Gasteizen ekainaren erdialdean, urtero egiten den bezalaxe. Araba osoan euskararen erabilera bultzatzea du helburu nagusi; baita ikastolen azpiegiturak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea ere. Gutxi falta da aurten jaia goza dezagun ekainaren 14an izango baita, Gasteizen. Azpian duzue izango duen ibilbidearen mapa.
Araba euskaraz web-etik hartua
Hiru hilabete eta erdi beranduago izango ditugu ondorengo ikastolen aldeko jaiak. Kilometroak eta Nafarroa Oinez.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia da urtero egiten dena 1977az geroztik, Orioko ikastolak Usurbilgo Udarregi ikastolari pasatuko dio lekukoa. Milaka eta milaka euskaldun biltzen dira Urriko lehenengo igandean prestatutako ibilbidea egiteko eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Oraindik ibilbidea zehaztu gabe dute.






Nafarroa oinez Nafarroako ikastola pribatuen jaia da, lehenengo aldiz Altsasun 1981ean antolatu zena , Aurten, ordea, Elizondon izango da festa urriaren 18an. Aurreko ekimenetan bezalatsu, euskara bultzatzeaz gain, euskaraz irakasten duten ikastetxeei aurrera egiten laguntzea ere badu helburu.



Eta azkenik, ez horregatik azkena,

Herri Urrats Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian Senperen egiten dena. Bildutako dirua Iparraldeko ikastolei laguntzeko bideratzen dute. 1984an izan zen lehendabiziko edizioa. Aurten maiatzaren 10ean gauzatu da Senpereko aintziran, urtero egiten den tokian.

Ane Cuesta/ Irene del Rio eta Asier Gómez (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario