(Berandu bada ere, hemen duzue abenduan egin ziren film laburrei buruzko sarrera, argazkiak noiz helduko zain egon gara eta)
Lanbarri Kultur Elkarteak antolatuta, Arrigorriagako Umorea Labur jaialdian 20 film labur lehiatu ziren abenduaren 15etik 19ra bitartean. Lehiaketaz kanpo, Loli Astoreka aktoreari omenaldia egin zitzaion eta Ohorezko Txantxarria saria jaso zuen. Emanaldiak Arrigorriagako Lonbo Aretoan egin ziren, urtero bezala.
Manolo Gonzalez elkarrizketatu dugu , Arrigorriagako film laburren txapelketarako iragarkian aktore lanetan parte hartu izateagatik.
.-Zergatik bururatu zitzaizun film labur hori egitea? Zeure ideia izan zen ala beste norbaitek proposatu zizun?
Kasualitatez, paper hura egiten zuen lankideak ezin zuen konpromisoarekin aurrera egin, eta boluntario moduan eskaini nuen burua lan hori betetzeko.
.- Nortzuk dira film laburrean agertzen diren pertsonaiak?
Guztira 10 ginen. Horien artean, tabernariaren papera neuk egin nuen; beste pertsonaietako batek zoritxarrekoaren papera bete zuen, eta gainerakoen artean esker oneko pertsonak eta bandako abeslariak zeuden.
- Zenbat denbora eman zenuten film laburra grabatzen? Zenbat aldiz grabatu zenuten ondo ateratzeko?
Bi ordutan bukatu genuen dena. Jendea dantza egiten bi aldiz grabatu genuen. Ni ateratzen naizen unea bi edo hiru aldiz grabatu zen, zuzendariari ez zitzaiolako gustatzen.
-Inoiz pentsatu zenuen aktore lanetan arituko zinela ala hobbytzat hartu duzu?
Inoiz ez dut pentsatu aktora izatea, umore ona izan arren. Gidoia ikasten ez naiz batere jaiaoa, baina, egia esan, film labur honetako zeregina errazagoa izan da.
- Film labur hori egiteaz gain beste film laburrik edo grabaziorik egin duzu?
Joan den urtean film laburreko “Siguiente” izeneko iragarkia egin genuen; elkarrizketarik gabekoa dena.
- Nolako esperientzia izan da zuretzat?
Oso ona. Momentu dibertigarriak eta alaiak pasatzen dira, baita lotsa handia ere.
- Zure seme-alabak animatuko zenituzke aktore ikasketak egin ditzaten?
Egia esan, iragarkia grabatu ondoren nire semeak animatu nituen; antzerkia egiten trebeak badira ere, oraindik ez dute oso argi ikusten zertan ibiliko diren nagusiagotan. Nire ustez, oso lotsatiak dira, ni bezala.
- Nork animatu zintuen filma egitera?
Lehen aipatu dudan bezala, nire lankideak konpromisoari ezin zionez aurre egin, zuzendaria nigan fijatu zen ordezkari lanetan aritzeko.
- Zer nolako komentarioak jaso dituzu film horretako lanagatik?
Guztiak onak izan ziren. Oso ondo egiten dudala esan zidaten, eta laster “torrente 6” egiteko esango didatela...ja,ja
-Beste antzezlan edo bideoren bat egiteko proposatu dizute inoiz? Ez. Film laburraren iragarkia egitearekin nahikoa dut.
-Filmak egiteko diru kontuak direla eta, asko gastatu zenuten edo denon artean zertxobait jarri zenuten?
Diruaren kontua zuzendariak zeraman, Aitor Arancak. Ez dut uste oso garestia aterako zenik. Garagardo batzuk eta zertxobait gehiago erosi genuen eta. Nik ez nuen dirurik jarri, denbora besterik ez.
-Zer izan zen pentsatu zenuen lehenengo gauza egin zenuen film laburra ikustean?
Ez nuela hain txarto egin, nik hasieran uste izan nuen bezala. Pelikularen zati bat behin eta berriz egin ondoren uste genuen ondo aterako zela, eta hala izan zen.
- Nola konpondu zineten grabazioetarako, lan orduetan ala aparteko orduetan?
Denbora librean egin nuen, abenduko lehenengo igandean. Ondo desberdindu behar da lana eta hobbya.
- Badakizu zenbat pertsonak ikusi duten filma ?
- Badakizu zenbat pertsonak ikusi duten filma ?
Batzuetan youtube irekitzen dut film laburra ikusteko eta harritu egiten nau zenbat ikustaldi, 3000 pertsonatik gora, izan dituen bideoak.
- Lehiaketetan aurkeztu duzue filmtxoa ?
Bideoa hasieran film laburren iragarkia izateko sortu zen. Siguiente ” film laburra, ordea, bai aurkeztu genuen hainbat lehiaketetara eta kritika on asko jaso zituen.
Mikel Fuentes / Leire Luque ( prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario