Arrigorriagako institutuan, urtero egiten den moduan, Bretoiak izan ditugu gure artean martxoaren 5tik e 12ra. Ia aste betez ekitaldiz eta irteera ezberdinez beteriko egunak izan zituzten. Arrigorriago herriak zein institutuak egin zieten harrera eta Bizkaiko herrietatik egindako bisitaldiak ondotxo gozatu zituzten hango neska-mutikoek. Martxoaren 9an, astelehena, Gernika eta inguruetako baserri baten egiten den bizimodua ezagutu zuten. Gainera, Bretoiei euskarako abesti bat ere irakatsi genien, "Txoriak-txori" izeneko abestia. Arrigorriagako ikasleek ere "Yvon etienne liberta" abestia ikasi beharko dugu hara maiatzaren 5etik 12ra goazenerako. Han aterpetxe batean emango ditugu aste bitarteko egunak, eta asteburua, ordea, egokitutako familiarekin gozatuko dugu.
Hona hemen bretainiarrekin batera ateratako argazkietako batzuk
Hona hemen bretainiarrekin batera ateratako argazkietako batzuk
Ekaitz Reina/ Gorane Fernández (prentsa tailerra)
Beno beno ze ondo pasatu duten!
ResponderEliminar